[EUS] Txi­ki­to, Danitxu, Jon Kepa… Zue­kin gaude!

Gutun hau idaz­ten hasi nai­zen momen­tuan harro­ta­su­na eta lotsa­ren arte­ko nahas­ke­ta sen­titzen dut. Harro sen­titzen naiz zuen jarre­ra dui­na­re­kin herri baten ausar­dia, kohe­ren­tzia eta esku­za­bal­ta­su­na­ren isla bihur­tzen zare­te­la­ko, makur­tu ez ezik hain­bes­te kide aka­ba­tu dituen kar­tze­le­ta­ko bio­len­tzia hil­tzai­lea­ri aurrez aurre begi­ratzen dio­zue­la­ko; bai­na lot­sa ere sen­titzen dut, bes­te garai batzue­tan aipa­tu­ta­ko balioak man­ten­tzea­ga­tik txa­lotzen zin­tuz­te­te­ne­ta­ko batzuek, zuek estig­ma­ti­zatze­ko eta babes zein lagun­tza­rik gabe gel­ditze­ko saia­ke­ra antzuan dabil­tza­la­ko, eta dena Nire ize­nean ez! ozen oihu­ka­tu duzue­la­ko gu zigor­tzea hel­bu­ru duten epai­mahaiei eskua luza­tu eta ultra­es­kuin­da­rre­kin akor­dio poli­ti­koe­ta­ra hel­tzea ere­du bihur­tu nahi duten garai hauetan. 
Gus­ta­tu­ko litzai­da­ke gutun bat idaz­ten duda­nean beti­ko etsaia­ren aur­ka ari nai­ze­la sen­titzea, eta zinez iritzi arti­ku­lu batean Sor­tu aipatzen dudan bakoitzean nire burua­ri esa­ten dio­da­la azken aldia izan­go dela, hemen­dik aurre­ra tokatzen dena amnis­tia alda­rri­katzea dela eta zue­kin bate­ra herri oso bat gati­bu man­ten­tzen duten esta­tuen izae­ra faxis­ta age­rian uztea dela. Bai­na zai­le­gia jar­tzen dida­te, are gehia­go Sor­tu­ren estra­te­gia­ren bai­tan kokatzen diren abo­ka­tuak dire­nean babes juri­di­koa ken­du­ko dizue­te­la hela­raz­ten dizue­te­nean, ez aur­pe­gi­ra, doto­re­zia­ren araue­tan idatzi­ta dato­rren moduan, bai­zik eta bes­te kide batzuen bitar­tez. Zai­la jar­tzen dida­te bere semea­ren argaz­kia kon­tzen­tra­zioe­tan egon­go ez dela esan eta gero, lotsa­ga­be­ki ama bati kon­tzen­tra­zio horie­ta­ra joa­ten jarrai deza­kee­la esa­ten dio­te­nak Sor­tu­ko mili­tan­te­ak direnean. 
Orain lagun­tza oro ken­tzen dizue­te dizi­pli­na­tuak ez omen zare­te­la­ko izan eta horrek era­kus­ten du, bizitza­ko espa­rru guz­tie­tan beza­la, afe­ra hone­tan ere kla­seen arte­ko borro­kak bizi­rik diraue­la. Zue­kin har­tu duten jarre­ra ez ziren har­tzen ausar­tu urte­tan zehar Kolek­ti­boa­ren ildo poli­ti­ko­tik kan­po zeu­den iritzi arti­ku­luak idaz­ten zituz­ten poli­ti­ka­ri pre­soe­kin, agian beraiek ez zire­la­ko zuek beza­la­ko «sol­da­dutxoak», izen han­di­ko ofi­zia­lak bai­zik. Ez dute neu­rri­rik har­tu ere kar­tze­la barruan lane­ra­ko des­ti­noak betetzen ari diren «kideen» aur­ka, agian beraiek ez dute­la­ko zalan­tzan jar­tzen garai bate­ko poli­ti­ka­ri pre­soen esta­tu­sa eta, ez dut gaiz­ki pen­tsa­tu nahi, agian Kolek­ti­bo­ko zen­bait tabu apur­tze­ko lagun­ga­rriak dire­la­ko. Ah! Ez zene­ki­te­la batzuek Kolek­ti­boak debe­katzen dituen des­ti­noak egi­ten ari dire­la? Ba bai, orain gutxi zuek inoiz gehia­go defen­da­tu­ko ez zai­tuen abo­ka­tu batek publi­ko­ki uka­tu zuen arren, hori ger­tatzen ari da. Bai­na ez du axo­la, ara­zoa zuek zaretelako!
Bage­ne­kien une hau hel­du­ko zela. Iaz­ko udaz­ke­nean jakin genuen Sor­tu hain­bat kide EPPK­tik kan­po­ratze­ko pre­sio­natzen ari zela «estra­te­gia berria» deritzan asi­mi­la­zio estra­te­gia zaha­rra onar­tzen ez zute­la­ko. Jen­deak horre­la­ko kan­po­ra­ke­tak ez zitue­la uler­tu­ko kon­tu­ra­tu­ta Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak EPPK zatitzea zue­la hel­bu­ru zabal­tzen hasi ziren. Beran­dua­go Paris­ko epai­ke­ta­ko oha­rra eto­rri zen, eta Danitxu­ren gutu­na, eta Jon Kepa­re­na, eta Usur­bil­go pren­tsau­rre­koa (bada­go bere ize­na zerren­da­tik ken­tzea eska­tu due­nik engai­na­tu­ta sen­ti­tu dela­ko), eta orain, zue­ki­ko har­tzen duten jarre­ra­re­kin, zir­ku­lua ixten da hasi zen toki berean: kris­to­re­nak entzun behar izan geni­tuen duin­ta­sun jarre­rak man­ten­tzea­ga­tik inor ez zela bota­ta gel­di­tu­ko esa­tea­ga­tik, bai­na bota­ta utzi nahi izan zai­tuz­te­ten hone­tan, gure kon­pro­mi­soan berres­ten gare­la esan behar dizuet. Herria zue­kin dago eta dagoe­ne­ko anto­latzen hasi da. 
Azken haus­nar­ke­ta moduan esan nahi­ko nuke zuen aur­ka har­tu duten era­ba­ki hau zuek beza­la pen­tsatzen duten gai­non­tze­ko kideak bel­dur­tze­ko saia­ke­ra bat gehia­go bes­te­rik ez dela izan, gorro­toan oina­rri­tu­ta­koa gai­ne­ra. Ber­din zaie hau­tes­kun­de kan­pai­na erdian ger­tatzea, kon­tra­koa pen­tsatzen bage­nuen ere, beraien­tzat hau­tes­kun­deak baino zer­bait garran­tzitsua­goa bada­goe­la­ko, eta hori dena lotu­ta eta ondo lotu­ta uztea da. Muga guz­tiak gain­di­tu dituz­te, hain­bes­te­raino asis­ten­tzia medi­ku­rik gabe ere utzi nahi izan zai­tuz­te­la, hain­bes­te­raino pre­so ohiak lan­pos­tua gal­tzea­re­kin mehatxa­tu dituz­te­la, hain­bes­te­raino ipa­rra guz­tiz gal­du dute­la. Guretzat, ordea, zuek zare­te iparra. 
Txi­ki­to, Jon Kepa eta Danitxu: har eza­zue besar­ka­da han­di bat Eus­kal Herri­tik, mila­ka per­tso­na dire­la­ko zuek ere­dutzat har­tzen zai­tuz­te­nak. Eske­rrik asko hiruroi!
Sen­doa Jura­do Gar­cia- Amnis­tia­ren alde­ko militantea.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.