Amnis­tia­ren nora­bi­dean… ziur?

Azken hila­be­tee­tan gehien­bat Donos­tian eman diren ezta­bai­dek, eta hauek dire­la medio egon­da­ko ger­ta­ka­rien hari­ra hain­bat gau­za zehaz­tea era­ba­ki dugu, idaz­ki-kri­ti­ka hau hone­ta­ra­ko era­bi­liaz. Hain­bat gai lan­du­ko ditu­gu: Amnis­tia­ren gure kon­tzep­zioa eta honen zer­ga­tia, enpi­ris­mo mer­kea, sin­bo­lo­gia eta amnis­tia­ren nora­bi­dean… eki­me­na­ren aurrean gure pos­tu­ra. Idaz­ki hau Donos­tia­ko Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua eratzen duen gaz­te batzuen iritzia soi­lik da, herri mugi­men­du bate­ko par­tai­de iza­nik oso kon­tzien­te bai­ka­ra mugi­men­du hete­ro­ge­neoa dela, eta hor­taz, kide guz­tiek ez dute­la esan­go dugu­na­re­kin bat egingo.
Egia da hasie­ra batean Donos­tia­ko Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua eratzen genuen kide guz­tiak gaz­teak gine­la (orain ez da horre­la, zorio­nez anitza da zen­tzu hone­tan) bai­na ez dugu uste ezta­bai­da poli­ti­ko batean non hel­bu­rua kon­tzep­zio, tesi… oke­rrak gain­ditzea izan behar­ko luke­ten «garai horiek bizi ez iza­na» argu­men­tu poli­ti­ko moduan era­bi­li dai­te­kee­nik. Bi gau­zen­ga­tik, lehe­nen­goa ez dio­la­ko ezta­bai­da­ri ekar­pe­nik egi­ten; eta biga­rre­na enpi­ris­mo mer­kea bes­te­rik ez dela­ko. Errea­li­ta­tea ezin da eza­gu­tu sen­tsa­zio, per­tzep­zioen bidez; «berea­la­ko­ta­su­na» soi­lik eza­gu­tu deza­ke­gu ez bene­tan errea­la dena. Hau da, errea­li­ta­tea iza­tez alde posi­ti­bo eta nega­ti­boa­ren eten­ga­be­ko borro­ka bat da, eten­ga­be mugi­men­duan dagoe­na; dia­lek­ti­koa da. Sen­tsa­zioek horren alde bat soi­lik eza­gu­tu deza­ke­te, lehen aipa­tu beza­la «berea­la­ko­ta­su­nean» ikus­ten dugu­na, bai­na esan beza­la, ez da bene­ta­ko errea­li­ta­tea. Gai­ne­ra ez han­ka ez buru duen afir­ma­zio sin­plis­ta bat da, Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­du hau era­tu ahal iza­te­ko hain­bat espe­rien­tzia his­to­ri­koe­ta­tik ika­si izan da, espe­rien­tzia horiek bizi gabe, eta urteen pode­rioz era­kutsi izan da (bere muga guz­tie­kin) hain­bat gau­za ondo apli­ka­tu dire­la. Asko­tan egin izan ohi den akat­sa da ezta­bai­de­tan honen hel­bu­rua ahaz­tu eta nor­be­ra­ren egoa han­ditze­ko bihur­tzea, ez dugu uste inola­ko ekar­pe­nik egi­ten duenik.
Gaz­teak gara, bai; bai­na amnis­tia­ren alde­ko borro­kan mur­gil­tze­ko kon­pro­me­zua har­tu dugu eta behar den bes­te egin­go dugu hori lor­tu ahal iza­te­ko, izan egoe­rak eskatzen duen eki­me­nak, orai­na uler­tu ahal iza­te­ko ira­ga­na eza­gu­tu, zein mila ezta­bai­da eduki.
Amnis­tia­ren gaiak zala­par­ta han­dia sor­tu du Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­dua eratzen dugun frak­zio des­ber­di­nen artean, eta kaka­nahas­te ideo­lo­gi­ko bat dagoe­la uste dugu; egoe­ra bene­tan larria bihur­tu­rik. Honen aurrean beti­koa aipa­tu­ko dugu: Amnis­tia Herri Lan­gi­lea­ren garai­pen bat da, etsaiek asi­mi­la ezin dute­na, pre­so, ihes­la­ri zein depor­ta­tuei bal­din­tza­rik jarri behar ez zaie­na. Infan­ti­la, ultra­ez­ker­tia­rra… sona­tu deza­ke afir­ma­zio honek, bai­na gero­ra aipa­tu­ko dugun moduan, kla­se-logi­ka bat jarraitzen du. Orain­go Ezker Aber­tza­leak plan­te­atzen duen amnis­tia­ren kon­tzep­zioa ezin da era iso­la­tuan uler­tu, estra­te­gia berria­ren oso­ta­su­na­ren bai­tan «txer­ta­tuz» soi­lik uler­tu dai­te­ke; hau da, ildo jakin bat dago, eta ildo horrek deter­mi­natzen ditu ondo­ren­go (eki­men-anto­la­kun­tza…) partikularitateak.
Lehen aipa­tu­ta­koa jarrai­kiz, ez da kasua­li­ta­tea 2010ean Ger­ni­ka­ko Akor­dioa dela­koa­ren bidez Eus­kal Pre­so Poli­ti­koen Kolek­ti­boa­ri «egin­da­ko mina aitor­tu» deza­ten pre­sio­na­tu iza­na, ez eta GARA-Naiz-ek ildo horren «onu­rei» buruz­ko iritzi arti­ku­lu zein edi­to­ria­lak soi­lik publi­katzea, gai­non­tze­koak debe­ka­tua­ra­ziz. Inpe­ria­lis­mo Anglo­sa­xoia­ren esku­tik dato­rren nor­ma­li­za­zio pro­ze­su honen bai­tan era­bat logi­koa da pau­su hau, bai­na gataz­ka ezin da «ter­mino huma­noe­tan» eman. Giza­kia iza­te sozia­la da, ez da erla­zio sozia­lie­ta­tik at dagoen ente meta­fi­si­ko bat; kla­seak dau­de, zapal­tzai­leak eta zapal­duak; hau da errea­li­ta­te obje­ti­boa. Hor­taz, ezin da gataz­ka­ren (bere oso­ta­su­nean uler­tu­rik) zati haun­di bat «giza esku­bi­deen» ezta­bai­de­tan eman, des­po­li­ti­za­zio­tik hara­ta­go, etsaiei haien erre­la­toa inpo­satze­ko oso errex jar­tzen baitzaie. Eta ez hau baka­rrik, gure dis­kur­tsoa hege­mo­ni­za­tu ordez, etsaie­na hege­mo­ni­zatzen dugu. Uste dugu (eta abuz­tua­ren 13ko mani­fes­ta­zio amaie­ran horre­la­xe esan genuen) Esta­tua­ri kon­trae­sa­nak aza­le­ratzea­re­kin eta kaleak-ins­ti­tu­zioak diko­to­miaz (ez dia­lek­ti­ka) baliatzea­re­kin ez dire­la hauek gain­ditzen. 15M Mugi­men­dua­re­kin oso argi iku­si dugu hau, eta hain «urru­ti» joan gabe, hemen ere, behin eta berri­ro erre­pi­ka­tu dugu (eta lan­ke­ta han­dia egin) tor­tu­ra­ren aur­ka. Tor­tu­ra, berez, Esta­tu demo­kra­ti­ko-bur­ge­sen legee­ta­tik at dagoen zer­bait da, ile­ga­la (lega­li­ta­tea­ren auzia­re­kin ber­din, ile­ga­la omen da) da. Bai­na nahiz eta kon­trae­san hau asko­tan aza­le­ra­tu ez dugu lor­tu hau gainditzea.
Idaz­kian zehar asko hitz egi­ten da «borro­kaz», bai­ta Orain­go Ezker Aber­tza­leak ere. Bai­na zer da borro­ka? Alor ins­ti­tu­zio­na­la deter­mi­nan­tea (ins­ti­tu­zioei egi­ten zaien ira­kur­ke­ta ez da kla­se-ana­li­si bat, Raul Zeli­kek behin oso argi utzi zuen… Ildo ber­di­ne­tik eli­katzen dira) iza­nik berea­la­ko­ta­su­nak eskatzen duen prak­ti­ko­ta­su­na? Lege bur­ge­sek mar­katzen dituz­ten muge­tan egin dai­tez­keen eki­me­nak? Borro­ka izan dai­te­ke bai, bai­na ez iraul­tzai­lea; borro­ka horren mugak mar­ko demo­kra­ti­ko-bur­ge­sean amaitzen bai­ti­ra. Hor­taz, behin Esta­tua­ri kon­trae­sa­nak ate­ra eta hauek baliatzea ondo­ren «borro­ka­re­kin» (orain azal­du beza­la uler­tu­ta) gain­di­tu ahal iza­te­ko era­ba­te­ko idea­lis­moa da.
Nazio Aska­pe­ne­ko kide moduan argi eta gar­bi sala­tu nahi dugu garai batean Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren adie­raz­pen poli­ti­ko moduan jaio­ta­ko era­kun­de baten sin­bo­lo­gia­re­kin egi­ten den era­bil­pe­na, kide ohiak zein barruan dau­de­nak irain­tzeaz gain, bidean ero­ri diren ehun­da­ka mili­tan­teen oroi­me­na sal­tzen bai­ta. Onar­te­zi­na iru­ditzen zai­gu due­la (…) urte­ko borro­ka­re­kin zeri­ku­si­rik ez duen (ez hel­bu­ru ez borro­ka mol­dee­tan… Por qué esta­mos por un Esta­do Socia­lis­ta Vas­co ira­ku­rri bes­te­rik ez duzue egin behar jabetze­ko) «mar­ka» soil bat era­bil­tzea amnis­tia alda­rri­katzen duen herri mugi­men­du baten aur­ka egin ahal iza­te­ko. Begi­ru­nea, babe­sa… ORAIN ETA HEMEN egi­ten dena­re­kin, esen­tzia­lis­moan eror­tzea atze­ra­koia iza­teaz gain kon­trai­raul­tzai­lea da. Oso kon­tzien­te gara era­kun­deak har­tu­ri­ko bideaz, bai­na hemen ez da ezer esta­ti­koa; ize­nek, mar­kek, sin­bo­loek… ez dute esan nahi beti ildo-pra­xi jakin bat edu­ki­ko dute­nik, Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren borro­ka iraul­tzai­lea izan behar­ko litza­te­ke gora­tu behar­ko litza­te­kee­na, ez mar­ka bat.
Amnis­tia­ren nora­bi­dean eki­me­na­ren hari­ra argi eta gar­bi esan kon­trae­san-ildoen tal­ka baten ondo­rio dela, etxe­ratze pro­ze­su lega­lis­ta bate­ri amnis­tia ize­na jarri bees­te­rik egin ez zaio­la. Kasua­li­ta­tea ez den beze­la estro­pa­den egu­nean eki­men hone­kin indar era­kus­tal­di bat egin nahi iza­tea (ordu eta leku ber­di­na kasua­li­ta­tea dela uste dugu, his­to­ri­ko­ki horre­la egin izan ohi bai­ta) ez zai­gu bidez­koa iru­ditzen amnis­tia gau­za­tu dadin behar mate­ria­lak sor­tzen gabil­tza­noi horre­la­ko tra­bak jar­tzea. Amnis­tia­ren kon­tzep­zioen erroa, azken istan­tzian hone­ta­ra murriz­tu dai­te­ke: erre­for­ma ala iraul­tza. Guk pro­ze­su iraul­tzai­le baten ondo­rio moduan uler­tzen dugu, Orain­go Ezker Aber­tza­leak aldiz ez. Borro­ka­tu ezean Esta­tuek ez digu­te ezer eman­go, oso argi iku­si da «bake pro­ze­su» (nor­ma­li­za­zio pro­ze­su) hone­tan non alde batek bio­len­tzia uzteak ez duen Esta­tuen bio­len­tzia estruk­tu­ra­la gel­dia­ra­zi; ez pre­so-ihes­la­ri-depor­ta­tuen afe­ran, ez bik­ti­men (gure) afe­ran, ez indar oku­patzai­leen afe­ran ez inun. Indar korre­la­zioa alda­tu bes­te­rik ez da egin, bai­na noren onu­ra­ra­ko? Atze­ra­ka­da nabar­me­na eman dela uste dugu. Hor­taz, borro­ka­rik ezean Esta­tua­ri eskae­rak judi­zia­lak egi­tea­re­kin ez dugu uste hauek onar­tu­ko dituz­te­nik; eta ez Espai­niar Esta­tua oso gaiz­toa dela­ko eta bla bla, kla­se izae­ra due­la­ko, kla­se domi­natzai­lea­ren arma dela­ko bai­zik, Fran­tziar zein gai­non­tze­ko Esta­tuek moduan.
«Kon­fron­ta­zio demo­kra­ti­ko» bat eman dadin, alter­na­ti­ba inde­pen­den­tis­ta indar­tsu bat mahai gai­nean jar­tzea plan­te­atzen du Orain­go Ezker Aber­tza­leak, eta zehaz­kia­go SORTU‑k. Orain, Kata­lu­ña­ko eta Eus­kal Herri­ko errea­li­ta­teak oso des­ber­di­nak dira, Eus­kal Bur­ge­sia­ren adie­raz­pen poli­ti­koa den PNV-ren jarre­ra iku­si bes­te­rik ez dago, eta ez hau baka­rrik; hemen fokis­moa­ren zein fron­teen for­ma-his­to­ri­koa har­tu duen mugi­men­du bat egon da, honek eka­rri duen guz­tia­re­kin. Ezin dira kala­tun­ya­ko tesiak meka­ni­ko­ki Eus­kal Herrian txertatu.
Por­ze­su inde­pen­den­tis­ta martxan jar­tzeak gehien­go sozia­la edu­kitzea eka­rri behar­ko luke. Ez da asma­tu, ABIAN «ezta­bai­da» gunea martxan jarri zen, bai eta SOR­TU-ren bir­fun­da­zioa ere bar­ne ara­zoei aurre egin ahal iza­te­ko. SORTU‑k Herri Mugi­men­dua­re­ki­ko duen jarrre­ra-lotu­ra era­bat meka­ni­koa da, buro­kra­ta. Gipuz­koa Zutik-en iku­si da, eta ara­zo orga­ni­za­ti­boa baino men­ta­la da, horri aurre egin ezean ez dute Herri Mugi­men­dua­re­kin lotu­ra (fusio dia­lek­ti­koa nahi bada…) lor­tu­ko, eta hor­taz, gehien­go sozial hori bar­ne­bil­tzen duen pro­ze­su inde­pen­den­tis­ta hori martxan jarri­ko. Hone­taz gain, plan­te­amen­duak era­bat abs­trak­tuak dira, etxe­ratze pro­ze­su lega­lis­ta tak­ti­ka hori oso airean dagoe­la uste dugu.
Lehen aipa­tu dugu amnis­tiak ez due­la inola­ko bal­din­tza­rik edu­ki behar, bai­na zer­ga­tik? Kasu hipo­te­ti­ko batean non sal­bues­pe­nez­ko legea gain­di­tu­ko balitz, lega­li­ta­tea onar­tuz gero fun­tzio­na­rioen eskue­tan ero­ri­ko lira­te­ke kideak, ezin­go luke­te Kolek­ti­boak urtee­tan zehar edu­ki duen erre­sis­ten­tzia izae­ra edu­ki; eta hor­taz, ezin­go lituz­ke­te onu­rak lor­tu. Ez hau baka­rrik, fun­tzio­na­rioek «via libre» edu­ki­ko luke­te nahi dute­na egi­te­ko zeren pre­soak aurre egin­go balu­te par­teak edu­ki­ko lituz­ke­te. Hau barru­ra begi­ra. Kon­tuan har­tu behar da, Kolek­ti­boa era­kun­de poli­ti­koa denez, Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­dua­re­kin inter­er­la­zio­na­tua dagoe­la, kan­po­ko eta bar­ne­ko era­ba­kiek denoi era­gi­ten digute.
Pari­se­ko gutu­na­ren geroz­tik (hemen Patxi Ruiz EPPK-ko kidea­ren gutu­na gau­zak argi uzten: http://amnistiaaskatasuna.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​6​/​0​7​/​no-todo-vale.html ) «Gora EPPK, Amnis­tia eta auto­de­ter­mi­na­zioa!» jar­tzen duten pan­kar­tak gabil­tza ikus­ten. Guk argi dio­gu, pan­kar­ta horie­tan goratzen dena ez da Kolek­ti­boa, frak­zio jakin baten ildoa bai­zik. Kolek­ti­boa­ren era­bil­pe­na bes­te­rik ez da, Kolek­ti­boa anitza da; joku ziki­na da Kolek­ti­boa­ri kolek­ti­bo izae­ra, erre­sis­ten­tzia izae­ra ken­du eta ondo­ren ana­kro­nis­mo (beraien­tzat…) larrian ero­riz mar­ka bat idea­li­zatzea. Pre­so, ihes­la­ri zein depor­ta­tuei ger­ta­tu ahal zaien gau­za­rik one­nak hau­xe­ke dira: ildo iraul­tzai­lea, erre­sis­ten­tzia­ra­ko prest dagoen Kolek­ti­bo batu eta indar­tsu bat.
Era­kun­deak berak gure aur­ka egin zuen «erre­sis­ten­tzia bes­te­rik ez, kon­pon­bi­dea­ri irten­bi­de­rik ez, indar aku­mu­la­zioa gel­di­tu eta zati­ke­ta» era­gi­ten omen dugu­la­ko. Afir­ma­zio horie­ta­tik bat soi­lik da egia, kon­pon­bi­dea­re­na hain zuzen. Guretzat kon­pon­bi­dea, lehen aipa­tu beza­la, ezin da «ter­mino huma­noe­tan» eman, guk izae­ra poli­ti­koa ema­ten dio­gu; eta oso argi daki­gu nor­tzuk diren gure bik­ti­mak eta nor­tzuk etsaia­ren fraz­kio des­ber­di­ne­ta­koak. Guk amnis­tia­ren alde nahi ditu­gu batu inda­rrak, eta horre­ta­ra­ko prak­ti­ka­ri ema­ten dio­gu garran­tzi handia.
Prak­ti­ka­ren hari­ra, amnis­tia­ren alda­rria kale­ra ate­ratzeaz gain sal­to kua­li­ta­ti­bo bat eman da azken egu­ne­tan: Etxa­rri Ara­natzen hiru pre­so ohi gose gre­ban jarri dira pre­so gai­xoen aska­ta­su­na­ren alde; hone hari­ra ere, Huel­van dau­den pre­so poli­ti­koak txan­da­ka­ko gose gre­ban jarri dira. Lotsa­ga­rria iru­ditzen zai­gu GARA-Naiz-en ixil­ta­su­na, bai eta albis­tea ema­te­ko for­ma (zuta­be txi­ki bat, eta gose gre­ba muga­ga­bea­ri «baraual­dia» deitzea). Era berean, 7 egun pasa dira gose gre­ba­ren hasie­ra­tik, bes­te hain­bes­te Huel­va­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­tik; «Ezker Aber­tza­leak» ez al du ezer esa­te­ko? Infor­ma­zio «ofi­zia­la» ezku­ta­tuz des­ager­tu­ko gare­la­koan edo? Ez ditu­gu egun­ka­riak edu­ki­ko; ez web-orri txu­kun, pro­fe­sio­nal bat; ez eta herri bakoitze­ko sare sozia­le­tan kon­tu bat; loka­lak ere debe­ka­tu diz­ki­gu­zue «Ezker Aber­tza­lea­re­nak» dire­la­ren aitza­ki­pean; bai­na kalea dugu, eta ilu­sioa, eta paseo­eta­ra mugatzen ez diren mani­fes­ta­zioak, eta borro­ka­ra­ko gri­na. Kon­trae­sa­na gain­di­tu ezean hemen jarrai­tu­ko dugu, gus­ta­tu ala ez, bai­na amnis­tia­ren alde lanean.
Amaitze­ko besar­ka­da­rik beroe­nak Joxean, Tato eta Izas­ku­ni; bai eta Huel­van gose gre­ban jarri diren kideei. Borro­kak mere­zi due­la­ko aurre­ra beti! Ere­du zare­te! Amnis­tia­rik gabe bake­rik ez!
PD: Gorain­tziak Irri­ki­tal­dian aha­te ori («gezur­tiak kan­po­ra» jar­tzen zuen pega­ta bate­kin…) bat era­man zuten Sor­tu­ki­de guz­tien­tzat, guk ere asko mai­te zaituztegu.

Donos­tia­ko Amni­si­ta­ren Alde­ko Gazteak

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.