Pre­so poli­ti­ko gai­xoen aska­ta­su­na­ren alde­ko eki­me­na aur­kez­te­ko Etxa­rri Ara­natzen egin­da­ko prentsaurrekoa

BORROKAK EZ DU ETENIK!

JO TA KE AMNISTIA ETA ASKATASUNA LORTU ARTE 

Gure mugi­men­duak, amnis­tia, erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen bal­din­tza­rik gabe­ko etxe­ratze eta hauen sor­tzea eka­rri duen zer­ga­tien solu­zio moduan defi­nitzen du. Gataz­ka honen izae­ra poli­ti­koa eus­te­ko tres­na garran­tzitsue­na da amnis­tia­ren alde­ko borro­ka. Erre­pre­sa­lia­tuen izae­ra poli­ti­koa­ren aitor­tza gakoa da amnis­tia­ren bidean aurre­ra egi­te­ko eta berauen giza esku­bi­deak onar­tze­ko. Erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen egoe­ra, aurre­ra era­man duten mili­tan­tzia poli­ti­koa­ren ondo­rioa da. Gataz­ka­ri solu­zioa ema­te­ko modu baka­rra hauek aurre­ra era­man­da­ko borro­ka­ren aitor­tza eta beraien aska­ta­sun dui­na dira.

Argi utzi nahi dugu, erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen mutu­rre­ko egoe­ra larria dela eta bate­ra­tuak doa­ze­la hauen esku­bi­deen alda­rri­ka­pe­na eta amnis­tia­ren alde­ko borro­ka. Ezin dugu ahaz­tu esta­tuek erre­pre­sa­lia­tuen esku­bi­deak zan­patze­ko dituz­ten argu­dioak era­bat poli­ti­koak dire­la. Horre­ga­tik gure mugi­men­duak ez du onar­tu­ko zama guz­tia beraien gain eror­tzea. Guk eta oro­ko­rrean eus­kal herri­ko lan­gi­le­riak, har­tu behar du ardu­ra eta kon­pro­mi­soa euren egoe­ra bal­din­tza­rik gabe hobetze­ko eta amnis­tia esku­ratze­ko. Hone­la amnis­tia­ren alde­ko eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mugi­men­duak jasa­ten ditu­zuen urra­ke­ten aurrean borro­kan jarrai­tu­ko du amnis­tia lor­tze­ko bidean goa­zen bitar­tean, hauek exijituz:

  1. larri­ki gai­xo dau­den pre­soen bereha­la­ko askatasuna
  2. dis­per­tsioa­ren amaiera
  3. pre­ben­tzioz­ko espetxe­ratze egoe­ran aur­kitzen diren pre­so poli­ti­ko guz­tien behin behi­ne­ko askatasuna
  4. zigo­rra­ren 23 bete dituz­ten pre­so poli­ti­koei dago­kien bal­din­tza­pe­ko askatasuna
  5. 40 urte­ko espetxe zigo­rra inpo­satzen duen lege­dia­ren indargabetzea

Esan beza­la erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koek bizi duten egoe­ra mutu­rre­koa da eta hone­kin amai­tu eta etxe­ra ekar­tzea gure ardu­ra da, herria­ren alde egi­tea­ga­tik aur­kitzen dira dau­den egoe­ran eta orain herria­ri dago­kio beraien alde egi­tea eta euren bal­din­tza­rik gabe­ko aska­ta­su­na lor­tzea, duin­ta­su­nez etxe­ra itzu­li dai­te­zen. Hau dena kon­tuan har­tu­rik hitze­ta­tik ekin­tze­ta­ra joa­te­ko garaia hel­du da, abuz­tua­ren 15etik aurre­ra lan­ke­ta bat jarri­ko dugu martxan, ber­tan gose gre­ba bat buru­tu­ko dela­rik bes­te hain­bat eki­me­ne­kin bate­ra. Era­gi­le eta nor­ba­na­ko oro­ri deia luzatzen dio­gu bat egi­te­ko eki­men honetan.

Bes­te­tik Aitzo­len borro­ka­re­kin bat egi­ten dugu­la adie­ra­zi nahi dugu herria­ren babe­sa due­la adie­ra­ziz, eta bide batez hemen­dik inda­rra eta besar­ka­da bat hela­raz­ten diogu.

Garaia hel­du da batu borrokara.

[wpdm_​package id=“91406”]

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *