Martxoa­ren 8 anti­pa­triar­kal eta anti­ka­pi­ta­lis­ta baten alde

Kapi­ta­lis­moak des­ber­din­ta­su­na behar du eta horre­ga­tik legi­ti­ma­tu egi­ten du. Kapi­ta­lis­moa bere bizi­rau­pe­na lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­ko opre­sio ezber­di­ne­tan oina­rritzen duen men­pe­ratze egi­tu­ra bat da. Gure kla­sea­ren bai­tan genero,nazio, arra­za edo disi­den­tzia sexua­la­ren kon­trae­sa­nek kla­sea bera­ren zati­ke­ta area­go­tu egi­ten dute. Kapi­ta­lis­moak pitza­du­ra hauek baliatzen ditu bere ira­ba­zi tasa ber­matze­ko eta bere dis­kur­tso men­pe­ratzai­lea osatzen duten oina­rri ideo­lo­gi­koei eusteko.

Bai­na kapi­ta­lis­moa hete­ro­pa­triar­ka­tu­rik gabe ez da ezer. Ema­ku­me lan­gi­lea izan da kon­trae­san hauen area­gotzea­ren bor­tiz­ke­ria­rik han­die­na eta zuze­ne­na pai­ra­tu izan due­na, sub­jek­tu eta gor­putz beza­la. Hete­ro­pa­triar­ka­tua sexuen arte­ko men­pe­ratze bal­din­tzak sor­tze­ko balio izan du. Bal­din­tza hauek ema­ku­meak men­pe­ko bihur­tu gai­tu, gure lana­ren balioa ere­mu guz­tie­tan deba­lua­tuz, pro­duk­ti­boan zein erre­pro­duk­ti­boan. Gai­ne­ra fami­lia hete­ro­pa­triar­ka­la­ren kon­fi­gu­ra­zioa kapi­ta­lis­moak his­to­ri­ko­ki patriar­ka­tua ideo­lo­gia beza­la beti­kotze­ko era­bi­li duen tres­na izan da; giza erla­zio guz­tie­tan era­gi­ten duen balio soziala.

Kapi­ta­lis­moak ema­ku­meak lan erre­pro­duk­ti­boa­ren ardu­ra­du­nak bihur­tu gai­tu, eta horre­kin nahi­koa ez eta lan hau doan egi­ten dugu. Lan inda­rra­ren erre­pro­duk­zioa­ren morroi sis­te­ma­ti­koak gara, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren ekoiz­pen bal­din­tzak ber­matze­ko ezin­bes­te­koak. Horrek baiez­ta­pen ukae­zin bate­ra gara­matza: ema­ku­me lan­gi­lea­ren men­pe­ko­ta­su­na men­pe­ratze sis­te­ma honen bizi­rau­pe­na­ren ber­matzai­le objek­ti­boa da.

Gure gor­putzek sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bor­tiz­ke­ria­rik espli­zi­tue­na pai­ratzen dute. Gure lana­ren pre­ka­ri­za­zioa han­dia­goa da eta pobre­tua­go gau­de. Kri­si kapi­ta­lis­ta­ren ondo­rioak era bor­titza­goan pai­ratzen ditu­gu, ber­din­ta­su­ne­tik gero eta gehia­go alden­tzen eta esplo­ta­zio eta deserrotzea­ren aurrean zaur­ga­rritzen gai­tue­la­rik. Gure lan inda­rra esplo­tatzeaz gain, gure gor­putza ere­mu publi­koa da; eta jen­dar­te patriar­ka­le­tan nagu­si diren balo­reek gure kla­sea­ren bai­tan dis­kri­mi­na­zioak pai­ratzea ahal­bi­detzen dute. Ber­din da eus­kal­du­nak, bel­tzak, kur­duak, les­bia­nak edo tran­se­xua­lak garen. Ema­ku­me iza­tea gure zaur­ga­rri­ta­sun eta men­pe­ko­ta­sun egoe­rak sos­ten­gatzen duen ele­men­tu komu­na da.

Femi­nis­moa lan­gi­le kla­sea­ren borro­ka oro­ko­rrean inte­gra­tu behar da; eta zehaz­ki eus­kal herri lan­gi­lea­ren borro­kan. Ema­ku­me beza­la lor­tu beha­rre­ko eman­tzi­pa­zioa, kla­se eta herri beza­la lor­tu beha­rre­ko eman­tzi­pa­zioa­re­kin bate­ra joan behar da. Ez dugu nahi sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan gizo­nek bizi dituz­ten esplo­ta­zio bal­din­tze­ki­ko ber­din­ta­su­na. Ez ditu­gu gizo­nen kla­se kon­trae­sa­nak kon­par­ti­tu nahi. Ema­ku­me eta lan­gi­le beza­la askeak izan nahi dugu. Patriar­ka­tua eta kapi­ta­lis­moa­ren men­pe­ratze egi­tu­rak gain­di­tu nahi ditugu.

Maiatzak1egin!etik dis­kur­tso femi­nis­ta uni­ber­tsi­ta­teen bule­goe­ta­tik ate­ra nahi dugu; «desin­te­lek­tua­li­za­tu» eta lan­gi­le kla­sea­ren ere­mu­ra era­man nahi dugu. Lan­to­kie­tan dago­kion pro­ta­go­nis­moa berres­ku­ra­tu behar du. Ezin da bes­te borro­ka bat gehia­go izan; borro­ka femi­nis­ta bes­te borro­ka guz­tie­tan txer­ta­tu­ta egon behar da. Ema­ku­me­rik gabe ez dago iraul­tza­rik, ez dago garai­pen posiblerik.

KAPITALISMOAREN AURKA,

EMAKUME LANGILEOK BAT EGIN!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *