Iden­ti­ta­tea, kla­sea eta estra­te­gia iraultzailea

Kul­tu­ra poli­ti­ko bat eratzeak arris­ku asko ditu; hege­mo­nia lor­tzea­ren bidean balio deza­ke, bai­na asko­tan iden­ti­ta­te bat sor­tzen du eta iden­ti­ta­te hori hel­bu­ru bihur­tzen da; Alder­di zein era­kun­deak ez dira iada tres­na, hel­bu­ru baizik.

Horren arris­ku hain­die­na (hare gehia­go dia­lek­ti­ka mate­ria­lis­ta lan­tzen ez denean) kon­trae­sa­nak ez sail­katzean datza, eta honek ez gain­ditze­ra era­ma­ten gai­tu. Kon­trae­sa­na gau­za obje­ti­bo bat da, giza­kia baino zaha­rra­goa dena, hauek gain­di­tuz egin dugu aurre­ra. Bai­na horre­ta­ra­ko kon­trae­sa­nen zer­ga­tia jakin behar da, eta gain­di­tu. Ez du balio iden­ti­ta­ren defen­tsan kon­trae­sa­nen gara­pe­na­ri aur­ka egi­tea, nola­bai­te­ko adis­ki­de­ta­sun idea­lis­ta bate­ra iritsi nahiean.

Grams­cik era­kus­ten digu Alder­di poli­ti­koak kla­se sozial jakin batzuen adie­raz­pen poli­ti­koak dire­la, izan bur­ge­sia­ren frak­zio atze­ra­koi zein aurre­ra­koia­re­na, lan­gi­le aris­to­kra­zia erra­di­ka­li­za­tua­re­na eta­bar. Mao zein Leni­nek Alder­dia­ren1 bai­tan dau­den ildoen borro­kak garatzen, ideo­lo­gia pro­le­ta­rioa garai­le ate­ra dadin. Eta Txa­bi Etxe­ba­rrie­tak Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­dua­ri zer ger­ta­tu ahal zaion mugi­men­du inter­kla­sis­ta horre­tan dagoen bur­ge­sia-txi­kia garai­le ate­ra­ko balitz. Ez da nere asmoa Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­dua­ren muga teo­ri­ko-prak­ti­koak ate­ratzea, ez eta honen balan­tze bat egi­tea; hiz­kun­tza sasi iraul­tzai­le bidez bur­ge­sia-txi­ki buro­kra­ti­koa­ren alde egin duten idaz­kiak kri­ti­katzea baizik.

Iden­ti­taea aipa­tu dut lehen, iden­ti­ta­teak itsu­tu gaitza­ke eta idaz­ki zein ildoak berea­la­ko­ra uler­tze­ra behar­tu, oso­ta­su­nean iku­si gabe beti ere iden­ti­ta­tea­ren defen­tsan; edo­zerk balio du iden­ti­ta­tea defen­ditze­ko, ezer ere ez esa­te­ko mila buel­ta eman dituen idaz­ki batek ere bai. Para­do­xez (kon­trae­sa­nez) bete­rik dago bizitza; iden­ti­ta­tea hautsi egin behar dela dio­te ideo­lo­gia bur­ge­sa­ren korron­te ezber­di­nez eli­katzen diren eta eus­kal post­mo­der­nis­moa­ren aban­guar­dian dau­den inte­lek­tua­lek, iden­ti­ta­rean defen­tsan lehen lerroan jar­tzen diren horie­xek hain zuzen. Kon­trae­sa­nak ez dira gus­tatzen eta gus­tatzen ez zaiz­ki­gun gau­zen arte­ko fusio bat, eta honen gain­di­ke­ta dia­lek­ti­koa ez da kon­trae­san horri alde “txa­rra” ken­tzea “hobeak” ira­baz dezan; hori mar­xis­moa baino, Proudho­nis­moa da, mugi­men­du dia­lek­ti­koa baino, mora­lis­mo hutsa.

Iden­ti­ta­tea­ren logi­kan mur­gil­tzen denak gai­non­tze­koei iden­ti­ta­tean zein esen­tzia­lis­moan eror­tzea kri­ti­katzen die, eta abs­trak­zio erral­doi bat egin ez deza­dan zehaz­tu­ko dut: «Disi­den­tzia­ri» (nere uste­tan «disi­den­tzia» horrek ENAM-en sorre­ra­ren zer­ga­tia­ren fun­t­sa babes­ten du, hau da; Herri Lan­gi­lea­ren adie­raz­pen poli­ti­koa izan zen Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­dua berri­ro ere ala iza­tea; meka­ni­zis­moan eror­tzen saia­tu gabe) iden­ti­ta­tea defen­datzea lepo­ratzen zaio, ustez ez du kri­ti­ka poli­ti­ko­rik egi­ten; uste dut (mati­za­zio batzue­kin) bai­na Aska­ta­su­na­ren Bidean txos­te­nak kar­ga poli­ti­ko han­dia due­la, eta nere uste­tan ENAM-en tesi zaha­rrak meka­ni­ko­ki orain ez txer­tatze­ko kla­bea ere: ENAM-en bai­ta­ko kla­se borro­ka­ren gara­pe­na, eta hone­kin bate­ra men­di erdi­ko ibil­bi­dea­ren ana­li­si mate­ria­lis­ta gau­zatze­ko bidea.

For­ma­kun­tza iraul­tzai­leak eta­pa des­ber­di­nak ditue­la esan­go nuke, horie­ta­ko bat infan­ti­lis­mo poli­ti­koa da, 1920ean nola­bai­te­ko muga­rri bat sor­tzen da alor hone­tan; Lukács beza­la­ko iraul­tzai­le han­diak auto­kri­ti­ka egi­te­ra behar­tu­ta sen­titzen dira, hau guz­tia libu­ru baten­ga­tik: «La enfer­me­dad infan­til del izquier­dis­mo en el comu­nis­mo». Zoritxa­rrez era­bat desitsu­ra­tu den libu­ru mamitsu bezain abe­ras­ga­rria. Sozia­lis­mo zien­ti­fi­koan mur­gil­tzen den orok daki zeri buruz dabi­len Lenin, sek­to­re opor­tu­nis­tak aldiz Lenin bere oso­ta­su­nean uler­tu ez eta libu­ru horren apo­lo­gis­tak bihur­tzen dira, bere era­kun­dean gel­ditzen diren sek­to­re “iraul­tzai­leak” man­ten­du nahiean; ondo­ren Esta­tu «dezen­te» baten alde egi­nez zein sol­da­ta­pe­ko eskla­butza abo­li­tu beha­rrean «sol­da­ta duin bat» eska­tuz. Onar­tu behar dut: bur­ge­sia-txi­kia oso ona da horre­tan, gau­za asko esan eze­re­zean gelditzeko.

Berea­la­koak aipa­tu ditut lehen, «disi­den­tzia­ri» Espai­niar bur­ge­sia­ren frak­zio azte­ra­koien egun­ka­riek «pro­pa­gan­da» egi­tea lepo­ratzen die­te (digu­te), para­do­xi­koa etsaia­ren logi­ka­ren bai­tan mur­gil­tzea hori afir­matze­ko; hare para­do­xi­koa­goa zapal­duon kon­di­zio­tik kan­po jarri dituz­ten bidean ero­ri­ta­ko mili­tan­te iraul­tzai­leei etsaia­ren bik­ti­men zakuan sar­tu eta ondo­ren erre­la­toa inpo­satzen digu­te­la esa­tea. Uste dut, egun­ka­rien sasi-argu­men­tuak baino, min han­dia­goa egi­ten dio­la biga­rre­nak Herri Lan­gi­lea­ri. Berri­ro ere para­do­xa, Esta­tua­ren joka­bi­dea hain ondo ana­li­zatzen dute­nek alde­ba­kar­ta­su­nez hasi­ta­ko bideak blo­kea hau edu­ki­ko zue­la aurrei­ku­si ez izana.

Egoe­ra kon­kre­tua­ren ana­li­si zehatza­ren ara­be­ra lan­tzen dira taktika/​estrategiak, lehen­dik abs­trak­tuak diren plan­te­amen­duak pra­xi poli­ti­koa­ren bidez doaz kon­kre­tatzen. Honen ara­be­ra doa alian­tzen alo­rra, ez dute ezer­ta­ra­ko balio alian­tzek beti lor­pen kor­to­pla­zis­te­ta­ra mugatzen baga­ra, pers­pek­ti­ba urru­na­go bat edu­ki gabe; eta garran­tzitsue­na, hori­zon­te bur­ge­se­tik kan­po iku­si gabe. Hau oso ondo sin­te­ti­za­tu zuen Lukac­sek: «Cada pen­sa­mien­to que apun­te en el plano de la prác­ti­ca más allá del hori­zon­te de la socie­dad bur­gue­sa es, para el revi­sio­nis­mo un uto­pis­mo2

Ezta­bai­da, ildo poli­ti­koen borro­ka hone­tan nere elkar­ta­sun osoa Fres­ne­sen gose gre­ban, duin­ki borro­kan dabil­tzan pre­so poli­ti­koei. Nere ustez, pre­soen borro­kan lagun­tze­ko kan­po­tik egin deza­ke­gun gau­za hobe­re­na estra­te­gia iraul­tzai­lea martxan jar­tzea denez, hemen nere erkarpena.

Amaitze­ko, eske­rrak Aska­ta­su­na­ren Bidean aur­kez­tu zuten ema­ku­me-gizo­nei; ira­gan hura bizi izan ez dugu­nok harro­ta­sun han­diz ikus­ten dugu borro­ka­ra­ko duzu­ten gri­na zein guri ateak ez ixte­ko egin duzu­ten ekar­pe­na. Ez damu­tu­rik, ez makurturik!

Unai Iol­di

Eus­kal Herrial 2016ko Maiatz­ren 25ean

  1. Alder­dia: Ira­kur­ke­ta intere­sa­tuak hemen­dik ere ate­ratzen dire­nez: Komu­nis­ton Alder­dia ez da Alder­di bur­ges bat, lan­gi­le kla­sea ber­tan era­tu eta kons­zie­te­ki bere «misio his­to­ri­koa» buru­raino era­man­go due­na bai­zik, lan­gi­le kla­sea­ren for­ma gore­na hain zuzen. Luza­tu nahi ez duda­nez, «clase-en-si»tik «clase-para-sí»ra «pasatzea».
  2. Lukács: Lenin: La cohe­ren­cia de su pen­sa­mien­to.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

3 respuestas

  1. Aupa, Unai!

    Zuk eder­ki dio­zun beza­la: «Uste dut (mati­za­zio batzue­kin) bai­na Aska­ta­su­na­ren Bidean txos­te­nak kar­ga poli­ti­ko han­dia due­la, eta nere uste­tan ENAM-en tesi zaha­rrak meka­ni­ko­ki orain ez txer­tatze­ko kla­bea ere: ENAM-en bai­ta­ko kla­se borro­ka­ren gara­pe­na, eta hone­kin bate­ra men­di erdi­ko ibil­bi­dea­ren ana­li­si mate­ria­lis­ta gau­zatze­ko bidea.»

    Era­bat ados nago, eta hain zuzen ere hori­xe bera da gaz­te eus­kal­dun iraul­tzai­leen lanik garran­tzitsue­na: Aska­ta­su­na­ren Bidean agi­rian sakon­du, eta ENAM berre­rai­kitze­ko ildoa zehaz­tu, prak­ti­ka iraul­tzai­lean, hau da, kla­se borro­kan. Nire ustez, XXI. men­de hasie­ra hoe­tan, Eus­kal Nazio Aska­pen Mugi­men­duak bere izae­ra, hel­bu­ru eta pra­xi sozia­lis­ta iraul­tzai­lea nabar­men­du behar du, eta argi­ro ager­tu Eus­kal Nazio Aska­pen Mugi­men­du Sozia­lis­ta Iraul­tzai­le gisa, bere garaian Era­kun­dea­ren batza­rre­tan behin baino gehia­go­tan aipa­tu izan zen beza­la­xe. Geroa­go, bidean, ENAMSI ENAM huts bila­ka­tu zen, eus­kal bur­ge­sia tti­ki aber­tza­lea­ren pre­sio ideo­lo­gi­koa­ren era­gi­nez, eta eus­kal lan­gi­le iraul­tzai­leon argi­ta­sun teo­ri­ko eta prak­ti­ko ahu­la­ren ondorioz…

    Bai­nan alda­rri­ka­pen zuzen hau egi­tea, ENAMSI dela hel­bu­rua, eta ez XX. men­de­ko ENAM mime­ti­ko­ki erre­pro­du­zitzea, ez zego­kion Aska­ta­su­na­ren Bidean Batza­rra­ri, pre­so eta ihes­la­ri ohi­ren kolek­ti­boa gare­nez, gure fun­tzioa da ENAMen eta Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren borro­ken oroi­men his­to­ri­koa hor­tzez eta hagi­nez defen­tzitzea, belau­nal­di berriei onda­re prak­ti­ko eta teo­ri­ko hori trans­mi­titzea, eta gil­tza­pean, atze­rrian eta depor­ta­zioan ditu­gun neba-arrre­bei era­ba­te­ko sus­ten­gua ema­tea. Hor­tik aurre­ra, belau­nal­di mili­tan­te berriek dute (duzue) hitza.

    Zuoi, gaz­teoi dago­ki­zue borro­ka hara­ta­go era­ma­tea. Guk lagun­tzen ahal dugu, jaki­na, eta ozen­ki erran dugu geu­re asmoa hori­xe dela, ENAMen berre­rai­kun­tza­ren alde­ko eki­men guz­tiak babes­tea eta sustatzea.

    Ezta­bai­dan segi­tu­ko dugu. Kri­ti­ka eta auto­kri­ti­ka, for­ma­kun­tza eta borro­ka, anto­la­kun­tza eta pra­xi iraul­tzai­lea, horiek dira bideak.

    Bukatze­ko, eta zahar­tzen hasia nai­ze­nez, esal­di hauek bizi­ki hun­ki­tu nau­te: «Amaitze­ko, eske­rrak Aska­ta­su­na­ren Bidean aur­kez­tu zuten ema­ku­me-gizo­nei; ira­gan hura bizi izan ez dugu­nok harro­ta­sun han­diz ikus­ten dugu borro­ka­ra­ko duzu­ten gri­na zein guri ateak ez ixte­ko egin duzu­ten ekar­pe­na. Ez damu­tu­rik, ez makurturik!»

    Zuhau­rrek erran duzu, Unai! EZ DAMUTURIK, EZ MAKURTURIK, ZUTIK ETA TINKO EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN ALDE!

  2. Iepe Mikel!

    Nik uste, ana­li­si mateia­lis­ta aipa­tu duda­nean gehien­bat Maok aipatzen zuen «bar­ne» zein «kan­po» kon­trae­sa­ne­tan harre­ta han­dia jarri behar degu­la; ez bai­ta kasua­li­ta­tea Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­du guz­tiek edo ia guz­tiek antze­ko moduan bukatzea (aipa­tu­ta­ko dia­lek­ti­ka­ren legea bost tesi filo­so­fi­koe­tan dago, oso inter­es­ga­rria nere ustez) eta nos­ki, ez baka­rrik Nazio Aska­pe­ne­ko Mugi­men­duek, Mugi­men­du Komu­nis­tak ere; uste det, mugi­men­du iraul­tzai­leak edu­ki duen porrot han­die­na­ren aurrean gau­de­la, eta lan­ke­ta teo­ri­ko han­dia dago aurretik. 

    Tes­tuan azal­du det, eta uste det tes­tua idatzi zuten kideek argi dau­ka­te­la ezin dela meka­ni­zis­moan ero­ri, kon­tua da «inde­pen­den­tzia hobe­ki bizitze­ko» eta ildo hau jorratzen dute­nek (lais­ter hege­mo­ni­koa Orain­go Ezker Aber­tza­lea­ren bai­tan…) esis­ten­tzia­lis­tatzat zai­tuz­te­la, eta ez dute uler­tzen (edo uler­tu nahi) poriek­tuak ez datza­la horre­tan, bai­zik Eus­kal Iraul­tza berri­ro ere martxan jartzean. 

    Bes­te­tik, garran­tzia ere eman nahi nio­ke ezta­bai­da­ri, beha­rrez­koa dela uste bai­tut; bai­na ezta­bai­da kons­zien­teak, Herri Lan­gi­lea­ren mese­de­tan beti ere. Horre­ta­ra­ko bai tes­tu zein proiek­tua­ri difu­sio han­dia eman behar zaio, eta ez ditu­gu horre­ta­ra­ko tres­na­rik ego­kie­nak… Bai­na tira, dena beze­la horre­tan jar­tzean dago kontua. 

    Espe­rien­tzia labur honek era­kutsi dit zoritxa­rrez Herri hone­tan «medai­lek» kohe­ren­tzia iraul­tzai­leak baino indar gehia­go due­la, hemen eta orain egi­ten dena kon­tuan har­tu gabe (Onain­dia, Kautsky eta kon­pai­nia­ren oso zaleak dira diru­die­nez…) eta ustez­ko ezta­bai­da poli­ti­koe­tan sasi argu­men­tu hori era­bil­tzen dute­la des­ka­li­fi­katze­ko. Ba amai­tu da, zuek, erre­pre­sa­lia­tu ohiek, era­kutsi dezu­te, borro­ka­ra­ko prest dau­de­la (zau­de­te­la), eta horre­tan dihar­du­ko dute­la (dezu­te­la). Neretzat hori nahi­koa da, eta hor­taz eske­rrak zuoi. 

    Ondo izan eta animoak!!

    1. Aupa, Unai!

      Berriz azpi­ma­rra­tu nahi­ko nuke aurre­ko mezuan erran­da­koa: «Zuoi, gaz­teoi dago­ki­zue borro­ka hara­ta­go eramatea.»

      Eus­kal gaz­te aber­tza­le iraul­tzaieek era­man behar duzue aitzi­na ENAMen berrin­dar­tze eta berre­rai­kitzea da. Eta horre­ta­ra­ko, teo­ria bezain inpor­tan­tea da prak­ti­ka. Aska­ta­su­na­ren Bidean-en agi­ria oina­rri bat da herriz herri eta auzoz auzo batzar, tal­de eta kolek­ti­bo aber­tza­le iraul­tzai­le sor­tze­ko, Herri­tar Bata­sun berria­ren bidean. Hori da gil­tza, gaur egun, eta lan hori gaz­teek bere­zi­ki egin behar­ko duzue, ideia eta asmo berriak eka­rriz mugi­men­dua­ri. Ana­li­si mate­ria­lis­ta, prak­ti­ka iraul­tzai­le­rik gabe, lite­ra­tu­ra mer­kea da. Prak­ti­ka pol­ti­koa, ana­li­si mate­ria­lis­ta eta iraul­tzai­le­rik gabe, antzua.

      Lot gai­te­zen denok lana­ri eta borrokari!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *