Auzi­te­gi nazio­na­lak amnis­tia­ren alde­ko sei mili­tan­te dekla­ratze­ra deia­ren aurrean

Goi­zean zehar Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko sei kide zeu­den Audien­tzia Nazio­nal espai­no­lean dekla­ratze­ko dei­tuak. Haie­ta­ko lau ez dira ager­tu epai­te­gia­ri inon­go zile­gi­ta­su­nik uka­tu­ta eta des­obe­dien­tzia jarre­ra har­tu­ta. Ager­tu diren biak 60 urte baino gehia­go­ko bi pre­so poli­ti­ko ohi dira, kar­tze­lan 15 urte ingu­ru iga­ro dute­nak eta bere garaian larri gai­xo­rik ego­tea­ga­tik aska­tu zituz­te­nak. Dekla­ratzea­ri uko egin dio­te.

Gure bi kideak Madri­le­ra joa­ten behar­tu dituz­te­la salatzea­re­kin bate­ra eta euren osa­sun ara­zoak gogo­ra eka­rri ditu­gun hone­tan, pre­so gai­xoen eta adin­tsuen egoe­ra larria sala­tu nahi dugu berriz ere. Esta­tu espai­no­lak eta fran­tse­sak pre­so poli­ti­ko gai­xoen osa­su­naz baliatzen dira herri oso baten borro­ka bal­din­tzatze­ko eta pre­so hauen boron­da­te eta jarre­ra poli­ti­koa men­pean har­tzen saiatze­ko. Pre­so poli­ti­ko gai­xo batzuen osa­sun egoe­ra zinez larria da, heriotza­ren muga­ra era­man dituz­te eta lehen­ta­sun osoa dau­ka­ten egoe­rak iza­nik, herria­ri mili­tan­te hauen aska­ta­su­na­ren alde inda­rrak bil­tze­ko deia egin nahi dio­gu.

Bukatze­ko, azken ordu­ko albis­te baten ara­be­ra Urqui­jo faxis­tak pro­ta­go­nis­mo bila dabil berriz ere eta adie­raz­pen aska­ta­su­na­ren kon­tra­ko era­so berri batean Audien­tzia Nazio­na­le­ko fis­kal­tza­ri infor­me bat bida­li dio gure mugi­men­duak api­ri­la­ren 2an Erre­kal­den ospa­tu­ko dituen kon­tzer­tuak, Pablo Hase­le­na tar­te­ko, debe­katzea eska­tuz. Era­so guz­ti hauen aurrean gure eran­tzu­na lanean jarraitzea izan­go da. Hona hemen api­ri­la­ren 2ko Amnis­tia Egu­ne­ko eki­me­ne­tan eta bere­zi­ki arratsal­de­ko mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ko arra­zoi berri bat. Ozto­po guz­tien gai­ne­tik, amnis­tia aurre­ra!!!

Eus­kal Herrian, 2016ko martxoa­ren 29a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *