AHTa gel­ditze­ko bihar denok Donostiara

b_345_482_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_ingurumena_15_04_30AHTgelditu_ahtKartela.png

Abia­du­ra Han­di­ko Tre­na gel­ditze­ko momen­tua da, beha­rrez­koa ez den proiek­tu bat bai­ta, bide­ra ezi­na, sozial­ki alfe­rri­ka­koa eta diru publi­koa­ri esker gutxi batzuk nego­zioa egi­ten jarrai­tu deza­ten balio­ko due­na soi­lik. Bihar «AHT Gel­di­tu Orain!» lelo­pean Donos­tian mani­fes­ta­zioa dei­tu dugu era­gi­le sozial eta sin­di­kal ezber­di­nok, eta LABe­tik ber­tan par­te har­tze­ko deia luza­tu nahi dizuegu. 

Hone­la­ko obra egi­tea era­ba­ki dute­nek ongi daki­te infor­me guz­tiek zer dio­ten: mili­oi­ka euro lur­pe­ra­tu­ko dira lanak amai­tu eta urte gutxi­ra zahar­ki­tua gera­tu­ko den obra batean eta admi­nis­tra­zio publi­koek urtez urte ordain­du behar­ko duen man­te­nu defi­zit bat sor­tu­ko duela.

Harri­ga­rria badi­ru­di ere obra hau inola­ko bide­ra­ga­rri­ta­sun pla­nik gabe egin­go da; ez daki­gu ze era­bi­le­ra izan­go duen, ze mota­ko mugi­kor­ta­su­na ges­tio­na­tu­ko duen (bidaia­riak, mer­kan­tziak…); ze lotu­ra izan­go dituen eta nork era­bi­li­ko duen.

Proiek­tu zen­tzu­ga­be hau gel­ditze­ko unea da; asta­ke­ri hau egin ez dadin audi­to­retza sozial bat egi­te­ko unea da, mora­to­ria bat eza­rri eta herri­ta­rrei gal­detze­ko momen­tua da.

Hau ira­ba­zi­ko dugun batai­lla bat da. Horre­ga­tik, larun­bat hone­tan Donos­tian egin­go den mani­fes­ta­zioak par­te har­tze­ko deia luzatzen du LABek.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *