Erai­kun­tza basa­tia­re­kin buka­tu beha­rra dugu, egun­go erai­kun­tza eta kon­tsu­mo ere­dua zalan­tzan jarri­ko duen jen­dar­te buru­ja­be bat erai­kiz

Erai­kun­tza basa­tia ez da soi­lik hon­da­men sozia­la, bai­ta ingu­ru­gi­ro eta eko­no­mi hon­da­me­na ere. Hor­taz gain, egun­go kri­si eta baz­ter­ke­ria egoe­ra hone­ta­ra eka­rri gai­tuen fak­to­re garran­tzitsue­na da.

Ezin dai­te­ke nego­zioa egin esku­bi­de sozia­len kon­tu­ra

Sen­tsu hone­tan, ez Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko Lurral­dea­ren anto­la­men­du­ra­ko gida­le­rroek edo­ta Etxe­bi­zitza Legeak ezta Nafa­rroa­ko lege pro­po­sa­men berriak ere, ez dute etxe­bi­zitza hut­sa mobi­li­zatze­ko inun­go asmo­rik, hone­la etxe­bi­zitza gehia­go­ren erai­kun­tza injus­ti­fi­ka­tua­re­kin jarrai­tuz. Zer­gai­tia argi dago, nego­zio egi­ten jarrai­tu nahi dute gure esku­bi­deen kon­tu­ra.

Herri­ta­rron par­tehar­tzea­re­kin idatziak izan behar­ko lira­tez­keen Lurral­dea­ren Anto­la­men­du­ra­ko Gida­le­rroei dago­kie­nez, Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko gober­nuak era­ba­ki du alde­ba­ka­rrez herrie­tan erai­ki beha­rre­ko etxe­bi­zitza kopu­rua, inore­kin kon­tras­ta­tu gabe. Horrek argi adie­raz­ten digu ez dute­la lurral­de anto­la­men­dua jen­dar­tea­ren behar iza­nen eta ingu­ru­gi­roa­re­ki­ko erres­pe­tuan osa­tu nahi, iriz­pi­de espe­ku­la­ti­boen ara­be­ra bai­zik.

Zer esa­nik ez, pasa­dan ekai­nean onar­tu­ta­ko Etxe­bi­zitza Legea­ren ingu­ruan. Bere garaian ada­ba­ki hut­sa zela sala­tu genuen, inon­go asmo­rik ez baitzuen etxe­bi­zitza hut­sa mobi­li­zatze­ko. Mer­ka­tua­ren logi­ka­tik ate­ra ezean, inoiz ez da etxe­bi­zitza esku­bi­dea ber­matze­rik izan­go. Guk argi dugu, etxe­bi­zitza esku­bi­dea ber­matze­ko, Eus­kal herrian dagoen etxe­bi­zitza huts kopu­ru izu­ga­rri haun­dia opti­mi­zatzea beha­rrez­koa da.

Etxe­bi­zitza­ren ara­zoa ez da nor­ba­na­koa­ren ara­zoa, kolek­ti­boa bai­zik, impo­sa­tu digu­ten sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren ondo­rio zuze­na. Elkar­tze­nen, etxe­bi­zitza esku­ratze­ko dagoen baz­ter­ke­ria sozia­la salatzen jarrai­tu­ko dugu, bere­zi­ki pre­ka­rie­ta­te sozia­lak gehien zigor­tzen dituen sek­to­ree­na: lan­ga­be­tuak eta lan pre­ka­rioa dute­nak, ema­ku­meak, gaz­teak eta per­tso­na migra­tuak. Etxe­bi­zitza, Eus­kal herrian bizi eta lan egi­ten dugu­non pobretzea­ren fak­to­re­rik garran­tzitsue­na bila­ka­tu da.

Etxe­bi­zitza legea onar­tu zenean jada sala­tu genuen bes­te gau­za batzuen artean Legea­ren hel­bu­rua ez zela etxe­bi­zitza esku­bi­dea ber­matzea, hain zuzen esku­bi­de sub­je­ti­boa gra­dual­ki jaso­ko bait zen eta hor­taz, etxe­bi­zitza beha­rrean dau­de­nek ezin izan­go dute jus­ti­zia­ren aurrean esku­bi­de sub­je­ti­boa erre­kla­ma­tu, diru­sa­rre­ra­rik ez dute­nak ere.

Par­tehar­tze sozia­lik gabe, eta herri­ta­rroi lepo ema­nez onar­tu­ta­ko lege honek, bere atal gehie­ne­tan duen inde­fi­ni­zioa­ren ondo­rioz etxe­bi­zitza esku­ratzea erraz­tu ezean, beha­rri­zan gehien duten per­tso­nei zail­ta­sun gehia­go jarri­ko diz­kien eta gure esku­bi­deak murriz­ten dituen dekre­tu bat ate­ra behar iza­na bal­din­tza­tu du. Momen­tuz, hala ere, hain­bat era­gi­le sozia­lek egin­da­ko lana­ren ondo­rioz dekre­tua gel­di­rik dago; pre­sio sozia­la­ren beha­rra­ren adi­bi­de gar­bi. Hala ere, ezin gehie­gi lasai­tu, gober­na­riek hobe­to dator­kie­nean onar­tu deza­ke­te­la­ko dekre­tua gure esku­bi­deak murriz­tuz.

Gure esku­bi­deak murriz­teaz gain, ez dute ezer gehia­go egi­ten. Honen adi­bi­de etxe­biztza esku­bi­dean jasotzen den etxe­bi­zitza hutsen gai­ne­ko kanon bat jasotzen da, legea­ren alde posi­ti­bo baka­rre­ne­ta­koa, bai­na ez dute ezer egin neu­rria gau­zatze­ko. Adi­bi­dez oga­sun loka­len legea­ren ara­be­ra, due­la urte asko­ta­ta­tik posi­ble da IBIa gra­batzea etxe­bi­zitza hutse­tan, bai­na uda­le­rri gutxi batzuek baino ez dute era­bil­tzen.

Egoe­ra honen aurrean, etxe­bi­zitza hutsa­ren gai­ne­ko pre­sio sozia­la akti­batzea beha­rrez­koa da, etxe­bi­zitza esku­bi­dea­ren ara­zoa kon­pon­bi­dean jar­tze­ko modu baka­rra bai­ta. Auzoz auzo eta herriz herri etxe­bi­zitza esku­ratze­ko bene­ta­ko ara­zoa zein den eta esku­bi­de honen kon­tu­ra nego­zio egi­ten dute­nak zein­tzuk diren sozia­li­za­tu beha­rra dau­ka­gu. Ez dugu ezer gal­tze­rik eta asko ira­baz­te­ko ordea; gure esku­bi­de sozia­lak eta ingu­ru­gi­roa­ri erres­pe­tua.

Elkar­tzen

2016ko uztai­llak 4

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *