Naroa, Aina­ra eta Aritz askatu!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik Naroa Ariz­na­ba­rre­ta­ren atxi­lo­ke­ta­ren ingu­ru­ko kri­ti­ka pla­za­ra­tu genuen atzo (http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​6​/​0​3​/​n​a​r​o​a​-​a​s​k​a​t​u​.​h​tml). Gaur, Ertzain­tza, PNVren poli­zia poli­ti­koa, Poli­zia Espai­no­la­ri batu zaio Aina­ra Ladrón eta Aritz Azko­na atxilotuz.

Berri­ro ere espai­no­len morroi gisa ager­tzen zai­gu PNV, his­to­ri­ko­ki egin duen moduan. Jen­dea­ren aurrean bio­len­tzien arte­ko era­gi­le baketsu beza­la ager­tu nahi duen arren, PNVren his­to­ria garai­ki­dea bio­len­tziaz bete­ri­ko his­to­ria da. Ertzain­tza, bere jaiotza­tik, eus­kal lan­gi­leak jipoitze­ko eta kalee­ta­tik ate­ratze­ko era­bi­li du, bai­ta Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­la­ren babes­pean Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­du­ko kideak basa­ki tor­tu­ratze­ko ere. PNVri esker GAL aska­ta­sun osoz mugi­tu ahal izan zen Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­tik. PNVk Ezker Aber­tza­lea baz­ter­tzea, kri­mi­na­li­zatzea eta erre­pri­mitzea hel­bu­ru zuen Aju­ria-Eneko pak­tu­ko sinatzai­le ezin­bes­te­koa izan zen. PNVk pre­so poli­ti­koen saka­ba­na­ke­ta­ren bul­tzatzai­le nagu­sia izan zen. PNVk Ezker Aber­tza­lea­ren egoitzak itxi eta mani­fes­ta­zioak kol­pa­tu zituen ile­ga­li­za­zio garaia­ren hasie­ra­tik ber­ta­tik eta gaur egu­ne­ra arte. Finean, PNV beti jarri egin da gure herria zapal­tzen dute­nen aldean eta eus­kal herri lan­gi­lea­ren aurrean, eta hori da gaur berri­ro ere egin duena.

Honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak adie­ra­zi nahi du ETA­ren jar­due­ra arma­tua­ren amaie­ra­re­kin Eus­kal Herri­ra ez dela bakea hel­du. Erre­pre­sioa jasa­ten duen herri zapal­dua iza­ten jarraitzen dugun bitar­tean ezin­go dugu bakeaz hitz egin, esta­tuek eta euren enpa­ra­uek egu­no­ro­koan inpo­satzen bai­ti­gu­te bio­len­tzia estruk­tu­ra­la, kol­patzen, atxi­lotzen, tor­tu­ratzen eta espetxe­ratzen gai­tuen bio­len­tzia hain zuzen ere, heriotza­ra era­ma­ten ez gaituenean.

Bene­ta­ko bakea lor­tu­ko badu­gu hori amnis­tia osoa­ren gau­za­pen inte­gra­la­ren esku­tik eto­rri­ko da, pre­so eta ihes­la­ri poli­ti­koen bal­din­tza­rik gabe­ko aska­ta­su­na­re­kin, indar oku­patzai­leen kan­po­ra­ke­ta­re­kin eta hain­bes­te per­tso­na borro­ka­ra bul­tza­tu zituz­ten arra­zoien gain­ditzea­re­kin. Hori izan­go da atzo eta gaur­ko atxi­lo­ke­te­kin eta antze­ko ekin­tza erre­pre­si­boe­kin bukatze­ko ber­me baka­rra. Jo ta ke amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tu arte! Naroa, Aina­ra eta Aritz askatu!

Eus­kal Herrian, 2016ko martxoa­ren 5a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *