Gabe­ziak /​Caren­cias

Gabe­ziak

Kar­tze­lak, zigor eta sarras­ki espa­rruak iza­teaz gain, borro­ka espa­rruak ere izan dira beti pre­so dau­den mili­tan­te poli­ti­koen­tzat. Mila­ka dira kar­tze­le­ta­tik hel­du zaiz­ki­gun duin­ta­sun kei­nu eta borro­ka mol­deak eta, his­to­ri­ko­ki, kaleak esnatze­ko eta martxan jar­tze­ko balio­ga­rriak izan dira, gure kon­tzien­tzia­ren­tzat ispi­lu bihurtuta.

Hala ere eta Huel­van pre­so dau­den kideek gogo­ra­ra­zi digu­ten moduan, bene­ta­ko borro­ka, etsaia pre­sio­natze­ko eta garai­pen txi­kiak zein han­diak lor­tze­ko gai­ta­su­na due­na, kalean eman beha­rre­koa da.

Barru­koen alda­rriek ez dute oihar­tzu­nik kan­po­koen ezta­rriek ahot­sa ema­ten ez badiete.

Zer esa­nik ez kalean borro­kak jarraitzen due­la jaki­teak pre­soa­ren ani­mo egoe­ran dau­kan era­gi­na. Herria­ren borro­ka­rik gabe espetxe urteen zama bider­ka­tu egi­ten da. Borro­kak, aldiz, pai­ratzen duten zigo­rra arin­tzen du. Uler­tze­ko ekua­zio erra­za, nahiz eta azken urtee­tan iku­si­ta­ko emaitza­ren ara­be­ra, prak­ti­kan jar­tzea teo­ri­zatzea baino pix­ka bat zai­la­goa den.

Orain­goan, berriz ere, kar­tze­le­ta­tik hel­du zai­gu borro­ka­ra­ko deia. Lehe­nen­go Aitzol izan zen gose gre­ba­ri hasie­ra eman zio­na, bere osa­sun esku­bi­dea alda­rri­katze­ko osa­sun hori arris­ku­tan jarriz. Badi­ra borro­kan Valen­ce­ko kar­tze­lan Ibon eta Aletxu, bisi­tak duin­ta­su­nez egi­te­ko esku­bi­dea alda­rri­katze­ko bisi­tei uko egi­ten, kideen­gan­dik ez banatzea eskatze­ko iso­la­men­duan sartuz.

Txan­da­ka­ko gose gre­ban dau­de Huel­va­ko kar­tze­lan, kide gai­xoen aska­ta­su­na­ren alde kide gai­xoek egin ezin duten pro­tes­ta beraiek egi­ten, zer­ga­tik egun batean Eus­kal Herria iraul­tza eta kon­pro­mi­soa­ren ere­du han­die­ne­ta­koa izan zen gogo­ra eka­rri digu­te­la­rik. Azpi­ma­rratze­koa Etxa­rrin gose gre­ba muga­ga­bea man­ten­tzen ari dire­nak lehe­na­go hain­bat gose gre­ba egi­nak dituz­ten pre­so ohiak iza­tea. Kar­tze­la­ko urteek, haien balo­reak gain­ditze­tik urrun, are gehia­go indar­tu egin ditu.

Bai­na honek guz­tiak, hau da, pre­so gai­xo batek gose gre­ba hasi behar iza­teak, kar­tze­le­tan kan­poan har­tu behar geni­tuz­keen kon­pro­mi­so­ak har­tzeak eta hain­bes­te urte kar­tze­lan eman eta gero elkar­ta­sun kei­nu gogo­rra pre­so ohiek egin behar iza­teak guz­tion haus­nar­ke­ta­ra­ko eta batez ere auto­kri­ti­ka­ra­ko para­da eman behar­ko ligu­ke. Kar­tze­la barru­tik datoz­ki­gun duin­ta­sun ola­tu hauek dina­mi­ka era­gin­ko­rrak martxan jar­tze­ko herri mugi­men­dua­ren eta, oro har, herri oso baten gabe­zien isla dira. Kale­ko mugi­men­duek errit­mo man­tsoe­gia har­tu dute eta honek injus­ti­zia­ren nor­ma­li­za­zio­ra gara­matza, kate-begi ahu­le­na babes­ga­be utziz. Gataz­ka apal­tzen joan den hei­nean ero­soa­go bihur­tu gara, zai­ne­tan odo­lik gel­ditzen ez zai­gu­la ema­te­raino, eta horrek ondo­rio latzak ekar diezazkiguke.

Pre­so gai­xoen ara­zoa herri oso baten ara­zo bihur­tu behar dugu eta horre­ta­ra­ko ezin­bes­te­koa bihur­tzen da herria mobi­li­za­zio dina­mi­ka iraun­kor batean sar­tzea. Ez da nahi­koa, esa­te­ra­ko, Ibon Ipa­rra­gi­rrek era­so berria jaso due­la jaki­tean edo Aitzol gose gre­ban jarri dela­ko aldiz­ka­ko pro­tes­tak egi­tea. Oina­rrian dagoen ara­zoa ez dela­ko Ibo­nek jaso­ta­ko era­so pun­tua­la edo Aitzo­len gose gre­ba, pre­so gai­xoak bizitza bukatzen den amil­de­gi­ra bul­tzatzen dituen sis­te­ma osoa han­kaz gora jar­tze­ko izan dugun gai­ta­sun eza bai­zik, eta gai­non­tze­ko guz­tia ezin­ta­sun horren ondo­rioa bes­te­rik ez da.

Esan­da­koa­ga­tik, gutun honen bidez ero­so­ta­su­nak eta aurrei­ritziak alde bate­ra uzte­ko eta Bil­bon larun­ba­tean, Etxa­rrin irai­la­ren 3an eta Donos­tia­ko estro­pa­de­tan irai­la­ren 11n buru­tu­ko diren mani­fes­ta­zioe­tan zein etor­ki­zun hur­bil batean anto­la­tu­ko dire­ne­tan par­te har­tze­ko deia egin nahi dut. Pre­soen alde guk borro­ka egi­ten ez badu­gu ez du bes­te inork egin­go, erre­fu­xia­tuak eta depor­ta­tuak ahaz­tu gabe. Anto­la­kun­tza eta borro­ka dira bide bakarra.

Sen­doa Jura­do Gar­cia – Amnis­tia­ren alde­ko militantea -


Caren­cias

Las cár­ce­les, ade­más de espa­cios de cas­ti­go y exter­mi­nio, tam­bién han sido siem­pre espa­cios de lucha para [email protected] mili­tan­tes polí[email protected] que se encuen­tran en pri­sión. Son miles los ges­tos de dig­ni­dad y mode­los de lucha que nos han lle­ga­do des­de las cár­ce­les y que, his­tó­ri­ca­men­te, han ser­vi­do para des­per­tar y poner en mar­cha a las calles, con­vir­tién­do­se en un espe­jo para nues­tra conciencia.

Sin embar­go y como nos han recor­da­do [email protected] kides [email protected] en Huel­va, la ver­da­de­ra lucha, la que sir­ve para pre­sio­nar al enemi­go y con­se­guir peque­ñas o gran­des vic­to­rias, es la que se debe dar en la calle. Las rei­vin­di­ca­cio­nes de [email protected] de den­tro no tie­nen eco si las gar­gan­tas de [email protected] de fue­ra no les dan voz.

Ni qué decir del efec­to que tie­ne en quien está [email protected] el saber que la lucha en la calle sigue. Sin la lucha del pue­blo el peso de los años de cár­cel se mul­ti­pli­ca. La lucha, por el con­tra­rio, ali­ge­ra la con­de­na. Una ecua­ción fácil de enten­der, aun­que a la vis­ta del resul­ta­do de los últi­mos años, teo­ri­zar­la sea más fácil que poner­la en práctica.

Esta vez, de nue­vo, la lla­ma­da a la lucha nos ha lle­ga­do des­de las cár­ce­les. Pri­me­ro fue Aitzol quien comen­zó la huel­ga de ham­bre con la que, para rei­vin­di­car su dere­cho a la salud, tuvo que poner en ries­go esa mis­ma salud. Ibon y Aletxu se encuen­tran en lucha en la cár­cel de Valen­ce, recha­zan­do las visi­tas para rei­vin­di­car su dere­cho a hacer con dig­ni­dad esas visi­tas, entran­do en ais­la­mien­to para recla­mar que no les sepa­ren de sus compañeros.

En la cár­cel de Huel­va man­tie­nen una huel­ga de ham­bre rota­ti­va recla­man­do la liber­tad de [email protected] compañ[email protected] [email protected] median­te una pro­tes­ta que [email protected] [email protected] [email protected] no pue­den lle­var a cabo, recor­dán­do­nos por qué un día Eus­kal Herria fue uno de los mayo­res ejem­plos de revo­lu­ción y com­pro­mi­so. Hay que des­ta­car que quie­nes man­tie­nen una huel­ga de ham­bre inde­fi­ni­da en Etxa­rri son ex pre­sos que ya antes han rea­li­za­do varias huel­gas de ham­bre. Los años de cár­cel, lejos de doble­gar sus valo­res, los han for­ta­le­ci­do aún más.

Pero todo esto, es decir, que un pre­so enfer­mo ten­ga que empe­zar una huel­ga de ham­bre, que en las cár­ce­les tomen los com­pro­mi­sos que debe­ría­mos tomar fue­ra y que des­pués de pasar tan­tos años en pri­sión sean unos ex pre­sos los que reali­cen un ges­to de soli­da­ri­dad tan duro, es algo que debe­ría dar­nos para refle­xio­nar y hacer auto­crí­ti­ca a [email protected] Esta olea­da de dig­ni­dad que nos lle­ga des­de den­tro de la cár­cel es el refle­jo de las caren­cias del movi­mien­to popu­lar y en gene­ral de todo un pue­blo para poner en mar­cha diná­mi­cas efec­ti­vas. Los movi­mien­tos de la calle han toma­do un rit­mo dema­sia­do sua­ve y esto nos lle­va a la nor­ma­li­za­ción de la injus­ti­cia, dejan­do inde­fen­so al esla­bón más débil de la cade­na. A medi­da que el con­flic­to se ha ido enfrian­do nos hemos ido aco­mo­dan­do has­ta pare­cer que no tene­mos ni san­gre en las venas, y eso nos pue­de aca­rrear gra­ves consecuencias.

El pro­ble­ma de los [email protected] [email protected] debe­mos con­ver­tir­lo en el pro­ble­ma de todo un pue­blo y para ello se hace impres­cin­di­ble que el pue­blo entre en una diná­mi­ca de movi­li­za­ción per­ma­nen­te. No es sufi­cien­te, por ejem­plo, hacer pro­tes­tas coyun­tu­ra­les al saber que Ibon Ipa­rra­gi­rre ha sufri­do una nue­va agre­sión o que Aitzol se ha pues­to en huel­ga de ham­bre, por­que el pro­ble­ma de fon­do no es el ata­que pun­tual sufri­do por Ibon ni la huel­ga de ham­bre de Aitzol, sino nues­tra fal­ta de capa­ci­dad para poner patas arri­ba todo un sis­te­ma que empu­ja hacia el pre­ci­pi­cio en el que se aca­ba la vida a [email protected] [email protected] [email protected], y todo lo demás no es sino con­se­cuen­cia de esa incapacidad.

Por lo dicho, por medio de esta car­ta quie­ro hacer un lla­ma­mien­to a dejar las como­di­da­des y los pre­jui­cios a un lado y a par­ti­ci­par en las mani­fes­ta­cio­nes que ten­drán este sába­do en Bil­bo, el 3 de sep­tiem­bre en Etxa­rri y el 11 de sep­tiem­bre en las rega­tas de Donos­tia, así como en las que se vayan orga­ni­zan­do en un futu­ro pró­xi­mo. Si [email protected] no pelea­mos por [email protected] [email protected] no lo hará nadie, sin olvi­dar­nos de [email protected] y depor­ta­dos La orga­ni­za­ción y la lucha son el úni­co camino.

Sen­doa Jura­do Gar­cia – Mili­tan­te pro amnistía -

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *