2016ko aurre­kon­tuen ira­kur­ke­ta kri­ti­ko bat pres­ta­zio sozia­len arloan

AURREKONTUAK, KAPITALISMOAREN ALDEKO POLITIKA EKONOMIKOAREN TRESNA, ABERASTASUNAREN KONTZENTRAZIOA ETA POBREZIAREN HEDAPENA AREAGOTUZ

Eus­ko Jaur­la­ritzak argi­ta­ratzen duen Pobre­zia eta ezber­din­ta­sun sozia­len inkes­ta­tik, bes­te hain­bat gau­zen artean, errea­li­ta­tea nahi­ko ondo iru­di­katzen duten 2 ondo­rio ate­ra ditza­ke­gu. Alde bate­tik diru sarre­ren bana­ke­tan des­ber­din­ta­su­nak antze­ma­ten dire­la esa­ten digu­te, kon­trae­san­ko­rrak diren pro­ze­su bate­ra­tuak nabar­men­duz: behe­ranz­ko nora­bi­dean doan herri­ta­rron zati bat, eta “ongi­za­te osoa” beza­la defi­nitzen den poloa­ren gora­ko nora­bi­dean bes­tea (…) bes­tal­de Euro­pa hegoal­de­ko herrial­dee­tan kri­sia­ren era­gi­na bere­zi­ki gor­di­na­goa izan dene­tan, Euro­par tes­tuin­gu­ruan alde­ratzen diren adie­raz­leek Hego Eus­kal Herria­ren koka­pe­na­ren narria­du­ra era­kus­ten dute.

Kapi­ta­lis­moa batez ere pola­ri­za­zioa bai­ta, alde bate­tik, abe­ras­ta­su­na­ren kon­tzen­tra­zioa, segur­ta­su­na eta kon­tsu­moa mun­du­ko abe­ras­ta­su­na­ren %83 aren jabe den %10eko biz­tan­le­ria horren­tzat eta bes­te­tik lan­ga­be­zia, pre­ka­rie­ta­tea, mise­ria pen­tsioak eta osa­su­na, hez­kun­tza zein oina­rriz­ko eli­ka­du­ra­ra­ko zail­ta­su­na …pobre­zia azken finean. Kon­tra­ra, kri­si garaian ere gora egin duten kapi­tal erren­ten igoe­ra. Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko biz­tan­le­ria­ren %1,67ak, abe­ras­ta­su­na­ren %44,78aren jabe dira. Bitar­tean 200.000 per­tso­na dau­de lan­ga­be­zian, herri­ta­rron %8a hila­be­te­ko 500eurotik behe­ra­ko diru sarre­re­kin bizi dira, eta %36,33a pobre­zia­ren muga­ren azpian kokatzen dira (BPG per capi­ta­ren %37,5). Ema­ku­meon kasuan egoe­ra laz­ga­rria­goa da duda­rik gabe, 5 ema­ku­me bizi bai­ti­ra pobre­zia egoe­re­tan egoe­ra ber­di­nean bizi den gizon bakoitzeko.

Kri­sia kon­pon­tze­ra zeto­zen murriz­ke­tak, kon­pon­tze­tik urrun, abe­rats eta pobreen arte­ko des­ber­din­ta­su­na han­di­tu iza­na dute ondo­rio nagu­si. Lan mer­ka­tua­ren pre­ka­ri­za­zio izu­ga­rria, gero eta naba­ria­goa den babes sozial hutsa­la, onda­re eta zer­bitzu publi­koen pri­ba­ti­za­zioek, gero eta indar­tsua­goa den pre­ka­ri­za­zio sozia­le­ra gara­matza­te. Guz­ti hau, guz­tiz erre­gre­si­boa den fis­ka­li­ta­tea­ri eta iru­zur fis­ka­la­ri dio­gun tole­ran­tzia altua­ri lotu­ta, aurre­ka­ri­rik gabe­ko abe­ras­ta­su­na­ren kon­tzen­tra­zio mai­le­ta­ra dakarz­ki­gu. Lehen aipa­tu beza­la, Euro­pa hegoal­de­ko herrial­deak iza­nik ondo­rio­rik latze­nak pai­ratzen ari garenak.

Pano­ra­ma oro­ko­rra: Lan­ga­be­zi tasa oso altuak; kon­tra­tu pre­ka­rioak; sol­da­ten pre­ka­ri­za­zioa, Euro­pa­ko LGS (SMI) bataz bes­te­koa­ren oso azpi­tik dagoe­na; behin behi­ne­ko­ta­su­na; par­tzial­ta­su­na; gaur egun lana edu­kitzea ez da pobre­zia­tik ihes egi­te­ko ber­mea, azken kasu hone­tan dau­de Hego Eus­kal Herri­ko herri­ta­rren %35a…Baina pobre­zia etxee­tan mate­ria­li­za­tu egi­ten bada, horren zer­ga­tia, poli­ti­ka publi­koek abe­ras­ta­su­na­ren bir­ba­na­ke­tan duten zere­gi­na ez betetzean datza. Eta honi, aurre­kon­tuen egon­kor­ta­su­na ber­matze­ko neu­rriek, lan­ga­be­zi eta soros­pen lagun­tze­tan eman­da­ko murriz­ke­ta larriak, RGIa esku­ratze­ko neu­rrien gogor­tzea eta 2014az geroz­tik urtez urte­ko azken honen %7aren jaitsie­ra­re­kin bate­ra, babes sozia­le­ra­ko neu­rriak txi­ki­tu egin dira egoe­ra asko oker­tu den garai haue­tan. Gaur egun lagun­tzok, ez dira PIB aren 0,7 fama­tu­ra iriz­ten (Biz­kaia, Ara­ba eta Gipuz­koan %0,65 eta Nafa­rroan %0,54). Aurre­kon­tua erren­ta sozia­la bir­ba­natze­ko tres­na baliotsue­na izan behar­ko litza­te­ke, mer­ka­tua­ren, edo bes­te hitz batez kapi­ta­lis­moa­ren ondo­rioak leun­tze­ko behar­ko luke izan.

Elkar­tzen

http://​www​.elkar​tzen​.org/​i​n​d​e​x​.​p​h​p​/​e​u​/​a​l​b​i​s​t​e​a​k​/​a​b​e​r​a​s​t​a​s​u​n​a​r​e​n​-​b​a​n​a​k​e​t​a​/​a​u​r​r​e​k​o​n​t​u​a​k​/​6​8​-​u​n​a​n​a​l​i​s​i​s​c​r​i​t​i​c​o​d​e​l​o​s​p​r​e​s​u​p​u​e​s​t​o​s​e​n​e​l​a​p​a​r​t​a​d​o​d​e​p​r​e​s​t​a​c​i​o​n​e​s​s​o​c​i​a​les

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *