Kapi­ta­lis­moa­ren ideo­lo­gia patriar­ka­la da eta ondo­rioz ema­ku­meok kru­del­ke­ria gehia­goz jasa­ten ditu­gu esplo­ta­zio eta pobre­zia egoerak

Patriar­ka­tua, jen­dar­tea­ren estruk­tu­ra ideo­lo­gi­ko, poli­ti­ko eta eko­no­mi­koan inte­gra­tua dago eta ema­ku­mea­ren aur­ka­ko zapal­kun­tza, esplo­ta­zio eta gene­ro men­de­ratzea­ren bidez adie­raz­ten da. Hone­la kapi­ta­lis­moak ema­ku­mea era­bil­tzen du bere bizi­rau­pe­ne­ra­ko sexuen arte­ko lana­ren bana­ke­ta­ren bitar­tez. Ideo­lo­gia patriar­ka­lak gure bizitza­ko espa­rru guz­tie­tan era­gi­ten du. Hori dela eta, txi­rotzea­ren ondo­rioak ez dituz­te neu­rri berean pai­ratzen ema­ku­me edo gizo­nez­koek. 1996an pobre­zian zegoen gizon bakoitze­ko 3 ema­ku­me bazeu­den egoe­ra horre­tan, egun 2015ean, pobre­zian bizi den gizon bakoitze­ko 5 ema­ku­me daude.

Kapi­ta­lis­moa gero eta per­tso­na gehia­go­ren pobretze pro­ze­sua era­gi­ten ari da. Egoe­ra hau ez da neu­troa gene­roa­ri dago­kio­nez, oro har, Euro­pa­ko Bata­su­nean 12 mili­oi gehia­go dira pobre­zian dira bizi diren ema­ku­meak gizo­nak baino. Eus­kal Herrian pre­ka­rie­ta­tea lan espa­rrue­tan egon­kor­tzen ari da, ia 200.000 lagun dau­de­la­rik lan­ga­be­zian. Hala ere, ema­ku­meok lan espa­rruan baz­ter­ke­ta jasa­ten dugu. Erre­gis­tra­tu­ta­ko lan­ga­be­zi tasa han­dia­goak (%54a ema­ku­meak dira) behin-behi­ne­ko­ta­sun tasa han­dia­goak (%27,9 %22,6aren aurrean), gure sol­da­tak %35,6 baxua­goak iza­teak, edo­ta jar­du­nal­di zati­tuen %77,8 ema­ku­meok egi­teak adie­ra­zi beza­la. Pobre­zia han­ditzen ari den tes­tuin­gu­ru hone­tan, lana iza­teak ez du pobre­zia egoe­ren aurrean babes­ten. Ema­ku­me lan­gi­le pobre iza­teak lan mer­ka­tuan inte­gra­zioa­re­kin apur­tzen du eta hau­xe da pobre­zia, per­tso­nen baz­ter­ke­ta, balia­bi­deen eska­sia eta gene­roen arte­ko ezber­din­ta­su­nak eki­di­te­ko oina­rriz­ko baldintza.

Pre­ka­rie­ta­tea, baz­ter­ke­ria edo esplo­ta­zioa lan espa­rrue­ta­tik hara­ta­go doa, ema­ku­meen bizi bal­din­tzen arlo guz­tie­tan zabal­duz. Mediek izku­tatzen dute­na­ren adi­bi­de dira gizon eta ema­ku­meen arte­ko erren­ta ezber­din­ta­su­nak. Gizo­nez­koen bata­bes­te­ko erren­ta tota­la 24.414€-takoa den bitar­tean (2011an 25.258€ takoa zen), ema­ku­mee­na 14.526€-takoa da (ia 2011-koa­ren ber­di­na, 14.534€). Hau da, gizo­nek 9.888€ gehia­go­ko erren­ta per­tso­na­la esku­ratzen dute. Ikus dai­te­kee­nez gizon eta ema­ku­meen arte­ko erren­ta aldea jeitsi egin da, bai­na ez ema­ku­mee­na igo dela­ko bai­zik gizo­nez­koe­na­ren gain­behe­ra­ri esker. Gene­roa­ren ara­be­ra­ko pobre­zia for­ma ezber­di­nak azter­tu dituz­ten ana­li­siek, argi adie­raz­ten dute ema­ku­meak buru dituz­ten etxeen egoe­ra kas­ka­rra­goa. Pobre­zia errea­la­ren era­gi­na bi hala­ko dira ema­ku­meek buru duten fami­lie­tan, hau da, ema­ku­mez­koen %10,3 da gizo­nez­koen %4,6aren aurrean.

Adi­bi­dez, Nafa­rroa­ko baz­ter­ke­ta sozia­la­ren per­fi­la­ri dago­kio­nez, Nafa­rroa­ko Pobre­zia­ren aur­ka­ko sareak, 2015eko urrian adie­raz­ten zuen ema­ku­meak zire­la argi eta gar­bi sek­to­re kal­te­tue­nak. Per­fi­la hone­la des­kri­batzen zuten, «18−64 urte bitar­te­ko ema­ku­meak, oina­rriz­ko ikas­ke­tak dituz­te­nak, akti­bi­ta­te eza­ren egoe­ran eta 2 eta 4 per­tso­na bitar­te­ko kideak dituz­te­nak». Lan hone­tan ere zaur­ga­rri­ta­sun haun­dia­go­ko kolek­ti­bo beza­la des­kri­batzen dira gene­ro indar­ke­ria­ren bik­ti­mak (1.007 denun­tzia penal nafa­rroan) eta pros­ti­tu­zioa­ren sek­to­rea (800, %97a ema­ku­meak eta beraie­ta­tik %98a ema­ku­me migra­tuak. Ema­ku­me migra­tuak, pros­ti­tu­zio­ra eta guz­tiz egoe­ra pre­ka­rioe­tan gure nagu­sien zain­tza­ra kon­de­na­tuak dau­de. Azken hone­tan egun­go babes sozia­la­ren sis­te­ma­ri eske­rrak, gero eta pri­ba­ti­za­tua dagoe­na eta eran­tzun behar­ko lituz­keen herri­ta­rron beha­rri­za­ne­ta­tik oso hurrun dagoe­na­ri eskerrak.

Errea­li­ta­te hone­kin bate­ra, ema­ku­meok, gizon gehien gehie­nek, adi­na ain­tzat har­tu gabe kapi­ta­la­re­kin egin­da­ko alian­tza pai­ratzen dugu, etxean egi­ten dugun lanaz balia­tuz. Biak egun­go fami­lia ere­du patriar­ka­laz baliatzen dira, ezin­bes­te­ko jen­dar­te jar­due­ra gehie­na supo­satzen duen etxe­ko lana ikus­te­zin bila­ka­tuz, esplo­ta­zio oro uka­tuz. Horre­ga­tik inoiz baino garran­tzitsua­goa da lan hauek iku­sa­raz­tea, bes­teak bes­te, gure lepoa­ri dago­kion erre­pro­duk­zio lana (ugal­ke­ta lana). Gaiak garran­tzia han­dia du, ez bai­ta­go alda­ke­ta­ra­ko ere­du­rik, txar­to ate­ra dena erre­pi­ka­tu duenik.

Lan den­bo­ra­ren (ekoiz­lea zein ugal­tze­koa) bana­ke­ta ezak, zer­bitzu publi­ko zein sozia­len pri­ba­ti­za­zioa zabal­tzeak eta gene­ro baz­ter­ke­riak ekar­tzen dute ema­ku­meok esplo­ta­zioa­ren era­gi­na bor­tiz­kia­go jasa­tea, bai­ta sis­te­ma kapi­ta­lis­tak daka­rren pre­ka­ri­za­zio pro­ze­sua ere.Hainbat jen­dar­te murriz­ke­tek, batez ere, jen­dar­te babe­sa­ri, hez­kun­tza­ri eta osa­su­na­ri dagoz­kie­nak, bor­tiz­ke­ria matxis­ta­re­kin bate­ra dira babes­ga­be­ta­sun, behin-behi­ne­ko­ta­sun, ez egon­kor­ta­sun eta bel­dur egoe­ran aur­kitzen ditu­gun ema­ku­meak gero eta gehia­go iza­tea. Ondo­rioz, ema­ku­meok esplo­ta­zioa eta men­pe­ko­ta­su­na onar­tze­ra behar­tu­ta gau­de. Egoe­ra honek bul­tzatzen du jen­dar­tea zein lan­gi­le kla­sea gero eta zati­tua­goa ego­tea. Gero eta den­bo­ra gutxia­go dugu jen­dar­tean zuze­nean par­te har­tze­ko, batez ere, guk, ema­ku­meok, zeuen borro­ka­ra­ko lagu­nak, Eus­kal Herrian bizi eta lan egi­ten dugun emakumeok.Bide hone­tan patriar­kal sis­te­ma gain­ditze­ra­ko bidean urratsak ema­te­ko, ezin­bes­te­koa da lan ekoiz­lea eta ugal­tze­koa banatzea, pobre­zia­ren ata­la­se bat ezar­tzea (BPG per kapi­ta­ren %37,5) eta kan­ti­ta­te hau ber­din­du edo gain­di­tu­ko duen gizar­te sol­da­ta bat. Ema­ku­meak garen alde­tik lan ekoiz­lea­ren eta ugal­tze­koa­ren bana­ke­ta bere­bi­zi­koa dela pen­tsatzen dugu, par­te har­tze zuze­na­ren bidez­ko jen­dar­te bila­kae­ra lor­tu nahi badu­gu. Era berean, pobre­zia­ren ata­la­sea ezar­tzea bere­bi­zi­ko garran­tzia du guretzat, jen­dar­te eta lan ezber­din­ta­su­nak murriz­te­ko tres­na era­gin­ko­rra da eta. Abe­ras­ta­su­na banatze­ko meka­nis­mo auto­ma­ti­koa da, zeren abe­ras­ta­su­na han­ditzen bada ata­la­sea­ren kopu­rua han­ditzen bai­ta, eta, murriz­tuz gero, kopu­ru hori ere neu­rri berean murriz­ten bai­ta. Era berean, ema­ku­meen­tzat egun­goak baino lan bal­din­tza dui­na­goak ber­matzen ditu. Hala­ber, balio­ga­rria izan­go da esplo­ta­zioa­ri, jen­dar­te eta lan murriz­ke­tei aurre egi­te­ko. Abe­ras­ta­su­na­ren bana­ke­ta bere sorre­ra­ri lotzeaz gain, lagun­tza sis­te­ma erraz­ten du, gene­roa baz­ter­tzen duten gizar­te ase­gu­ran­tza­ren sis­te­ma bere­ziak ere baz­ter­tzen ditu, erre­ji­men oro­kor bate­ra­ko urratsak ema­nez. Aldi berean, denon artean sor­tu­ta­ko abe­ras­ta­su­na banatzen du era ego­kia­go baten bidez. Hala ere, inpor­tan­te­ena da per­tso­na guz­tiei gutxie­ne­ko duin­ta­su­na ziur­tatzen die­la eta, batez ere, ema­ku­meei dago­kie­nez, euren­ga­na­ko kon­fian­tza eta inde­pen­den­tzia han­ditzen dela.

Eskue­tan badau­ka­gu tres­na baliotsu bat gizo­na­ren men­dean ez ego­te­ko eta gure inde­pen­den­tzia lor­tze­ko. Hala ere, zapal­kun­tza ezber­di­nak, iku­sa­raz­ten jar­dun behar dugu. Esplo­ta­zioa­ren kon­tra­ko balo­reak hela­ra­zi behar ditu­gu eta bes­te berri batzuk sor­tu. Hala, jen­dar­te harre­ma­nak alda­ra­zi­ko ditu. Mugi­men­du femi­nis­ta eta martxoa­ren 8a, ema­ku­me lan­gi­lea­ren egu­na den alde­tik, garran­tzitsuak dira bai borro­ka­ri eus­te­ko bai jen­dar­tea­ren oro­kor­ta­su­nean edo­ta jen­dar­te oro­ko­rrean balo­re patriar­ka­len kon­tra­koak eta femi­nis­moen alde­koak bar­ne­ra­tu, bere egin eta defen­datze­ra behar­tze­ko. Zen­tsu hone­tan hurren­go Api­ri­la­ren 9an buru­tu­ko den indar­ke­ria matxis­ta oro­ren aur­ka­ko mani­fa nazio­le­ra­ko deia luzatzen dizuegu.

FEMINISTOK PREST!! 11 ERASO 12 ERANTZUN!!

Gaia­ri dago­kio­nez, Eus­kal Herri­ko Ema­ku­meon Esku­bi­deen Kar­ta (2007) gogoa­raz­ten dugu. Gure abu­ruz, ezin­bes­te­koak dira patriar­ka­tua­ren kon­tra­ko borrokan.

ESKU­BI­DEa, ema­ku­meak gure bizitza proiek­tua aska­ta­su­nean eta auke­ra ber­din­ta­su­nean egi­te­ko, eten eta ozto­pa­tua izan gabe edo fami­lia eta fami­lia uni­ta­teen ESKU­BI­DEei lotu­ta izan gabe.ESKUBIDEa akti­bo­ki par­te har­tze­ko eta ain­tzat har­tuak iza­te­ko jen­dar­te­ko edo­zein arlo eta jar­due­ra­tan. ESKU­BI­DEa ema­ku­meok edo­zein dizi­pli­ne­tan objek­tu eta sub­jek­tu iza­te­ko ESKU­BI­DEa, ema­ku­meok gure bidea/​bizitza duin­ta­su­nez egi­te­ko, gure bizitza­ko eta­pa bakoitze­ko ezau­ga­rriak kon­tuan har­tuz. ESKU­BI­DEa, ema­ku­meak iza­tea­ga­tik gure kon­tra­ko bio­len­tzia­rik ez jasa­te­ko ESKU­BI­DEa, gure den­bo­ra iza­tek eta lane­ra­ko, aisial­di­ra­ko edo­ta nor­be­ra­ren­tza­ko era­bi­li auke­ratze­ko. ESKU­BI­DEa, nahi dugun harre­man afek­ti­bo mota sor­tu eta garatze­ko, ere­du hete­ro­se­xis­ta­ren gai­ne­tik. ESKU­BI­DEa gure iden­ti­ta­te sexua­la edo­zein izan­da ere sexua­li­ta­tea aska­ta­su­nez bizitze­ko. ESKU­BI­DEa gure gor­putza­ren ingu­ruan aska­ta­su­nez era­ba­kitze­ko eta auke­ratze­ko ESKU­BI­DEa lana bal­din­tza dui­ne­tan iza­te­ko ESKU­BI­DEa zain­duak iza­te­ko eta ema­ku­mea iza­tea­ga­tik etxe­ko eta zain­tza lanak egi­te­ra. behar­tuak ez iza­te­ko. ESKU­BI­DEa lanean auke­ra ber­din­ta­su­nean par­tehar­tze­ko, sar­tze­ko, orien­tatze­ko eta pres­ta­kun­tza­ra­ko. ESKU­BI­DEa ema­ku­meon beha­rrei eran­tzun­go dien osa­sun zer­bitzu era­ba­te­koa eta publi­koa iza­te­ko. ESKU­BI­DEa, ema­ku­meon ekar­pe­nak eta balo­re femi­nis­tak izan­go dituen hez­kun­tza ere­dua iza­te­ko ESKUBIDEa,laguntza sozia­lak eta eko­no­mi­koak jasotze­ko, hauek fami­li uni­ta­te­pean egon barik. ESKU­BI­DEa, balo­re femi­nis­te­tan oina­rri­tu­ta­ko eus­kal kul­tu­ra sor­tu, gara­tu eta trans­mi­titze­ko. ESKU­BI­DEa, ema­ku­meak iku­se­zin bila­katzen ez dituen edo dis­kri­mi­natzen ez dituen hiz­kun­tza era­bi­li eta garatze­ko ESKU­BI­DEa, akti­bo­ki par­te har­tze­ko eta ain­tzat har­tuak iza­te­ko jen­dar­te­ko edo­zein arlo eta jar­due­ra­tan. ESKU­BI­DEa, ema­ku­meok his­to­rian egi­ni­ko ekar­pe­nak eza­gu­tu eta transmititzeko.

BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE! PREKARIETATEARI AURRE EGIN!

JENDARTEA ERALDATU!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.