Poli­zia batek kamio­la­ri bat hil du Leitzan- Amnis­tia Garrasia

Zer­bitzuz kan­po zegoen Ertzain batek kamioi­la­ri bat tiroz hil zuen atzo Leitzan tra­fi­koa­ri buruz­ko ezta­bai­da bat iza­ten ari zire­nean. Erail­ke­ta honen aurrean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:

Has­te­ko gure dolu­mi­nak hela­ra­zi nahi diz­kio­gu kamioi­la­ria­ren fami­lia­ri. Guz­tiz bide­ga­bea da bizitza aurre­ra ate­ratze­ko lanean ari den garraio­la­ri bat tra­fi­ko istri­pu baten ondo­rioz etxe­ra ez itzul­tzea, bai­na askoz ere bide­ga­bea­goa tra­fi­koa­ri buruz­ko ezta­bai­da baten ondo­rioz poli­zia batek, admi­nis­tra­zioak bere esku utzi­ta­ko arma era­bi­liz, tiro­ka erail­tzen duenean.
Ger­tae­ra hau Eus­kal Herrian ger­tatzea, ordea, ez da kasua­li­ta­tea. Hego Eus­kal Herrian 1000 biz­tan­le bakoitze­ko dagoen poli­zia kopu­rua 6 baino gehia­go­koa da, Euro­pa­koa 4ra iris­ten ez den bitar­tean. Honi mili­ta­rren, biz­kar­tzai­nen eta modu ez ofi­zia­lean kon­trol sozia­le­ra­ko era­bil­tzen dituz­ten “Segur­ta­sun Inda­rre­ta­ko” poli­ziak batzen bazaiz­kio ratioa 1000 per­tso­na­ga­tik 10 baino gehia­go­koa izan dai­te­kee­la esti­matzen da.

Ezin­bes­te­koa da Eus­kal Herriak pai­ratzen duen mili­ta­ri­za­zioa­ren ingu­ru­ko ezta­bai­da jen­dea­ren artean zabal­tzea. Kon­tua ez da baka­rrik Guar­dia Zibi­la, Poli­zia espai­no­la, Jen­dar­me­ria eta Poli­zia fran­tse­sa, edo­ta arma­da beza­la­ko indar oku­patzai­leak Eus­kal Herri­tik alde egi­tea, bai­zik eta hemen ber­tan sor­tu­ta­ko poli­zie­kin zer egin.

Argi dau­ka­gu ez dugu­la nahi lan­gi­leak hil­tzen dituz­ten kon­tro­lik gabe­ko ele­men­tuak bar­ne­bil­tzen dituen poli­zia­rik, ezta kon­tro­la­tu­ta egon arren poli­ti­ka­rien intere­sen ara­be­ra herria kol­patzen due­nik ere. Ez dugu nahi pilo­ta­ka­daz jen­dea hil­tzen duen poli­zia­rik, ez dugu nahi adie­raz­pen aska­ta­su­na zapal­tzen duen poli­zia­rik, ez dugu nahi sal­bues­pen lege­dia apli­katzen duen poli­zia­rik nahi. Berri­ro ere azpi­ma­rra­tu nahi dugu gataz­ka kon­pon­tze­ko ezin­bes­te­koa dela gataz­ka­ri bide eman dio­ten arra­zoie­kin bukatzea, eta hori ez da posi­blea izan­go esta­tuen memo­ria par­tzia­la inpo­satzen zai­gun bitar­tean, poli­zia inda­rren pape­ra erre­pre­si­boa azter­tzen ez den bitartean.

Bukatze­ko, Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak kamioi­la­ria­ren erail­ke­ta PNVk, PSOEk eta PPk gerra egi­te­ko pres­ta­tu­ta­ko poli­zia ere­dua­ren ondo­rioa dela sala­tu nahi du eta, ondo­rioz, heriotza honen ardu­ra­dun poli­ti­koek dagoz­kien eran­tzu­ki­zu­nak ordain ditza­te­la exijitzen du. Ertzain­tza hau ez da herria­re­na eta Ertzain­tza hau ez dugu onartzen.

Eus­kal Herrian, 2015eko ekai­na­ren 5ean.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *