Lan­der Mar­ti­ne­zek sala­tu­ta­ko era­soa­ren aurrean/​Ante el ata­que denun­cia­do por Lan­der Martinez


(EUS)

Lan­der Mar­ti­nez Pode­mos-Ahal Dugu­ko kideak sala­tu duen eta Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren ingu­rua­ri egotzi dion era­soa­ren aurrean, gure mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:
Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak ez du zalan­tzan jar­tzen Pode­mo­se­ko kideak era­so fisi­koa jaso iza­na, bai­na ez dau­ka­gu ere gure mugi­men­du­ko ezein kidek Mar­ti­ne­zi era­so egin iza­na­ren kons­ta­ta­zio­rik ezta hala izan denik pen­tsatze­ko zan­tzu­rik ere.

Era berean, ATA­ren ingu­ru­ko per­tso­na bat dela esan, itu­rri fida­ga­rriak aipa­tu, bai­na ez zai­gu bate­re argi gel­di­tu zein­tzuk izan dai­tez­keen taber­na batean eta larun­bat gauean, nor­bait gure mugi­men­du­ko ingu­ru­koa dela ziur­ta­su­nez baiez­ta­tu ditza­ke­ten itu­rri fida­ga­rri horiek, ezta ustez­ko itu­rri horiek momen­tu horre­tan aste­le­hen eguer­dian bezain fida­ga­rriak izan daitezkeen.

Ez zai­gu ere zehatza iru­ditzen ingu­ru hitza­ri ema­ten zaion era­bi­le­ra anbi­guoa, are gutxia­go Eus­kal Herri­ko his­to­ria poli­ti­ko hur­bi­le­nean eman zaion esa­nahia kon­tu­tan izan­da. Gure ingu­rua zer da? Batza­rre­ta­ra dato­rren per­tso­na bat, gure mani­fes­ta­zioe­ta­ra etor­tzen dena, noiz edo noiz gure mobi­li­za­zio­ren batean gera­tu dena, gure pen­tsae­ra­tik hur­bil sen­titzen dena ala bere bil­du­ma­ra­ko gure pinak eros­ten dituen bat? Datu zehatzik gabe hain­bat albis­te­gi eta ter­tu­lia­tan zein poli­ti­ka­ri pro­fe­sio­na­len aho­tik entzun­da­koek pen­tsa­raz­ten digu­te Gar­zo­nek ospetsu egin zuen Dena da ETA horre­ta­tik Dena da ATA hone­ta­ra pasa­tu nahi dute­la batzuek (bide batez gogo­ra­ra­zi nahi­ko genu­ke gure ize­na Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua dela, ATA kri­mi­na­li­za­tu nahi gai­tuz­te­nek asma­tu­ta­ko ezi­ze­na delarik).

Bes­te­tik, aipa­tu beha­rra dau­ka­gu gure mugi­men­dua ez dela jaio taber­ne­ta­ko borro­kak bul­tzatze­ko. Gure mugi­men­dua amnis­tia­ren alde­ko anto­la­kun­tza sus­tatze­ko jaio da, izan ere, bene­ta­ko borro­ka ideo­lo­gi­ko eta iraul­tzai­lea kalee­tan eman beha­rre­koa dela uste bai­tu­gu, zapal­tzen gai­tuz­te­ne­kin tal­ka gar­bian, eta ez alkoho­lak ani­ma­tu­rik goi­ze­ko ordu txikitan.

Ezin aipa­tu gabe utzi Pode­mo­sek ira­ku­rri­ta­ko oha­rrean bio­len­tzia­ren ingu­ruan egin­da­ko ira­kur­ke­ta par­tzia­la. Ber­tan baiez­ta­tu dute Eus­kal Herrian badau­de­la ira­ga­ne­ko iner­tzien bai­tan kokatzen diren eta onar­te­zi­nak diren ekin­tza eta tikak. Mar­ti­ne­zek gai­ne­ra­tu egin du ger­ta­tu­ta­koak defen­datzen dugun bake, elkar­bi­zitza eta bio­len­tzia­ri zile­gi­ta­su­na ken­tze­ko proiek­tuan berres­ten due­la bere burua.

Taber­na batean ger­ta­tu­ta­ko zer­bait hamar­ka­de­tan zehar mila­ka mili­tan­te­ren buru­tu­ta­ko jar­due­ra poli­ti­koa­re­kin alde­ratzeak supo­satzen duen asta­ke­ria alde bate­ra utzi­ta, ondo lego­ke gogo­ra­raz­tea egi­ten dituen ira­kur­ke­ta popu­lis­ta oro­ko­rre­ta­tik hara­ta­go, erre­pre­sio kasu gehie­nen eta ondo­rioz esta­tu bio­len­tzia­ren kasu gehie­nen aurrean, Pode­mo­sek bes­te alde bate­ra begi­ratzen due­la. Azken garaie­tan uga­riak izan dira pre­so poli­ti­koek sala­tu­ta­ko jipoiak, medi­ku asis­ten­tzia ezaz erail ez ditza­ten egin­da­ko gose gre­bak, mili­tan­te adin­duen edo­ta gai­xoen atxi­lo­ke­tak eta tor­tu­re­tan oina­rri­tu­ta­ko zigor han­dien ezar­pe­na, bes­teak bes­te. Kasu horien aurrean Pode­mo­sek isil­ta­su­na gor­de izan du, Guar­dia Zibi­la eta Espai­nia­ko Indar Arma­tuak gorai­patzen zituen bitar­tean, Altsa­su­ko taber­na batean iskan­bi­la sor­tuz sar­tu ziren eta zaz­pi gaz­te­ren espetxe­ratzea era­gin zuten guar­dia zibi­lei elkar­ta­su­na hela­raz­ten zien bitar­tean. Bio­len­tzia ez da ira­ga­ne­ko iner­tzia bat, Esta­tuek egu­ne­ro apli­katzen digu­ten erre­ze­ta baizik.

Jus­ti­ziaz­koa da ere Pode­mo­sek lan­gi­le kla­sea­ren alie­na­zio­ra­ko jokatzen duen pape­ra gogo­ra ekar­tzea, Eus­kal Herrian zein Esta­tu espai­no­lean. Lan­gi­le­riak egoe­ra oke­rre­nean zegoe­nean eta esku­bi­deen lapu­rre­ta basa­tia pai­ratzen ari zenean, Pode­mos jaio zen borro­ka­ra­ko gri­na leun­du eta ardi bel­tzak ins­ti­tu­zio faxis­ten artal­de­ra bide­ratze alde­ra, modu horre­tan sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bio­len­tzia estruk­tu­ra­la­ren zuta­been eus­ka­rri­rik garran­tzitsue­na bihur­tuz eta lan­gi­leen azpi­ratzea beti­kotze­ko ele­men­tu oina­rriz­ko bilakatuz.

Esta­tuek eta agin­tzen duten bote­re fak­ti­koek ez dute arra­zoiz uler­tzen, dau­ka­ten guz­tia inda­rra­ren bitar­tez eta gehien­goa­ri era­so egi­nez lor­tu bai­tu­te. Era berean, orain gal­tzen ari garen esku­bi­de guz­tiak (osa­sun eta ira­kas­kun­tza publi­koa, lane­ra­ko duin­ta­sun mini­moa, jubi­latze­koa, lanean ez hil­tze­koa…) borro­ka latzen bitar­tez lor­tu­ta­koak izan dira, Pode­mos beza­la­koek saihes­tu nahi dituz­ten borro­ken bitar­tez ale­gia, eta hortxe kokatzen dugu, hain zuzen ere, egin­da­ko alde­ra­ke­ta interesatua.

Bukatze­ko, komu­ni­ka­bi­de gehie­nek afe­ra hone­tan gure mugi­men­dua­ren aur­ka burutzen ari diren kri­mi­na­li­za­zio saia­ke­ra sala­tu nahi dugu. Eten­ga­be egi­ten duten gure mezuen desitxu­ra­ke­ta­ren bitar­tez eta sis­te­ma­ren par­te diren poli­ti­ka­ri pro­fe­sio­na­len lagun­tzaz gure aur­ka­ko erre­pre­sioa erraz­tu nahian dabil­tza­la sus­matzen dugu. Hala ere, defen­datzen ditu­gun proiek­tuen alde lanean jarrai­tu­ko dugu. Jo ta ke amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tu arte!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua
Eus­kal Herria, 2017ko martxoa­ren 7a

* * * *

(ES)

Ante el ata­que denun­cia­do por el miem­bro de Pode­mos-Ahal Dugu Lan­der Mar­ti­nez y del cual ha hecho res­pon­sa­ble al entorno del Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión, que­re­mos expre­sar lo siguiente:
El Movi­mien­to Pro Amnis­tía no pone en duda que el miem­bro de Pode­mos haya sufri­do una agre­sión físi­ca, pero no tene­mos cons­ta­ta­ción algu­na ni indi­cios para pen­sar que nin­gún miem­bro de nues­tro movi­mien­to haya agre­di­do a Martínez.

Igual­men­te, ha dicho que el agre­sor es una per­so­na del entorno de ATA y ha men­cio­na­do que lo sabe por fuen­tes fide­dig­nas, pero tam­po­co nos ha que­da­do nada cla­ro cuá­les pue­den las fuen­tes fide­dig­nas capa­ces de afir­mar con segu­ri­dad, en un bar y un sába­do a la noche, que alguien es del entorno de nues­tro movi­mien­to, ni si esas supues­tas fuen­tes pue­den ser igual de fide­dig­nas en esos momen­tos que un lunes al mediodía.

Tam­po­co nos pare­ce que sea algo pre­ci­so el uso ambi­guo que se la da a la pala­bra entorno, y mucho menos tenien­do en cuen­ta el sig­ni­fi­ca­do que se la ha dado en la his­to­ria polí­ti­ca más recien­te de Eus­kal Herria. ¿Qué es nues­tro entorno? ¿Una per­so­na que par­ti­ci­pa en nues­tras asam­bleas, quien vie­ne a nues­tras mani­fes­ta­cio­nes, alguien que algu­na que otra vez se ha para­do en algu­na de nues­tras movi­li­za­cio­nes, quien se sien­te cer­ca de nues­tro pen­sa­mien­to o uno que com­pra nues­tros pines para su colección?

Lo escu­cha­do en algu­nos medios de comu­ni­ca­ción y ter­tu­lias y de la boca de los polí­ti­cos pro­fe­sio­na­les nos hace pen­sar que hay quien quie­re pasar del Todo es ETA que hizo famo­so Gar­zón al Todo es ATA (de paso, que­re­mos apro­ve­char para recor­dar que nues­tro nom­bre es Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Repre­sión, sien­do ATA el apo­do inven­ta­do por quie­nes nos quie­ren criminalizar).

Por otro lado, debe­mos decir que nues­tro movi­mien­to no ha naci­do para impul­sar peleas de bar. Nues­tro movi­mien­to ha naci­do para esti­mu­lar la lucha por la amnis­tía, ya que cree­mos que la ver­da­de­ra lucha ideo­ló­gi­ca y revo­lu­cio­na­ria se debe dar en las calles, en cla­ra con­fron­ta­ción con quie­nes nos opri­men, y no ani­ma­dos por el alcohol a altas horas de la madrugada.

No pode­mos dejar sin hacer men­ción a la lec­tu­ra par­cial rea­li­za­da por Pode­mos en la nota que ha leí­do. En ella afir­man que en Eus­kal Herria sí es cier­to que hay accio­nes y tics que per­te­ne­cen a iner­cias del pasa­do y son into­le­ra­bles. Mar­tí­nez ha aña­di­do que lo ocu­rri­do le reafir­ma en el pro­yec­to de paz, con­vi­ven­cia y des­le­gi­ti­ma­ción de la vio­len­cia que defen­de­mos.

Dejan­do de lado la burra­da que supo­ne com­pa­rar lo ocu­rri­do en un bar con la acti­vi­dad polí­ti­ca lle­va­da a cabo por miles de mili­tan­tes duran­te déca­das, esta­ría bien recor­dar que más allá de las lec­tu­ras popu­lis­tas gene­ra­les que ha rea­li­za­do, Pode­mos mira hacia otro lado ante la mayo­ría de casos de repre­sión y por lo tan­to ante la mayo­ría de casos de vio­len­cia de esta­do. En los últi­mos tiem­pos han sido múl­ti­ples las pali­zas denun­cia­das por pre­sos polí­ti­cos, las huel­gas de ham­bre rea­li­za­das para que no les ase­si­nen de des­asis­ten­cia médi­ca, las deten­cio­nes de mili­tan­tes entra­dos en años o enfer­mos y la impo­si­ción de gran­des con­de­nas basa­das en tor­tu­ras, entre otras. Ante casos así Pode­mos ha guar­da­do silen­cio, mien­tras exal­ta­ba a la Guar­dia Civil y a las Fuer­zas Arma­das espa­ño­las, mien­tras se soli­da­ri­za­ban con los guar­dias civi­les que entra­ron en un bar de Altsa­su a mon­tar follón y que pro­vo­ca­ron el encar­ce­la­mien­to de sie­te jóve­nes. La vio­len­cia no es una rece­ta del pasa­do, sino la rece­ta que los Esta­dos nos apli­can a diario.

Tam­bién es de jus­ti­cia traer a la memo­ria el papel que jue­ga Pode­mos para la alie­na­ción de la cla­se tra­ba­ja­do­ra, tan­to en Eus­kal Herria como en el Esta­do espa­ñol. Cuan­do los tra­ba­ja­do­res esta­ban en la peor de las situa­cio­nes y esta­ban sufrien­do el robo sal­va­je de sus dere­chos, Pode­mos nació para amor­ti­guar las ansias de lucha y para enca­mi­nar a las ove­jas negras al redil de las ins­ti­tu­cio­nes fas­cis­tas, con­vir­tién­do­se así en el mayor sopor­te para los pila­res de la vio­len­cia estruc­tu­ral del sis­te­ma capi­ta­lis­ta y trans­for­mán­do­se en ele­men­to bási­co para la per­pe­tua­ción del some­ti­mien­to de la cla­se trabajadora.

Los Esta­dos y los pode­res fác­ti­cos que lle­van el man­do no entien­den de razo­nes, ya que todo lo que tie­nen lo han con­se­gui­do median­te la fuer­za y ata­can­do a la mayo­ría. Igual­men­te, todos los dere­chos que esta­mos per­dien­do aho­ra (salud y edu­ca­ción públi­ca, con­di­cio­nes de tra­ba­jo míni­ma­men­te dig­nas, jubi­la­ción, dere­cho a no morir en el tra­ba­jo…) han sido logra­dos a base de duras luchas, es decir, por medio de luchas como las que los de la cuer­da de Pode­mos pre­ten­den evi­tar, y ahí es don­de situa­mos, pre­ci­sa­men­te, la lec­tu­ra intere­sa­da realizada.

Para ter­mi­nar, que­re­mos denun­ciar el inten­to de cri­mi­na­li­za­ción que la mayo­ría de medios de comu­ni­ca­ción lle­van­do a cabo con­tra nues­tro movi­mien­to en este tema. Sos­pe­cha­mos que median­te la dis­tor­sión de nues­tros men­sa­jes y la ayu­da de los polí­ti­cos pro­fe­sio­na­les que son par­te del sis­te­ma están tra­tan­do de faci­li­tar que sea­mos repri­mi­dos. De todas for­mas, segui­re­mos tra­ba­jan­do a favor de los pro­yec­tos que defen­de­mos. Jo ta ke amnis­tía eta aska­ta­su­na lor­tu arte!

Movi­mien­to Pro Amnis­tía y Con­tra la Represión
En Eus­kal Herria, a 7 de mar­zo de 2017

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.