Martxoak 8. Gora borro­ka femi­nis­ta!!!

Patriar­ka­tua, jen­dar­tea­ren estruk­tu­ra ideo­lo­gi­ko, poli­ti­ko eta eko­no­mi­koan inte­gra­tua dago eta ema­ku­meon aur­ka­ko zapal­kun­tza, esplo­ta­zio eta gene­ro men­de­ratzea­ren bidez adie­raz­ten da. Hone­la kapi­ta­lis­moak ema­ku­meok era­bil­tzen gai­tu bere bizi­rau­pe­ne­ra­ko sexuen arte­ko lana­ren bana­ke­ta­ren bitar­tez. Ideo­lo­gia patriar­ka­lak gure bizitza­ko espa­rru guz­tie­tan era­gi­ten du.

Sis­te­ma honen bizi­rau­pe­na eta erre­pro­duk­zioa ziur­tatzen dituz­ten bote­re harre­ma­nak beti­kotze­ko indar­ke­ria oina­rriz­ko osa­gaia da. Egi­tu­raz­ko indar­ke­ria hau antze­ma­ne­zi­na iza­tea bilatzen du sis­te­mak, exis­titzen ez dela sines­ta­ra­zi arte. Ema­ku­meon kon­tra­ko bio­len­tzia guz­tien artean bali­te­ke indar­ke­ria fisi­koa ikus­ga­rrie­na iza­tea, age­ri­koe­na bai­ta. Bai­na patriar­ka­tuak, kapi­ta­lak beza­la, egi­tu­raz­ko indar­ke­ria beha­rrez­koa du.
Patriar­ka­tuak ema­ku­meon zapal­kun­tza ziur­tatze­ko, bes­te bide batzuen artean, ema­ku­meon kon­di­zio mate­ria­lak bal­din­tzatzen ditu, kapi­ta­lis­moak bikain ika­si eta era­bil­tzen due­na. Gizo­ne­ki­ko eko­no­mi­ko­ki men­pe­koak iza­te­ra kon­de­na­tu nahi gai­tu.

Kapi­ta­lis­moa gero eta per­tso­na gehia­go­ren pobretze pro­ze­sua era­gi­ten ari da bai­na egoe­ra hau ez da neu­troa gene­roa­ri dago­kio­nez. Kri­sia dei­tu duten pobretze eta pre­ka­ri­za­zio pro­ze­su azkar­tu honek gero eta herri­tar sek­to­re gehia­go­tan eta gero eta bizitza­ko espa­rru gehia­go­tan era­gi­ten ari da. Hori egia bada ere argi izan behar dugu badau­de­la kol­pa­tua­goak diren sek­to­re sozia­lak. Eta sis­te­ma patriar­kal baten bizi garen hei­nean ema­ku­meok gara aipa­tu beha­rre­ko lehe­nen­goa.

Datu batzuk ema­tea­rren: lanal­di murriz­tuen %80a ema­ku­meok oku­patzen ditu­gu eta horie­ta­tik %62ak ez dugu nahi­ta egi­ten (2008an %33a ginen), lan ber­di­na­ga­tik ema­ku­meon sol­da­ta gizo­nez­koe­na baino %24 – 28 baxua­goa da. Bes­te alde bate­tik lan mer­ka­tuan sar­tu iza­nak, ema­ku­meon lanal­dia bikoiz­tu edo hiru­koiz­tu egin du, lan erre­pro­duk­ti­boak nagu­si­ki gure gain jarraitzen bai­tu. Honi zer­bitzu sozia­len eta publi­koen murriz­ke­tak gehi­tu behar diz­kio­gu. Murriz­ke­ta hauek bi zen­tzu­tan era­gi­ten gai­tuz­te zuzen zuze­nean. Murriz­ke­ta horie­ta­tik era­tor­tzen den lan kar­ga gugan ero­ri ez ezik zer­bitzu horie­tan lan egi­ten dugun per­tso­nen gehien­goa ema­ku­meak iza­nik sol­da­ta­pe­ko lan­gi­le moduan ere era­gi­ten gai­tuz­te.

Badau­de gogor­ki kol­pa­tu­ta­ko bes­te sek­to­re batzuk ere: kide baka­rra den gura­soa, migra­tuak, eman­tzi­pa­tu ezin dai­tez­keen gaz­teak, lan­ga­be­tuak, pen­tsio­nis­tak eta gero eta gehia­go lan­gi­le pobreak. Aipa­tu­ta­ko sek­to­re guz­ti haue­tan egoe­ra are gehia­go gogor­tzen dela­rik ema­ku­mea izan­da.

Errea­li­ta­te hone­kin bate­ra, ema­ku­meok, gizon gehien gehie­nek eta adi­na ain­tzat har­tu gabe, kapi­ta­la­re­kin egin­da­ko alian­tza pai­ratzen dugu. Kapi­ta­lis­moa egun­go fami­lia ere­du patriar­ka­laz baliatzen da, ezin­bes­te­ko jen­dar­te jar­due­ra gehie­na supo­satzen duen etxe­ko lana ikus­te­zin bila­ka­tuz, esplo­ta­zio oro uka­tuz eta fami­lia ere­du horre­tan bere buruak kokatzen ez dituz­ten per­tso­na guz­tiak ikus­te­zi­nak bihur­tuz. Patriar­ka­tuak sis­te­ma kapi­ta­lis­ta sos­ten­gatzen duen beza­la fami­liak patriar­ka­tua sus­tatzen du, patriar­ka­tua­ren erre­pro­duk­zioa ziur­tatzen lagun­tzen due­la­rik.

Bada, sis­te­ma patriar­ka­la gain­ditze­ra­ko bidean urratsak ema­ten has­te­ko ezin­bes­te­koa da lan pro­duk­ti­boa eta erre­pro­duk­ti­boa banatzea, Pobre­zia­ren Muga ezar­tzea (BPG per kapi­ta­ren %37,5a) eta kan­ti­ta­te hau ber­din­du edo gain­di­tu­ko duen gizar­te sol­da­ta bat ezar­tzea. Era berean, lan­gi­leen arte­ko gutxie­nen­go sol­da­ta BPG per kapi­ta­ren %50ean eza­rri behar da gene­ro ezber­di­ne­ta­ko lan­gi­leen arte­ko sol­da­ta ezber­din­ta­su­na eki­di­nez. Inde­pen­den­tzia eko­no­mi­ko­rik barik aska­ta­su­na eta inde­pen­den­tzia per­tso­na­la hitz hutsak baino ez dira. Bide hone­tan anto­la­kun­tza eta borro­ka ezin­bes­te­ko tres­nak dira.

Gora borro­ka femi­nis­ta!!!
Elkar­tzen
Eus­kal Herrian, 2017ko martxoa­ren 6an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *