Gerra­rik ez! babes esku­bi­de uni­ber­tsa­la­ren alde /​por el dere­cho uni­ver­sal al refugio

[EUS] [ES]

Elkar­ta­sun han­di­ko bola­da bat zabal­du da Men­de­bal­dean. Ema­ten du bat-batean jabe­tu gare­la Medi­te­rra­neoa zehar­ka­tu nahi duten mila­ka lagu­nen dra­maz. Hamar­ka­daz hamar­ka­da para­je guz­tie­ta­ko migratzai­leek itsa­soa­ren bidea har­tu dute hautsi­ta­ko gizar­tee­ta­tik, gerre­ta­tik edo mise­ria­tik ihe­siz. Afri­kan edo Asian ger­tatzen den legez, gataz­ka haie­ta­ko asko egon­kor­tu eta ahaz­tu egin dira. Hain zuzen ere, orain gerra­ren eta txi­ro­ta­sun larri­ko bik­ti­mei lagun­tze­ko prest ager­tzen diren poten­tzia mun­dia­lak dira gataz­koi eus­ten diotenak.

Zaha­rrak berri ordea. Hamar­ka­dak dira poten­tzia eko­no­mi­ko eta mili­ta­rrek, beraien bote­rea tokian toki ziur­tatze­ko asmoz, ber­to­ko esta­tu edo­ta era­kun­deen alde egin dute­la, jiha­dis­tak bar­ne, eze­gon­kor­tze-kan­pai­nak edo­ta gataz­ka etni­ko-erli­jio­soak balia­tuz. Ekial­dea kon­trol­pean iza­te­ko borro­ka sutsu horren adi­bi­de­rik adie­raz­ga­rrie­na Irak (2004) dugu. NATO­ren esku har­tze hark gizar­tea­ren era­ba­te­ko zati­katzea eta inoiz ez beza­la­ko giza hon­da­men­dia era­gin zituen, bai­na aldi berean egun­do­ko ete­kin eko­no­mi­koa eka­rri zien AEBei eta bere alia­tuei. Siria jazar­pen inpe­ria­lis­ta­ren bes­te adi­bi­de bat baino ez da. Zonal­dean dituz­ten interes mili­tar, eko­no­mi­ko eta geo­es­tra­te­gi­koak defen­datze alde­ra, armen mer­ka­tua kon­tro­latzen duten poten­tzia mili­tar eta eko­no­mi­ko han­diek alder­di bata­ri zein bes­tea­ri lagun­du die­te azken lau urteo­tan, armak, dirua edo entre­na­men­dua eskai­niz. Horren emaitza aski eza­gu­na da: hamai­ka mila hil­da­ko eta mili­oi­ka ihes­la­ri eta erre­fu­xia­tu. Orain­go hone­tan Men­de­bal­deak Bashar Al Assad-ek bote­rea gal­tzea nahi du, edo bes­te­la NATO­ren esku har­tzea jus­ti­fi­ka­tu­ko lukeen egoe­ra eze­gon­kor bat sorra­ra­zi. Bal­din­tza hauek dira, hain zuzen, 2012an Libian eman zire­nak Gada­fi­ren erail­ke­ta era­gi­nez eta Men­de­bal­de­ko jarre­ra poli­ti­ko­tik ger­tu zeu­den inda­rrek gober­nua har­tzea ahal­bi­de­tuz. Bai­na, zer interes dute poten­tziek zonal­de haue­tan? Batez be, ber­tan opa­roak diren petro­lioa­ren eta gasa­ren era­ba­te­ko kon­tro­la, hala nola akui­fe­roen jabe­goa, zei­na Siria­ren kasuan esta­tua­ren esku dagoen.

Bes­te alde bate­tik, esan beha­rra dago inter­ben­tzio mili­tar hauek guz­tiak gure zer­ge­kin finan­tzatzen dire­la, eta gure etxe­tik ger­tu dau­den koar­tel, entre­na­men­du zelai eta ins­ta­la­zio mili­ta­rre­tan anto­latzen dire­la. Eta jaki­na, gerra hauen eran­tzu­leen artean arma­gin­tza indus­tria­ren garran­tzia azpi­ma­rra­tu behar dugu. Eus­kal Herria­ren kasuan, ehun­da­ka enpre­sek arti­lle­ria-pie­za, hegaz­kin mili­tar, misil, per­tso­nen kon­tra­ko mina eta bes­te hain­bat leher­gai­lu ekoiz­ten dituz­te, gataz­kan bizi diren herrie­tan heriotza eta hon­da­me­na zabal­duz. Enpre­sa hauen artean, Zamu­dio­ko ITP edo Getxo­ko SENER aipa deza­ke­gu, diru-lagun­tza publi­koak jasotzen dituztenak.

Zorio­nez, tal­de etni­ko eta erli­jio­so ezber­di­nen 3 mili­oi lagun bizi diren lurral­de batean, kur­duek Roja­va deitzen dio­te­na ale­gia, buru­ja­betza proiek­tu iraul­tzai­lea sor­tzen ari da, demo­kra­zia par­te-har­tzai­lea martxan jarriz, balia­bi­deak komu­ni­ta­teen artean elkar­ba­na­tuz, kolek­ti­bo­ki lan egi­nez, eta Esta­tu Isla­mi­koa­ri buru-bela­rri aurre egi­nez. Bai­na age­rian da inpe­ria­lis­moak ez due­la begi onez ikus­ten. Proiek­tu buru­ja­be hau era­soen jomu­ga bila­ka­tu da, batez ere Tur­kia­re­nak, herri kur­dua­ren ausar­dia­ren aur­ka­ko gerra piz­tu duelarik.

Ezetz esa­ten dio­gu edo­zein esku-har­tze inpe­ria­lis­ta­ri, kon­tuan har­tuz ez dire­la soi­lik izae­ra mili­ta­rre­koak, bai­zik eta herrien itotze eko­no­mi­koak ere popu­la­zio des­pla­za­men­duak era­gi­ten ditue­la. Hone­la, erre­fu­xia­tua­ren izae­ra, leku segu­ru batean eta duin­ta­su­nez bizitze­ko bere jaio­te­rri­tik zen­bait arra­zoi dire­la medio, eko­no­mi­koak, gene­ro­koak, sexu disi­den­tzia­koak, ideo­lo­gi­koak, etni­koak, erli­jio­so­koak eta abar, alde egin behar dion oro­ri ber­ma­tua izan behar­ko litzateke.

GERRARIK EZ, ESKU-HARTZE INPERIALISTEI EZ

GORA HERRION BORROKAK

Una ola de fer­vor huma­ni­ta­rio reco­rre Occi­den­te. Pare­ce que de mane­ra brus­ca hemos toma­do con­cien­cia del dra­ma de miles de per­so­nas que tra­tan de cru­zar el Medi­te­rrá­neo. Duran­te déca­das, miles de migran­tes empren­die­ron la ruta del mar des­de todos sus pun­tos, per­so­nas que huyen de socie­da­des frag­men­ta­das fru­to de con­flic­tos béli­cos y eco­nó­mi­cos, algu­nos olvi­da­dos, cro­ni­fi­ca­dos, como ocu­rre en Áfri­ca y Asia, ali­men­ta­dos por las mis­mas poten­cias que hoy pare­cen estar dis­pues­tas a aco­ger a las víc­ti­mas de la gue­rra y de la pobre­za extrema.
Pero nada de esto es nue­vo, des­de hace déca­das, las dife­ren­tes poten­cias eco­nó­mi­cas y mili­ta­res han cola­bo­ra­do con esta­dos y/​o diver­sas orga­ni­za­cio­nes, entre ellas las yiha­dis­tas, para garan­ti­zar su con­trol sobre la región a tra­vés de la des­es­ta­bi­li­za­ción y el con­flic­to étni­co-reli­gio­so. Irak (2004) fue uno de los máxi­mos expo­nen­tes de esta encar­ni­za­da bata­lla por con­tro­lar orien­te, y el resul­ta­do de la inter­ven­ción de la OTAN ha pro­vo­ca­do no sólo la abso­lu­ta frag­men­ta­ción social del país, si no una catás­tro­fe huma­ni­ta­ria sin pre­ce­den­tes, pero de jugo­so rédi­to eco­nó­mi­co para EEUU y sus alia­dos. Siria es otro ejem­plo del hos­ti­ga­mien­to impe­ria­lis­ta. Des­de hace 4 años las gran­des poten­cias eco­nó­mi­cas y mili­ta­res que con­tro­lan el mer­ca­do de las armas están arman­do, finan­cian­do y entre­nan­do a los dife­ren­tes ban­dos en con­flic­to, algu­nos de los cua­les man­tie­nen incues­tio­na­bles lazos con el ISIS, para defen­der sus intere­ses mili­ta­res, eco­nó­mi­cos y geo­es­tra­té­gi­cos en la zona. El resul­ta­do ya lo cono­ce­mos, dece­nas de miles de per­so­nas muer­tas y millo­nes de des­pla­za­das y refu­gia­das. En el caso de occi­den­te la inten­ción es aumen­tar las ten­sio­nes den­tro del país y pro­vo­car o bien la caí­da de Bashar al Assad, o bien pre­ci­pi­tar un con­tex­to de ines­ta­bi­li­dad sufi­cien­te que lle­ve a la OTAN a jus­ti­fi­car una inter­ven­ción. Estas con­di­cio­nes ya se pro­du­je­ron en Libia en el 2012 y aca­ba­ron con el ase­si­na­to de su pre­si­den­te Gada­fi y el gobierno del Esta­do en manos de fuer­zas polí­ti­cas lea­les a las pos­tu­ras de occi­den­te. Pero, ¿qué intere­ses per­si­guen las dife­ren­tes poten­cias en estas regio­nes? Fun­da­men­tal­men­te, el con­trol abso­lu­to del acce­so al petró­leo y del gas que abun­da en esa zona y que en el caso de Siria es de con­trol esta­tal, y de los acuí­fe­ros de la región.
Por otro lado, no pode­mos dejar de decir que las inter­ven­cio­nes mili­ta­res que lle­van los dife­ren­tes gobier­nos en estas regio­nes se finan­cian con nues­tros impues­tos y se pre­pa­ran en los cuar­te­les, los cam­pos de entre­na­mien­to y el res­to de ins­ta­la­cio­nes mili­ta­res que hay cer­ca de nues­tras casas. Y por supues­to, no pode­mos dejar de citar entre los res­pon­sa­bles de estas gue­rras a la indus­tria arma­men­tís­ti­ca. En el caso de Eus­kal Herria, cien­tos de empre­sas tra­ba­jan en la fabri­ca­ción de pie­zas de arti­lle­ría, avio­nes mili­ta­res, misi­les, minas anti­per­so­nas y otros arti­lu­gios que aca­ban sien­do emplea­dos para pro­vo­car muer­te y des­truc­ción en los paí­ses en con­flic­to. Entre estas empre­sas pode­mos nom­brar unas cuan­tas como ITP en Zamu­dio, o SENER en Getxo, empre­sas sub­ven­cio­na­das con dine­ro públi­co y, aun­que parez­ca increíble.
Afor­tu­na­da­men­te, en un terri­to­rio don­de habi­tan tres millo­nes de per­so­nas de dife­ren­tes gru­pos étni­cos y reli­gio­sos, lo que los kur­dos lla­man Roja­va, se está ges­tan­do un pro­yec­to eman­ci­pa­dor y revo­lu­cio­na­rio, ponien­do en prác­ti­ca una demo­cra­cia par­ti­ci­pa­ti­va, repar­tien­do los recur­sos entre sus comu­ni­da­des, tra­ba­jan­do en colec­ti­vo y defen­dién­do­se con uñas y dien­tes del mons­truo Esta­do Islá­mi­co. Pero es evi­den­te que éstos no entran den­tro de los pla­nes del Impe­ria­lis­mo. Dicho pro­yec­to eman­ci­pa­dor es el blan­co de los ata­ques, sobre todo por par­te de Tur­quía, en la que en estos momen­tos ha des­ata­do una gue­rra sin cuar­tel con­tra la deter­mi­na­ción del pue­blo kurdo.
Deci­mos no a cual­quier tipo de inter­ven­ción impe­ria­lis­ta, tenien­do en cuen­ta que este tipo de inter­ven­cio­nes no son sólo exclu­si­va­men­te de carác­ter mili­tar si no que tam­bién están basa­das en el estran­gu­la­mien­to eco­nó­mi­co de los pue­blos y que gene­ran igual­men­te el des­pla­za­mien­to de la pobla­ción. Enton­ces, el carác­ter de “refu­gia­do” debe­ría ser reco­no­ci­do a cual­quier per­so­na que por cual­quier tipo de cau­sa, ya bien sea eco­nó­mi­ca, de géne­ro, de disi­den­cia sexual, ideo­ló­gi­ca, étni­co, reli­gio­sa etc. quie­ra des­pla­zar­se de su país de ori­gen bus­can­do un lugar segu­ro don­de esta­ble­cer­se y vivir con dignidad.

NO A LAS GUERRAS, NO A LAS INTERVENCIONES IMPERIALISTAS

ARRIBA LOS PUEBLOS EN LUCHA

manifesación

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *