Mehatxuak iba­rra­ko amnis­tia­ren alde­ko militanteei

Iba­rra­ko Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­ko mili­tan­teen mehatxuen aurrean (behe­ra­go ira­kur­gai Iba­rra­ko tal­deak azal­du­ta­ko mehatxuak*), gure mugi­men­duak zera adie­ra­zi nahi du:
Bate­tik, gure babes osoa hela­ra­zi nahi die­gu Iba­rran amnis­tia­ren alde lan egi­ten duten bolun­ta­rio guz­tiei eta, bes­te­tik, gure mili­tan­tzia­ri era­so egi­ten dion edo­nor auto­ma­ti­ko­ki gure mugi­men­dua­ren etsai bila­katzen dela jaki­na­ra­zi nahi dugu. Ez dugu era­so­rik onar­tu­ko eta hauek saihes­te­ko beha­rrez­koak diren neu­rriak har­tu­ko ditu­gu posi­blea den guztietan.
Ez dira gutxi Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua 2014ean martxan jarri zene­tik era­so egin digu­te­nak: gure mili­tan­te­ek era­so, irain eta pre­sio per­tso­na­lak pai­ra­tu behar izan dituz­te batzuen zein bes­teen par­te­tik, komu­ni­ka­bi­deen zen­tsu­ra eta mani­pu­la­zioei egin behar izan die­gu aurre, jarrai­pen poli­zia­lak izan ditu­gu (inter­po­len kri­mi­na­li­za­zio saia­ke­ra bar­ne)… Askok hitz egin dute guri buruz eta sal­bues­pe­nak sal­bues­pen gehie­nek gure mezuak ezku­ta­tu dituz­te Eus­kal Herriak jakin ez dezan bene­tan zer defen­datzen dugun.
Gogo­ra eka­rri behar dugu amnis­tia­ren alde egi­ten dute­nen aur­ka­ko jazar­pe­na his­to­ri­koa dela eta Fran­co hil berri­tan, amnis­tia­ren alde egin­da­ko lehen mobi­li­za­zioe­tan, hamar­ka hil­da­ko era­gin zituz­te­la Espai­nia­ko Indar Poli­zia­lek. Orduan hasi­ta­ko erre­pre­sioa gaur­daino man­ten­du da amnis­tia­ren alde­ko mili­tan­teen aur­ka. Men­de honen hasie­ran ere Amnis­tia­ren Alde­ko Batzor­deen eta Aska­ta­su­na­ren ardu­ra­dun poli­ti­koak atxi­lo­tu, tor­tu­ra­tu eta kar­tze­la­ra­tu zituz­ten Poli­ziak eta Audien­tzia Nazio­nal Espai­no­lak eta anto­la­kun­de hauen jar­due­ra debe­ka­tu. Eta bes­te modu­ra ezin izan zite­keen moduan, PNVren poli­zia zipaioak ere Amnis­tia­ren Alde­ko mobi­li­za­zioen aur­ka jo zuen, Jose­ba Azka­rra­ga “Jus­ti­zia” sail­bu­rua zenak debe­ka­tu eta kas­ko-gorriek bor­tiz­ki jipoitzen zituz­ten garai hur­bi­le­tan. 2014ean ber­tan, zipaio hauek her­na­ni­ko ema­ku­me bati isu­na jarri zio­ten 20 urte lehe­na­go amnis­tia­ren alde­ko iku­rra­re­kin egin­da­ko tatua­je bat eramateagatik.
Honen guz­tia­ren aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik azpi­ma­rra­tu nahi dugu lanean jarraitze­ko dau­ka­gun pres­tu­ta­sun osoa. Ez dugu gure lana buka­tutzat eman­go erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko guz­tiek Eus­kal Herrian libre bizitze­ko esku­bi­dea berre­ku­ratzen duten eta Eus­kal Herria­ren esku­bi­de nazio­nal eta sozia­lak erres­pe­ta­tuak diren arte. Ez da erre­za izan­go bai­na batai­la ema­te­ko prest gau­de. Jo ta ke amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tu arte!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Eus­kal Herrian, 2015eko uztai­la­ren 22a.

*Iba­rran, azken astee­tan hain­bat herri­ta­rrek jasan dituz­ten mehatxuak sala­tu nahi ditu­gu. Ez dira kasua­li­ta­tez egi­ni­ko mehatxu sol­teak izan.
Pre­so eta Ihes­la­ri poli­ti­koen ingu­ruan lan bolun­ta­rioa egi­tea­ga­tik izan dira mehatxa­tuak herri­tar horiek, hain jux­tu, Amnis­tia­ren alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mugi­men­dua­ren mezua zabal­tze­ko saia­ke­ra egiteagatik.
Mehatxu zuzenak:
Heriotza mehatxua (mugi­men­dua­ren ize­na dia­na baten barruan). Ez da kasua­li­ta­tea hau ere, Amnis­tia­ren alde­ko gutu­na­ren sinatzai­lee­ta­ri­ko baten seni­deen taber­nan azal­tzea. Gutun hori 142 pre­so eta ihes­la­ri poli­ti­ko ohiek sina­tu zuten, eta horie­ta­ko bat Iba­rra­koa da. Mehatxa­tua izan dena.
Mehatxu faxis­ta eta xeno­fo­boa herri­tar baten buzoian (hau ere mugi­men­du horre­ta­ko boluntarioa).
Mehatxu egileak:
Ez daki­gu nor dabi­len Iba­rran mehatxu hauek egi­ten. Mehatxuen ezau­ga­rriak eta antze­koen aurre­ka­riak iku­si­rik, bi auke­ra bes­te­rik ez dau­de­la­koan gau­de: Esta­tu­ko indar erre­pre­si­boak iza­tea, edo eskuin mutu­rre­ko faxistak.
Ondorioak:
Auzo­lot­sa sor­tzen duten mehatxu pena­ga­rri eta pate­ti­ko hauek age­rian uzte­ko, sala­ke­ta­ren bidean hain­bat urrats egin­go ditugu.
 
* Josu Bal­za, Iba­rra­ko Amnis­tia­ren alde­ko eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mugi­men­dua­ren izenean.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *