Urta­rri­la­ren 27ko ope­ra­zio poli­zia­la­ren ingu­ru­ko Recons­truc­ción Comu­nis­ta­ren agiria

Aurre­ko asteaz­ke­nean, urta­rri­la­ren 27an, Auzi­te­gi Nazio­na­lak Eloy Velas­co epai­lea­ren esku­tik herri kur­dua­re­ki­ko elkar­ta­sun mugi­men­dua­ren par­tai­de den Recons­truc­ción Comu­nis­ta Par­ti­dua­ren aur­ka­ko ope­ra­zio poli­zia­la buru­tu zuen. Bil­bo, Valen­tzia eta Madri­len gau­za­tu­ta­ko sare­ka­dan era­kun­de hone­ta­ko 8 mili­tan­te atxi­lo­tu zituz­ten, bai­ta lagun kur­du bat ere. Bes­tal­de, Poli­zia Nazio­na­lak Madril eta Valen­tzia­ko Par­ti­dua­ren egoitzak eta atxi­lo­tuen etxeak ere mia­tu zituen.

Atxi­lo­tu­ta­ko kideei Siria­ko Kur­dis­ta­ne­ra borro­ka­la­riak bidal­tze­ko sarea anto­latzeaz lepo­ratzen die­te, PKK Kur­dis­ta­ne­ko Lan­gi­leen Alder­dia­ren lagun­tza­re­kin. Gai­ne­ra, Esta­tu Espai­nia­rrean alder­di honen eta KCK Kur­dis­ta­ne­ko Herrien Kon­fe­de­ra­zioa­ren bitar­te­ka­riak iza­tea egoz­ten diete.

Ope­ra­zio honen ondo­rio zuze­na era­kun­de komu­nis­ta­ren bi mili­tan­teen eta lagun kur­dua­ren gar­tze­la­ratzea da, horie­ta­ko bik 16.000€tako fian­tza­re­kin. Hiru­ga­rre­na Recons­truc­ción Comu­nis­ta­ren idaz­ka­ri nagu­sia­ri fian­tza­rik eta bal­din­tza­rik gabe­ko espetxe zigo­rra eza­rri dio­te. Bes­tal­de, PML(RC)-ren jar­due­ra poli­ti­koa­ren urte­be­te­ko debe­kua eza­rri dute, anto­la­kun­tza eta ekin­tza poli­ti­koen oina­rriz­ko esku­bi­de demo­kra­ti­koen aur­ka­ko aten­ta­tua delarik.

Sare­ka­da hau burutze­ko esta­tuak era­bi­li dituen aitza­kiak fun­tsa­rik gabe­koak dira era­bat. Recons­truc­ción Comu­nis­tak ez du inoiz izku­ta­tu herri kur­dua­re­kin elkar­ta­sun akti­boa prak­ti­katzen due­la, batez ere Roja­va­ko iraul­tza demo­kra­ti­koa­ren alde eta ISIS (Daesh) muns­tro inpe­ria­lis­ta­ren aurkakoa.

Ez da lehen aldia Esta­tu kapi­ta­lis­ta espai­nia­rrak, Auzi­te­gi Nazio­na­la­ren esku­tik, elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta lan­tzen duten era­kun­deak epai­tu nahi iza­tea. Bai­na elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta jaza­rri eta kon­de­natze­ko Esta­tua baliatzen den erre­pre­sio apa­ra­tuen gai­ne­tik, borro­ka honek gero eta indar­tsua­go aurre­ra egin­go du.

Bes­te alde bate­tik, inpe­ria­lis­moa, bere des­kon­po­si­zio fasean, bes­te herriek inba­di­tu eta haien balia­bi­de eta abe­ras­ta­su­nak lapur­tzen dituen bate­ra, erre­gi­me­na­ren komu­ni­ka­bi­dee­tan bere zora­ke­ria­ren legi­ti­mi­ta­tea zabal­tzen du, mun­du mai­lan lan­gi­le kla­sea eta herriak heriotze­ra eta hon­da­men­di­ra kon­de­na­tuz. Siria­ko gerra­ren kasuan ger­tatzen dena hain zuzen.

Eta esta­tu inpe­ria­lis­ten asmoak blin­datze­ko, Recons­truc­ción Comu­nis­ta­ren aur­ka­ko beza­la­ko ope­ra­zioak burutzen dituz­te, Ope­ra­ción Valle deritzo­na, elkar­ta­sun borro­ka eta inter­na­zio­na­lis­moa kri­mi­na­li­zatze­ko asmoa­re­kin, herri kur­dua­ren erre­sis­ten­tzia­re­kin ger­tatzen den bezala.

Tur­kia­ko herri kur­dua­ren aur­ka­ko erre­pre­sio basa­tia salatzen dugu. Ehun­da­ka erail, poli­ziak eta ejer­zi­tuak setia­tu­ko hiriak, alka­teak, zine­gotziak, kaze­ta­riak eta abo­ka­tuen atxi­lo­ke­tak eta erail­ke­tak. Erdo­ga­nen gober­nua faxis­tatzat salatzen dugu, mila­ka eta mila­ka erre­fu­xia­tuk pai­ratzen duten egoe­ra jasa­ne­zi­na­ren eran­tzu­lea dela­rik, bai­ta Euro­pa­ko Bata­su­na­ren gober­nuen kon­pli­zi­ta­tea ere salatzen dugu.

Orain arte egin dugun beza­la, gure elkar­ta­su­nik beroe­na adie­ra­zi nahi dio­gu Roja­va­ri, Siria­ko Kur­dis­ta­ne­ri, non egu­ne­ro interes inpe­ria­lis­ten tres­na den ISI­Sen aur­ka buru bela­rri borro­katzen duten, herrien buru­ja­betza­ren alde­ko eta giza, eko­no­mia eta poli­ti­ka harre­man guz­tien demo­kra­ti­za­zioa­ren borro­kan duin­ta­sun eta ausar­dia­ren ere­du bilakatuz.

Elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta da hain zuzen gataz­ka­ren erroa­ri so egi­ten dio­na, gataz­ka bera­ren arra­zoi poli­ti­koak eta kla­se izae­ra mahai gai­nean jarriz. Poten­tzi inpe­ria­lis­tak eskual­dean esku har­tze­ko bene­taz­ko arra­zoi poli­ti­ko eta eko­no­mi­koak komu­ni­ka­bi­dee­tan lau­sotzen dituz­te, herria­ri iru­zur egi­nez eta esta­tuen gerra poli­ti­ka zabalduz.

Esta­tua­ren apa­ra­tu erre­pre­si­boa­ren era­soa haren aur­ka anto­latzen den lan­gi­le kla­sea gel­di­rik man­ten­tze­ko asmoa du, herri mugi­men­dua, era­kun­de poli­ti­ko eta iraul­tzai­leak eta elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta bere jomu­gan jarriz, esta­tua­ren izae­ra anti­de­mo­kra­ti­koa argi eta gar­bi plazaratuz.

Hau guz­tia dela eta, Bil­bo­ko herri mugi­men­duak oste­gu­nean Una­muno pla­za­tik arratsal­de­ko 8etan hasi­ko den mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ko deial­dia luzatzen dugu.

Atxi­lo­tuak askatu.

Iter­na­zio­na­lis­moa ez da delitua.

RECONSTRUCCIÓN COMUNISTA, AURRERA.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *