Herri kur­dua­re­kin elkar­ta­su­na. Atxi­lo­tuak askatu!

Espai­nia­ko Poli­ziak hain­bat lagun atxi­lo­tu ditu Esta­tu Isla­mi­koa­ri aurre egi­te­ko Kur­dis­tan­go Lan­gi­leen Alder­dia­re­kin (PKK) «gerra­ra­ko tre­batzean» aritzea lepo­ra­tu­ta. Bil­bon ere atxi­lo­ke­ta­ren bat buru­tu egin dute. Hain­bat heda­bi­de­ren ara­be­ra atxi­lo­tuei, tre­batze ari­ke­tak buka­tu eta gero, YPG mili­zian sar­tzea egotzi die­te, bai­ta Alder­di Mar­xis­ta Leni­nis­ta sor­tzea ere.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik gogo­ra eka­rri nahi dugu Ame­ri­ka­ko Esta­tu Batuek zein Euro­par Bata­su­nak, Eus­kal Herri­ko hain­bat anto­la­kun­de poli­ti­ko­re­kin egin zuten modu berean, PKK “tal­de terro­ris­ten” zerren­dan sar­tu zute­la 2011. urtean. 

Honi gai­ne­ra­tu behar dio­gu AEBk eta EBk, euren terro­ris­moa mun­du­ko txo­ko guz­tie­ta­ra zabal­du duten horiek, eten­ga­be­ko babe­sa eman dio­te­la Tur­kia­ri Kur­dis­tan­go herria­ren aur­ka buru­tu dituen basa­ke­ri guz­tien aurrean. Tur­kiak hamar­ka­dak dara­matza PKK­ko kideak diren mili­tan­te­ak, eta ez dire­nak ere, erail­tzen, bahitzen, tor­tu­ratzen eta atxi­lotzen. Tur­kiak hamar­ka­dak dara­matza kur­duen aur­ka­ko sarras­kia burutzen Nazioar­te­ko Komu­ni­ta­tea deritza­na­ren oniritziarekin.

Orain­go hone­tan Esta­tu Isla­mi­koa­ri aurre egi­tea bihur­tu nahi dute deli­tu, Don­bas­sen nazi ukra­nia­rrei aurre egi­tea deli­tu bihur­tu duten beza­la. Kur­duak Esta­tu Isla­mi­koa gel­dia­raz­ten lehe­nen­goak izan ziren orain dela hila­be­te gutxi eta, bitar­tean, Tur­kiak Kur­duen posi­zioak bon­bar­datzea­ri ekin zio­ten. Honez­ke­ro, jaki­na da Tur­kiak Esta­tu Isla­mi­koa­ri Siria­tik ate­ra­ta­ko petro­lioa eros­ten dio­la askoz ere mer­kea­go eta, Tur­kia­re­kin lehen­ta­su­nez­ko harre­ma­na dute­la jakin­da, Euro­pa­ko Bata­su­nak eta Esta­tu Batuek nego­zio hone­tan zere­san han­dia dau­ka­te­la ez dago zalantzarik.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak bere elkar­ta­su­na hela­ra­zi nahi dio herri kur­dua­ri eta atxi­lo­tuen aska­ta­su­na gal­de­gi­ten du, hala nola, Espai­nia­ko Poli­zia eta gai­non­tze­ko oku­pa­zio inda­rrek Eus­kal Herri­tik alde egin deza­ten ere.

Eus­kal Herrian, 2016ko urta­rri­la­ren 27an.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *