Ezta­bai­da­ren tes­tuin­gu­rua eta tes­tuin­gu­rua­ren ezta­bai­da (III), Aben­dua­ren 20ko hau­tes­kun­deak adi­bi­detzat hartuta

[wpdm_​package id=73824 template=«5626a56d8b584»]

Dagoe­ne­ko hasie­ra eman zaio Abian ezta­bai­da­ren lehen fasea­ri. Ohi den beza­la, gure kole­ki­boak muzin egi­ten dio zurru­mu­rru-mun­dua­ri, eta soil-soi­lik egiaz­ta­tu­ri­ko infor­ma­zioak har­tzen ditu­gu oina­rritzat, hor­taz, alde bate­ra utzi­ko ditu­gu herrial­dee­ta­ko asan­bla­de­tan ego­ni­ko par­te har­tzai­le-kopu­rua­ren igu­ru­ko ber­tsio des­ber­di­nak. Ezker aber­tza­le osoa­ren arte­ko ezta­bai­da bizia­go­tu eta sakon­du aha­la, espe­ro deza­gun kopu­ru horrek gora egi­tea. Kez­ka­ga­rria izan­go litza­te­ke mili­tan­te-kopu­rua ape­nas igotzea, ñabar­du­ra dra­ma­ti­koe­kin, zen­bait kon­tu­ren adie­raz­ga­rri izan­go litza­te­kee­la­ko, hala ere, horri buruz­ko sus­mo oke­rrak adie­ra­zi aurre­tik, datu gehia­go edu­ki behar ditu­gu. Agian, hala­ko­rik ger­ta lite­kee­la­koan, tal­de anto­latzai­leak gal­de­ra esan­gu­ratsu batzuk egin diz­kie par­te har­tzai­leei, geroa­go labur­ki azter­tu­ko ditugunak.

Orain­go tes­tuin­gua­ren azter­ke­ta egin nahi dugu edo, nahi iza­nez gero, koiun­tu­ra luzea­re­na, modu batean edo bes­tean Abian ezta­bai­dan era­gi­na izan­go due­na. Bis­ta­koa den beza­la, aben­dua­ren 20ko esta­tu­ko hau­tes­kun­deez gain, Sor­tu­ren 2015eko aza­roa­ren 26ko Hau­tes­kun­de espai­no­le­tan inda­rrak bil­du pro­ze­su inde­pen­den­tis­ta sen­do­tu eta azkar­tze­ko doku­men­tuaz ari gara. Doku­men­tuan zen­bait gau­za dei­ga­rri ger­tatzen dira:

Lehe­nik, amai­tu berri den laur­te­ko ins­ti­tu­zio­na­la­ri dago­kio­nez, ez da egi­ten era­gin­kor­ta­sun poli­ti­koa­ren ingu­ru­ko inola­ko balo­ra­zio­rik. PPren era­ba­te­ko gehien­goa eta PSOE, UPyD eta bes­te indar poli­ti­ko batzuen espai­no­lis­moa zapal­gai­lu beza­la ari­tu dira herri eta kla­se zapal­duen esku­bi­de nazio­nal eta sozia­len kon­tra. Laur­te­ko horre­tan, Espai­nia­ko par­la­men­tua izan da inbo­lu­zio zen­tra­lis­ta eta anti­de­mo­kra­ti­koa legi­ti­matze­ko era­gi­le nagu­sie­ta­ko bat. Desego­kia izan da, Sor­tuk aldi horren ingu­ru­ko aipa­me­nik ez egi­tea. Edo, ez al da egon ezer posi­ti­bo­rik? Ez al da egon akatsik eta hutse­gi­te­rik, hai­se­ra­ko itxa­ro­pe­na muga­tu duten ozto­po gaindiezinak?

Biga­rre­nik, epe labur eta ertai­ne­ra jar­dun par­la­men­ta­rioan seku­la­ko erron­kak gain­di­tu behar dire­la aitor­tzen bada ere eta, era berean, Kons­ti­tu­zioa­re­ki­ko haus­tu­ra­ren alde zeu­den esta­tu­ko inda­rrek nabar­men egin dute­la atze­ra onar­tzen bada ere, berriz, Madri­le­ko jar­du­na­ren ingu­ru­ko isil­ta­sun media­ti­ko han­dia gain­ditzea­ri dago­kio­nez, ez da azal­pe­nik txi­kie­na ere ema­ten, sal­bu eta web-orrial­dee­ta­ko minu­tu gutxi­ko inter­ben­tzioak. Horrez gain, kale­ko mobi­li­za­zio guz­tiz urria eta Sor­tu bar­nean exis­titzen ez den pres­ta­kun­tza poli­ti­ko eta teo­ri­koa dira isil­ta­su­na eta ezja­kin­ta­su­na ezar­tzen dituz­ten azken ele­men­tuak. Arra­zoi horiek guz­tiak eta bes­te batzuk dire­la eta, geroz eta mili­tan­te gehia­gok gal­de­ra logi­ko bat egi­ten dute: «Madri­le­ra… zer­ta­ra­ko?» Sor­tu­ren ora­ni­go zuzen­da­ritzak doku­men­tuan adie­raz­ten duen beza­la­xe. Ala­bai­na, eran­tzun dezep­zio­na­ga­rri eta arris­kutsua ema­ten du.

Hiru­ga­rre­nik, zer­ga­tik dezep­zio­na­ga­rria? Hel­bu­ru poli­ti­ko zehatzik eskain­tzen ez dela­ko, lau­so­ta­su­nak eta boron­da­te ona bes­te­rik ez. Zein da Sor­tu­ren oina­rriz­ko pro­gra­ma, EH Bil­du­ri boz­katze­ko doku­men­tu horre­tan ere ez ager­tze­ko, labur bada ere? Edo, Sor­tuk ez ote dau­ka EH Bil­du­re­na baino gizarte‑, herri- eta kla­se-edu­kiz bete­ri­ko pro­gra­ma erra­di­ka­la­go­rik? Gau­za bat da EH Bil­du, bai­na bes­te bat Sor­tu, mili­tan­teen kon­tzien­tzia­ri eta pres­ta­kun­tza­ri dago­kie­nez, EH Bil­du­ren aurrean joan behar duelako.

Lau­ga­rre­nik, zer­ga­tik arris­kutsua? Zehaz­tu­ga­be­ta­sun oro­ren era­gin nega­ti­boez gain, doku­men­tuan aurre­ti­ko lau­ro­gei urtee­tan egin­da­koa baz­ter­tu egi­ten dela­ko, oso urrats arris­kutsua ema­nez, ira­kur dezagun:

Hau­tes­kun­de haue­tan bi ere­du izan­go ditu­gu lehian: azken 40 urteo­ta­ko porrot egin duten erre­ze­te­kin jarrai­tu nahi dute­nak bate­tik, batzuk ezke­rra­go­tik eta bes­teak eskui­na­go­tik; eta buru­ja­be garen indar eta pro­po­sa­me­nak bestetik.

Non egin dute porrot «ezker­tiar erre­ze­tek»? Ez da aipatzen. Harria bota eta eskua gor­de, Sor­tu­ren orain­go zuzen­da­ritzak maiz era­bi­li­ta­ko tak­ti­ka. Ezker aber­tza­le zabal eta his­to­ri­koa­ren ikus­pun­ti­tik, gaur egun­go Sor­tu exis­titzen bada, EH Bil­du­ren zuzen­da­ritzan orain dau­den indar batzuk ez beza­la, inoiz belau­ni­ka­tu ez den ezker horri esker da, hain zuzen ere. Oina­rri teo­ri­ko, poli­ti­ko eta eti­ko­rik gabe­ko aku­sa­zio horren bitar­tez, Sor­tu­ren orain­go zuzen­da­ritzak Abian ezta­bai­da pozoi­tu egi­ten du, nahi gabe?, «gaiz­toen» eta «onen» arte­ko bereiz­ke­ta indar­tzen bai­tu, antza denez, porrot egin duen ezke­rra eta Espai­nia­ko alder­dien legea onar­tu egin zute­nak, hurre­nez hurren.

Bos­ga­rre­nik, ezke­rra­ri era­soa berretsiz, «sozia­lis­mo» kon­tzep­tua ez da ager­tzen doku­men­tu osoan. Ezker inde­pen­den­tis­ta­ren aipa­me­na behin baka­rrik egi­ten da, eta zen­bait gehia­go­tan hona­ko hauek: ezker aber­tza­lea, herri­tar­ta­su­na, herria eta inde­pen­den­tis­moa modu abs­trak­tuan, «jus­ti­zia sozia­la» eta «bakea». Aitor­tu beha­rra dago ezus­te­ko ede­rra izan dela eus­kal pre­soak askatze­ko alda­rri­ka­pen argia, segu­ru asko, fun­tsez­ko auzi horren gai­nean oina­rriak duen ezi­ne­go­nak bul­tza­tua, Amnis­tia­ren kon­tsig­na­re­kin ikus deza­ke­gun beza­la. Bada, edu­ki sozia­lik ezak, herri eta kla­se lan­gi­lea­ri buruz­ko edu­ki­rik ezak eta klsear­te­ko ideo­lo­gia­ren nagu­si­ta­su­nak EH Bil­du Sor­tu­ri gai­len­tzen zaio­la adie­raz­ten dute, hala ere, Sor­tuk pro­gra­ma estra­te­gi­ko­dun era­kun­de iraul­tzai­lea izan behar­ko luke, mili­tan­te­ek EH Bil­dun defen­da­tu behar dituz­ten tak­ti­kak azal­tzen dituen progama.

Sei­ga­rre­nik, Sor­tuk EH Bil­dun biga­rren mai­la­ko izae­ra due­nez gero, hutsa­lak dira hau­tes­kun­de-inda­rra area­gotze­ko egin­da­ko herri-mobi­li­za­zio­ra­ko deiak, eus­kal kon­tzien­tzia ahu­le­ko edo gabe­ko herri- eta lan­gi­le-sek­to­reen nahiak eta beha­rrak betetzen ez dire­la­ko, horie­ta­ko tal­dea edo­zein dela ere. Pode­mos-ekin dagoen hau­tes­kun­de-lehiak, bes­teak bes­te, lau oina­rriz­ko arra­zoi ditu: espai­niar nazio­na­lis­moa mozo­rrotzen duen iden­ti­ta­te anitze­ko eklek­ti­zis­moa, itxu­raz EH Bil­du­re­na baino «moder­noa­goa» eta oro­bil­tzai­lea den mezu sozia­la, Sor­tuk eta ezker aber­tza­le osoak egi­ten dio­ten «lehia» kas­ka­rra eta heda­bi­deen lagun­tza askoz ere handiagoa.

Sor­tu­ren orain­go zuzen­da­ritza­ren doku­men­tuak bete-betean jotzen du Abian ezta­bai­dan, ezker aber­tza­lea­ren (zen­tzu zaba­lean) zati baten ideo­lo­gia erre­for­mis­ta indar­tuz. Ezta­bai­da­ren tes­tuin­gu­ru poli­ti­koak, kasu hone­tan hau­tes­kun­deak, era­gi­na du Eus­kal Herria­ren tes­tuin­gu­rua­ri buruz­ko ezta­bai­dan, eta hori­xe da ezker aber­tza­le osoa­ren estra­te­gia­ri buruz­ko Abian ezta­bai­dan oina­rria. Edo­zein estra­te­gia lan­tze­ko, sako­ne­ko joe­ren ingu­ru­ko ikus­pe­gi komu­ne­tik abia­tu beha­rra dago, haiek bai­ti­ra den­bo­ra luzez zapal­kun­tza nazio­na­la, kla­se-esplo­ta­zioa eta men­de­ratze patriar­ka­la zehaz­ten dituztenak.

Hori guz­tia kon­tuan edu­ki­rik, eta ezker inde­pen­den­tis­ta­ren etor­ki­zu­na­ri begi­ra, Abian ezta­bai­da­ren garran­tziaz ohar­tu­rik, gure ustez, tal­de anto­latzai­leak par­te har­tzai­leei pasa­tu­ta­ko gal­de­te­gia jen­dau­rrean jar­tzea ego­kie­na izan­go litza­te­ke. Asmo bikoitza era­kutsi nahian gabil­tza: bata, ezker aber­tza­lea­ren iden­ti­ta­tea­ri bera­ri buruz­ko bene­ta­ko ezta­bai­da bul­tzatze­ko nahia, eta bes­tea, gal­de­te­gia­ren eta Sor­tuk egin­da­ko tes­tu­rik gehie­nen arte­ko kali­ta­te-aldea. Bi kon­tras­teok hiru gau­za adie­ra­zi­ko diz­ki­gu­te gutxie­nez: Eus­kal Aska­pe­ne­ra­ko Nazio Mugi­men­duak jasa­ten duen egoe­ra deli­ka­tua, «kan­po­tik» edo «bar­ne­tik» era kons­truk­ti­boan par­te har­tze­ko garran­tzia ‑ira­kur Ezta­bai­da­ren tes­tuin­gu­rua eta tes­tuin­gu­rua­ren ezta­bai­da (II)-, eta Abian pro­ze­sua­ren «lan­gi­le- eta herri-kon­trol» (antze­ko­ta­su­na da) modu­ko bat egi­te­ko fun­tsez­ko garran­tzia, zeren eta buro­kra­ziak, mili­tan­teen gogo kolek­ti­boa ordez­katze­ko duen joe­ra his­to­ri­ko eta objek­ti­boa hasie­ra bate­tik eki­din nahi den nola­bait. Elkar uler­tzen dugu.

Abian pro­ze­sua­ren eztabaida

  1. Zutik Eus­kal Herri­tik gaur egun arte­ko bideaz: balorazioa

    Ata­la:

    1. Aska­pen pro­ze­sua­ren bila­kae­ra oro­ko­rraz (estra­te­gia berri­tuak, jarri­ta­ko oina­rriak, lan ere­muak, ildoak…)

    2. Ezker Aber­tza­lea­ren jar­due­raz (ekin­bi­de poli­ti­koa­ri dago­kio­nez, fun­tzio­na­men­dua­ri buruz…)

  2. Non gau­de?

    Ata­la:

    1. Egun bizi dugun egoe­ra­ri buruz­ko gogoeta

    2. Esker Aber­tza­lea­ren koka­pe­na tes­tuin­gu­ru horretan

    3. Ondo­rio Nagu­siak: kon­pon­du beha­rre­ko ara­zoak, aska­tu beha­rre­ko korapiloak

  3. Nora goaz? Gure estra­te­gia eraberritzen

    Ata­la:

    1. Estra­te­gia­ren ardatz nagusia

    2. Prozesu/​mugimendu inde­pen­den­tis­ta­ren oinarriak

    3. Proiek­tu poli­ti­koa (estra­te­gia­ren oina­rriak, ildoak eta gara­pen dinalikoa)

  4. Ezker Aber­tza­le eraberritua

    Ata­la:

    1. Defi­ni­zioa

    2. Fun­tsez­ko baloreak

    3. Posi­zio­na­men­dia (gizar­tea­ri, fron­te zaba­la­ri, fron­te sozia­la­ri…) begira

    4. Anto­la­men­dua eta dinamikak

Petri Reka­ba­rren

Eus­kal Herrian, 2015eko aben­duak 8

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *