Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua: «Pres­tu­ta­su­na ager­tu dugu kide horiek babes poli­ti­ko eta asis­ten­tzia­lik gabe ez uzteko»

Azken astee­tan jakin izan dugu hain­bat eus­kal pre­so poli­ti­ko­ri babes poli­ti­ko eta juri­di­koa ken­du zaie­la. Honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:

Urte erdia pasa­tu da gure mugi­men­duak har­tu­ta­ko kon­pro­mi­so baten hari­ra EPPK zati­tu nahi iza­tea lepo­ra­tu zigu­te­la. Kon­pro­mi­soa hona­koa zen:

…hain­bat kasu eman dai­tez­kee­la zei­ne­tan pre­so batzuk asis­ten­tzia gabe gera litez­kee­nak. (…) Horre­la­ko kasue­tan guk pres­tu­ta­su­na ager­tu dugu kide horiek babes poli­ti­ko eta asis­ten­tzia­lik gabe ez uzteko.

Aitza­kia pare­ga­bea bihur­tu zen batzuen­tzat, baiez­ta­pen hone­ta­tik tira­ka, gure mugi­men­dua­ri era­so egin ahal iza­te­ko eta des­age­rra­raz­ten saiatze­ko. Jokal­di honen bidez mugi­men­duak zera­man haz­kun­dea gel­di­tu bal­din ez bazu­ten ere, onar­tu behar dugu egin­da­ko kal­teak haz­kun­de hori nabar­men motel­du zuela.

Hila­be­teak pasa­tu dira eta ger­ta­tu egin da ger­ta zite­kee­la ohar­ta­ra­zi genuen hori. Lehe­nen­go aldia da hain­bat pre­so poli­ti­ko­ri babes poli­ti­ko eta asis­ten­tzia­la ken­tzen zaie­na duin­ta­sun jarre­re­tan man­ten­du­ko dire­la esa­tea­ga­tik. Lehe­nen­go aldia da kar­tze­la­ra era­man zituz­ten tin­ko­ta­sun jarre­re­tan man­ten­tzea­ga­tik zen­bait pre­so poli­ti­ko­ri babes sozia­la ken­tze­ko aha­le­gi­na egi­ten dela.

Iaz eza­gu­tu genuen zen­bait kar­tze­le­ta­ra hel­du­ta­ko zurru­mu­rru oze­na: las­ter hain­bat kide EPPK­tik kan­po­ra­tu­ko zituz­ten estra­te­gia berria­re­kin bat ez egi­te­ga­tik. Han­dik gutxi­ra eta horre­la­ko era­ba­ki batek sor zeza­keen lurri­ka­raz jabe­tu­ta, erru­dun bat bilatzea­ri ekin zio­ten, eta hori izan da, hain zuzen ere, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ri eske­gi nahi izan dio­ten kartela.

Errea­li­ta­tea, ordea, bes­te bat da. Gure mugi­men­duak eske­na­to­ki hau aurrei­kus­ten zuen eta horre­ga­tik har­tu zuen bide­tik borro­ka­la­ri­rik ez uzte­ko kon­pro­mi­soa. Hori dela eta, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak kide horiei babes poli­ti­ko, humano eta asis­ten­tzia­la ber­ma­tu­ko die­la ira­ga­rri nahi dio Eus­kal Herria­ri. Den­bo­rak bakoitza bere tokian jar­tzen omen du eta kasu hone­tan esae­ra betetzen ari da. Horre­la­ko ger­tae­rek gure jarre­rak indar­tu baino ez dituz­te egi­ten eta mugi­men­du honen exis­ten­tzia­ren beha­rra berretsi. Jo ta ke ira­ba­zi arte!

Eus­kal Herrian, 2016ko ekai­na­ren 18a.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *