Gas­teiz eta Donos­tian atxi­lo­ta­tu­ta­ko 7 lagu­nei buruz­ko AAEA­ren pren­t­sa oharra

Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­lak gutxie­nez zaz­pi lagun atxi­lo­tu ditu Gas­tei­zen eta Donos­tian “terro­ris­moa gorai­patzea­ren” aku­sa­zio­pean. Honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:

Ohi­koa bihur­tzen ari da “terro­ris­moa gorai­patzea” lepo­ra­tu­ta ezker aber­tza­le­ko mili­tan­te­ak atxi­lotzea eta eki­tal­di publi­koak debe­katzea. Hori da, behin­tzat, Esta­tu espai­no­la­ren txa­ku­rrek (uni­for­me­du­nek zein gor­ba­ta­du­nek) era­bil­tzen duten aitza­kia. Pre­soen esku­bi­deak alda­rri­katzea edo­ta erre­pre­sa­lia­tuen izae­ra poli­ti­koa defen­datzea “bik­ti­men memo­ria­ri” era­so egi­tea omen da.

Errea­li­ta­teak, ordea, era­kus­ten digu faxis­tei ez zaiz­kie­la bate­re axo­la beraiek bik­ti­mak deritza­te­nak. Axo­la zaien baka­rra herria mututzea da ber­tsio ofi­zia­la ez den bes­te iritzi­rik entzun ez dadin. Atxi­lo­tuek bik­ti­mak umi­liatzen dituz­te­la dio­te Espai­nia­ko Esta­tu­ko ordez­ka­riek, bai­na bene­tan umi­la­zioa bilatzen dute­nak beraiek dira. Eus­kal Herria oinaz­pian man­ten­tzea eta his­to­ria desitxu­ra­tua idaz­tea bilatzen dute. 

Faxis­tek euren ibil­bi­de lotsa­ga­rri eta kri­mi­na­la zuri­tu nahi duten garai haue­tan inoiz baino garran­tzitsua­goa bihur­tzen da Herriak memo­ria his­to­ri­koa­ri hel­tzea, gau­za bakoitza­ri bere ize­nez deitzea: faxis­ta­ri faxis­ta eta borro­ka­la­ria­ri borro­ka­la­ri. Alder­dien legea, “bik­ti­men erres­pe­tu­ra­ko” legeak eta oro har herria­ri ahoa estal­tzea bilatzen duen edo­zein neu­rri gain­ditze­ko momen­tua da. Adie­raz­pen aska­ta­su­na esku­ratzea gares­ti jarri nahi digu­te eta borro­ka hau ema­te­ko ordua da.

Azke­nik, atxi­lo­tu­ta­ko per­tso­na guz­tiei gure elkar­ta­su­na adie­raz­tea eta beraien aska­ta­su­na gal­de­gi­teaz gain, Espai­nia­ko Poli­zia eta Guar­dia Zibi­la­ren kan­po­ratzea ere alda­rri­katzen dugu. Alde hemen­dik! Zuek zare­te terroristak!

Eus­kal Herrian, 2015eko irai­la­ren 17an.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *