EPPK-ren agi­ria eus­kal jendarteari

Egi­naha­lak eta bi egi­ten ari da bahi­tu­ta gauz­kan Esta­tu espai­nia­rra kon­pon­bi­dea­ri ateak ixte­ko. Horre­ta­ra­ko, Esta­tu fran­tse­sa­ren lan­ki­detza du, bes­te garai batzue­tan kon­pon­bi­dea­ren alde egon­da­ko zen­bait era­gi­lee­na­re­kin. Azken hauek beren jarre­ra alda­tu edo­ta kon­pon­bi­dea­ren alde egin zeza­ke­te­na bal­din­tza­pean eta interes bere­koien men­pe jarria dute­la­ko. ETAk borro­ka arma­tua ber­tan behe­ra utzi ostean horre­la joka zeza­ke­te­nik inork pen­tsa­tu ezin­go bazuen ere.

Kon­pon­bi­dea­ren bidea ozto­pa­tua dagoen bitar­tean, kar­tze­le­ta­ko egoe­ra gero eta gor­di­na­goa da. Eta zen­bait kide­re­na are gor­di­na­goa, adi­na­ga­tik edo gai­xo­ta­su­na­ga­tik. Azken lau urteo­tan Kolek­ti­boa osatzen dugun kideen kopu­ruak behe­ra egin arren, ez da alda­ke­ta nabar­me­nik ez depor­ta­zioan ez dis­per­tsioan, eta horre­la, kideak tal­de txi­ki­tan saka­ba­na­tu­ta gauz­ka­te. Ondo­rioz, bakar­tu­ta dau­den kideen kopu­ruak gora egin du, bere­zi­ki andrez­koen­tza­ko para­tu modu­lu bere­zie­tan gil­tza­pe­tu­ta­koen­tzat. Gure eta gure seni­deen aur­ka­ko zigor eran­tsi horren hel­bu­rua ez da alda­tu: gure herria­re­kin, aska­pen pro­ze­sua­re­kin eta mai­te gai­tuz­te­ne­kin aha­lik eta harre­man txi­kie­na izan dezagun.

Gai­ne­ra, urteen zamak gure seni­de eta hur­bi­le­koak kol­patzen ditu. Eta Esta­tu espai­nia­rra­ren erre­pre­sioak gure­ga­na­ko elkar­ta­sun oro mehatxatzen eta zigortzen.

ETA era­kun­deak borro­ka arma­tua ber­tan behe­ra uzte­ko deli­be­roa jaki­te­ra eman zue­nez geroz­tik zabal­du­ta­ko ziklo poli­ti­ko berri horren aurrean behar beza­la kokatze­ko zail­ta­su­nak ez ditu fal­tan izan EPPK‑k. Ez ditu­gu hemen azal­pen luzeak eman­go zer nola­ko bal­din­tze­tan bar­ne­ra­tu behar izan duen Kolek­ti­bo­ko kide bakoitzak egoe­ra berri­ra eka­rri gai­tuen haus­nar­ke­ta politikoa.

Esku­za­bal­ki eran­tzun dio EPPK‑k egin zaiz­kion gal­de oro­ri. Beti ere, gure Herri­ra kon­pon­bi­dea eta aska­ta­su­na eka­rri behar dituen pro­ze­sua­ren hobe beha­rrez. Eta, gauz­ka­ten zie­ga barre­ne­ta­tik, harri­du­raz iku­si dugu zer nola­ko zeken­ke­riaz eran­tzun duten ardu­ra­dun poli­ti­koek Eus­kal Herrian zabal­du­ta­ko egoe­ra berria­ren aurrean. Gure harri­du­rak ez du luze iraun ordea: lehen­go lepo­tik burua era­kutsi dute gataz­ka­ren erantzuleek.

Gure kide ohi batzuen ibil­bi­de tris­tea adi­bi­detzat jarriz, damutzea eskatzen zai­gu, ez gare­la damu­tu­ko jakin­da; kideak sala ditza­gun eskatzen zai­gu, ez ditu­gu­la sala­tu­ko jakin­da; sines­ten ez dugu­na esa­te­ra akui­latzen gai­tuz­te, hala­ko­rik ez dugu­la egin­go jakin­da. Horrek izen baka­rra dau­ka: bera­riaz­ko bidegabekeria.

Memo­ria, auto­kri­ti­ka, bizi­ki­detza, bakea… Hitz eder askoak ager­tu dira poli­ti­ka­rien aho­tan. Zer esa­ten duten eta zer egi­ten duten iku­si­ta ordea, ez diru­di hitz horiek guretzat eta haien­tzat dau­ka­ten esa­nahia ber­di­na denik. Area­go, badi­ru­di hitz horiek kon­pon­bi­dean zin­tzo­ki aurre­ra egi­te­ko bide­sa­ri eta adua­na gisa ipin­tzen dizkigutela.

Haien legeak bihu­rritzen dituz­te beren intere­se­ra­ko. Eta legeak aski ez zaiz­kie­nean, berriak asmatzen dituz­te. Gataz­ka betikotzeko.

Fran­tzia­ko eta Espai­nia­ko kar­tze­le­tan hor­tzak estu­tu­ta eki­ten dio­gu egu­na­ri. Eta ber­din amaitzen dugu. Gai­xo dau­den kideek jasa­ten duten egu­ne­ro­ko tor­tu­ra horren aurrean ezin­ta­su­nez bete­rik. Zan­patzen gai­tuz­ten esta­tuek berek onetsi­ta­ko lege­di eta arauak bihu­rri­tuz kideen zigor urteak nola luzatzen diren ikus­tean ezin­ta­su­nez bete­rik. Jada­nik gati­bu gai­tuz­te­nak zigor­tzen jarraitze­ko aspal­di­ko auziei haut­sa ken­du eta aku­sa­zio berriak eta kon­de­na poto­loak haur lai­ne­zen­tza­ko gozo­kiak beza­la nola banatzen dituz­ten jaki­tean ezin­ta­su­nez bete­rik. Gizar­te hone­ta­ko bide­ga­be­ke­ria­ri aurre egin eta gure herria erai­kitzen lagun­tze­ko aska­ta­su­nik ez iza­tea­ga­tik ezin­ta­su­nez beterik.

Hor­tzak estu­tu­ta, bai, bai­na burua ten­te. Eta borro­kak eman­da­ko bizi­po­za­ren gri­na gugan. Eta behar den bezain­bes­te den­bo­ra eus­te­ko prest. Horre­tan gal beza­te espe­ran­tza esta­tue­ta­ko bote­re­du­nek eta beren jopuek. Orain arte­ko bideak eka­rri gai­tue­la­ko hona, eta bada­ki­gu­la­ko Eus­kal Herria­ren aska­ta­su­na­ren ordua gero eta hur­bi­la­go dagoe­la. Esker­tu­ta gau­de Eus­kal Herria­ren aska­ta­su­na­ren bidean gure alea jar­tze­ko auke­ra izan dugu­la­ko. Eta horre­tan jarrai­tu­ko dugu: behar dene­ra­ko prest.

Iaz­ko azken hila­be­tean, EPPK-ko kide batzuen eta eus­kal pre­soen amnis­tia eskatzen duen anto­la­kun­de baten artean pole­mi­ka gogor batek eztan­da egin du. Pre­soon aska­ta­su­na lor­tze­ko aha­le­gi­nean ari den inork ez zuen pozik har­tu­ko ger­ta­tu­ta­koa. Guz­tioi da haus­nar­tzea zer­tan ari garen eta zein­tzuk diren nor­be­ra­ren hel­bu­ruak eta hel­bu­ru horiek lor­tze­ko ibi­li beha­rre­ko bideak. EPPK anitza da, kar­tze­la­ra eka­rri gin­tuz­ten arra­zoiak asko­ta­ri­koak dira, guta­ri­ko bakoitza­ren ibil­bi­dea, bai kale­ko borro­kan eta bai­ta kar­tze­lan ere, anitza da. Ezker aber­tza­lea­ren bai­tan kokatzen da EPPK, guta­ko bakoitzak eta ezker aber­tza­lea­ren eki­men eta eki­na­ren gai­ne­ko bere iritzia izan­da ere.

Lerro hauen bidez esker­tu nahi ditu­gu pre­so poli­ti­koon alde, bai oro­ko­rrean eta bai kasu zehatzak eska­bi­detzat har­tu­ta, Eus­kal Herrian eta nazioar­tean buru­tu eta burutzen ari diren eki­men anitzak: mani­fes­ta­zio, elka­rre­ta­ratze, barau, sina­du­ra bil­ke­ta… Eta bere­zi­ki, Ernai­ko gaz­teek gure argaz­kiak soi­ne­tan zituz­te­la lau hiri­bu­ru­tan anto­la­tu­ta­ko kateatzeak eta urta­rri­la­ren 9an Sare eta Bagoaz! elkar­teek anto­la­tu­ta­ko mani­fes­ta­zioe­ta­ra hur­bil­du­ta­ko doze­na­ka mila erkideak.

Urta­rri­la­ren 9an bisi­ta-gre­ba egin genuen, gure seni­de eta lagu­nek mani­fes­ta­zio horie­tan herri­ta­rren mai­ta­su­na eta ado­rea jaso ahal izan zeza­ten. Ondo­ren­go ikus­tal­die­tan, gutu­ne­tan eta tele­fono deie­tan geu­re­ga­na­tu ziz­ki­gu­ten. Milesker!

Gau­zak horre­la, gure Eus­kal Herri­ratzea eskatzen jarraitzen dugu: legez­koa dela­ko, bidez­koa dela­ko, gure seni­de eta hur­koek pai­ratzen duten zigor eran­tsia­ri amaie­ra eman behar zaio­la­ko, bakea eta aska­ta­su­na­ren bidean urrats erral­doia izan­go delako.

Eta bere­zi­ki eskatzen dugu larri gai­xo dau­den gure bur­ki­deak aska­tuak izan dai­te­zen. Otsai­la­ren amaie­ra aldean era­ba­ki­ko du Fran­tzia­ko tri­bu­nal batek oso larri dagoen Lorentxa Gui­mon Kolek­ti­bo­ko boze­ra­ma­lea­ren askatasuna.

Horren karie­ta­rat, EPPK-ko kideok otsai­la­ren 15etik 20ra bitar­tean hain­bat eki­men buru­tu­ko dugu gai­xo larri dau­den pre­soen aska­ta­su­na eskatze­ko. Kar­tze­la bakoitze­ko batza­rrak era­ba­ki­ko du zer nola­ko eki­me­nak buru­tu aste horren barruan (itxial­di, baz­ka-erre­fu­sa, pro­pa­gan­da eki­men, plan­to infor­ma­ti­boak…), otsai­la­ren 20an, larun­ba­ta, guz­tiok barau egin­go dugularik.

Denon artean lor­tu­ko dugu!

Eus­kal Herria bihotzean,

Eus­kal pre­soak Eus­kal Herrira!

Amnis­tia!

Auto­de­ter­mi­na­zioa!

EPPK Eus­kal Pre­so Poli­ti­koen Kolektiboa

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

2 comentarios

  1. Guz­tioi da haus­nar­tzea zer­tan ari garen eta zein­tzuk diren nor­be­ra­ren hel­bu­ruak eta hel­bu­ru horiek lor­tze­ko ibi­li beha­rre­ko bideak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *