Egia eta gezu­rrei buruz

Egia iza­nik Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua­ri lotu­rik nagoe­la eta hemen adie­ra­zi­ko duda­na nire mili­tan­tzia poli­ti­koak mar­ka­tu­ta dagoe­la, egia da ere neu­re ize­nean baka­rrik hitz egin­go duda­la, bes­te inor ordez­ka­tu gabe. Gezu­rra da amnis­tiaz egi­ten dudan defen­t­sa inoren­ga­na­ko aihe­rrean dau­ka­nik jato­rria, nire kon­bik­zio poli­ti­ko sako­ne­ne­tan bai­zik, batzuen jarre­ra poli­ti­koek aihe­rra era­gi­ten dida­te­la onar­tu­ta ere. Egia da Sor­tu­ko eli­te poli­ti­koek amnis­tia­ren kon­tzep­tua ahaz­tu ondo­ren berres­ku­ra­tu dute­la piz­tia lasaitzen saiatze­ko, etor­ki­zu­nean berriz zaka­rron­tzi­ra botatze­ko inten­tzioa­re­kin. Gezu­rra da ez nik ez nire ingu­ru­ko inork poli­zia­ren­tzat lanean dihar­du­gu­nik, bai­na egia da Sor­tu­ko zuzen­da­ritza­koak Are­se­kin bil­du zire­la Bar­ne Sail­bu­rua zenean sabo­ta­jee­kin lotzen zituen per­tso­nen zerren­da batez hitz egi­te­ko, Sor­tu­koek zerren­dan ager­tzen zire­nen mili­tan­tzia bal­din­tzatze­ko era­bi­li zutelarik.

Egia da amnis­tia­ren alde lanean gau­de­nok gorro­tatzen gai­tuz­ten pre­soak dau­de­la eta mehatxa­tu ere egin gai­tuz­te­la. Egia da Sor­tu­ren ildoa­re­kin kon­for­me dau­den pre­soak dau­de­la. Egia da gure­kin guz­tiz ados egon ez arren erres­pe­tatzen gai­tuz­ten pre­soak dau­de­la. Egia da gure­kin pozik eta Sor­tu­re­kin naz­ka­tu­ta dau­den pre­soak dau­de­la. Gezu­rra da nire ingu­ru­ko inork euren kolek­ti­boa uztea pro­po­sa­tu die­nik. Egia da pre­so poli­ti­ko guz­tiak ez dau­de­la EPPKn. Egia da Sor­tu­ko zuzen­da­ritzak eten­ga­be­ko saia­ke­rak egin ditue­la EPP­Kren jarre­rak bal­din­tzatze­ko eta, Rufi Bidea aurre­ra ate­raz, kolek­ti­bo hone­ta­ko kideen erdia kan­poan gel­di dai­te­kee­la kal­ku­latzen dute­la, bai­na ber­din zaie. Egia da kolek­ti­boan geratzen den kohe­sio apu­rra lehe­rra­raz­ten duten bitar­tean «Gora EPPK» dio­ten pega­ti­na asko ate­ratzen dituz­te­la eta zen­bat eta gehia­go apur­tu orduan eta gehia­go oihu­katzen dute­la leloa. Zen­bat eta gehia­go apur­tu orduan eta gehia­go lepo­ratzen die­te apur­tzea gainontzekoei.

Gezu­rra da amnis­tia­ren alde lan egi­ten dugu­nok erre­pre­sio­tik sal­bu gau­de­nik, esta­tuak gure iza­teaz poz­ten dire­la gezu­rra den beza­la. Gezu­rra ez dena da esta­tuak beti poz­tu dire­la mili­tan­te batek hiru­ga­rren gra­dua esku­ratze­ko eza­rri­ta­ko bal­din­tza lega­len aurrean amo­re eman duen bakoitzean. Gezu­rra da, EPP­Kren zati­ke­ta­ri dago­kio­nez, esta­tuek lor­tu ez dute­na par­te nai­zen mugi­men­duak lor­tu due­la. Egia da esta­tuek erre­pre­sa­lia­tuek euren izae­ra­ri uko egi­tea lor­tu ez duten bitar­tean Sor­tu hel­bu­ru hori lor­tze­ko zorian dagoela.

Egia da dizi­pli­naz gehien hitz egi­ten dute­ne­ta­ko batzuk indi­zi­pli­na­tue­nak izan dire­la kar­tze­la eza­gu­tu dute­nean, Sor­tu­ko jen­de asko, zie­ge­ta­tik pasa­tu denean, ben­ta­ko duin­ta­sun ere­dua izan den beza­la. Gezu­rra dira gure ibil­bi­de mili­tan­te­ari buruz esa­ten dituz­ten gau­za asko, bai­na ez naiz jus­ti­fi­ka­tu­ko, bada­kit kar­tze­la­ko kide batzuek, gure egun­go mili­tan­tzia­re­kin ados egon ez arren, argi utzi dute­la ego­ki­tu zaiz­ki­gun tokie­tan aur­pe­gia eman dugu­la beti.

Egia da pre­so batzuek lege­dia onar­tzeak onar­tzen ez dute­nen bizi bal­din­tzei kal­te egin­go die­la, egia ere haien guz­tien ize­nean egin­da­ko dekla­ra­zio batzuek ustez ordez­ka­tu nahi izan den per­tso­na asko­ri mina, amo­rrua eta inpo­ten­tzia era­gin die­te­la. Egia da EPPK siglak aspal­di­tik arma gisa era­bi­li dire­la poli­ti­ko­ki ume­zurtz sen­titzen gare­non aur­ka, horre­kin kolek­ti­bo­ko kide batzuen malkoak era­gin dituz­ten arren.

Egia da otsai­la­ren 20an kar­tze­le­ta­ra­ko martxe­tan par­te har­tu zuten gehie­nek pre­soen alde egin zute­la, api­ri­la­ren 17an par­te har­tu­ko duten gehie­nek egin­go duten beza­la. Gezu­rra da mobi­li­za­zio hauek dei­tu dituz­te­nek pre­soen alde egin dute­nik. Egia da edo­ze­ren eta edo­no­ren gai­ne­tik pasa­tuz ildo poli­ti­ko bat eli­katze­ko deitzen dituztela.

Egia­rik han­die­na zera da, Eus­kal Herrian kemen eta elkar­ta­sun dosi han­diak dau­de­la eta erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koak dau­den bitar­tean ez dela fal­ta­ko gure herria­ren eta haien aska­ta­su­na­ren alde azken hat­sa ema­te­ko prest dagoe­nik, eta hau ere edo­ze­ren eta edo­no­ren gai­ne­tik pasa­tuz izan­go da. Inor ez deza­la zalan­tza­rik izan.

Sen­doa Jura­do Gar­cía, Barakaldo.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *