Isu­nak San Mame­sen Amnis­tia­ren alde­ko iku­rrak era­ma­tea­ga­tik

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik atzo, San Mames fut­bol zelaian, Bil­bao Ath­le­tic eta Cor­do­ba­ren arte­ko nor­gehia­go­ka jokatzen ari zenean jazo­ta­ko ger­tae­ra erre­pre­si­boa sala­tu nahi dugu:

San Mame­se­ko zin­pe­ko zain­da­riek bi gaz­te ate­ra zituz­ten fut­bol zelai­tik eta Ertzain­tza­ren esku utzi zituz­ten amnis­tia­ren alde­ko iku­rri­ña era­ma­tea­ga­tik. Bi gaz­teei “kiro­lean bio­len­tzia saihes­te­ko” legea apli­ka­tu die­te eta kirol espa­rrue­tan 3 hila­be­te eta urte­be­te bitar­te­ko zigo­rraz gain, 300 eta 60.000 euro bitar­te­ko isu­na ezar die­zaie­ke­te.

Honen aurrean eta ezer baino lehen, gure mugi­men­duak elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die bi gaz­te hauei, babes poli­ti­koa ema­tea­re­kin bate­ra. Horre­taz gain, zin­pe­ko zain­da­rien, PNVren Ertzain­tza­ren eta Ath­le­tic Clu­be­ko zuzen­da­ritza­ren jarre­ra zipaioa sala­tu nahi du.

Ez da lehe­nen­go aldia amnis­tia­ren alde­ko iku­rrak era­ma­tea­ga­tik ala bes­te edo­zein herri alda­rri­ka­pe­na egi­tea­ga­tik Eus­kal Herri­ko fut­bol zaleen aur­ka jotzen dute­la, otsai­lean Indar Gorri Osa­su­na­ko peña­ren aur­ka­ko ope­ra­zioa San Mame­sen ger­ta­tu­ta­koa­ren aurre­ka­ri dugu­la­rik. Ez da lehe­nen­go aldia ere amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na­ren aur­ka egi­ten dute­la. Fran­ko hil eta gutxi­ra, 1977ko amnis­tia­ren alde­ko martxe­tan, poli­ziak 7 hil­da­ko era­gin zituen. Amnis­tia­ren alde­ko mobi­li­za­zioak his­to­ri­ko­ki jaza­rriak izan dira, amnis­tia­ren alde­ko mili­tan­te­ak ere bai, eta Amnis­tia­ren Alde­ko Batzor­deak eta Aska­ta­su­na­ren legez kan­po­ratzee­kin bate­ra hamar­ka atxi­lo­tu, tor­tu­ra­tu eta espetxe­ra­tu zituz­ten.

Amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na, pre­so, ihes­la­ri eta depor­ta­tuen aska­ta­su­na gal­de­gi­teaz gain, gure herria­ren zapal­kun­tza­ren zuta­beak deu­sez­tatze­ko aha­le­gi­nean ezin­bes­te­ko hel­bu­rua da eta horre­ga­tik gaur­ko egu­ne­ra arte erre­pre­sioa­ren jo pun­tuan jarraitzen du. Herria ani­ma­tu nahi dugu ozto­po guz­tien gai­ne­tik amnis­tia­ren alde lanean jarrai dezan. Borro­kaz eta anto­la­kun­tzaz lor­tu­ko dugu! Jo ta ke amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tu arte!

Eus­kal Herrian, 2016ko martxoa­ren 6a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *