Iña­ki Reta eta Xabier Goie­netxe aska­tu! Mou­lin­se­ko pre­so poli­ti­koak borrokan!

Guar­dia Zibi­lak eta Poli­zia Fran­tse­sak Iña­ki Reta eta Xabier Goie­netxe eus­kal mili­tan­te poli­ti­koak atxi­lo­tu zituz­ten atzo Ortzai­zen, eta atxi­lo­tu zituz­te­nean zeu­den etxe­bi­zitza­ren bi jabeak ere bai. Bes­tal­de, aurre­ko aste­tik borro­kan dirau­te Mou­lin­sen pre­so dau­den eus­kal mili­tan­te poli­ti­koek hain­bat pre­so sozia­le­kin bate­ra, kar­tze­la­ko zuzen­da­ri berriak eza­rri­ta­ko neu­rri erre­pre­si­boen aur­ka. Ger­tae­ra hauen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:
Hila­be­te bat baino gutxia­go iga­ro da Paris­ko Bake Kon­fe­ren­tzia Huma­ni­ta­rioa­ren hari­ra eta ber­tan par­te har­tu zuten era­gi­leek Paris “bakea­ren alde lan egi­ten dute­nen­tzat Itxa­ro­pe­na­ren hiri­bu­ru” izen­da­tu zute­ne­tik. Pari­sen sina­tu­ta­ko dekla­ra­zioan, bes­te behin ere ETA­ri urratsak ema­tea eskatzeaz gain, Fran­tzia eta Espai­nia­ri bakea lor­tze­ko pro­ze­su batean mur­gil­tzea eska­tu zieten.
Bakea, itxa­ro­pe­na, giza esku­bi­deak, behin-beti­ko kon­pon­bi­dea, erres­pe­tua, aska­pen pro­ze­sua… Hitz poli­tak eta poto­loak, hitz pon­po­xoak, sines­ga­rri­ta­sun osoa gal­tzen duten hitzak Kofi Annan, Pie­rre Joxe, Jonathan Powell edo ONU hitzen alboan ager­tzen dire­nean. Ekin­tzen garaia hel­tzen denean ezer ezean gel­ditzen diren hitzak.
Azken egu­no­ta­ko atxi­lo­ke­tek eta Mou­lin­se­ko kar­tze­lan Jabi Abaun­za, Aitzol Irion­do eta Jur­dan Mar­ti­te­gi eus­kal pre­so poli­ti­koek pai­ratzen duten egoe­rak gogo­ra­raz­ten digu­te Paris, Itxa­ro­pe­na­ren hiri­bu­rua baino, gerra, heriotza eta giza esku­bi­deen urra­ke­ta­ren ins­pi­ra­zio hiria izan dela men­de­tan zehar herrien zapal­kun­tza­ren ardu­ra­du­ren­tzat, Bre­tai­nia­tik Kor­si­ka­ra, Mar­ti­ni­ca­tik Cochi­chi­na­ra, Arge­lia­tik Tune­ze­ra, Kata­lu­nia­tik Eus­kal Herrira.
Paris eta Madril, Fran­tzia eta Espai­nia, mun­du­ko hain­bes­te herri­ren kar­tze­len ize­nak dira. Eus­kal Herriak ezin du ezer onik espe­ro gure kar­tze­la­rien­gan­dik borro­ka­ren bitar­tez esku­ra­tu­ta­ko aska­ta­su­na ez bada. Borro­ka zen bidea 1958an eta borro­ka da bidea 2015ean, esku­bi­deak ez dire­la­ko eskatzen, inoiz ez digu­te­la­ko ezer opa­ri­tu. Dau­ka­gun guz­tia borro­kan erein­da­koak eman digun uzta da.
Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak borro­ka eta anto­la­kun­tza­ra­ko deia egin nahi du bes­te behin ere. Amnis­tia­rik gabe ez da posi­ble izan­go kar­tze­lak hus­tea eta amnis­tia­rik gabe etor­ki­zun ilu­na utzi­ko die­gu Eus­kal Herri­ko belau­nal­di berriei. Bitar­tean eta amnis­tia lor­tzea­ren bidean, pre­so eta ihes­la­ri poli­ti­koen borro­kak geu­reak egin ditza­gun baka­rrik egon ez dai­te­zen eta esta­tuek herria­ren pre­sioa sen­ti deza­ten. Guz­tion ardu­ra da.
Eus­kal Herrian, 2015eko uztai­la­ren 8a.
Amnis­tia­ren alde­ko eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mugimendua

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *