Zer egi­ten duzue poli­zia­re­kin hiz­ke­tan? /​¿Qué hacéis hablan­do con la policía?

Zer egi­ten duzue poli­zia­re­kin hizketan?

Orain dela bede­ratzi hila­be­te «Egia eta gezu­rrei buruz» izen­bu­rua zera­man arti­ku­lua idatzi nuen. Ber­tan, bes­te gau­za asko­ren artean, Sor­tu­ko buru­za­giek Rodol­fo Are­se­kin izan­da­ko bile­ra bat aipa­tu nuen, Ares Ertzain­tza­ren ardu­ra­dun poli­ti­ko nagu­sia zen garaian egindakoa.

Bile­ra har­ta­ra Are­sek zerren­da bat era­man zuen, Eus­kal Herrian beti­da­nik «zerren­da beltz» izen­da­tu dugun horie­ta­ko bat, eta ber­tan Ezker Aber­tza­le­ko hain­bat mili­tan­te­ren ize­nak ager­tzen ziren. Are­sen ara­be­ra per­tso­na horiek garai haie­tan ger­ta­tu­ta­ko hain­bat sabo­ta­je­re­kin zeri­ku­sia izan zeza­ke­ten. Beran­dua­go, zerren­da horre­tan ager­tzen ziren mili­tan­te­ekin bil­du­ta­ko Sor­tu­ko kidea­ren ara­be­ra, sabo­ta­je gehia­go ger­ta­tuz gero, «Beraiek (Ertzain­tza­ri erre­fe­ren­tzia egi­nez) etxe­ko pasa­bi­de­raino sar zitez­kee­la kasu­rik one­nean, ala Guar­dia Zibi­la sukal­de­raino, behar iza­nez gero» esan zien, betie­re Are­sek bile­ra har­tan esan­da­koa­ri erre­fe­ren­tzia eginez.

Sor­tuk, zerren­da horren exis­ten­tzia publi­ko­ki sala­tu beha­rrean, zen­bait mili­tan­te­ri mehatxu egi­te­ko era­bi­li zuen haien jar­due­ra poli­ti­koa bal­din­tzatze­ko asmoz, eta hona­ko mezua hela­ra­zi zien zerren­dan ager­tzen zire­nei: «Gaur zuek atxi­lotze­ra eto­rri­ko bali­ra, zuek babes­te­ra ate­ra­ko gare­la esan dio­gu Are­si. Bai­na horre­la­ko ekin­tza bat gehia­go ger­ta­tuz gero, jakin baka­rrik egon­go zare­te­la». Era horre­tan, gai­ne­ra, Are­sen aku­sa­zioak ontzat ema­ten zituzten.

Garaian, Sor­tu eta Are­sen arte­ko bile­ra honi lehe­nen­go aldiz erre­fe­ren­tzia egin nio­nean, batzuek (ez askok) gezu­rre­tan ari nin­tze­la esan zuten, baten batek CNI‑k zabal­du­ta­ko infor­ma­zio fal­tsu baten amua iren­tsi nue­la bota zuen eta, gehie­nak, isi­lik gera­tu ziren, kaka mugi­tuz gero kirats han­die­gia ate­ra­ko ote zen beldur.

Bai­na Ares eta Sor­tu­ren arte­ko bile­ra horren berri ez dator­ki­gu CNI-tik, ezta Are­sen­gan­dik ere. Sor­tuk zerren­dan ager­tzen zire­ne­kin kon­par­ti­tu zuen infor­ma­zio hau, baze­kie­la­ko, lepo­ra­tu nahi zie­te­na­ren aurrean, mili­tan­te hauek isil­ta­su­na gor­de­ko zute­la. Oso larria Sor­tu­ko buru­za­gien por­ta­era, erre­pre­sioak sor­tzen duen bel­du­rra era­bi­li baitzu­ten haien apus­tu poli­ti­koa ezar­tze­ko erraz­ta­su­nak era­ka­rri­ko zizkiolakoan.

Honaino «Egia eta gezu­rrei buruz» arti­ku­luan aipa­tu nuen bile­ra­ren non­dik nora­koak, bai­na hau baino gehia­go ere bada­go, eta horren berri eman zigun aben­dua­ren 17an Luis Rodri­guez Aiz­peo­leak, El Pais egun­ka­ri­ko «País Vas­co» ata­le­ko zuzen­da­riak, «Los bro­tes vio­len­tos en la Uni­ver­si­dad aler­tan al Gobierno vas­co» arti­ku­luan. (http://​poli​ti​ca​.elpais​.com/​p​o​l​i​t​i​c​a​/​2​0​1​6​/​1​2​/​1​7​/​a​c​t​u​a​l​i​d​a​d​/​1​4​8​1​9​7​5​4​1​5​_​6​6​5​1​8​6​.​h​tml)

Ber­tan Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua kri­mi­na­li­zatze­ko eta Sor­tu­ren jarre­ra baketsua azpi­ma­rratze­ko joe­ra da nagu­si, eta horre­tan ere tematzen da Ertzain­tza­ren Erne sin­di­ka­tu­ko Idaz­ka­ri Nagu­sia Rober­to Sei­jo: «Sor­tu poli­ti­ka­gin­tzan dago. (…) Sor­tu Leioa­ko ger­ta­ki­zu­ne­ta­tik des­mar­ka­tu zen eta bere ordez­ka­rie­ta­ko batzue­kin izan ditu­gun kon­tak­tue­tan era­bi­liak ez iza­te­ko kon­pro­mi­soa adie­ra­zi digu­te. Oso garran­tzitsua da hau adie­raz­tea, kale borro­ka­ren garaie­tan, jar­due­ra hau babes­ten zute­nean, Ezker Aber­tza­lea­re­kin inon­go kon­tak­tu­rik ez geneu­ka­nean kon­pa­ra­tu­ta bes­te­la­koa dela­ko jarre­ra hau». Arti­ku­luak ez du zalan­tza­ra­ko tar­te­rik uzten: Sor­tuk kon­tak­tuak man­ten­tzen ditu Ertzain­tza­ren ordez­ka­rie­kin herri borro­ka­ren adie­raz­pi­de ezber­di­ne­ta­tik desmarkatzeko.

Arti­ku­luan Sor­tu­ren jokae­ra uler­tzen lagun­tze­ko inter­es­ga­rriak diren bes­te kla­be batzuk ager­tzen dira, adi­bi­dez Urku­llu­ri eskatzen dio­la PPren Gober­nua­ri pre­sio egin die­zaion pre­soen afe­ran zer­bait alda dezan, «ATA»-ren influen­tzia ahul­du alde­ra («batzuek zuhaitza mugi deza­te­la guk intxau­rrak batu ditza­gun»), edo Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua­ren lana estal­tze­ko Kale­ra Kale­ra! eki­me­na martxan jarri behar iza­na. Tris­tea bene­tan zure eki­me­nak, ustez defen­datzen ditu­zun hel­bu­ruak babes­te­ko izan beha­rrean, bes­te batzuen lana estal­tze­ko era­bil­tzen dituzunean.

Bai­na gaur, Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­dua­ren onda­re poli­ti­koa­ren oinor­de­koak dire­la dio­ten horiek poli­zia­re­kin horre­la­ko kon­tak­tuak man­ten­tzea­ren larri­ta­su­na azpi­ma­rra­tu nahi dut, ibil­bi­de hori bes­te toki batzue­tan ere iku­si egin dugu­la­ko eta emaitza ber­be­ra iza­ten dela­ko beti, eta bana­go Sor­tuk har­tu duen noranz­koak atze­ra buel­ta­rik ez daukalakoan.

Nire burua­ri asko­tan gal­detzen dio­dan zer­bait da pazien­tzia, batzuen kasuan, infi­ni­toa izan­go ote den. Hain­bes­te sufri­ka­rio pai­ra­tu dituz­ten hain­bat pre­so ohi, seni­de eta ezau­ga­rri guz­tie­ta­ko mili­tan­te­ei begi­ratzen diet eta honen aurrean ahot­sa altxatzen ez dute­nean pen­tsatzen dut ostru­ka­re­na egi­ten ari dire­la, hori pen­tsatzea nahia­go duda­la­ko euren ize­nean jokae­ra sala­ta­riak man­ten­tzen dituz­te­nen por­ta­era onar­tzen dute­la pen­tsatzea baino.

Nor­bai­tek esan­go du ea El País beza­la­ko egun­ka­ria­ren edu­kia sinetsi behar dudan, bai­na Sor­tu­ren jarre­rek eta Aiz­peo­leak dituen kon­tak­tuen kopu­ru han­diak, Sor­tu­re­kin ditue­nak bar­ne, zalan­tza gutxi­ra­ko lekua uzten du. Ez naiz ni Aiz­peo­lea­ren ibil­bi­dea gorai­patzen hasi­ko dena bai­na arti­ku­lua interes mini­mo bate­kin ira­ku­rri­ta erre­za da ondo­rio argiak ateratzea.

Gaia­re­kin nagoe­la apro­betxa­tuz, ez dut aipa­tu gabe utzi nahi bukatzear dagoen urte hone­ta­ko urta­rri­lean Cua­tro tele­bis­ta kate espai­no­lak eman­da­ko infor­ma­zio baten edu­kia. Ber­tan Sus­traia ize­ne­ko doku­men­tu bati buruz hitz egi­ten zuten, Cua­troren esa­ne­tan «disi­den­teek» borro­ka arma­tu­ra itzul­tze­ko plan­te­atzen ari zire­la zioe­na. Tele­bis­ta kate horren ara­be­ra aipa­tu­ta­ko doku­men­tua entre­ga­tu zien Sor­tu­ko buru­za­gi batek Aju­ria-Eneko inki­li­noei, PNV tal­de hauen exis­ten­tzia­ren jaki­tun izan zedin.

Albis­tea eza­gu­tu eta bereha­la nire lehe­nen­go erreak­zioa sines­ga­rri­ta­su­nik ez ema­tea izan zen, eta hala adie­ra­zi nien nire ingu­ruan nitue­nei, Cua­tro eta Tele­cin­co (haiek ere eman zuten albis­tea), etxe bere­koak biak, ez bai­ti­ra fida­ga­rriak niretzat. Horre­ga­tik espe­ro nuen Sor­tu albis­tea era­bat gezur­tatze­ra ate­ra­ko zela, eta ate­ra, ate­ra egin zen, bai­na ez guz­tiz gezur­tatze­ra. Sor­tuk albis­tea par­tzial­ki baino ez zuen uka­tu, oso ondo neur­tu­ta­ko esal­di baten bitar­tez: PNVri ez dio­te «borro­ka arma­tu­ra itzul­tzea plan­te­atzen ari den inon­go tal­de­ri buruz­ko infor­ma­zio­rik eman». Nos­ki, borro­ka arma­tu­ra itzul­tzea pro­po­satzen duen tal­de­rik ez dela­ko exis­titzen, eta hemen ñabar­du­ra bakoitzak garran­tzia har­tzen du, izan ere esal­di horrek kan­poan uzten bai­ti­tu borro­ka arma­tu­ra itzul­tzea pro­po­sa­tu ez duten gai­non­tze­ko tal­de guz­tiak, exis­titzen diren guz­tiak beraz. Sor­tu­ren erreak­zio anbi­guoa izan zen nire­gan zalan­tzak piz­tu zitue­na, eta ez Cua­tro­ren albisteak.

Pun­tu hone­ta­ra hel­du­ta eta gehia­go luza­tu gabe, gal­de­ra zuzen eta argia egin nahi diet Sor­tu­ko agin­ta­riei: ze ostia egi­ten duzue poli­zia­re­kin herri mugi­men­duei buruz hitz egi­ten? Eta nahi­ta nahiez bes­te gal­de­ra bat Sor­tu­ko oina­rri sozia­la osatzen duten guz­tiei ere: noiz arte jarrai­tu­ko duzue deka­den­tzia moral honen kon­pli­zeak iza­ten? Espe­ro dut eran­tzu­na ez dadi­la isil­ta­su­na izan orain­go hone­tan ere.

Sen­doa Jura­do, Ezker Aber­tza­le­ko militantea.


¿Qué hacéis hablan­do con la policía?

Hace nue­ve meses escri­bí un artícu­lo titu­la­do Sobre ver­da­des y men­ti­ras. En él habla­ba, entre otras muchas cosas, de la reu­nión man­te­ni­da por diri­gen­tes de Sor­tu con Rodol­fo Ares, por aquel enton­ces máxi­mo res­pon­sa­ble polí­ti­co de la Ertzaintza.

Ares lle­vó a aque­lla reu­nión una lis­ta, una de esas a las que en Eus­kal Herria siem­pre hemos lla­ma­do «lis­tas negras», y en ella apa­re­cían los nom­bres de varios mili­tan­tes de la Izquier­da Aber­tza­le. Según Ares esas per­so­nas podrían haber par­ti­ci­pa­do en varios sabo­ta­jes ocu­rri­dos por aque­lla épo­ca y, según el mili­tan­te de Sor­tu que pos­te­rior­men­te se reu­nió con quie­nes apa­re­cían en esa lis­ta y siem­pre hacien­do refe­ren­cia a lo dicho por Ares, este le había dicho que si ocu­rrían más sabo­ta­jes, «podían entrar ellos has­ta el pasi­llo en el mejor de los casos (en refe­ren­cia a la Ertzain­tza), o la Guar­dia Civil has­ta la coci­na si era necesario».

Sor­tu, en vez de denun­ciar públi­ca­men­te la exis­ten­cia de esa lis­ta, la uti­li­zó para ame­na­zar a los mili­tan­tes que apa­re­cían en ella con la inten­ción de con­di­cio­nar su mili­tan­cia polí­ti­ca, y les hizo lle­gar el siguien­te men­sa­je: «Le hemos dicho a Ares que si hoy vinie­ran a dete­ne­ros, vamos a salir a apo­ya­ros. Pero si vuel­ve a ocu­rrir otra acción de ese tipo, que sepáis que vais a estar solos». De esa mane­ra, ade­más, die­ron por bue­nas las acu­sa­cio­nes de Ares.

En su día, cuan­do hice refe­ren­cia a la reu­nión de Ares y Sor­tu por pri­me­ra vez, algu­nos (no muchos) dije­ron que yo esta­ba min­tien­do, alguno dijo que me había tra­ga­do el anzue­lo de una infor­ma­ción fal­sa difun­di­da por el CNI, y la mayo­ría se que­da­ron calla­dos, no fue­ra a ser que al remo­ver la mier­da olie­ra demasiado.

Pero la infor­ma­ción de aque­lla reu­nión entre Ares y Sor­tu no nos vie­ne del CNI, ni tam­po­co de Ares. Fue Sor­tu quien com­par­tió esta infor­ma­ción con quie­nes apa­re­cían en la lis­ta, por­que sabía que, ante las acu­sa­cio­nes que for­mu­la­ban con­tra ellos, estos mili­tan­tes iban a guar­dar silen­cio. Muy gra­ve el com­por­ta­mien­to de los diri­gen­tes de Sor­tu, que uti­li­za­ron el mie­do que produce

la repre­sión con el con­ven­ci­mien­to de que ello les ayu­da­ría a impo­ner su apues­ta política.

Has­ta aquí los por­me­no­res de la reu­nión que men­cio­né en el artícu­lo Sobre ver­da­des y men­ti­ras, pero hay más que esto, y sobre ello nos habló el 17 de diciem­bre Luis Rodrí­guez Aiz­peo­lea, direc­tor de la sec­ción «País Vas­co» del dia­rio El País, en el artícu­lo titu­la­do «Los bro­tes vio­len­tos en la Uni­ver­si­dad aler­tan al Gobierno vas­co». (http://​poli​ti​ca​.elpais​.com/​p​o​l​i​t​i​c​a​/​2​0​1​6​/​1​2​/​1​7​/​a​c​t​u​a​l​i​d​a​d​/​1​4​8​1​9​7​5​4​1​5​_​6​6​5​1​8​6​.​h​tml)

En él pre­do­mi­na la ten­den­cia a cri­mi­na­li­zar al Movi­mien­to Pro Amnis­tía y a des­ta­car la acti­tud pací­fi­ca de Sor­tu, y tam­bién en ello hace hin­ca­pié el Secre­ta­rio Gene­ral del sin­di­ca­to de la Ertzain­tza Erne, Rober­to Sei­jo: «Sor­tu está en la polí­ti­ca (…) Sor­tu se des­mar­có de los inci­den­tes de Leioa y en los con­tac­tos que hemos man­te­ni­do con algu­nos de sus repre­sen­tan­tes nos han mani­fes­ta­do su com­pro­mi­so de evi­tar que les uti­li­cen. Es muy impor­tan­te cons­ta­tar­lo pues con­tras­ta con los tiem­pos de la kale borro­ka en que no tenía­mos nin­gún con­tac­to con la izquier­da aber­tza­le cuan­do res­pal­da­ba esa acti­vi­dad». El artícu­lo no deja lugar a la duda: Sor­tu man­tie­ne con­tac­tos con repre­sen­tan­tes de la Ertzain­tza para des­mar­car­se de las dis­tin­tas expre­sio­nes de la lucha popular.

En el artícu­lo apa­re­cen otras cla­ves que son intere­san­tes para enten­der el com­por­ta­mien­to de Sor­tu, por ejem­plo que le pide a Urku­llu que pre­sio­ne al Gobierno del PP para que haga algún cam­bio en el tema de los pre­sos para «res­tar influen­cia a ATA» («que unos mue­van el árbol para que otros reco­ja­mos las nue­ces»), o que hayan teni­do que poner en mar­cha la diná­mi­ca Kale­ra kale­ra! para tapar el tra­ba­jo del Movi­mien­to Pro Amnis­tía. Tris­te de ver­dad que tus ini­cia­ti­vas, en vez de para apo­yar los obje­ti­vos que supues­ta­men­te defien­des, sean para tapar el tra­ba­jo del resto.

Pero hoy quie­ro des­ta­car la gra­ve­dad de que aque­llos que dicen ser los here­de­ros del lega­do polí­ti­co del Movi­mien­to de Libe­ra­ción Nacio­nal Vas­co man­ten­gan con­tac­tos de ese tipo con la poli­cía, por­que ese reco­rri­do ya lo

hemos vis­to antes en otros sitios y el resul­ta­do siem­pre es el mis­mo, y estoy con­ven­ci­do de que el rum­bo que ha toma­do Sor­tu no tie­ne vuel­ta atrás.

Algo que muchas veces me pre­gun­to a mí mis­mo es si la pacien­cia, en el caso de algu­nos, será infi­ni­ta. Miro a muchos ex pre­sos, fami­lia­res y mili­tan­tes de todas las carac­te­rís­ti­cas que han pasa­do por tan­tos sufri­mien­tos y cuan­do veo que no levan­tan la voz ante esto pien­so que están hacien­do la del aves­truz, por­que pre­fie­ro pen­sar eso a creer que acep­tan los com­por­ta­mien­tos soplo­nes que man­tie­nen quie­nes hablan en su nombre.

Alguien dirá que si aca­so me voy a creer el con­te­ni­do de un dia­rio como El País, pero las acti­tu­des de Sor­tu y la can­ti­dad de con­tac­tos que mane­ja Aiz­peo­lea, inclui­do los que man­tie­ne con Sor­tu, dejan poco lugar a la duda. No seré yo quien empie­ce a ensal­zar la tra­yec­to­ria de Aiz­peo­lea pero leyen­do el artícu­lo con un míni­mo de inte­rés es fácil sacar con­clu­sio­nes claras.

Apro­ve­chan­do la oca­sión, no quie­ro dejar sin men­cio­nar el con­te­ni­do de una infor­ma­ción publi­ca­da por la cade­na de tele­vi­sión espa­ño­la Cua­tro en enero de este año que aca­ba. En ella se habla de un docu­men­to de nom­bre «Sus­traia» que, según Cua­tro, reco­gía que los «disi­den­tes» esta­ban plan­tean­do vol­ver a la lucha arma­da. La cade­na de tele­vi­sión afir­ma que un diri­gen­te de Sor­tu habría entre­ga­do dicho docu­men­to a los inqui­li­nos de Aju­ria-Enea para que el PNV supie­ra de la exis­ten­cia de ese grupo.

Mi pri­me­ra reac­ción al cono­cer la noti­cia fue la de no dar­le cre­di­bi­li­dad, y así se lo expre­sé a las per­so­nas que esta­ban a mi alre­de­dor, por­que no con­si­de­ro de fiar ni a Cua­tro ni a Tele­cin­co, que tam­bién dio la noti­cia, ambas de la mis­ma casa. Por eso espe­ra­ba que Sor­tu salie­ra a des­men­tir tajan­te­men­te la noti­cia, y salir salió, pero no a des­men­tir­la en su tota­li­dad. Sor­tu solo negó la noti­cia par­cial­men­te por medio de una fra­se muy bien medi­da: al PNV no le han entre­ga­do «nin­gu­na infor­ma­ción sobre nin­gún gru­po que pro­pon­ga vol­ver a la lucha arma­da». Cla­ro, por­que no exis­te nin­gún gru­po que este pro­po­nien­do vol­ver a la lucha ama­da, y aquí cada matiz toma impor­tan­cia, ya que esa fra­se deja fue­ra a todos los que no pro­po­nen vol­ver a la lucha arma­da y, por lo tan­to, a todos los que exis­ten. La reac­ción ambi­gua de Sor­tu fue la que encen­dió mis dudas, y no la infor­ma­ción de Cua­tro.

Lle­ga­dos a este pun­to y sin exten­der­me más, quie­ro hacer­les una pre­gun­ta cla­ra a los diri­gen­tes de Sor­tu: ¿Qué ostias hacéis hablan­do con la poli­cía sobre los movi­mien­tos popu­la­res? Y obli­ga­to­ria­men­te debo hacer otra pre­gun­ta a todas esas per­so­nas que for­man la base social de Sor­tu: ¿Has­ta cuán­do vais a seguir sien­do cóm­pli­ces de esta deca­den­cia moral? Espe­ro que en esta oca­sión la res­pues­ta no vuel­va a ser el silencio.

Sen­doa Jura­do, mili­tan­te de la Izquier­da Abertzale.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

5 respuestas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *