Ad homi­nem argu­dioei stop. Amnis­tia aurrera!

Ad homi­nem argu­dioak dira ezta­bai­da alde bate­ra utzi­ta des­ka­li­fi­ka­zio per­tso­na­le­tan oina­rritzen dire­nak, ezta­bai­dan are­rio duzu­na­ren iritziei aurre egin beha­rrean solas­ki­dea­ren edo­ta haren komu­ni­ta­tea­ren ustez­ko akats eta gabe­ziak azpi­ma­rratze­ko era­bil­tzen dire­nak. «Are­rio baten argu­dioa­ri ezin badio­zu eran­tzun ez dago dena gal­du­ta: irain­du deza­ke­zu» (Elbert Hub­bert).

Mikel Zubi­men­di­ren His­to­ria­ren moto­rraz hitz-asper­tu batzuk arti­ku­lua (Gara, 2015-08-13) ira­ku­rriz gero ad homi­nem argu­dioen adi­bi­de argia aur­ki­tu­ko dugu. «Jen­de bat asper­tu egi­ten da, aspal­di dago asper­tu­ta, eta, hain oker horre­ga­tik, egi­ten ditu egi­ten ditue­nak» dio Zubi­men­dik eta, bes­te batzuen artean, amnis­tia alda­rri­katzen dugu­nok jar­tzen gai­tu horren adi­bi­de. Horri gehitzen dio nagiak eta asper­ga­rriak gare­la eta, gure asper­me­nak ete­nik ez badu buru­ko gaitze­ta­ko pro­fe­sio­nal bat kon­tsul­tatzea pro­po­satzen digu azken auke­ra moduan. Bes­te batzuk bare­ga­rri utzi nahian barre­ga­rri gel­ditzen da.

Orain dela bi hila­be­te bes­te arti­ku­lu batean (Sí a la amnis­tía, Gara, 2015-06-15) alde bakoitzak amnis­tia­ren ingu­ruan zuen jarre­ra argu­dioz azal­tzea­ren beha­rra­ren garran­tzia azpi­ma­rra­tu nuen. Zen­tzu horre­tan ez dugu aurre­ra pau­su­rik iku­si batzuen par­tez eta, behin­tzat publi­ko­ki, gai honen ingu­ruan modu erai­kitzai­le eta kohe­ren­tean ager­tu diren era­gi­le baka­rrak Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua eta Amnis­tia­ren Alde­ko Gutu­na sina­tu zuten 140 erre­pre­sa­lia­tu ohiak izan dira. Gai­non­tze­ko guz­tien par­tez irai­nak bes­te­rik ez. 

Mikel Zubi­men­di­ren kasuan bere ibil­bi­de poli­ti­ko luze eta abe­rat­sa aski eza­gu­na da, Jarrai­ko boze­ra­mai­le zen garai­tik Segu­ran Bata­su­na­ren aur­ka buru­tu­ta­ko ope­ra­zio­raino, eta horre­ga­tik iru­ditzen zait azken arti­ku­lu hone­tan egin due­na baino askoz hobe­to egin deza­kee­la. Ez dakit gaur egun zelan kali­fi­ka­tu­ko lukeen Ramón Jau­re­gi­ren par­la­men­tu­ko eser­le­kuan karea bota zue­ne­koa Lasa eta Zaba­la­ren kasuan PSOEk zuen ardu­ra salatze­ko, edo ETAn mili­tatze­ra pasatze­ko har­tu zuen era­ba­kia. Asper­tu­ta zegoe­la­ko egin zituen egin zitue­nak? Ez dut uste, kon­ben­tzi­tu­ta zegoe­la­ko egin zitue­la ziur nago. 

Horre­ga­tik defen­datzen dugu amnis­tia alda­rri­ka­pen honen ingu­ruan mili­tatzen dugu­nok, kon­ben­tzi­tu­ta gau­de­la­ko. Era ezber­di­ne­tan azal­du dugu zer­ga­tik nahi dugun erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen­tza­ko amnis­tia eta gaur bes­te modu batez egin­go dut, badaez­pa­da orain­dik des­pis­ta­tu­ren bat ente­ra­tu ez bada: ez dugu­la­ko onar­tzen Eus­kal Herria­ren alde eta faxis­moa­ren aur­ka borro­ka egin dute­nen aur­ka­ko inola­ko zigo­rrik. Hori bezain erre­za. Eta horre­ga­tik mani­fes­ta­tu­ko gara Bil­bon amnis­tia­ren alde abuz­tua­ren 29an eta aza­roa­ren 28an. Orain, mani­fes­ta­zio horre­ta­ra joan­go ez dire­nei tokatzen zaie euren jarre­ra­ren zer­ga­tia azal­tzea. Zain gaude.

Sen­doa Jura­do Gar­cía . Amnis­tia­ren alde­ko militantea.

Hona hemen igor­leak aipa­tu­ta­ko artikuloa:

HISTORIAREN MOTORRAZ HITZ-ASPERTU BATZUK

Bar­ka­tu­ko dida­te zahar usai­ne­ko mar­xis­ta eta erro­man­ti­koek, bai­na aspal­dian min­ki­de bate­kin hitz egin beza­la, gero eta kon­ben­tzi­tua­go nago ez kla­se borro­ka eta ez amo­dioa ere ez dire­la his­to­ria­ren moto­rrak. Zien­ti­fi­ko­ki demos­tra­tutzat jo zuten mar­xis­tek giza­te­ria­ren aurre­ra­bi­dea kla­seen arte­ko anta­go­nis­moa zela, eta azal­pen beza­la zer­nahi­ra­ko eta nahi bes­te­tan era­bi­li zuten. Erro­man­ti­koen­tzat, aldiz, amo­dioak men­diak mugi­tu, mun­du­ko gerrak espli­ka­tu eta jen­dea­ren joka­bi­dea arra­zoitzen zuen. Bar­ka­tu­ko dida­te denek, bai­na ez, ez da horrela.

Zile­gi bekit hitz poto­loa neu­re­ga­natzea: his­to­ria­ren moto­rra asper­me­na da. Jen­de bat asper­tu egi­ten da, aspal­di dago asper­tu­ta, eta, hain oker horre­ga­tik, egi­ten ditu egi­ten ditue­nak. Espli­ka­zio sen­tzi­lloa da, agian sen­tzi­lloe­gia, bai­na bes­te­la ezin dira uler­tu ustez larreos­ti­koak diru­di­ten eta poli­ti­ko­ki jan­tzi­ta dato­zen hain­bat joka­bi­de eta adi­bi­de. Kaputxak jarri­ta, «gora bio­len­tzia!» lelo har­tu­ta dabil­tzan femi­nis­tak, edo pre­soen alde ustez, «Amnis­tia ala hil» beza­la­ko mezu tra­gi­koak, esa­te bate­ra­ko. Kon­tu­ratze­ke, gai­ne­ra, asper­tu egi­ten dute.

Asper­me­na eta nagi­ke­ria inte­lek­tua­la lehen­gu­su pro­pioak bai­ti­ra. Nagi­ke­riak ezer ez egi­te­ra dara­ma, eta, ezer ez egi­teak, asper­me­ne­ra. Nago asper­me­na sen­titze­ke ez lira­te­kee­la ekin­tza horiek egi­ten hasi­ko. Ara­zoa, ordea, asper­me­na hil­tze­ko inola­ko ira­ba­zi sozial eta erla­zio­na­lik gabe­ko dis­tra­zioak egi­ten has­ten zare­nean dator. Ondo pasa­tu eta entre­te­ni­ga­rria izan dai­te­ke, bai­na dis­tra­ziook kau­sa jus­tuak ahul­du eta hutsu­nea, zen­tzu fal­ta­ri darion hutsu­ne min­got­sa uzten dute.

Boron­da­tea lan­tzea, edu­katzea eta aha­le­gi­na­re­kin indar­tzea beti da gomen­da­ga­rria. Ilu­sioak atro­fia­tu­ta badau­de, iner­tzian kateatzen gare­la­ko, bul­tza­da krea­ti­bo­rik gabe, per­tso­nal­ki eta kolek­ti­bo­ki gutaz tira­tu­ko duen bisio­rik gabe. Asper­me­nak, bes­te behin, par­ti­da irabazita.

Eta asper­me­nak ete­nik ez badu, beti dago buru­ko gaitze­ta­ko pro­fe­sio­nal bat kon­tsul­tatze­ko azken auke­ra bat.

MIKEL ZUBIMENDI

www​.gara​.eus

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *