Alber­to Pla­zao­la­ren atxi­lo­ke­ta­ren aurrean

Poli­zia fran­tse­sak Alber­to Pla­zao­la Oña­ti­ko pre­so poli­ti­ko ohia atxi­lo­tu zuen atzo Espai­niak jarri­ta­ko Euro­agin­du bat tar­te­ko. Alber­to iaz­ko aben­duan gel­di­tu zen aske kar­tze­lan 24 urte eman eta gero. Atxi­lo­ke­ta berri honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak zera adie­ra­zi nahi du:
Alber­to Pla­zao­la­ren atxi­lo­ke­ta­ren bene­ta­ko arra­zoiak ez dira berriak. Esta­tu espai­no­lak eta bere esku­tik Esta­tu fran­tse­sak Eus­kal Herria men­pe­ratze­ko apli­katzen duten estra­te­gia erre­pre­si­bo oso baten bai­tan uler­tzen da atxi­lo­ke­ta hau. Kasu hone­tan pre­so poli­ti­koen zigo­rren luza­pe­na­ri dago­kion arloa­ren bai­tan kokatzen da, San­tia­go Arroz­pi­de­ren atxi­lo­ke­ta bezala.
Hamar­ka­dak dara­matza­te bi esta­tu kri­mi­na­lek pre­so dau­den mili­tan­teen aur­ka­ko gerra ziki­na era­bil­tzen. Horre­ta­ra­ko dis­per­tsioa asma­tu zuten, pre­so poli­ti­koen­tza­ko espetxe arau­di bere­zia, iso­la­men­dua, seni­deen era­bil­pen maquia­ve­li­koa eta bete­ta­ko zigo­rren luza­pe­ne­ra­ko 1972006 dok­tri­na, bes­te asko­ren artean. Iaz, zigo­rrak luzatze­ko modu berri bat jarri zuten martxan: Fran­tzia­ko kar­tze­le­tan bete­ta­ko den­bo­ra kon­tu­tan ez har­tzea, hain zuzen ere.
Modu hone­tan, esta­tuek pre­so poli­ti­koak psi­ko­lo­gi­ko­ki apur­tzea bilatzen dute, ondo­rioz, mili­tan­te moduan ere apur­tze­ko. Eta ez gai­te­zen tron­pa­tu, zigor hauek ez bai­tau­de soi­lik pre­so poli­ti­koei zuzen­du­ta, Eus­kal Herri­ko mili­tan­tzia erre­bel­dea­ri bai­zik. Pre­so poli­ti­koak eta borro­kan ero­ri­ta­koak dira jen­de asko­ren­tzat kohe­ren­tzia ere­du nagu­sia, borro­ka­ra lotze­ko erre­fe­ren­te­rik garran­tzitsue­na eta, hori jaki­nik, esta­tuek mili­tan­te hauen damutzea bilatzen dute herri oso bat des­ak­ti­batze­ko meka­nis­mo gisa.
Des­ak­ti­ba­zioa­ren logi­ka berean koka­tu­ko lira­te­ke, bakoitza bere mai­lan, tor­tu­rak, erail­ke­tak, bahi­ke­tak, jipoiak (esta­tuen estol­de­ta­tik dato­ze­nak zein “lega­lak”). Hauen bitar­tez esta­tuek herrian izua zabal­tzea bila­tu dute mili­tan­te­ak des­ak­ti­batze­ko. Erre­pre­sio mota finak dira, kon­tzien­tea den mili­tan­te­aren­gan era­gi­tea bilatzen dute­nak kon­tzien­tea ez dena­ri aha­lik eta enba­ra­zu txi­kie­na egi­nez, lokar­tu­ta jarrai dezan.
Hor­taz, etsaia herria­ri azken mutu­rre­koa ema­tea bilatzen ari dela­rik, inoiz baino garran­tzitsua­goa da auzoz auzo eta herriz herri Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko izae­ra faxis­ta azal­tzea, herri honen bihotzean piz­tu­rik dagoen borro­ka­ra­ko suga­rrak piz­tu­rik jarrai dezan. Anto­la­tu eta borrokatu!
Eus­kal Herrian, 2015eko irai­la­ren 8a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *