Ezta­bai­da­ren tes­tuin­gu­rua eta tes­tuin­gu­rua­ren ezta­bai­da (V), kontraesana

Ez ohi dugu zurru­mu­rru­rik eta baiez­ta­tu gabe­ko berri­rik aza­le­ratzen, ez eta, behin-behi­ne­ko edo ofi­zia­la ez den doku­men­tu­rik ere, izan ere, meto­do zorrotz hori kons­tan­te bat da gure kolek­ti­boan. Beti betetzen dugun kon­tu horrek isi­lik ego­te­ra era­man gai­tu azke­nal­dian, 2015eko aben­dua­ren 14ko azken entre­ga­tik, doku­men­tu ofi­zia­la gure esku, azke­nean, edu­ki arte. Edu­ki badau­ka­gu. Ikus deza­gun zatika.

Lehen­bi­zi esan beha­rrean gau­de, doku­men­tua azter­tu ondo­ren, era­kun­de iraul­tzai­le eta inde­pen­den­tis­ta­ren beha­rra­ren iriz­pi­dea­ri eus­ten dio­gu­la. Zer­ga­tik? Bada, Eus­kal Herria astin­du eta sun­tsitzen duten fun­tsez­ko ara­zoei eran­tzu­ten ez die­la­ko. Egia esa­te­ko, aurre­ko tes­tuen pasi­bo­ta­sun teo­ri­ko eta kon­tzep­tua­la­re­kin eta, batik bat, Sor­tu eta Iratzar Fun­da­zioa­ren zuzen­da­ritza­ren era­ba­te­ko hutsu­ne inte­lek­tua­la­re­kin alde­ra­tu­rik, doku­men­tua­ren zati batzue­tan aurre­ra­pau­so bat ema­ten da kon­kre­ta­su­na­ri eta beha­rrez­ko erra­di­kal­ta­sun sanoa­ri dago­kie­nez, dena dela, etor­ki­zu­ne­ko urratsak arris­ku­rik gabe ema­te­ko beha­rrez­koak diren hain­bat gai nagu­si plan­te­atu gabe utzi dira.

Ez die oina­rriz­ko ara­zoei eran­tzu­ten, ape­nas ager­tzen dira-eta. Kasu bate­ra­ko, libu­ru batzuen azken-aldean ager­tu ohi diren glo­sa­rioen fun­tzioa kon­tzep­tu batzuk eskain­tzea da: bai libu­ruak dioe­na uler­tze­ko bai, ira­ku­rri­ta­koan, mun­duan zehar ibil­tze­ko ezin­bes­te­koak dire­nak, izan ere, bada­ki­gu non­dik gato­zen eta nora joan nahi dugun. Hala ere, txos­ten digi­ta­lean ager­tzen den bai­na txos­ten inpri­ma­tuan eta gaz­te­la­niaz­ko web-orrial­dean ager­tzen ez den 73 ter­mi­noz osa­tu­ri­ko Glo­sa­rioak poli­ti­ka aber­tza­lean jar­tzen du ia arre­ta osoa, meto­do «neu­tra­lis­ta» eta linea­la­ren bitar­tez eta Eus­kal Herria zer den jaki­te­ko ezin­bes­te­ko kon­tzep­tu­rik bate­re era­bi­li gabe.

Orain ez dugu kri­ti­katzen Glo­sa­rioa­ren kon­tzep­tuen ahu­le­zia, uler­tzen bai­tu­gu lite­kee­na dela, txos­ten orriak bana­tu ez eta gaz­te­la­niaz­ko web-orrial­dean ager­tu ez iza­na­ren arra­zoia dela, sen onean, doku­men­tua­ren heda­pen han­dia ez izatea.

Aipa­tu dugun beza­la, zapal­tzen gai­tuz­ten ara­zo nagu­siak «ape­nas ager­tzen dira», bai, ordea, gaur egun­go Eus­kal Herriaz aritzen den 2.2.1. ata­la­ren erans­ki­nean. Las­ti­ma da doku­men­tu inpri­ma­tu­rik ez ego­tea, eta web-orrial­de­ra jo behar iza­tea esku­ra­ga­rri izan dadin, mili­tan­te eta lagun­tzai­le askok ezin izan­go bai­tu­te esku­ra­tu lau orrial­de eta erdi­ko azter­lan labur hori. Oasia da, ezta­bai­da osoa tes­tuin­gu­ruan kokatze­ko garran­tziz­ko ekar­pen ira­gan­ko­rra, bai­na zoritxa­rrez –orain­goz eta pape­rean argi­ta­ratzen ez den bitar­tean– fun­tsez­ko txos­te­na­ren ira­kur­leen zati txi­ki batek izan­go du doku­men­tua esku­ratze­ko aukera.

Era berean, las­ti­ma da, erans­ki­na­ren kora­pi­loa­ren azter­ke­tan fun­tsez­ko doku­men­tua­ren gai uga­ri plan­tatzea eta, batez ere, errea­li­ta­tea ana­li­zatze­ko meto­doak eta Glo­sa­ria­ren egi­tu­ra­re­nak aurrez aurre tal­ka egi­tea. Txos­te­nean bes­te ezau­ga­rri bat topa deza­ke­gu: bere bar­ne kon­trae­sa­nak, edo horren gogor ez esa­tea­rren, Eus­kal Herria uler­tze­ko bi ikus­mol­de nagu­si ego­tea, hala ere, ezin uka dai­te­ke, txos­te­na idaz­te­ra­koan, kon­trae­san hori eza­batze­ko edo mini­mi­zatze­ko egin­da­ko esfor­tzu han­dia, kan­po adie­raz­pe­ne­tan hiz­ke­ra uni­for­me sama­rra erabiliz.

Erans­ki­na txos­te­na­ren zati baten logi­kan txer­tatzen da, koiun­tu­raz eta egi­tas­mo poli­ti­ko aber­tza­leaz aritzen diren biga­rren eta hiru­ga­rren kapi­tu­lue­tan ale­gia. Prak­ti­kan, biga­rren kapi­tu­lua­ren zatia da, bai­na pape­rez­ko tes­tu­tik web-orrial­dean sar­tua. Bada, orain txos­te­na­ren azter­ke­ta sako­na­go­rik egin gabe, bere garaian egin­go bai­tu­gu, orrial­de horien aten­tzio gehien ema­ten due­na da his­to­ria­ren ikus­pe­gi errea­lis­ta­ren eta zin­tzoa­ren eta horri eran­tzu­te­ko ego­ki­tuz joan behar diren bitar­te­koen arte­ko amil­de­gi bereizlea.

Bere garaian jorra­tu­ko ditu­gun bes­te­la­ko kon­tsi­de­ra­zio kri­ti­koak alde bate­ra utzi­rik, esan beha­rra dago biga­rren eta hiru­ga­rren kapi­tu­lue­tan eta neu­rri txi­kia­goan lau­ga­rre­nean, bere egi­ten ditue­la ikus­pe­gi anti­ka­pi­ta­lis­ta eta, batez ere, ondo­ren­go hauek: sozia­lis­ta, masa auto­an­to­la­ke­ta eta bote­re mugi­men­dua, herri bote­rea, kon­tra­bo­te­rea eta auto­ges­tio kolek­ti­boa, beti ere, bote­rea har­tzea­ren eta esta­tua sor­tzea­ren ikuspegipean:

Itxu­ra guz­tien ara­be­ra, bizitza­ren eta kapi­ta­la­ren arte­ko tal­kak ezau­ga­rri­tu­ko du XXI. nen­de hau […] hemen eta orain, ez dago proiek­tu inde­pen­den­tis­ta baino egi­tas­mo anti­oli­gar­ki­ko sen­do­ago­rik, […] esta­tu des­ber­din bat sor­tze­ko egi­tas­moa da, era berean, bes­te­la­ko bote­re harre­man batzuk erai­kitze­koa. […] sozia­lis­mo berri­tua eta Eus­kal Herri­ra ego­ki­tua, bizitza­ren espa­rru guz­tie­tan demo­kra­zia erra­di­ka­li­zatzea­ren sino­ni­mo bihur­tu­ta […] ekoiz­pen bitar­te­koen jabe­go pri­ba­tua­ren nagu­si­ta­su­na eta esku­la­na­ren esplotazioa/​zapalkuntza erro­tik erauz­te­ra dato­rren tres­na. Ondo­rioz, eus­kal esta­tu­gin­tza pro­ze­su eman­tzi­patzai­lea da, gizar­te eral­da­ke­ta­ra­ko egi­tas­moa, Eus­kal Sozia­lis­mo­ra­ko tran­tsi­zio pro­ze­sua. […] kapi­ta­la­ren dik­ta­du­ra eko­no­mi­koa­ren ordez, komu­ni­ta­tea­ren zer­bitzu­ra­ko ehun ekonomikoa […].

Eta aurre­ra­go:

Eus­kal Bideak kon­fron­ta­zio demo­kra­ti­koa behar du palan­ka gisa. Izan ere, buru­ja­betza pro­ze­sua «lis­kar­tsua» izan­go da ezin­bes­tean, alde­ko bal­din­tza objek­ti­boak iza­nik ere gizar­te mobi­li­za­zio­rik gabe nekez egin­go bai­tu aurre­ra. Herri­ta­rrak akti­ba­tu eta mobi­li­zatze­ko gizar­tea pola­ri­za­tu­ko duten pro­ze­suak behar dira, eta, beraz, kon­fron­ta­zio demo­kra­ti­ko­rik gabe nekez lor dai­te­ke pro­ze­su inde­pen­den­tis­tak eskatzen duen ten­tsio sozia­la […] Ekin­tzai­letza sozial sen­doa behar du pro­ze­su inde­pen­den­tis­tak, egu­ne­ro­ko txi­nau­rri lana […] buru­ja­betza­ren alde­ko dina­mi­ka poli­ti­koa eli­ka­tu­ko duten mobi­li­za­zio, pro­tes­ta eta des­obe­dien­tzia ere­du berrie­tan sakon­du behar­ko da.

Due­la urte asko, Engels-ek idatzi­ta­koa­ren ara­be­ra, ordu­ko kapi­ta­lis­moan, 1845. urte­koan, demo­kra­zia­ren alde borro­katzea komu­nis­moa­ren alde egi­tea zen. Ordu­da­nik, «demokrazia»-ren izae­ra­ri buruz­ko ezta­bai­dak indar sozio­po­li­ti­koen bana­ke­ta era­gin du: sek­to­re batek uko egi­ten zion eta dio demo­kra­zia sozia­lis­moa­re­kin eta komu­nis­moa­re­kin erla­zio­natzea­ri, eta guz­tiz anta­go­ni­koak dire­la­koan dau­de; bes­te sek­to­re batek, ordea, bere egi­ten du sako­ne­ko iden­ti­ta­te hori eta zen­bait kon­tzep­tu era­bil­tzen ditu azal­pen gisa, hala nola, demo­kra­zia zuze­na, sozia­lis­ta, hori­zon­ta­la, kon­tse­jis­ta, asan­blea­rioa, auto­ges­tio­na­tua, komu­ne­roa, herri eta lan­gi­le demo­kra­zia eta abar. Esker­tze­koa da Abian! txos­te­na­ren idaz­le-tal­deak, edo haie­ta­ko gehie­nek, argi­tu iza­na demo­kra­ziatzat uler­tzen dute­na, kon­tuan edu­ki­ta Sor­tu­ren orain­go zuzen­da­ritzak eta bes­te tal­de batzuek, bos­pa­sei urte­tan, «demokrazia»-ri (bere lehen zen­tzuan eta anti­en­gel­sia­rra) egin­da­ko ado­ra­zio fetitxista.

1845. urteaz geroz­tik, espe­rien­tzia sozial oso-osoak tesi baten baiez­ta­pe­na egin du, modu posi­ti­bo edo nega­ti­boan, bai­na hala egin du. Ale­gia, demo­kra­zia, bere zen­tzu erra­di­ka­lean eta edu­kiz betean, pro­ze­du­ra baten bidez sozia­lis­mo eta komu­nis­moa­ranz­ko bidea­re­kin kateatzen den tesia. Eus­kal Herrian ere bai, logi­ko­ki. Zer da modu nega­ti­boan baiez­tatzea? Oso erra­za: herri zapal­dua­ren aurre­ratze demo­kra­ti­ko-erra­di­ka­la gel­ditzea eta lor­pen aurre­so­zia­lis­ten nahiz pro­to­so­zia­lis­ten arloan jar­du­tea, hau da, borro­ka­ren bidez bur­ge­sia­ri ken­du­ta­ko erre­for­men edu­ki askatzai­lea­ri eus­ten ez bazio, eta horiek aurre­ratze sako­na­goak eta zaba­la­goak erdies­te­ko era­bil­tzen ez badi­ra, igoe­ra gel­di­tu egi­ten da eta, edo­zein aitza­kiaz balia­tu­rik, lor­tu­ta­koa admi­nis­tratze­ra mugatzen da, zapal­tzai­leek eta esta­tuak bortxaz inpo­sa­tu­ta­ko lege­ria­ren barruan. Behin ama­rrua iren­tsi eta gero, den­bo­ra-epe labu­rrean, ego­ne­zi­na eta pix­ka­na­ka­ko etsip­ne­na aza­le­ratzen dira, lehen­bi­zi, hain kon­tzien­te ez diren sek­to­ree­tan eta geroa­go erre­ta dau­den mili­tan­te-tal­dee­tan, haien zuzen­da­ritzen ero­so­ta­su­na dela kau­sa, legez­ko orde­na «demokratiko»-ra buro­kra­ti­za­tuak direnak.

Erain­kun­tza erra­di­ka­la­ren pra­xia zenak txa­rre­ra egi­ten du, har­ta­ra, nora ezean eta estra­te­gia­rik gabe dabil bote­re zapal­tzai­lea­ren ins­ti­tu­zioen labi­rin­toen artean. Demo­kra­zia kon­kre­tua eta par­tzial­ki gau­za­tua zenak, ozeano inpe­ria­lis­tan dau­den herri artxi­pe­la­goak beza­la, txa­rre­ra egi­ten du, eta «demo­kra­zia» abs­trak­tu soil bihur­tzen da. Hona iritsi­ta, bai­ta lehe­na­go ere, esta­tuak kon­trae­ra­soa­ri eki­ten dio, kon­tra­bo­te­re­ko edo zalan­tzaz­koa eta kolun­ka­ria bai­na errea­la den bote­re bikoitze­ko irlatxo horiek «nor­mal­ta­sun demokratiko»-aren ozea­noan urpe­ratze alde­ra. Hor­taz, «nor­ma­li­za­tuak» iza­tea­ri uko egi­ten dio­te­nak «bake­tuak» izan­go dira erre­pre­sioa­ren bitar­tez. Hau dugu Engels-en asmatze teo­ri­koa­ren baiez­ta­pen nega­ti­bo bat: aurre­ra edo atze­ra egi­ten denekoa.

Bada, Abian! txos­te­nean orain­goz kon­pon­du ez den fun­tsez­ko kon­trae­sa­nak, ezta­bai­da amaitze­ko fal­ta den den­bo­ran kon­pon­du­ko dena­ren espe­roan, hemen dau­ka gor­diar kora­pi­loa: alde bate­tik, iku­si dugun beza­la, borro­ka demo­kra­ti­koak area­go­tu, zabal­du eta bizia­go­tu nahi dira modu bere­zian sozia­lis­moa­ren bidea­ri jarrai­ki, herri inde­pen­den­tzia­ra­ko ber­me bakar gisa; bes­te alde bate­tik, aldiz, muga gain­die­zi­nak jar­tzen zaiz­kio hala­ko demo­kra­zia prak­ti­koa­ri: bake­za­le­ta­su­na­re­na, Sor­tu­ren orain­go zuzen­da­ritzak azken bost urteo­tan erre­pi­katzen duen mezu bera alda­rri­ka­tu­rik, hau da, inde­pen­den­tzia­ren gaian aurre­ra egin behar da «beti ere uka­zio eta zapal­kun­tza­ren aur­ka­ko kon­fron­ta­zio demo­kra­ti­koa, eta bero­nek eskatzen duen herri akti­ba­zioa ubi­de nagu­sia iza­nik». Zer da «kon­fron­ta­zio demo­kra­ti­koa» bal­din eta, due­la bost urtez geroz­tik, bake­za­le­ta­su­na meto­do poli­ti­ko bakar­tzat jotzen badugu?

Hala­ber, Glo­sa­rioan hurren­go kon­tzep­tu hauek garatzen dira: kon­fron­ta­zio demo­kra­ti­koa, iraul­tza demo­kra­ti­koa, auto­de­fen­t­sa, auto­ges­tioa, insu­bor­di­na­zio poli­ti­koa, des­obe­dien­tzia zibi­la eta hege­mo­nia, modu berean, demo­kra­zia bur­ge­sa­ren mugen kri­ti­ka egin eta hona­ko hau onar­tzen da: «prin­tzi­pioz, meto­doei dago­kie­nez ez dago muga­tu­rik», bai­na horie­kin ere, borro­ka sozia­len his­to­rian zehar ger­ta­tu­ta­ko eten­ga­be­ko ezta­bai­da­tik ihes egi­ten da; explo­ta­zioa, zapal­kun­tza eta men­pe­ko­ta­su­na dire­la kau­sa, ager­tu­ta­ko borro­kak dire­la­rik: zein dira bake­za­le­ta­su­na­ren mugak? edo gaur egun­go hiz­ke­ran, zein dira kon­fron­ta­zio «demokratiko»-aren mugak erre­for­mis­moa­ren zen­tzuan, ez Engels-enean? Sozia­lis­moak bada­ki sal­bues­pe­nez­ko eta den­bo­ra-epe labu­rre­ko koiun­tu­ra bere­zie­tan sozia­lis­mo­ra­ko tran­tsi­zio baketsua gau­za­tu lite­kee­la. Gure kasuan, herri inde­pen­den­tzia eta Eus­kal Esta­tu­ra­ko tran­tsi­zioa ote? Ohar gai­te­zen koiun­tu­raz ari gare­la ez, ordea, testuinguruz.

Abian! txos­te­nean zuzen­da­ritza estra­te­gi­ko­rik eza aitor­ten da, bai eta, Liza­rra-Gara­zi­ren garai­tik inola­ko ildo poli­ti­co zehatzik gara­tu ez iza­na ere, esan beha­rrean gau­de ezin­ta­sun hori «demo­kra­zia» abs­trak­tua­ren ara­zoan sakon­tze­ko uka­zioan datza­la, hau da, meto­do eta hel­bu­ru bakar gisa, hel­bu­ru eta meto­doa; eta harik eta kon­trae­sa­na­ren gor­diar kora­pi­loa ez kon­pon­du arte, ezgai­ta­sun horrek bere horre­tan iraun­go du. Bitar­tean, guk aipa­tu kon­trae­sa­na­ren bes­te adie­raz­pen batzuk azter­tzea­ri eutsi­ko diogu.

Petri Reka­ba­rren
2016ko otsai­lak 12

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.