Aletxu Zoba­ran eta Ibon Goieas­koetxea eus­kal pre­so poli­ti­koak mitard-ean (Fran­tzia­ko espetxee­ta­ko iso­la­men­du zie­gak) sar­tu dira

Aletxu Zoba­ran eta Ibon Goieas­koetxea eus­kal pre­so poli­ti­koak mitard-ean (Fran­tzia­ko espetxee­ta­ko iso­la­men­du zie­gak) sar­tu dira gaur ber­tan, abuz­tuak 8, pre­so poli­ti­koen saka­ba­na­ke­ta­ren area­gotzea­ren aur­ka pro­tes­ta egi­te­ko. Hona hemen orain dela egun gutxi Aletxuk eta Ibo­nek Valen­ce-ko espetxean pai­ratzen duten egoe­ra azal­tze­ko argi­ta­ra­tu­ta­ko idazkia:

Zigor espetxe berria eus­kal­du­non­tza­ko alpeen maga­le­tan, saka­ba­na­ke­ta­ren area­gotzea­ri STOP!

Fran­tzian ire­ki­ta­ko Mai­son Cen­tral berrie­na edo berrie­ne­ta­ri­koa dugu Valen­ce­koa, 2016ko urta­rri­lean ire­kia. Espetxe hau Eus­kal herri­tik 962 kilo­me­tro­ta­ra dago. 2016ko ekai­nean bi eus­kal­dun eka­rri gin­tuz­ten hona: Ibon Goieas­koetxea Arro­na­te­gi eta Alex Zoba­ran Arriola.

Hasie­ra­tik era zuze­nen eta gor­di­ne­nean eran­tzun behar genue­la pen­tsa­tu genuen saka­ba­na­ke­ta­ren area­gotzea­ri larri honen aur­ka­ko pro­tes­tan, bai­na pro­bo­ka­zio berri honen aurrean ten­tuz eta den­bo­rak neur­tuz eran­tzu­tea hobetsi genuen, barruan zein kan­poan egin ahal ziren ana­li­si, posi­zio­na­men­du edo­ta erreak­zioak hobe­to anto­la­tu ahal iza­te­ko. Era­so hau dimen­tsio zabal batean kokatzen genuen, ez da soi­lik gure ara­zo edo egoe­ra per­tso­na­len ingu­ru­koa. Momen­tuz bai­na, gure seni­de eta ger­tu­koen kez­ka baka­rrik iga­rri dugu.

Azken mugi­men­du hau, gure ustez, Eus­kal Pre­so Poli­ti­koen Kolek­ti­boa­ren aur­ka­ko era­so zuze­na dugu. Ez da baka­rrik saka­ba­na­ke­ta eta urrun­ke­ta man­ten­tzen dute­la bai­zik eta area­gotzen dute­la. Horre­ga­tik, kohe­ren­tzia poli­ti­koa­ga­tik, era­so honi aurre egin behar zaio­la uste dugu.

Gau­zak horre­la, eus­kal pre­so poli­ti­koak Valen­ce­ra eka­rri iza­na publi­ko­ki salatzea era­ba­ki dugu, eta erre­pi­katzen dugu, ez –baka­rrik- dis­per­tsioa­ren aur­ka­ko oihu gisa bai­zik eta dis­per­tsioa­ren area­gotzea­ren aurka.

Espetxe hone­ta­ra ekar­tze­ko agin­ta­ri fran­tzia­rren argu­dio nagu­sia “fami­liak ger­tu­ratzea” da. Beraz, kon­tua ez da baka­rrik Kolek­ti­boa era­sotzen dute­la; gutaz, gure fami­liaz eta gure herriaz tru­fatzen dira ere.

Ez dugu hemen gel­ditzea onar­tu­ko egoe­ra nor­ma­la balitz beza­la. Eus­kal Herri­ra ger­tu­ra­tu eta kidee­kin bil­tzea alda­rri­ka­tu­ko dugu eta horre­ta­ra­ko borro­ka egi­tea tokatzen zai­gu­la ikus­ten dugu. Ondo lan­du­ta emaitzak eman ahal­ko ditu egi­tas­mo honek. Lan­ke­ta ego­kia pasatzen da, zalan­tza barik, due­la gutxi Fres­nes, Poi­tiers edo Fleury-Mero­gi­se­ko kideen elkar­ta­su­na­re­kin beza­la, herria inpli­katze­tik, borro­ka eki­men guz­tie­tan par­te har­tuz, gutun-leku­ko-eskae­rak bida­liz bai­ta ere Valen­ce­ko espetxe honen izae­ra sun­tsitzai­lea sala­tuz (honen berri latza ere eman­go dugu las­ter). Ekin­bi­de ere­mu hau kan­po­ko jen­dea­ri dago­ki­zue bee­re­zi­ki beraz; guk lagun­tza prak­ti­koa eta sos­ten­gua eska­tu nahi dizue­gu guz­tioi. Guz­tion artean lor­tu­ko dugu garai­pen txi­ki hau, garai­pen han­dia gero: beti borrokan!

Gora Eus­kal Herria eta Askatasuna!

Valen­ce, 2016ko uztai­lak 20

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *