Ibai Agi­na­ga eta Mikel San Sebas­tian gose gre­ba mugagabean!!

Atzo, uztai­lak 13, Ibai Agi­na­ga eta Mikel San Sebas­tian Beran­go­ko eta Lesa­ka­ko pre­so poli­ti­koek gose gre­ba muga­ga­bea­ri ekin zio­ten A Lama­ko (Pon­te­ve­dra-Gali­za) kar­tze­lan, espetxe hone­tan Hodei Ijur­ko Iruin­da­rrak bizi duen bakar­tze egoe­ra salatze­ko eta Hodei bes­te kidee­kin bate­ra jar deza­te­la exijitzeko.
Gogo­ra eka­rri behar dugu Hodei Ijur­ko 2008ko martxoan atxi­lo­tu zue­la Poli­zia Fora­lak kale borro­ka ekin­tza batean par­te har­tzea lepo­ra­tu­ta eta atxi­lo­ke­ta­ren momen­tuan ber­tan poli­zek jipoi galan­ta eman zio­te­la. Hasie­ra batean 38 urte­ko espetxe zigo­rra eska­tu zuen bera­ren­tzat Audien­tzia Nazio­na­le­ko fis­ka­lak eta azke­nean 10 urte­ko espetxe zigo­rra eza­rri zion sal­bues­pen epai­te­gi honek.
Hodeik pre­so dara­matzan 7 urtee­tan egoe­ra­rik gogo­rre­nak bizi izan ditu kar­tze­lan, izan ere kar­tze­la­ren barruan hain­bat eta hain­bat kar­tze­la eta erre­pre­sio mota bai­tau­de. Hodei Ijur­ko­re­kin egi­ten ari dire­na tor­tu­ra kro­ni­koa da. 2008ko maiatza­ren 3an, atxi­lo­tu eta bi hila­be­te­ra eta Iru­ñean izan­da­ko epai­ke­ta bate­tik buel­tan, Soto del Reale­ko “Sarre­ra” Modu­lu­ko kar­tze­la­riek Hodei jipoi­tu egin zuten lagu­nen bisi­tak eska­tu ahal iza­te­ko zera­matzan paper batzuk ken­du ziz­kio­te­la­ko pro­tes­ta egi­tea­ga­tik eta iso­la­men­du­ra era­man zuten. Abo­ka­tua bisi­tan joan zitzaio­nean ubel­du­raz bete­ta eta begia morea zue­la­rik aur­ki­tu zuen.
Momen­tu horre­tan eza­rri zio­ten Hodei­ri pre­so pre­ben­ti­boen lehe­nen­go gra­dua (10 art.) eta lehen gra­du horre­tan apli­katzen die­ten lehe­nen­go fasea (91.1 art.), kar­tze­la barruan eza­rri dai­te­keen bizi bal­din­tza­rik gogo­rre­na: iso­la­men­du­ko modu­luan ego­tea, zie­ga barruan egu­ne­ko 21 ordu pasatzea, patio­ra gehie­nez bes­te pre­so bate­kin ate­ra ahal iza­tea, zie­gan edu­ki ditza­keen arro­pa eta bes­te gau­za batzuen mutu­rre­ko murriz­ke­ta… Eta egoe­ra horre­tan babes­ga­be­ta­su­nik han­die­na pai­ra­tu du, kar­tze­la­rien irain eta gehie­gi­ke­rie­ta­tik ara­zo psi­ko­lo­gi­koak zituen patio kideak era­gin­da­ko egoe­re­ta­ra. Erre­ji­men horre­tan egon zen Tei­xei­ro­ko eta Val­de­mo­ro­ko kar­tze­le­tan eta egoe­ra horre­tan hel­du zen A Lama­ko kartzelara.
Gaur egun Hodei ez dago lehe­nen­go gra­du­ko lehe­nen­go fasean, lehe­nen­go gra­du­ko biga­rren fasean bai­zik. Orain­dik, pre­so poli­ti­ko gehie­nei beza­la, bizi bal­din­tza murritzai­lea eza­rri­ta man­ten­tzen dio­ten arren, A Lama­ko kar­tze­lan dau­den gai­non­tze­ko pre­soek dau­ka­ten kar­tze­la-erre­ji­men ber­be­ra dau­ka. Hala ere, gai­non­tze­ko pre­so poli­ti­koen­gan­dik bana­tu­ta man­ten­tzen dute pai­ratzen ari den zigo­rra are eta gehia­go gogor­tze­ko hel­bu­rua­re­kin. Ibai eta Mikel gose gre­ba hasi duten egu­nean Hodei iso­la­men­duan dago kar­tze­lak eza­rri­ta­ko par­teak betetzen.
Egoe­ra honen aurrean eta ares­tian esan beza­la, Mikel San Sebas­tia­nek eta Ibai Agi­na­gak borro­ka gogo­rra­ri ekin dio­te, gose gre­ba muga­ga­bea­ri hain zuzen ere. Euren osa­su­na arris­ku­tan jar­tzen ari dira Hodei Ijur­ko­re­kin elkar­ta­su­nean, bere kidee­kin elkar­tu deza­ten. Gose gre­ba baten ondo­rioz ikus­me­na eta entzu­me­na gal­tze­ko arris­kua dago, organo batzuek kal­te larriak jasan ditza­ke­te eta pro­tes­ta luza­tuz gero bizitza bera arris­ku­tan egon daiteke.
Ibaik eta Mike­lek kar­tze­la barruan gel­ditzen zaien bitar­te­ko baka­ne­ko bate­kin hasi dute borro­ka eta Hodei erre­sis­ten­tzia­ren ere­du dau­ka­gu, pai­ratzen ari den zigo­rra­ren aurrean bere prin­tzi­pioe­tan tin­ko man­ten­duz. Orain kalea­ri dago­kio eran­tzu­na ema­tea, ez bai­ta bidez­koa gehien eman dute­nek are eta gehia­go eman behar iza­tea kalean gau­de­nok besoak gurutza­tu­ta gel­ditzen garen bitar­tean. Borro­ka garaia da. Adi mobilizazioetara!
Eus­kal Herrian, 2015eko uztai­lak 14.

http://​amnis​tiaas​ka​ta​su​na​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​5​/​0​7​/​i​b​a​i​-​a​g​i​n​a​g​a​-​e​t​a​-​m​i​k​e​l​-​s​a​n​-​s​e​b​a​s​t​i​a​n​.​h​tml

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *