Ezker aber­tza­le­ko militantziari

Urta­rri­la­ren 27an erre­pre­sa­lia­tu ohien ize­nean egin­da­ko pren­tsau­rre­koan, argi utzi genuen bil­tze­ko eta mili­tan­tzia akti­boa egi­te­ko asmoa genue­la, garai batean egin genuen beza­la, gure herria­ren aska­ta­sun nazio­na­la eta esta­tu sozia­lis­ta bat erai­kitzea helburu.

Komu­ni­ka­tu honen arra­zoia amnis­tia­ren alde­ko mili­tan­te bati egin­da­ko era­so bat da. Honen­ga­tik, jarraian azal­du­ko dugu­na argi uztea oso garran­tzitsua iru­ditzen zaigu.

Bate­tik, era­bat babes­ten dugu amnis­tia­ren alde­ko eta erre­pre­sioa­ren kon­tra­ko mugi­men­duak, bai­ta mugi­men­du horren era­ba­te­ko amnis­tia­ren alde, eta gure herriak jasan­da­ko erre­pre­sioa­ren kon­tra­ko ekin­tzak, non guk akti­bo­ki har­tzen dugun parte.

Lotsa­ga­rria iru­ditzen zai­gu amnis­tia beza­la­ko fun­tsez­ko alda­rri­ka­pen bat argu­dia­tu behar iza­tea, guk eza­gu­tu­ta­ko ezke­rra­ren­tzat hain fun­tsez­koa zen hori. Gure iritziz, argu­diatze­ko­tan, amnis­tia osoa alde bate­ra utzi duen horrek eman behar lituz­ke azal­pe­nak, eta ez guk.

Honen hari­ra, gogo­ra eka­rri nahi dizue­gu due­la gutxi EPPK‑k aipa­tu zue­la gure lurral­dea­ren aska­ta­su­na­ren alde borro­katzen zuten mugi­men­du popu­la­rren bat-egi­tea. Era­bat ados gaude.

Amnis­tia eskatzea ez al da espetxeen tras­fe­ren­tzia eskatzea bezain zilegi?

Guk baiez uste dugu, bai­na, hala ere, gai­non­tze­koen era­ba­kiak onar­tu eta erres­pe­ta­tu egi­ten ditu­gu, haien sus­tatzai­leen gara­pe­nean inon­go era­gi­nik izan gabe. Honen­bes­tez, guk ema­ten die­gun erres­pe­tu ber­be­ra exijitzen dugu, egiaz­ko­ta­su­na dugu­la eta gure bidean aurre­ra egi­te­ko arra­zoiak badi­tu­gu­la uste bai­tu­gu, bes­tee­kin ados­ta­su­nak eta des­ados­ta­sun batzuk izan arren.

Asko­tan, gehie­gi­tan izan da epai­tua amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­dua ezker aber­tza­lea­ren, EPPK-ren, ETA-ren, eszi­sio posi­ble baten sus­tatzai­leen, eta bes­te hai­mai­ka­ren aur­ka­ko mugi­men­du beza­la, eta uste hau itzal­tze­ra, gezur­tatze­ra gatoz.

Honen adi­bi­de da due­la gutxi Iña­ki Ega­ña his­to­ria­la­riak esan zue­na, par­ti­dua­re­na soi­lik den eta amnis­tia­ren alde­ko mugien­dua­ren eta EPPK-ren arte­ko komu­ni­ka­zioa gala­ra­zi duen GARA egun­ka­ria era­bi­liz. Izan ere, egun­ka­riak jaki­na­ra­zi ez zuen beza­la, erre­pre­sioa­ren bik­ti­ma diren horien alde gau­de, eta beraien alde egin­go dugu ahal dugun guz­tia­re­kin. Beti borro­ka­tu­ko dugu erre­pre­sioa­ren bik­ti­men alde, ETA-ren su-ete­na­ren ondo­ren­go egoe­ra poli­ti­ko honen aurrean, eta Sortu‑k egin­da­ko eska­ki­zu­nen aurrean har­tzen dituz­ten era­ba­kiak har­tzen dituz­te­la. Gure iritziz, erre­pre­sioa­ren bik­ti­ma guz­tiek gure babes osoa mere­zi dute, etsaia­ren aurrean babe­sa eman­go dion eta har­tu beha­rre­ko era­ba­kiak har­tzea­ren kar­ga arin­du­ko dion norbait.

Zen­bai­te­tan ger­ta­tu bada ere, ez dugu onar­tu­ko, ezker aber­tza­le­tik kan­po­ko nor­bait iza­tea­ga­tik jen­dea gutxies­tea, babe­se­ra­ko esku­bi­dea ukatzea eta hauen mugi­men­duak mani­pu­latzea, inon­dik inora.

Amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­du popu­la­rrak ez du inoiz EPPK‑n eszi­sio bat ger­tatzea hel­bu­ru izan, ez bai­ti­ra EPPK-ko kideak izan ETA-ren kon­tra joan dire­nak, nahi due­na­ren­tzat esku­ra­ga­rri dagoen lite­ra­tur lan berri batean egiaz­ta dai­te­keen bezala.

Aurre­ra era­ma­ten saiatzen ari garen hori da ezker aber­tza­lea­ren­gan­dik banatzen gai­tue­na, zei­nak, diru­die­nez, bene­taz­ko­ta­sun ziur­tar­gi­riak banan­tzen dituen.

Gure legi­ti­mo­ta­su­na zalan­tzan jar­tzen duen edo­zei­ne­kin ese­ri eta ezta­bai­datze­ko prest gau­de, bai­na ez dugu azken egu­ne­ta­ko mani­pu­la­zio hau onar­tu­ko. Mani­pu­la­zio honek bel­du­rra du atzean, egun­go sis­te­ma neo­li­be­ra­lak iren­tsi duen jen­dea­ren bel­du­rra da, gure herria zapal­tzen duten egi­tu­re­tan par­te har­tzen duen jen­dea­ren mani­pu­la­zio, irain, eta gezu­rrak dira. Azken batean, amnis­tia­ren alde­ko eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mugi­men­du bakar honen suga­rra itzal­tzen saiatzen ari dire­nen epai uste­lak dira.

Hau guz­tia azal­du ondo­ren, Otsai­la­ren 6an amnis­tia­ren alde­ko mili­tan­te batek jasan­da­ko era­soa sala­tu nahi dugu. Donos­tia­ko Ikatz kalean ger­ta­tu zen era­so hau era­so faxis­ta bat izan zen, egun Eus­kan Herrian bizi den tor­tu­ra­ren eta erre­pre­sioa­ren ardu­ra­du­ne­kin zen­bai­tek duten harre­ma­na ezku­tatze­ko era­so bat.

Kez­ka­tu­rik gau­de borro­ka arma­tua berrar­tze­ra gau­de­la lepo­ratzen gai­tuz­ten sala­ke­te­kin, egin­da­ko bile­re­tan ez bai­ta hone­la­ko­rik inoiz ger­ta­tu ezta proposatu.

Sor­tu­ko burue­ta­ko batek behin eta berri­ro esan bazuen ere bio­len­tzia­ren bide­tik joko balitz, borro­ka­ra batze­ko prest zeu­de­la, argi iku­si da gezu­rre­tan zebi­le­la, honen kideak bai­ti­ra eten­ga­be, eta gure aho­tan guk esan ez ditu­gu­nak jarriz era­sotzen gaituztenak.

Begi­bis­ta­koa iru­ditzen zai­gu gure segur­ta­sun fisi­koa eta eti­koa babes­tea, bai­ta due­la 50 urte har­tu­ta­ko kon­pro­me­zue­ki­ko kohe­ren­te iza­tea ere.

Disi­den­tzia jasa­ten ez duen horrek ara­zo bat dau­ka bere burua­re­kin. Izan ere, ez bada par­ti­dua­ren agin­du ofi­zia­len aurrean alter­na­ti­ba bat garatzea eta pro­po­satzea bai­men­tzen, ara­zoa par­ti­duak berak eta ber­ta­ko kideek dau­ka­zue, ez guk.

Bile­ra­tan elkar­tuz egi­ten dugu lan, eta gure lan egi­te­ko moduan ez dago inpo­sa­ke­ten­tzat leku­rik, ezta egon­go ere, eta horre­la jarraitze­ko asmoa dugu, interes nazio­na­la nor­ba­na­koa­ren inte­re­sa­ren gai­ne­tik jar­tzen due­na­re­kin bil­tzen jarrai­tu­ko dugu, eta zapal­tzen, zigor­tzen, epaitzen gai­tuen sis­te­ma­ren kon­tra borro­katzen. Gure borro­kan kide geni­tuen horiek xur­gatzen dituen eta eskla­bu bihur­tzen gai­tuen sis­te­ma­ren kon­tra egi­ten jarrai­tu­ko dugu.

GORA EUSKAL HERRI ASKE ETA SOZIALISTA!

AMNISTIA OSOA!

ERREPRESALIATU OHIEN ASAMBLADA

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *