Maiatza­ren 30ean “Eus­kal Herria Arraun­de­guorl” egun inter­na­zio­na­lis­ta ospa­tu­ko dugu Zumaian- Askapena

Pasa den urtean Arran­ku­dia­gan egin beza­la, dato­rren maiatza­ren 30ean Ernai gaz­te anto­la­kun­deak eta Aska­pe­na era­kun­de inter­na­zio­na­lis­tak elkar­la­nean “Eus­kal Herria Arraun­de­guorl” egun inter­na­zio­na­lis­ta anto­la­tu dugu Zumaian. 
Hemen pasa den urte­ko Arraun­de­guorl egu­na­ren kro­ni­ka, bideo eta argazkiak
Eus­kal Herrian, inter­na­zio­na­lis­moa geu­re aska­pen borro­ka­ren zuta­rrie­ta­ko bat da. Mila­ka izan dira urtee­tan zehar herrien arte­ko elkar­ta­su­na sus­ta­tu eta inpe­ria­lis­moa­ri aurre egin asmoz aurre­ra ate­ra­ta­ko borro­kak. Lan horri esker asko gara inter­na­zio­na­lis­moa­ren ziz­ta­da sen­ti­tu dugun gaz­teak, bai eta herrion arte­ko jon eto­rri­ko elkar­ta­sun poli­ti­koa­ren garran­tzia bar­ne­ra­tu­ta, gure herri eta borro­ke­tan prak­ti­kan jarri dugunak.
Egun borro­ka inter­na­zio­na­lis­ta eta Aska­pe­na era­kun­dea espetxe­ra­tu eta ile­ga­li­za­tu nahi duten hone­tan, “Eus­kal Herria Arraun­de­guorl” egu­na anto­la­tu eta borro­ka inter­na­zio­na­lis­ta­ren garran­tzia azpi­ma­rra­tu eta eta sakon­tzen jarraitze­ko beha­rra alda­rri­ka­tu nahi dugu. Izan ere, herri gisa inter­na­zio­na­lis­moa behar dugu gure aska­pen pro­ze­sua aurre­ra era­man eta man­ten­tze­ko. Bai­na aldi berean, herri gisa askatzea lor­tu behar dugu, bene­ta­ko poli­ti­ka inter­na­zio­na­lis­ta bat gau­za­tu ahal iza­te­ko. Hori izan­go bai­ta mun­du­ko bes­te herriei egin­go die­gun ekar­pe­nik onena.
Horre­ga­tik, Ernai eta Aska­pe­na­tik herrion arte­ko xamur­ta­su­na­ren era­kus­ga­rri izan­go den egun hone­kin bat egin eta par­tai­de iza­te­ko deia luza­tu nahi dugu!
Egi­ta­raua:
Goi­zean goi­ze­tik eman­go dio­gu hasie­ra egu­na­ri eta Zumai­ko txo­ko ezber­di­ne­tan inter­na­zio­na­lis­moz blaitze­ko auke­ra ezber­di­nak izan­go ditugu: 
  • Herrial­de ezber­di­ne­ta­ko argaz­ki erakusketa
  • Mural mar­go­ke­ta
  • Herrien azo­ka
  • Pintxo inter­na­zio­na­lis­tak

Eta 11:00etan berriz mahai ingu­rua izan­go dugu. Ber­tan, gaz­te eta ikas­le sek­to­reek herri ezber­di­ne­ta­ko aska­pen pro­ze­sue­tan izan duten pape­raz hitz egin­go dugu eta begi­ra­da inter­na­zio­na­lis­ta bate­tik, espe­rien­tzia hauen elkar­tru­kea­ren garran­tziaz ari­tu­ko gara.
Goi­za­ri amaie­ra ema­te­ko herri baz­ka­ria izan­go dugu eta zbz­kal oste girotze­ko berriz La Jode­de­ra tal­dea­ren emanaldia.
Ilun­tze­ko 21:00etan eki­tal­di poli­ti­koa izan­go dugu eta jarraian, egu­na­ri gin­da jar­tze­ko kontzertuak.
Egun boro­bi­la beraz geu­re kon­pro­mi­so eta borro­ka inter­na­zio­na­lis­tan berretsi, gaz­te eta ez hain gaz­tee­kin inter­na­zio­na­lis­moa oina­rriak lan­du eta bide batez gozatzeko!
Ani­ma­tu Eus­kal Herria #Arraun­de­guorl egunera!
Gora Eus­kal Herria internazionalista!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *