Aska­pe­na­ren epaia­ren balorazioa

[wpdm_​package id=73984 template=«link-template-calltoaction3.php»]

Lehe­nik eta behin, zorio­nak. Zorio­nak nos­ki Dabid, Haritz, Wal­ter, Gabi eta Unai­ri zein Aska­pe­na­ri, atzo eza­gu­tu­ta­ko epaia­ga­tik. Beraien­tza­ko ez-ezik ordea, zorio­nak azken hila­be­teo­tan inter­na­zio­na­lis­moa­ren eta esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen alde Herriak Libre dina­mi­kan zein bes­te hamai­ka modu­tan lanean ari­tu garen guz­tioi. Epaia­ren aurre­ko borro­kak eta mobi­li­za­zio herri­ta­rrak epaia bera are goza­ga­rria­goa egi­ten du. 

Atzo­koa egun adie­raz­ga­rria izan zen disi­den­tzia esku­bi­dea­ren eta esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen alde ari garen Eleak/​Libre dina­mi­ka­ko lagu­nen­tzat. Urtee­ta­ko bide­ga­be­ke­ria­ri amaie­ra jar­tzen zion epaia eza­gu­tu genuen, bate­tik. Egun berean, ordea, Iru­ñea­ko Babes­gu­ne hone­ta­tik ehun kilo­me­tro eska­se­ra, Txan­pi eta Emi­lio iruin­da­rrak espetxe­ra­tuak ziren. Haien atxi­lo­ke­ta­tik 10 urte iga­ro dire­nean, 11 eta 13 hila­be­te­ta­ko zigo­rrak betetze­ko. Emi­liok 75 urte ditu, eta larri­ki gai­xo dago. 

Hau da: Batzue­tan bor­tiz­ke­ria gutxia­go­re­kin apli­ka­tu­ko diz­ki­gu­te, bes­te­tan modu anke­rra­goan, bai­na sal­bues­pen poli­ti­ken men­pe jarraitzen du herri honen bizitza sozial eta poli­ti­koak, mehatxu­pean gure jar­due­ra mili­tan­te­ak eta gure ametsak. Atzo­ko zorio­ne­ko epaiak ez digu errea­li­ta­te hori bis­ta­tik gal­du ara­zi edo gozo­tu behar. 

Eta, zoritxa­rrez, ez gara ari soi­lik Madri­len eta Pari­sen epi­zen­troa duten injus­ti­zia eta esku­bi­de urra­ke­tez. Ikas­le gre­be­tan edo Troi­ka­ren aur­ka­ko mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tzea­ga­tik urtee­ta­ko espetxe zigo­rrak eskatzen dituz­ten epai­te­giak; Herri Harre­sien aur­ka oldar­tzen diren poli­zia ezber­di­nak, etor­ki­na­ren ehi­zan aritzen dire­nak edo Iñi­go Caba­ca­sen erail­ke­ta argitzea eki­di­ten saiatzen dire­nak; Orde­nan­tza Zibi­koak inpo­satzen diz­ki­gu­ten poli­ti­ka­riak; horiek guz­tiak askoz hur­bi­la­go­koak ditugu. 

Gataz­ka arma­tua­ren urtee­tan zein azken urte haue­tan gara­tu­ta­ko sal­bues­pen neu­rri guz­tiak indar­ga­be­tu beha­rra dugu. Lege­di anti­te­rro­ris­ta, Mozal Legea zein orde­nan­tza Zibi­koak, denak. Jen­dar­te-eral­da­ke­tan aritze­ko eskuak lotu­ta jarrai­tu­ko bai­tu­gu bestela. 

Herri auto-anto­la­tua eta akti­boa dugu horre­ta­ra­ko ber­me baka­rra. Prak­ti­ka­tu deza­gun gure disi­den­tzia esku­bi­dea, nork txar­to deritzo­na­ren aur­ka eta ames­ten due­na­ren alde. Eta, esku­bi­deon prak­ti­ka­ga­tik inor kol­pa­tua den bakoitzean, elkar­tu gai­te­zen zigor­tua­ren eta gu guz­tion esku­bi­deen babesean.

Eleak/​Libre dina­mi­ka­tik, era­soen aurre­ko babes­gu­ne horiek sus­tatzen jarrai­tu­ko dugu. Auzo­la­nean, xamur­ta­su­na eta amo­rrua anto­la­tuz, iru­di­me­nez eta umo­rez, desobe­di­tuz, kon­pro­mi­so zaba­lak batuz, jen­dar­te babe­sa irudikatuz. 

Hor­taz, zorio­nak, eta lanera.

Eleak/​Libre dinamika

2016 – 2‑4

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *