Erre­pre­sa­lia­tu ohien agi­ria Eus­kal Herriari

Zen­bat lagun ero­ri diren pre­so kar­tze­len kon­tra­ko eta aska­ta­su­na­ren alde­ko borro­kan. Zen­bat lagun hilik bizitza dui­na­ren alde­ko borro­kan. Zen­bat sufri­ka­rio, zen­bat kol­pe eta irain jaso ditu­gun borro­ka­ren hau­tua egi­tea­ga­tik eta zen­bat laz­tan, besar­ka­da eta elkar­ta­sun kei­nu eza­gu­tu ditu­gun har­tu­ta­ko bide horri esker. Zen­bat gau­za gal­tzen diren borro­ka­ga­tik eta zen­bat ira­baz­ten diren. Dena ala ezer ez, denak ala inor ez. Kon­trae­sa­nak kon­trae­san aurre­ra begi­ra beti. Bi aho­ko ezpa­ta izan da guretza­ko borro­ka, bage­ne­kie­la­ko hel­mu­ga­ra hel­du gabe erdi bidean gel­ditzeak, gaua hel­du­ta, atze­ra egi­tea daka­rre­la­ko beti. 

Hala ere eta arris­ku guz­tien jabe iza­nik borro­ka latz horre­tan mur­gil­du ginen, inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde­ko lana­ri ekin genion gu baino lehe­na­go pasa­tu­ta­koek utzi­ta­ko duin­ta­su­na­ren lorratza­ri jarrai­ki eta, garran­tzitsua­goa orain­dik, gure atze­tik zeto­ze­nak gure­ga­na era­ka­rriz. Eta hori da egun, hain zuzen ere, gure kez­ka nagu­sia: borro­ka­ren des­po­li­ti­za­zio saia­ke­ra baten erdian mur­gil­du­ta gau­den une hone­tan zein tokian gel­ditzen diren hamar­ka­de­ta­ko borro­ka horren duin­ta­su­na eta berau aurre­ra ate­ra duten eta orain­dik ondo­rioak pai­ratzen ari diren gure kideak, guk borro­ka­ra era­ka­rri geni­tuen horiek, ze toki­tan gel­ditzen diren mili­tan­te moduan.

Guretzat, mili­tan­te moduan, fase bat atzean gel­di­tu da, bai­na horrek ez du esan nahi eran­tzu­ki­zu­nik ez dugu­nik kar­tze­lan eta Eus­kal Herri­tik kan­po dau­den lagu­nen egoe­ra­ren gain eta, nola ez, herri honen his­to­ria idaz­ten gure lan apu­rra jarri dugun hei­nean, memo­ria­ren arloan dugun eginkizunean. 

Urta­rri­lean, gutun hau sinatzen dugu­nok eta gu beza­la hain­bat urtez erre­pre­sioa­ren ondo­rioak pai­ra­tu dituz­ten bes­te mili­tan­te batzuek, bile­ra bat buru­tu egin dugu egoe­ra poli­ti­koaz ezta­bai­datze­ko eta egun­go tes­tuin­gu­ruan mili­tan­te moduan buru­tu behar dugun lana fin­katzen has­te­ko. Hurren­go hila­be­tee­tan ideia hau gor­puz­ten joan­go gara hona­ko hiru pun­tuen inguruan: 

  1. Borro­ka­ren duin­ta­su­na man­ten­tzea eta his­to­ria mani­pu­latze­ko saia­ke­rei aurre egitea. 
  2. Belau­nal­di berriei etor­ki­zun hobe bat erai­kitze­ko ateak ez ixtea. 
  3. Erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koei gure babe­sa ema­tea eta etsaia­ren xan­taien aurrean amo­re ez ema­tea­ga­tik bat bera ere bota­ta gel­di­tu­ko ez dela jakinaraztea.

Bukatze­ko, azpi­ma­rratzea erre­pre­sa­lia­tu ohiak iza­teak ez gai­tue­la mili­tan­te ohi bihur­tzen. Mili­tan­te poli­ti­koak iza­ten jarraitzen dugu eta gure espe­rien­tziak eta bizi­pe­nak Eus­kal Herria­ren aska­pen sozial eta nazio­na­la­ren alde­ko borro­ka­ren zer­bitzu­ra jar­tze­ra gatoz. Bide horre­tan gure ekar­pe­na lagun­ga­rria izan­go dela­koan, jo ta ke ira­ba­zi arte!

Erre­pre­sa­lia­tu ohiak Asamblada

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *