Ins­ti­tu­zio des­ber­di­ne­ta­tik inpo­satzen zai­gun ere­du pre­ka­rioa gel­dia­raz­te­ko, Elkar­tze­nek par­te har­tzai­leak eta abe­ras­ta­su­na bana­tu­ko duten aurre­kon­tuak exijitzen ditu

Aurre­kon­tuak poli­ti­ka eko­no­mi­koa­ren tres­na kapi­ta­lis­moa­ren zerbitzura

Aurre­kon­tuak tres­na nagu­siak dira abe­ras­ta­su­na banatze­ko, eta bai­ta per­tso­na guz­tiei duin­ta­su­nez bizitze­ko behar dituen gutxie­ne­ko mate­ria­lak ber­matze­ko ere. Horre­ga­tik, ezin ditu­gu utzi bote­re kapi­ta­lis­ta­ren eta haren alder­dien esku aurre­kon­tuen gai­ne­ko era­ba­kiak. Aurrea har­tu behar dio­gu egoe­ra­ri eta jabe­tu aurre­kon­tuez ari gare­nean zer­taz ari garen: diru-bil­ke­ta egi­te­ko moduaz, bil­du­ta­koa zer­tan gas­ta­tu era­ba­kitzeaz eta pro­ze­su hori nola egin eta nork era­ba­kitzen duen azter­tzeaz. Ez gara ari soi­lik gas­tuei buruz.

Per­tso­nok eta elkar­te sozia­lek hona­ko kon­tu haue­ki­ko era­ba­kitze­ko ahal­me­na izan behar­ko genu­ke: zein­tzuk diren beha­rrak eta zein­tzuk lehen­ta­su­nak, nola lor­tu dirua eta zer gas­tu egin behar diren eta zein­tzuk ez. Hori guz­tia oina­rri­tik erai­ki beha­rra dago eta per­tso­nok pro­ta­go­nis­ta akti­boak izan behar dugu: par­te har­tuz, era­ba­kiz eta kon­tra-bote­re herri­ta­rra era­tuz. Horre­ga­tik, zera eskatzen dugu: aurre­kon­tu sozia­lak egi­te­ko oina­rri-oina­rri­tik gara­tu­ta­ko pro­ze­su par­te- har­tzai­lea egi­tea. Herriak herri­ta­rren­tza­ko egin­da­ko aurre­kon­tuak nahi ditu­gu. Dirua sobe­ra dago per­tso­non oina­rriz­ko behar mate­ria­lak asetze­ko eta badau­de dirua bil­du eta sor­tu­ta­ko abe­ras­ta­su­na denon artean banatze­ko bes­te­la­ko moduak ere. Bai­na horre­ta­ra­ko eko­no­mia herri­ta­rren gehia­goa­ren zer­bitzu­ra jarri beha­rra dago, eko­no­mia demo­kra­ti­za­tu beha­rra dago, par­te ‑har­tzai­le eta pro­ta­go­nis­ta akti­boak izan behar gara era­ba­kiak har­tze­ko eta gauzatzeko.

Egoe­ra hau sor­tu duten horiek gure mise­ria­ren lepo­tik bizitzen jarrai­tu nahi dute. Erre­gi­men kapi­ta­lis­ta­ren kudeatzai­le poli­ti­koek beren uga­za­ben (ban­ka­riak, erai­kun­tza­ko enpre­sak, mul­ti­na­zio­na­lak…) intere­sei men egi­ten dien ere­dua­ren alde egi­ten dute. Ira­ba­ziak egi­ten jarraitzen dute per­tso­nen esku­bi­deen biz­kar, murriz­ke­ta sozia­lak egi­ten jarraitzen dute­la­rik. Ez dago inola­ko boron­da­te­rik gehia­go dute­nek gehia­go ordain deza­ten, eta abe­ras­ta­su­na bana deza­gun. Nahia­go dute diru­rik ez dagoe­la esa­tea eta lan­gi­le zein herri­tar sek­to­re zaba­len bizi bal­din­tzak era­sotzen jarraitzea.

Urtez urte ari gara ikus­ten erren­ta­rik baxue­nek bere gain har­tzen dute­la zer­gen pisu han­die­na. Kri­sia aitza­kia bes­te­rik ez da kapi­ta­lak inpo­sa­tu­ta­ko egi­tu­ra atze­ra­koia­ren oina­rriz­ko ezau­ga­rriak gero eta gehia­go indar­tze­ko. Gero eta gehia­go dira zehar­ka­ko zer­gak, mai­la­ka­ko ele­men­tu­rik ez dute­nak (2016an %53,4, 2008an %46 baino ez), beraz, zer­ga gehie­nak lan­gi­leek zein herri­tar sek­to­reek ordain­tzen dituz­te. Pre­sio fis­ka­lak Euro­pa­ko baxue­ne­ta­koa iza­ten jarraitzen du, hori dela-eta diru-bil­ke­ta txi­kia da. Guz­ti honi iru­zur fis­ka­la­ren han­dia­gotzea gehi­tu behar dio­gu (10.000 mili­oi euro­eta­tik gora), onda­sun han­diek gozatzen duten inpu­ni­ta­tea­ren erakusle.

Diru-sarre­ra gutxia­go izan arren, kupoa eta hitzar­me­na ordain­tzen jarraitzen dugu. Madri­li gero eta diru gehia­go ordain­tzen dio­gu bere zorra ordain dezan (gas­tu mili­ta­rrak, jaso ez ditu­gun trans­fe­ren­tziak, azpie­gi­tu­ra han­diak…). Oro har, 2015ean kupoa­ren ize­nean Hego Eus­kal Herriak Madri­li 1738,07 mili­oi euro ordain­du bazion, 2016an behin-behi­ne­ko kopu­rua 1.746,97 mili­oi euro­ta­ko da.

Eten­ga­be­ko pri­ba­ti­za­zioez gain, publi­ko­tik eki­men pri­ba­tu­ra­ko diru trans­fe­ren­tzia eta alor guz­tie­tan ezar­tzen diren murriz­ke­tak, lan­ga­be­zia modu espo­nen­tzia­lean ari da gora egi­ten. Hor­taz, horrek guz­ti horrek era­kus­ten digu zein den egoe­ra: klase

herri­ta­rrak baz­ter­tu dau­de. Eta baz­ter­ke­ta hori AURREKONTUETATIK has­ten da, lehen esan beza­la hori bai­ta poli­ti­ka eko­no­mi­koa egi­te­ko tres­na nagu­sia, eta hor dago erren­ta sozia­la banatze­ko eta «mer­ka­tuak» (edo kapi­ta­lis­mo harra­pa­ka­riak) era­gi­ten dituen bide­ga­be­ke­riak leun­tze­ko gakoa.

Lan-bal­din­tzak gero eta oke­rra­goak dire­nez (pre­ka­rie­ta­tea, lan­ga­be­zia, mal­gu­ta­su­na, sol­da­tak jais­tea, pen­tsio txi­kiak…), beha­rri­za­nak ere gero eta gehia­go izan­go dira. Gai­ne­ra, egoe­ra horri lotu­ta gero eta gai­xo­ta­sun gehia­go ari dira sor­tzen. Osa­su­na eta hez­kun­tza gutxi­ka-gutxi­ka pri­ba­ti­zatzen ari dira, sek­to­re publi­koa gero eta murritza­goa dela­ko. Etxe­bi­zitza esku­bi­dea ere asko­ri ukatzen zaio, eta horre­kin nego­zioa egi­ten jarraitzen dute ban­kuek eta erai­kun­tza enpre­sek (esplo­ta­zioa, diru-lagun­tzak, zer­ga-arin­ke­tak, jen­dar­tea­ren aur­ka­ko legeak…). Gizar­te pres­ta­zioak eta zer­bitzuak ere gero eta murritza­goak dira, pri­ba­ti­za­tu egi­ten dituz­te eta gero eta bal­din­tza zorrotza­goak bete behar dira zer­bitzu horiek esku­ratze­ko. Kon­tuan har­tu behar dugu, bes­tal­de, zor­petzea masi­boa dela eta, bai alor publi­koan zein pri­ba­tuan, eus­kal arlo finan­tza­rioa porrot egi­te­ko arris­kuan dagoela.

Hala ere, obra «farao­ni­koak» egi­ten (AHTa, Super­He­goa, Super­Por­tua, …) jarraitzen dute, zen­bai­ten pol­tsi­koak betetze­ko. Adi­bi­de esan­gu­ratsu bat: 2010 eta 2018 urteen artean, Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koak AHTri bide­ra­tu­ta­ko aurre­kon­tua 2.570,74 mili­oi­koa da; bitar­tean 2016an Etxe­bi­zitza Sail­bu­ruor­detza guz­tia­ri 108,9 mili­oi dago­kio, hau da, AHTn 8 urte­tan eta etxe­bi­zitza poli­ti­kan 25 urte­tan gas­ta­tu­ko dena ber­di­na da. Izan ere, hala azal­du dai­te­ke Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko (ez dau­ka­gu Nafa­rroa­ko datu­rik) biz­tan­leen %1,67k onda­sun osoa­ren %44,78 kon­tro­latzea, biz­tan­leen %8k hila­be­te osoa 500 euro baino gutxia­go­ko sarre­re­kin bizi behar duen bitar­tean eta biz­tan­leen % 36,33 Pobre­zia­ren Muga­ren azpi­tik kokatzen den bitar­tean. Agian, lan egi­te­ko garaian (16−64 urte bitar­tean) dau­den per­tso­nen %30 era­ba­te­ko pobre­zian bizi iza­tea da datu­rik arriskutsuena.

2016ko aurre­kon­tuek, hutsa­lak iza­teaz gain, alder­di poli­ti­koek alda­rri­katzen dituz­ten hel­bu­ruei ez die­te eus­ten berri­ro ere

Zorra­ren pisua han­ditzeak hurren­go hamar­ka­da osoa­ren bene­ta­ko jen­dar­te gas­tua bal­din­tzatzea dakar, non kupoak, zorra ordain­tzeak eta arlo publi­koa­ren jar­due­ra buro­kra­ti­koek ia bil­du­ta­ko diru osoa esku­ra­tu­ko bai­tu­te. Esan beza­la, 2016rako Madri­lek mila mili­oi euro baino gehia­go jaso­ko du Eus­ka­di Erki­de­go­ko kupoak eta Nafa­rroa­ko Foru Auto­no­mia­ren kon­tzer­tu eko­no­mi­koa ordain­tze­ko; honi egun pai­ratzen ari garen gehie­giz­ko zor­petzea gehi­tu behar dio­gu. Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko zor publi­koa 12 aldiz bider­ka­tu da azken zaz­pi urtee­tan. 2016rako Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko zorra­ren kar­ga finan­tza­rioa 1.170,123 mili­oi euro­ta­ra hel­du­ko da (892 mili­oi diru-itzul­tze nagu­sia eta 278,13 mili­oi intere­sak). Soi­lik azke­ne­ko bi urtee­tan, kar­ga finan­tza­rioa %43,6a igo da (2014ean 815 mili­oi ziren). Kri­si garai­ko murriz­ke­tek hez­kun­tza, Osa­ki­detza eta etxe­bi­zitza beza­la­ko sai­le­ta­ko diru sarre­re­tan era­gi­ten segitzen dute. Adi­bi­dez, 2016an Etxe­bi­zitza Sail­bu­ruor­dea­ren gas­tu oro­ko­rra (Admi­nis­tra­zio Publi­koa­ren per­tso­na eta jar­due­ra gas­tu guz­tiak bar­ne) 108,91 mili­oi euro­koa izan­go da, 2008an 204,33 mili­oi­koa izan zenean (2016ko pre­zio kons­tan­te­tan 224 mili­oi izan­go zire­la­rik). Bene­ta­ko zen­ba­kie­tan, 2008 – 2016 urte bitar­tean Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko etxe­bi­zitze­ta­ko gas­tua %51 murriz­tu da.

Osa­sun­gin­tza­ko gas­tua aurre­kon­tue­ta­ko sai­lik han­die­na da. Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koan 2016an 3.421,97 mili­oi­ta­koa da, bene­ta­ko gas­tuan %2,2ko murriz­ke­ta supo­satzen due­la­rik 2008 – 2016 urte bitartean.

Hain da lotsa­ga­bea kla­se poli­ti­koa ezen esa­ten dute­na ere bete iza­ten ez bai­tu­te. Legea­ren beha­rrez­ko dekre­tuak, urte­ko murriz­ke­tak, aurre­tik murriztutako

aurre­kon­tuen murriz­ke­tak… ikus­ten ditu­gu. Ondo­rioz, aurre­kon­tuek, doku­men­tu beza­la, gal­du dute euren fun­t­sa juri­di­koa eta antzu bila­ka­tu dira. Gober­nu des­ber­di­nek esa­ten digu­te aurre­kon­tuak aha­lik eta sozia­le­nak dire­la; errea­li­ta­tean, aurre­kon­tuek adie­raz­ten digu­te eus­kal era­kun­de publi­koek egi­ten duten jen­dar­te gas­tu zuze­na hon­do­ratzen doa­la. Aurre­kon­tua­ren %70a gas­tu sozia­le­ra bide­ratzen dela, ez dagoe­la diru gehia­go, garai hobea­goak eto­rri­ko dire­la beza­la­ko esal­diak esa­ten hasi­ko zaiz­ki­gu. Euren komu­ni­ka­bi­deak era­bil­tzen dituz­te gezu­rrak zabal­tze­ko, iru­zur egi­te­ko eta mani­pu­latze­ko. Aurre­kon­tuan gas­tu fis­ka­lak eta kupoa kon­tuan har­tu­ta, 2016an Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koan gas­tu sozia­la bene­tan aurre­kon­tua­ren %42a supo­satzen du. Bada, jen­dar­tea babes­te­ko aurreko
ntu guz­tiak alde­ratzen badi­tu­gu BPGre­kin, Hego Eus­kal Herrian bere «hiritar»ren artean, bes­te herri batzue­tan «hiru­ga­rren mun­dua­ren­tza­ko lagun­tza» den BPGren %0,7 baino askoz gutxia­go gas­tatzen ari dela iku­si­ko dugu.

Pre­ka­ri­za­zioa­ri aurre egi­te­ko, anto­latzea eta borro­katzea bes­te auke­ra­rik ez dugu

Egoe­ra horren aurrean zera ozen esa­tea dagokigu:

Ez dire­la aurre­kon­tu par­te-har­tzai­leak egin­go. Lehe­nik eta behin ezta­bai­da eta baliz­ko zuzen­ke­tak aurre­kon­tuen atal bati egi­ten zaiz­kio­la­ko baka­rrik: gas­tuen aurre­kon­tua. Eta horrek bere­bi­zi­ko garran­tzia dau­ka, diru-sarre­ren ata­lak bal­din­tzatzen bai­tu aurre­kon­tue­tan gas­ta­tu dai­te­kee­na. Bes­tal­de, herri­ta­rrok eta era­gi­le sozia­lok ezin dugu­la­ko aurre­kon­tu doku­men­tua­ren ela­bo­ra­zio eta ezta­bai­dan par­te hartu.

Ez dela abe­ras­ta­su­na modu ore­ka­tua­goan bana­tu­ko, kapi­ta­la­ren erren­tei, alo­kai­ruen erren­tei eta enpre­sa-ira­ba­ziei egi­ten zaion tra­tua bere­zia dela eta, iru­zur fis­ka­la­re­kin bukatze­ko gel­di­ta­su­na dela eta, poli­ti­ka sozia­le­tan gas­tatze­ko boron­da­te eza dela eta… 2014, 2015 eta 2016ko aurre­kon­tue­tan DBE urte­ro %7a murriz­tu da (%21a oro­ta­ra); defen­datzen dugun Pobre­zia­ren Muga­tik (BPGren %37,5 per capi­ta) oso urrun dagoen prestazioa.

Ez dire­la ber­ma­tu­ko oina­rriz­ko esku­bi­deak (etxe­bi­zitza iza­te­ko esku­bi­dea iza­tea eta pobre­zia­ren muga­tik –lurral­de­ko BPG per capi­ta­ren %37,5– gora­ko diru-sarre­rak iza­tea) ezta kali­ta­tez­ko zer­bitzu publi­ko sozia­lak ber­ma­tu­ko ere.

Beraz, pre­miaz­koa da eko­no­mia demo­kra­ti­zatzea bizi dugun egoe­ra pre­ka­rioa­ri muga jar­tze­ko. Eta pre­miaz­koa da jen­dar­tea eral­datzea eta sis­te­ma eko­no­mi­ko berria gau­zatzen joa­tea, jen­dar­te osoa­ren onurarako.

Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik eskatzen dugu aurre­kon­tuak egi­te­ko eta era­ba­kiak har­tze­ko par­te har­tu ahal iza­tea, per­tso­nok ditu­gun beha­rri­za­nei eran­tzu­te­ko modu­ko aurre­kon­tuak egin ditza­gun. Horre­ta­ra­ko, anto­la­tu egin behar dugu, borro­ka­tu eta agin­ta­riei gogo­ra­ra­zi esku­bi­deak ez dire­la nego­ziatzen ezta hitzar­tzen ere, erres­pe­ta­tu egi­ten dire­la eta bitar­te­koak jar­tzea dago­kie­la horiek ber­ma­tuak izan dai­te­zen. Beraz, herri­tar guz­tioi dei egi­ten dizue­gu mobi­li­za zai­tez­ten: ate­ra kale­ra, mobi­li­za­tu eta egin borro­ka. Aurre­kon­tuak par­te-har­tzai­leak izan dai­te­zen eta abe­ras­ta­su­na banatze­ko balio deza­ten.

BORROKATU ZURE ESKUBIDEEN ALDE! EGIN AURRE PREKARIETATEARI!

JENDARTEA ERALDATU!

Eus­kal Herrian 2015-12-22

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.