Zer da kale borro­ka? /​¿Qué es la kale borroka?


(EUS)

Martxoa­ren 11n «Erre­pre­sioa­ri auto­de­fen­t­sa» dina­mi­kak mani­fes­ta­zioa zuen dei­tu­ta Iru­ñean. Deial­dia­ren hel­bu­rua, hila­be­te oso baten eki­me­na­ri amaie­ra ema­tea eta Eus­kal Herrian herri mugi­men­duen aur­ka ger­tatzen ari diren erre­pre­sio kasuen sala­ke­ta egi­tea zen.

Beraz, komu­ni­ka­bi­de gehie­nek esan zute­na­ren kon­tra, mani­fes­ta­zioa ez zuen Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak dei­tu, eta ez zen amnis­tia­ren alde­koa izan. Kon­tua da askoz erra­za­goa dela edo­zein gau­za kri­mi­na­li­zatzea lehe­na­go­tik lana aurre­ra­tu­ta badu­zu. Bai­na ez da ezer ger­tatzen, bote­rea dau­ka­nak bitar­te­ko uga­ri era­bil ditza­kee­la­ko bere gezu­rrak jen­dea­ren begien aurrean egi bihur­tze­ko. Dena da ATA eta lis­to, ATA exis­titzen ez bada ere. Exis­titzen dena Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua da. 

Edo­zein kasu­tan, poli­ziak mani­fes­ta­zioa gala­raz­te­ko saia­ke­rak aspal­di ikus­ten ez geni­tuen beza­la­ko enfren­ta­men­duen iru­diak utzi ziz­ki­gun, eta iru­di horiek era guz­tie­ta­ko iritziak, nahiz eta espe­ro gene­za­keen moduan, ins­ti­tu­zioen alfon­bren gai­nean ibil­tzen ohi­tu­ta dau­den guz­tiek indar gehie­na mani­fes­ta­rien aur­ka era­bi­li zuten, bakea eta nor­ma­li­za­zioa­ri buruz­ko hitz pan­pox bezain fal­tsuak botaz.

Lau atxi­lo­ke­ta eta hiru espetxe­ratze utzi ziz­ki­gun poli­zia­ren erre­pre­sioak, denak adin tar­te bere­koak eta herri bere­koak. Eta hemen sus­ma­ga­rriak ez dira gaz­teak, sus­ma­ga­rria den baka­rra da kaputxa­dun mor­doa­ren artean eta sor­tu­ta zegoen kao­sa­re­kin, atxi­lo­tu­ta­ko guz­tiak lagun kua­dri­la bat ema­ten due­na iza­tea, eta ez tal­de hete­ro­ge­neo­ago bat. Ondo­rioa: poli­zia­ren bes­te mun­taia baten aurrean gau­de­la, eta ez dela egia gaz­te hauek isti­luen erdian atxi­lo­tu zituz­te­nik. Hori ez dago sines­te­rik! Taber­na batean, edo kotxe­ra­ko bidean harra­pa­tu­ko zituz­ten seguruenik.

Pun­tu hone­ta­ra iritsi­ta, gus­ta­tu­ko litzai­da­ke gogo­ra ekar­tzea zer­ta­ra­ko era­bi­li den, ikus­pun­tu poli­ti­ko bate­tik, kale borro­ka ize­nez eza­gu­tu den feno­me­noa, azken egu­ne­tan altxa­tu­ta­ko hain­bat ahotsi eran­tzu­te­ko (pen­tsatzen dut Iru­ñe­ko mani­fes­ta­zioan ger­ta­tu zena, kale borro­ka dei­tu dio­gu­na baino, enfren­ta­men­duak izan zire­la, nahiz eta dena herri borro­ka­ren bar­nean sar­tu dezakegun).

Kale borro­ka­ren bitar­tez, bera­re­kin ados egon ala ez, herriak gaz­te­ria­ren aur­ka­ko raz­zia poli­zia­lak sala­tu ditu; borro­ka mota hone­kin herri honek kuar­te­le­ta­ko zie­ga ilu­ne­tan tor­tu­ra­tuak iza­ten ari zire­nen oihu urra­tuak entzu­na­ra­zi ditu; mol­de honen bitar­tez herriak bere hase­rrea era­kutsi du gerra ziki­na­ren erail­ke­ten­ga­tik eta pre­soen borro­kal­diak harre­sien alde hone­ta­ra ate­ra ditu kar­tze­la­ren opa­ko­ta­su­nean gel­di ez zite­zen. Kale borro­ka­ren bitar­tez esta­tu bio­len­tzia neu­rri­ga­bea­ren aurrean bes­te alde bate­ra begi­ratzen zute­nen kon­tzien­tziak astin­duak izan dira, eta iku­si nahi ez zue­nak ere iku­si behar izan du, une batez baino ez bada ere, mun­du hone­tan haien zil­bo­rra baino zer­bait gehia­go exis­titzen dela; kale borro­ka Esta­tu espai­no­la­ren jar­due­ra poli­ti­koa eta erre­pre­si­boa bal­din­tzatze­ko ezin­bes­te­ko tres­na izan da. Eta uste dut, gus­ta­tu ala ez, orain esan dudan guz­tia zer­bait objek­ti­boa dela, borro­ka mol­de horre­kin ados ala bere kon­tra egonda.

Ez dira hain­bes­te urte pasa­tu Alfre­do Perez Rubal­ca­bak, garai har­tan Espai­nia­ko Gober­nu­ko Bar­ne Minis­troa iza­nik, ETA­ren su ete­na­ren amaie­ra­ri eran­tzu­te­ko Eus­kal Herrian hiru zifre­ta­ra hel­du­ko zen atxi­lo­ke­ta kopu­ra buru­tu­ko zue­la ira­ga­rri zue­ne­tik. Hiru zifra horiek ez ziren 100 atxi­lo­ke­ta izan, atxi­lo­tuen kopu­rua, hila­be­te gutxi­ren buruan, 200era iritsi baitzen. Eta ez lego­ke txar­to ikus­tea ere, ze herrie­tan, ze orde­ne­tan eta zer lepo­ra­tu­ta sar­tu ziren poli­ziak, horre­la atxi­lo­ke­ta horien ingu­ru­ko ira­kur­ke­ta egin ahal izateko.

Atxi­lo­ke­ten hel­bu­rua Ezker Aber­tza­lea­ren belau­nal­di berriak kol­patzea zen, hau da, mugi­men­dua­ren oina­rriak apur­tzea erai­kin osoa eror zedin. Poli­ziak Segi­koak iza­tea lepo­ratzen zien gaz­teak atxi­lo­tu eta tor­tu­ra­tu zituen Eus­kal Herri osoan zehar, han eta hemen eta era indis­kri­mi­na­tuan, bai­na lehe­na­go, 2007an hasi­ta, kale borro­ka­ko ekin­tzak ohi­koak ziren herri eta eskual­dee­tan sar­tu ziren, herri bakoitzean 10 era­man­da, haien arte­tik bi edo hiru kale borro­kan ibil­tzen zire­nak izan­go zire­la pen­tsa­tu­ta (Gas­teiz, Lea-Arti­bai, Uri­be Kos­ta, Donos­tial­dea, Oar­soal­dea, Bara­kal­do, Iruñerria…).

Labur­bil­duz, Rubal­ca­bak era­ba­ki zuen oso eran­tzun sen­doa era­gin zeza­ke­ten ope­ra­zioak buru­tu aurre­tik, lehe­nen­go kale borro­ka supo­satzen zuen eran­tzun ildoa eza­ba­tu behar zute­la erre­pre­sioa modu askoz ere lasaia­goan aurre­ra era­man ahal iza­te­ko. Kale borro­ka ez zen, beraz, Esta­tua­ren­tza­ko erre­pre­sio­ra­ko aitza­kia mer­kea, azken garaie­tan ikus­ten ari garen moduan horre­ta­ra­ko aitza­kia­rik ez due­la­ko behar, bai­zik eta kale borro­ka Esta­tua­ren egon­kor­ta­su­ne­ra­ko ara­zo garran­tzitsua zela. Soi­lik horre­la uler dai­tez­ke 90eko hamar­ka­da­tik aurre­ra horre­tan par­te har­tzea­ga­tik eza­rri­ta­ko zigor neurrigabeak.

Iru­ñe­ko isti­lue­ta­ra itzu­li­ta, ikus­ten ari gare­na zera da: atxi­lo­ke­ten, poli­zia­ren jar­due­ra­ren eta adie­raz­pen aska­ta­su­na­ren urra­ke­ta­ren aur­ka­ko dis­kur­tsoa baino, herri mugi­men­dua­ren aur­ka­ko dis­kur­tso era­so­ko­rra dara­bil­te­la garai batean herria sutan jar­tze­ko gon­bi­tea egi­ten zutenek.

Poli­zia­ri aurre egin zie­te­nen aur­ka egi­te­ko mani­fes­ta­rien adi­na era­bi­li da, gai­non­tze­koek erai­kitzen dute­na deu­sez­tatze­ko hel­bu­rua zute­la esan da, gehien­goa­ren kon­tra doa­ze­la, dis­kur­tso­rik ez dau­ka­te­la, alter­na­ti­ba bat eskain­tze­ko gai ez dire­la, deitzai­leek bota­ta utzi dituz­te­la atxi­lo­tuak, iru­diak ira­ga­ne­koak dire­la… Hain zuzen ere his­to­ri­ko­ki PNVrik garratze­nak Ezker Aber­tza­lea­ren aur­ka era­bi­li­ta­ko argu­dio ber­be­rak. Soi­lik fal­ta izan zaie esa­tea gaz­te hauei ata­ri batean ema­ten die­te­la dirua lis­ka­rre­tan par­te hartzeagatik.

Mani­fes­ta­rien jarre­ra infan­ti­li­zatze­ko joe­ra da nagu­si, eta horre­ta­ra­ko mani­fes­ta­zioa­ren ingu­ruan dagoen edo­zer des­ka­li­fi­katze­ko saia­ke­ra dago, atxi­lo­tue­ki­ko elkar­ta­su­ne­tik hasi­ta. Deitzai­lea Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua izan ez zen arren, honen aur­ka zen­tra­tu da era­soa gehien­bat. Zen­tzu horre­tan esan beha­rra dago Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua atxi­lo­ke­tak ger­ta­tu ziren une bere­tik saia­tu dela seni­dee­kin harre­ma­ne­tan jar­tzen, tele­fo­noz ere harre­ma­na egi­tea lor­tu due­la, eta seni­de eta lagun batzue­kin hitzor­dua jarri eta gero, hauek ez zire­la ager­tu. Ezetz asma­tu nor dabi­len honen atzetik?

Infan­ti­li­za­zio saia­ke­ra hone­kin jarrai­tuz, bada­go atxi­lo­tuak engai­na­tuak izan dire­la ira­do­kitze­ko joe­ra bat. Eta ira­do­ki­zun hori bada­tor, hain zuzen ere, urte­tan zehar gaz­te­ria­ren burua berotzen ibi­li dire­nen par­te­tik. Hiru pre­so gehia­go egon­da zer ira­baz­ten den gal­detzen duten ber­be­rek, haien hitz eta era­ba­kie­kin ehun­ka per­tso­na kar­tze­la­ra­ko bidean jarri dituz­te­nak dira. Eta hor ere bada­go ezber­din­ta­sun bat, eta da ez nik ezta nire ingu­ru­koek ere ez dugu­la seku­la inor gu joan ez garen leku bate­ra bida­li. Kri­ti­katzen gai­tuz­ten askok ezin dute gau­za bera esan.

Baten batek esan du horre­la­ko borro­ka mol­deek pre­so gehia­go era­gi­tea bes­te­rik ez dute­la lor­tzen. Eta nik eran­tzu­ten diot hel­bu­rua pre­so­rik ez ego­tea bal­din bazen nahi­koa genue­la borro­ka ez egin­da. Bai­na hemen ezta­bai­da bes­te bat da. Bene­tan da posi­ble pre­so­rik era­gi­ten ez duen borro­ka era­gin­ko­rrik burutzea? Hala bada, gus­ta­tu­ko litzai­da­ke jaki­tea noiz eta non eman den, eta orain­dik man­ten­tzen dugun esku­bi­de apu­rre­ta­tik zein lor­tu dugun lehe­na­go gorriak iku­si gabe. Gus­ta­tu­ko litzai­da­ke jaki­tea non lor­tu den bide ins­ti­tu­zio­nal hutse­tik erai­ki­ta­ko garai­pe­nik. Gus­ta­tu­ko litzai­da­ke jaki­tea ere des­obe­dien­tziaz hitz egi­ten dugu­nean nor­bai­tek jarri ahal didan des­obe­dien­teen­tza­ko ondo­rio­rik izan ez duen espe­rien­tzia bakar baten adi­bi­dea. Des­obe­dien­tzia­ren garaia omen da, eta Iru­ñean inori bai­me­nik eska­tu gabe mani­fes­tatzea des­obe­dien­tzia prak­ti­ka­ra era­ma­tea izan zen, bere ondo­rio guztiekin.

Bes­te kon­tu bat da borro­katzen ditu­gun hel­bu­ruek tamai­na­ko bide­sa­ria ordain­tzea mere­zi digun, bai­na hor has­ten den ezta­bai­da bes­te bat da, eta batzuek ez dute eman nahi izan­go dara­matza­ten mozo­rroak age­rian gel­di­tu daitezkeelako.

Hone­kin jarrai­tuz, eta kar­tze­lan dau­de­nei egi­ten zaiz­kien pre­sioen artean, herri hone­tan dene­ta­rik iku­si ahal izan dugu pre­soen seni­deen par­tez. Oso aspal­di publi­ko­ki haien semea­ren jar­due­raz arne­gatzen zuten gura­so batzuen gutu­na iku­si genuen El Pai­sen publi­ka­tu­ta, ia-ia haien semea­ren gura­so iza­tea­ri uzten zio­te­la esa­nez. Poli­zia nazio­nal baten semea iku­si dugu kar­tze­lan sar­tzen ETA­koa iza­tea lepo­ra­tu­ta. PSOE, PNV eta PPkoen seme-ala­bak iku­si ditu­gu herri honen alde borro­ka egi­tea­ga­tik kar­tze­lan sar­tzen, eta inoiz ez zai­gu buru­tik pasa­tu haien seni­deen­gan gel­ditzen zenik pre­soen ordez­ka­ritza politikoa.

Orain­go hone­tan barru­koen­ga­na­ko pre­sioa ez dator atxi­lo­tuak pre­so iku­si nahi dituz­te­nen par­te­tik, kalean libre iku­si nahi dituz­te­nen par­te­tik bai­zik. Horre­ta­ra­ko seni­de eta atxi­lo­tuen bel­du­rra era­bil­tzen da, duin­ta­sun jarre­rak man­ten­duz gero haien irtee­ra zai­la­goa izan­go dela esa­ten zaie, eta horre­la­ko gezur bat oina­rri har­tu­ta, atxi­lo­ke­tak salatzea baino borro­ka mol­de jakin batzuen aur­ka egi­tea hel­bu­rua duten mani­fes­ta­zio isi­le­ta­ra pasatzen gara. Seni­deei esa­ten zaie euren semeen­tza­ko babe­sa nahi iza­nez gero, jarre­ra poli­ti­ko jakin bat har­tu behar dute­la. «Nire semeak ez zekien…», «ekin­tza kul­tu­ra­le­tan har­tzen du par­te…», «era guz­tie­ta­ko bio­len­tziak gaitzes­tea­re­kin bat dator…» Bai­na zer­taz ari gara? Zuen semeak oso jato­rrak dira bio­len­tzia­ren aur­ka dau­de­la­ko, gai­non­tze­ko mani­fes­ta­ri guz­tiak, ordea, zer dira zuen­tzat? Putaku­me galan­tak ala? Zuen dis­kur­tsoa­ren zein lerro­tan egi­ten dio­zue kri­ti­ka poli­zia­ri? Jarre­ra onar­te­zi­na iru­ditzen zait. Inoiz ez zait gus­ta­tu haien seme-ala­ben jokae­rak gai­non­tze­ko lagu­nen «influen­tzia txa­rren» era­gi­na­ga­tik jus­ti­fi­katzen dituz­te­nak. «Nire seme-ala­bak zin­tzoak dira bai­na auzo­ki­dea­re­nak pie­za galantak!».

Ni neu kar­tze­lan egon naiz kale borro­kan aritzea­ga­tik, eta inoiz ez zitzai­dan buru­tik pasa­tu ardu­ra bes­te inori pasatzea, inoiz ez nuen esan bes­te batzuen jar­due­ra­ga­tik nen­goe­la pre­so edo bes­te batzuen jar­due­rak nire aska­ta­su­na lor­tze­ko tra­ba bihur­tzen zire­nik. Inoiz ez nuen esan inork engai­na­tu nin­due­nik, eta inoiz ez nuen eska­tu nire aska­ta­su­na­ren alde­ko kale borro­ka­ko ekin­tza­rik egin ez zite­zen nire egoe­ra per­tso­na­la­ri kal­te egi­ten zio­la­ko, gure aur­ka zegoen eskae­ra fis­ka­la bakoitza­ren­tza­ko 33 urte­ko kar­tze­la­koa bal­din bazen ere.

Inoiz ez nuen nire era­ba­ki mili­tan­teen gai­ne­ko jarre­ra auto-gupi­datsua har­tu, eta inoiz ez nuen onar­tu nire alboan zeu­den gai­non­tze­ko mili­tan­te­eki­ko tra­tu ezber­din­ta­su­nik. Ez nuen onar­tu «odol deli­tuak» dituen eta «ban­ku bat erretzea beza­la­ko txi­ki­ke­ria» egin due­na­ren arte­ko bana­ke­ta intere­sa­tua. Denok ginen borro­ka ber­be­ra­ren ordez­ka­ri, bere adie­raz­pi­de ezber­di­ne­tan. Denok ginen mili­tan­te poli­ti­ko kontzienteak.

Azken haus­nar­ke­ta bat egin nahi­ko nuke. Azken egu­ne­tan entzun ditu­gun kri­ti­ken artean bada­go bat bere­zi­ki amo­rratzen naue­na, eta hori da kale borro­ka inork uler­tzen ez duen jar­due­ra bat dela dioe­na. Labur­ki bada ere azpi­ma­rra­tu nahi­ko nuke esta­tuen bio­len­tzia­ri aurre egi­te­ko pai­ra­tu dugun porro­ta ez dela poli­zia­la ezta mili­ta­rra izan. Pai­ra­tu dugun porro­ta poli­ti­koa izan da. Poli­ziak ez du ez borro­ka arma­tua­re­kin ezta kale borro­ka­re­kin ere buka­tu, inoiz ez due­la­ko hauek asi­mi­latze­ko gai­ta­su­nik izan. Hain­bes­te urte­tan gure ordez­ka­ri poli­ti­koen pape­ra joka­tu dute­nak ez dira gai izan gehien­go bati azal­tze­ko hemen zegoe­na ez zela esta­tu demo­kra­ti­ko bat bio­len­to batzuei aurre egi­ten, bai­zik eta esta­tu faxis­ta bati aurre egi­ten zion herri bat. Gaur pol­tro­nak oku­patzen dituz­te­nek ez zuten zego­kien lana behar beza­la egin eta horre­ga­tik pai­ra­tu dugu horre­la­ko porrot ideo­lo­gi­koa. Den­bo­ra luzez nahi gabe egin­da­ko akat­sa zela pen­tsa­tu izan dut, bai­na orain bada­kit akatsik ez dela egon eta gure luba­kiak pres­tatzen zituz­ten ber­be­rak biz­ka­rra ema­ten ari zitzaiz­ki­gu­la gerran mur­gil­du­ta geun­de­nean ere.

Sen­doa Jura­do Gar­cia, Kale borro­ka­ga­tik pre­so ohia

(ES)

El 11 de mar­zo la diná­mi­ca «Erre­pre­sioa­ri auto­de­fen­t­sa» había con­vo­ca­do una mani­fes­ta­ción en Iru­ñea. El obje­ti­vo de la con­vo­ca­to­ria, dar fin a la cam­pa­ña y denun­ciar los casos de repre­sión que se están pro­du­cien­do con­tra los movi­mien­tos popu­la­res en Eus­kal Herria.

Por lo tan­to, en con­tra de lo que dije­ron la mayo­ría de los medios de comu­ni­ca­ción, la mani­fes­ta­ción no fue con­vo­ca­da por el Movi­mien­to Pro Amnis­tía, y ni siquie­ra fue a favor de la amnis­tía. La cues­tión es que es mucho más fácil cri­mi­na­li­zar cual­quier cosa si de antes ya tie­nes el tra­ba­jo ade­lan­ta­do. Pero no pasa nada, por­que quien tie­ne el poder tie­ne mul­ti­tud de medios para con­ver­tir las men­ti­ras en ver­dad a los ojos de la gen­te. Todo es ATA y lis­to, aun­que ATA no exis­ta. Lo que exis­te es el Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Represión.

En cual­quier caso, el inten­to por par­te de la poli­cía de impe­dir la mani­fes­ta­ción nos dejó imá­ge­nes de enfren­ta­mien­tos como hacía tiem­po que no nos deja­ba, y las imá­ge­nes nos deja­ron opi­nio­nes de todo tipo, aun­que como era de espe­rar, todos los que están acos­tum­bra­dos a cami­nar sobre las alfom­bras de las ins­ti­tu­cio­nes pusie­ran la mayor fuer­za en con­tra de los mani­fes­tan­tes, sol­tan­do pala­bras tan rim­bom­ban­tes como fal­sas sobre la paz y la normalización.

La repre­sión poli­cial nos dejó cua­tro deten­cio­nes y tres encar­ce­la­mien­tos, sien­do todos los dete­ni­dos de la mis­ma fran­ja de edad y del mis­mo pue­blo. Y aquí los sos­pe­cho­sos no son los jóve­nes, aquí lo úni­co sos­pe­cho­so es que entre el mon­tón de enca­pu­cha­dos y con el kaos que exis­tía, todos los dete­ni­dos sean de lo que pare­ce una cua­dri­lla de ami­gos, y no de un gru­po más hete­ro­gé­neo. Con­clu­sión: que esta­mos ante un nue­vo mon­ta­je poli­cial, y que no es cier­to que estos jóve­nes fue­ran dete­ni­dos en medio de los inci­den­tes. ¡Eso no hay quien se lo crea! Segu­ra­men­te les coge­rían en algún bar o de camino al coche.

Lle­ga­dos aquí, me gus­ta­ría recor­dar para qué se ha uti­li­za­do, des­de un pun­to de vis­ta polí­ti­co, el fenó­meno que hemos cono­ci­do como kale borro­ka, como res­pues­ta a varias de las voces alza­das en los últi­mos días (creo que lo que ocu­rrió en Iru­ñea, más que lo que hemos lla­ma­do kale borro­ka, fue­ron enfren­ta­mien­tos, aun­que todo se pue­da enmar­car den­tro de la lucha popular).

Por medio de la kale borro­ka, estan­do de acuer­do con ella o no, el pue­blo ha denun­cia­do las raz­zias poli­cia­les con­tra la juven­tud; con este tipo de lucha este pue­blo ha hecho que se escu­cha­ran los gri­tos des­ga­rra­dos de quie­nes esta­ban sien­do tor­tu­ra­dos en las oscu­ros cala­bo­zos de los cuar­te­les; por medio de esta lucha el pue­blo ha mos­tra­do su enfa­do por los ase­si­na­tos de la gue­rra sucia y ha saca­do las luchas de los pre­sos a este lado del muro para que no se que­da­ran en la opa­ci­dad de la cár­cel. Por medio de la kale borro­ka se han sacu­di­do las con­cien­cias de quie­nes mira­ban hacia otro lado ante la vio­len­cia de esta­do des­me­di­da para que, aun­que sólo fue­ra por un momen­to, se die­ran cuen­ta de que en este mun­do exis­te algo más que su pro­pio ombli­go. La kale borro­ka ha sido un ins­tru­men­to impres­cin­di­ble para con­di­cio­nar la acti­vi­dad polí­ti­ca y repre­si­va del Esta­do espa­ñol. Y creo que, gus­te o no, lo que digo es algo obje­ti­vo, estan­do de acuer­do o en con­tra de este tipo de lucha.

No han pasa­do tan­tos años des­de que Alfre­do Pérez Rubal­ca­ba, en aque­lla épo­ca Minis­tro del Inte­rior del Gobierno espa­ñol, anun­cia­ra que lle­va­ría a cabo una can­ti­dad de deten­cio­nes en Eus­kal Herria que ascen­de­ría a un núme­ro de tres cifras, como res­pues­ta al final del alto el fue­go de ETA. Esas tres cifras no fue­ron las corres­pon­dien­tes a 100 deten­cio­nes ya que, en pocos meses, el núme­ro de dete­ni­dos se ele­va­ría a 200. Y no esta­ría mal repa­sar tam­bién en qué pue­blos, en qué orden y acu­sán­do­les de qué entró la poli­cía, para poder hacer una lec­tu­ra sobre esas detenciones.

El obje­ti­vo de las deten­cio­nes era gol­pear a las nue­vas gene­ra­cio­nes de la Izquier­da Aber­tza­le, es decir, rom­per las bases del movi­mien­to para que se caye­ra todo el edi­fi­cio. La poli­cía detu­vo y tor­tu­ró a jóve­nes a los que acu­sa­ba de ser de Segi a lo lar­go de toda Eus­kal Herria y de mane­ra indis­cri­mi­na­da, pero antes, empe­zan­do en 2007, entra­ron en los pue­blos y comar­cas en los que las accio­nes de kale borro­ka era más habi­tua­les, pen­san­do que lle­ván­do­se a 10 en cada uno de ellos, dos o tres serían quie­nes prac­ti­ca­ban kale borro­ka (Gas­teiz, Lea-Arti­bai, Uri­be Kos­ta, Donos­tial­dea, Oar­soal­dea, Bara­kal­do, Iruñerria…).

Resu­mien­do, Rubal­ca­ba deci­dió que antes de lle­var a cabo ope­ra­cio­nes que podían ori­gi­nar una fuer­te res­pues­ta, debían borrar la línea de res­pues­ta que supo­nía la kale borro­ka, para así poder repri­mir mucho más tran­qui­la­men­te. La kale borro­ka no era, por tan­to, una excu­sa bara­ta para la repre­sión del Esta­do, por­que como hemos vis­to en los últi­mos tiem­pos el Esta­do no nece­si­ta de ese tipo de excu­sas, sino que la kale borro­ka era un pro­ble­ma impor­tan­te para la esta­bi­li­dad del Esta­do. Sólo así se pue­den enten­der las con­de­nas des­me­di­das impues­tas a par­tir de la déca­da de los 90 por par­ti­ci­par en esta actividad.

Vol­vien­do a los inci­den­tes de Iru­ñea, lo que esta­mos vien­do es que más que un dis­cur­so con­tra las deten­cio­nes, con­tra la acti­vi­dad poli­cial y con­tra la vul­ne­ra­ción de la liber­tad de expre­sión, quie­nes en su épo­ca han hecho la invi­ta­ción a poner el pue­blo en lla­mas, están crean­do un agre­si­vo dis­cur­so con­tra el movi­mien­to popular.

Para ata­car a quie­nes hicie­ron fren­te a la poli­cía se ha uti­li­za­do la edad de los mani­fes­tan­tes, se ha dicho que tenían inten­ción de des­tro­zar lo que los demás cons­tru­yen, que no son capa­ces de ofre­cer una alter­na­ti­va, que los con­vo­can­tes han deja­do tira­dos a los dete­ni­dos, que son imá­ge­nes del pasa­do… Pre­ci­sa­men­te los mis­mos argu­men­tos que his­tó­ri­ca­men­te ha uti­li­za­do el PNV más ran­cio para ata­car a la Izquier­da Aber­tza­le. Sólo les ha fal­ta­do de decir les dan dine­ro en un por­tal para que par­ti­ci­pen en disturbios.

Se impo­ne la ten­den­cia a infan­ti­li­zar la pos­tu­ra de los mani­fes­tan­tes, y para ello hay un inten­to por des­ca­li­fi­car cual­quier cosa alre­de­dor de la mani­fes­ta­ción, empe­zan­do por la soli­da­ri­dad hacia los dete­ni­dos. Aun­que el con­vo­can­te no era el Movi­mien­to Pro Amnis­tía, el ata­que se ha cen­tra­do prin­ci­pal­men­te en éste. En este sen­ti­do hay que decir que el Movi­mien­to Pro Amnis­tía ha inten­ta­do con­tac­tar des­de el pri­mer momen­to con los fami­lia­res de los dete­ni­dos, que lle­gó a hacer el con­tac­to por telé­fono, y que des­pués de poner la cita con unos fami­lia­res y ami­gos, estos no apa­re­cie­ron. ¿A que no adi­vi­náis quién anda­ba por detrás?

Siguien­do con este inten­to de infan­ti­li­za­ción, se está insi­nuan­do que los dete­ni­dos fue­ron enga­ña­dos, y esa insi­nua­ción vie­ne, pre­ci­sa­men­te, de quie­nes duran­te años han esta­do calen­tan­do la cabe­za a la juven­tud. Los mis­mos que se pre­gun­tan qué es lo que se gana con tres pre­sos más, son quie­nes con sus pala­bras y sus deci­sio­nes han pues­to a cien­tos de per­so­nas de camino a la cár­cel. Y ahí tam­bién hay una dife­ren­cia, y es que ni yo ni cual­quie­ra de mi alre­de­dor hemos man­da­do nun­ca a nadie a nin­gu­na par­te a la que no haya­mos ido noso­tros. Muchos de los que nos cri­ti­can no pue­den decir lo mismo.

Hay quien ha dicho que este tipo de lucha sólo con­si­gue gene­rar más pre­sos. Y yo les res­pon­do que si el obje­ti­vo era que no hubie­ra pre­sos para eso bas­ta­ba con no luchar. Pero aquí el deba­te es otro. ¿De ver­dad es posi­ble lle­var ade­lan­te luchas efec­ti­vas que no gene­ren pre­sos? Si es así me gus­ta­ría saber cuán­do y dón­de se ha dado, y me gus­ta­ría saber cuá­les de los pocos dere­chos que aún nos que­dan se han con­se­gui­do sin pasar­las canu­tas. Me gus­ta­ría saber dón­de se ha con­se­gui­do una vic­to­ria cons­trui­da por el camino exclu­si­va­men­te ins­ti­tu­cio­nal. Tam­bién me gus­ta­ría saber cuan­do habla­mos de des­obe­dien­cia, si alguien me pue­de poner el ejem­plo de un solo caso en el que no haya habi­do con­se­cuen­cias para los des­obe­dien­tes. Al pare­cer es el tiem­po de la des­obe­dien­cia, y mani­fes­tar­se en Iru­ñea sin pedir­le per­mi­so a nadie fue lle­var la des­obe­dien­cia a la prác­ti­ca, con todas sus consecuencias.

Otro tema es si los obje­ti­vos por los que pelea­mos mere­cen pagar un pea­je tan alto, pero ahí empie­za otro deba­te, y algu­nos no que­rrán hacer­lo por­que podrían que­dar al des­cu­bier­to sus disfraces.

Siguien­do con esto y entre las pre­sio­nes que se hacen a quie­nes están en la cár­cel, en este pue­blo hemos vis­to de todo por par­te de fami­lia­res de pre­sos. Hace mucho tiem­po vimos publi­ca­da en El País la car­ta de unos padres que rene­ga­ban de la acti­vi­dad de su hijo, casi dicien­do que deja­ban de ser sus padres. Hemos vis­to al hijo de un poli­cía nacio­nal entran­do en la cár­cel acu­sa­do de ser de ETA. Hemos vis­to a hijos e hijas de gen­te del PSOE, del PNV y del PP entran­do en la cár­cel por luchar por este pue­blo, y nun­ca se nos ha pasa­do por la cabe­za decir que la repre­sen­ta­ción polí­ti­ca de los pre­sos que­da­ba en manos de sus familiares.

Esta vez la pre­sión no vie­ne de par­te de quie­nes quie­ren ver a los dete­ni­dos en pri­sión, sino de quie­nes les quie­ren ver en la calle y libres. Para ello se uti­li­za el mie­do de los fami­lia­res, se les dice que man­te­nien­do pos­tu­ras de dig­ni­dad se difi­cul­ta­rá su sali­da, y toman­do seme­jan­te men­ti­ra como base, pasa­mos a mani­fes­ta­cio­nes silen­cio­sas que tie­nen como obje­ti­vo ir en con­tra de unos pará­me­tros de lucha con­cre­tos más que ir en con­tra de las deten­cio­nes. Se les dice a los fami­lia­res que si quie­ren apo­yo para sus hijos, tie­nen que adop­tar deter­mi­na­das pos­tu­ras polí­ti­cas. «Mi hijo no sabía…», «par­ti­ci­pa en actos cul­tu­ra­les…», «está de acuer­do con recha­zar todo tipo de vio­len­cia…» ¿Pero de qué esta­mos hablan­do? Vues­tros hijos son muy bue­na gen­te por­que están en con­tra de la vio­len­cia, el res­to de mani­fes­tan­tes, sin embar­go, ¿qué son para voso­tros? ¿Unos peda­zo de hijos de puta, o qué? ¿En qué línea de vues­tro dis­cur­so cri­ti­cáis a la poli­cía? Me pare­ce un com­por­ta­mien­to inacep­ta­ble. Nun­ca me ha gus­ta­do quie­nes jus­ti­fi­can los com­por­ta­mien­tos de sus hijos e hijas por las «malas influen­cias» del res­to de ami­gos. «¡Mis hijos son muy for­ma­les pero los del vecino menu­das piezas!»

Yo mis­mo he esta­do en la cár­cel por prac­ti­car la kale borro­ka, y nun­ca se me pasó por la cabe­za pasar­le la res­pon­sa­bi­li­dad a otro, nun­ca dije que esta­ba en la cár­cel por las acti­vi­da­des de otros ni que esas otras acti­vi­da­des se con­vir­tie­ran en un obs­tácu­lo para mi libe­ra­ción. Nun­ca dije que nadie me hubie­ra enga­ña­do, ni que las accio­nes de kale borro­ka rea­li­za­das a favor de mi liber­tad per­ju­di­ca­ran a mi situa­ción per­so­nal, a pesar de que la peti­ción fis­cal que pesa­ba con­tra noso­tros era de 33 años de cár­cel para cada uno.

Nun­ca tomé una acti­tud auto-com­pa­si­va res­pec­to a mis deci­sio­nes mili­tan­tes, y nun­ca acep­té un tra­to dife­ren­te res­pec­to a los que tenía a mi lado. No acep­té la dis­tin­ción intere­sa­da entre quien tie­ne «deli­tos de san­gre» y quien ha come­ti­do «la chi­qui­lla­da de que­mar un ban­co». Todos éra­mos repre­sen­tan­tes de la mis­ma lucha, en sus dis­tin­tas expre­sio­nes. Todos éra­mos mili­tan­tes polí­ti­cos conscientes.

Qui­sie­ra hacer una últi­ma refle­xión. Entre las crí­ti­cas que hemos escu­cha­do duran­te los últi­mos días hay una que me enfa­da espe­cial­men­te, y es la que afir­ma que la kale borro­ka es una acti­vi­dad que nadie entien­de. Aun­que sea bre­ve­men­te, qui­sie­ra des­ta­car que la derro­ta que hemos sufri­do a la hora de hacer fren­te a la vio­len­cia de esta­do no ha sido ni poli­cial ni mili­tar. La derro­ta que hemos sufri­do ha sido polí­ti­ca. La poli­cía no ha ter­mi­na­do ni con la lucha arma­da ni con la lucha urba­na, por­que nun­ca ha teni­do capa­ci­dad para asi­mi­lar­las. Quie­nes duran­te tan­tos años han juga­do el papel de ser nues­tros repre­sen­tan­tes polí­ti­cos no han sido capa­ces de expli­car­le a una mayo­ría que lo que aquí había no era un esta­do demo­crá­ti­co hacien­do fren­te a unos vio­len­tos, sino un pue­blo que hacía fren­te a un esta­do fas­cis­ta. Quie­nes hoy ocu­pan las pol­tro­nas no hicie­ron su tra­ba­jo como les corres­pon­día y por eso hemos sufri­do seme­jan­te derro­ta ideo­ló­gi­ca. Duran­te mucho tiem­po he pen­sa­do que había sido un error invo­lun­ta­rio, pero aho­ra me doy cuen­ta de que no hubo nin­gún fallo y que quie­nes pre­pa­ra­ban nues­tras trin­che­ras ya nos esta­ban dan­do la espal­da tam­bién cuan­do está­ba­mos inmer­sos en la guerra.

Sen­doa Jura­do Gar­cía, expre­so por kale borroka

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.