Igan­de hone­tan 2015eko Alber­tia ospa­tu­ko da

Dato­rren igan­dean, uztai­lak 5, Eus­ko Lurra Fun­da­zioak 2015eko Alber­tia Egu­na anto­la­tu du Ara­ba­ko Legu­tiano herri­tik ger­tu dagoen Alber­tia men­dian eta Gaz­te­lua­ko Hariztian. 
Urtee­kin, Alber­tia Egu­na egun erre­fe­ren­tzia­la bila­ka­tu da Eus­kal Herri­ko Oroi­men His­to­ri­koan, eta bere­zi­ki Ezker Aber­tza­lea­ren Oroi­men His­to­ri­koan: 1936ko gerran EAE-ANV­ko 300 guda­ri­tik gora hil zituz­ten fran­kis­tek eta espai­niar mili­ta­rrek Alber­tia­ko batailan.
Eus­ko Lurra Fun­da­zio­tik azpi­ma­rra­tu nahi dugu Ezker Aber­tza­lea­ren Oroi­men His­to­ri­koa balo­rean jar­tze­ko beha­rra. Bere­zi­ki, eus­kal gataz­ka ezku­tatze­ko batzuek beraien neu­rri­ko erre­la­toa egin nahi duten garai haue­tan. Ezker­tiar aber­tza­leok, gure his­to­ria pro­pioa balo­rean jar­tze­ko bete­beha­rra dugu etor­ki­zu­na erai­kitze­ko. Erre­la­toen gataz­ka hor dago, espai­no­lis­tek eta auto­no­mis­tek beraie­na inpo­sa­tu nahi dute Geno­zi­dio Fran­kis­ta­ri eta Esta­tu terro­ris­moa­ri garran­tzia ken­duz beraien ardu­rak estaltzeko.
Aur­ten­go Alber­tia egu­nean, Eus­ko Lurra Fun­da­zioak 36ko gerra­ren bes­te batai­la bat eka­rri nahi izan du bere­zi­ki gogo­ra: Astu­rias­ko Are­ces-eko bataila.
Ovie­do askatze­ko Eus­ko Jaur­la­ritzak “Eus­kal Bri­ga­da” dela­koa bida­li zuen ber­ta­ko borro­ke­tan par­te har­tze­ko. Are­ce­se­ko zein Pan­do men­di­ko borro­ke­tan 300tik gora eus­kal­dun hil zituz­ten. Haie­ta­tik 120 ingu­ru EAE-ANV­ko guda­riak. Guda­ri ekin­tza­le asko orain­dik des­ager­tu­rik jarraitzen dute, gor­puz­ki­nak ezin izan dire­la­ko aurkitu.
Bes­te alde­tik, guda­ri hauen izae­ra inter­na­zio­na­lis­ta azpi­ma­rra­tu nahi da aur­ten­go eki­tal­die­tan, Eus­kal Herri­tik kan­po borro­ka egin baitzu­ten Espai­niar Erre­pu­bli­ka­ren sos­ten­guan. Ezker Aber­tza­leak inoiz egin­da­ko eki­men inter­na­zio­na­lis­ta­rik han­die­na izan zen hura.
Eki­tal­dia eguer­di­ko 12,00etan hasi­ko da Alber­tia­ko ttont­to­rrean dagoen mono­li­to ondoan. Ber­tan Amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­dua­ren par­tai­de batek Amnis­tia­ren esa­nahi isto­ri­ko-poli­ti­koaz hitz egin­go du eta ondo­ren ome­nal­dia egin­go zaie Eus­kal Bri­ga­da­ko guda­ri eta milizianoei.

13,30etan Eus­ko Ekin­tzak eki­tal­di poli­ti­koa egin­go du Alber­tia men­di azpi­ko Gaz­te­lua­ko hariz­tian. Ondo­ren herri baz­ka­ria eta erro­me­ria izan­go da hariz­tian bertan.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *