[Eusk/​Cast] Con­vo­can una Bici-Mar­cha des­obe­dien­te con­tra el TAV

[Eus­ka­ra]
AHTren AURKAKO III. BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILEA
Uztai­la­ren 25etik Abuz­tua­ren 1era egin­go da Cas­te­jo­ne­tik Gasteizera
Mugi­tu! des­obe­dien­tzia mugi­men­duak anto­la­tu­ta, AHTren aur­ka­ko III. Bizi­kle­ta-Martxa desobe­ditzai­lea egin­go da, aur­ten­goan Nafa­rroan eta Ara­ban barre­na. Uztai­la­ren 25ean hasi­ko da Cas­te­jon-en eta 8 egu­ne­ko ibil­bi­dean Nafa­rroa­ko Erri­be­ra, Tafa­lla, Iru­ñe­rria, Olla­ran, Saka­na, Ara­ba­ko lau­ta­da eta Gope­gi­ra hur­bil­du­ko da, Gas­tei­zen abuz­tua­ren 1ean amaitze­ko. Bizi­kle­ta martxan zehar hitzal­diak eta tai­le­rrak, mahain­gu­ru eta ezta­bai­dak, antzez­la­nak, kon­tzer­tuak eta pro­tes­ta ekin­tzak egin­go dira. Hala­ber, lurra­ren alde­ko borro­ke­tan eta jen­dar­te ere­dua eral­datze­ko eki­me­ne­tan dabil­tzan per­tso­na zein kolek­ti­boe­kin elkar­tze­ko eta espe­rien­tziak tru­katze­ko auke­ra eman­go du bizi­kle­ta martxak.
Herriz herri peda­lea­tuz, AHTren zen­tzu­ga­be­ke­riaz­ko egi­tas­moa­ren sala­ke­ta egin­go dugu, lurra­ren sun­tsi­ke­ta, des­ber­din­ke­ria sozia­la eta egun beha­rrez­koak diren pre­mia eko­no­mi­koen xahu­ke­ta ekar­tzen ditue­la­ko. Abia­du­ra Han­di­ko Tre­na­ren egi­tas­moa­re­kin bate­ra, lurra­ri era­sotzen dio­ten bes­te hain­bat proiek­tu ere ezbaian jarri­ko dugu, hala nola, Gas Fracking‑a, Erraus­te­giak, Auto­pis­ta Elek­tri­koak… finean lurra sun­tsitzen duen eta dirua bizitza sozia­la­ren erdi­gu­nean jar­tzen duen egun­go ere­du kapi­ta­lis­ta eta jasa­ne­zi­na­ren isla dire­nak. Horren aurrean borro­ka­tu eta jada­nik hasi­ta dau­den bide berriei eki­nen die­gu, eral­da­ke­ta­ra­ko bidea des­obe­dien­tzia izanik.
AHTren kasuan, mito bat eror­tzen ari da. Porrot egin du proiek­tu honek, mili­oiak xahutzen ditue­na eta oina­rriz­ko beha­rri­zan sozia­le­ta­ra bide­ra­tu behar­ko lira­te­keen par­ti­dak murriz­tu beha­rra daka­rre­na, kal­te itze­la era­gi­nez gizar­te, eko­no­mia eta ingu­ru­men arloe­tan. Obrak hasi zire­ne­tik age­rian gel­di­tu da AHT ez dela bide­ra­ga­rria eta ez daka­rre­la inon­go onu­ra­rik gizar­tea­ren­tzat. Por­la­na­ren poli­ti­ka honek oso ondo­rio larriak dakar­tza eta are larria­goak izan­go dira ez badu­gu AHTren ero­ke­ria gel­dia­raz­ten: zen­bat eta gehia­go itxa­ron proiek­tu hau gel­dia­raz­te­ko, ezbehar eko­lo­gi­koa are han­dia­goa izan­go da eta gale­ra eko­no­mi­koak eta ondo­rio sozia­lak are sakonagoak.
Hori guz­tia­ga­tik, “LURRAREN ALDE, BIZI-BIZI!” lema­pean Txi­rrin­du­la Martxa desobe­ditzai­lean par­te har­tze­ra ani­matzen zai­tuz­te­gu, AHT­ko lanak gel­ditzea exijitze­ko eta eral­da­ke­ta sozia­la­ri begi­ra erai­ki dai­tez­keen eta erai­kitzen ari diren bide berrien ezta­bai­da­ra­ko; bai­ta antzer­ki edo kon­tzer­tue­tan gozatze­ko,… espa­zio askeak sor­tze­ko gunea baita!
AHT desobe­di­tu eta proiek­tu txi­kitzai­leak gelditu!
MUGITU! MUGIMENDUA
Infor­ma­zio gehiago:
http://​mugi​tu​.blogs​pot​.com/
________________


[Cas­te­llano]
III. BICI MARCHA DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV
Se rea­li­za­rá des­de Cas­te­jón a Gas­teiz del 25 de julio al 1 de agosto
Orga­ni­za­da por el movi­mien­to Mugi­tu!, la III. Mar­cha en Bici des­obe­dien­te con­tra el TAV reco­rre­rá este año Nava­rra y Ála­va. Comen­za­rá el 25 de julio en Cas­te­jón y en 8 días de reco­rri­do atra­ve­sa­rá la Ribe­ra Nava­rra, comar­ca de Tafa­lla, Iru­ñe­rria, Valle de Ollo, Saka­na, lla­na­da de Ála­va, Gope­gi, para aca­bar el 1 de agos­to en Gas­teiz. En el trans­cur­so de la Bici-Mar­cha se rea­li­za­rán char­las, talle­res, mesas redon­das, deba­tes, tea­tro, con­cier­tos y accio­nes de pro­tes­ta. Así mis­mo, la Bici-Mar­cha posi­bi­li­ta­rá el inter­cam­bio de expe­rien­cias y el encuen­tro tan­to de per­so­nas como de colec­ti­vos que par­ti­ci­pan en luchas en defen­sa de la tie­rra y en ini­cia­ti­vas para cam­biar el mode­lo de sociedad.
Peda­lean­do pue­blo a pue­blo, denun­cia­re­mos el absur­do del pro­yec­to del TAV, que con­lle­va la des­truc­ción de la tie­rra, más des­igual­dad social y el des­pil­fa­rro de una gran can­ti­dad de recur­sos impres­cin­di­bles para afron­tar nece­si­da­des cada día más acu­cian­tes . Jun­to con el Tren de Alta Velo­ci­dad, cues­tio­na­re­mos otros pro­yec­tos que agre­den la tie­rra, como el Gas – Frac­king, las Inci­ne­ra­do­ras, las Auto­pis­tas Eléctricas,…en últi­mo tér­mino, pro­yec­tos que des­tru­yen la tie­rra y que son par­te y refle­jo del mode­lo actual capi­ta­lis­ta e insos­te­ni­ble que pone en el cen­tro de la vida social el dine­ro. Ante ello, lucha­re­mos y pro­se­gui­re­mos por las nue­vas expe­rien­cias ya comen­za­das, con­si­de­ran­do la des­obe­dien­cia un impor­tan­te ins­tru­men­to para el cam­bio social.
En el caso del TAV, se está des­plo­man­do un mito. Este pro­yec­to ha fra­ca­sa­do: des­pil­fa­rra millo­nes y aca­rrea recor­tar las par­ti­das que debie­ran des­ti­nar­se a nece­si­da­des socia­les bási­cas, pro­du­cien­do gra­ves daños en mate­ria social, eco­nó­mi­ca y ambien­tal. Des­de que comen­za­ron las obras ha que­da­do cla­ro que el TAV no es via­ble y que no trae nin­gún bene­fi­cio para la socie­dad. Esta polí­ti­ca del hor­mi­gón aca­rrea con­se­cuen­cias muy gra­ves y cuan­to más se espe­re en para­li­zar este pro­yec­to, la des­truc­ción eco­ló­gi­ca será aún mayor y las per­di­das eco­nó­mi­cas y las con­se­cuen­cias socia­les aún más profundas.
Por todo ello, os ani­ma­mos a par­ti­ci­par en la Bici-Mar­cha orga­ni­za­da bajo el lema “LURRAREN ALDE, BIZI-BIZI!” para exi­gir la para­li­za­ción de las obras del TAV y para deba­tir expe­rien­cias ya en cons­truc­ción de cara a un cam­bio social; tam­bién para dis­fru­tar con dife­ren­tes acti­vi­da­des como tea­tro , con­cier­tos, etc… ¡ya que es lugar para crear espa­cios libres!
Des­obe­dez­ca­mos y para­li­ce­mos el TAV y los demás pro­yec­tos destructores.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *