Maiatza­ren 30ean “Eus­kal Herria Arraun­de­guorl” egun inter­na­zio­na­lis­ta ospa­tu­ko dugu Zumaian

Pasa den urtean Arran­ku­dia­gan egin beza­la, dato­rren maiatza­ren 30ean Ernai gaz­te anto­la­kun­deak eta Aska­pe­na era­kun­de inter­na­zio­na­lis­tak elkar­la­nean “Eus­kal Herria Arraun­de­guorl” egun inter­na­zio­na­lis­ta anto­la­tu dugu Zumaian.

Hemen pasa den urte­ko Arraun­de­guorl egu­na­ren kro­ni­ka, bideo eta argaz­kiak

Eus­kal Herrian, inter­na­zio­na­lis­moa geu­re aska­pen borro­ka­ren zuta­rrie­ta­ko bat da. Mila­ka izan dira urtee­tan zehar herrien arte­ko elkar­ta­su­na sus­ta­tu eta inpe­ria­lis­moa­ri aurre egin asmoz aurre­ra ate­ra­ta­ko borro­kak. Lan horri esker asko gara inter­na­zio­na­lis­moa­ren ziz­ta­da sen­ti­tu dugun gaz­teak, bai eta herrion arte­ko jon eto­rri­ko elkar­ta­sun poli­ti­koa­ren garran­tzia bar­ne­ra­tu­ta, gure herri eta borro­ke­tan prak­ti­kan jarri dugu­nak.

Egun borro­ka inter­na­zio­na­lis­ta eta Aska­pe­na era­kun­dea espetxe­ra­tu eta ile­ga­li­za­tu nahi duten hone­tan, “Eus­kal Herria Arraun­de­guorl” egu­na anto­la­tu eta borro­ka inter­na­zio­na­lis­ta­ren garran­tzia azpi­ma­rra­tu eta eta sakon­tzen jarraitze­ko beha­rra alda­rri­ka­tu nahi dugu. Izan ere, herri gisa inter­na­zio­na­lis­moa behar dugu gure aska­pen pro­ze­sua aurre­ra era­man eta man­ten­tze­ko. Bai­na aldi berean, herri gisa askatzea lor­tu behar dugu, bene­ta­ko poli­ti­ka inter­na­zio­na­lis­ta bat gau­za­tu ahal iza­te­ko. Hori izan­go bai­ta mun­du­ko bes­te herriei egin­go die­gun ekar­pe­nik one­na.

Horre­ga­tik, Ernai eta Aska­pe­na­tik herrion arte­ko xamur­ta­su­na­ren era­kus­ga­rri izan­go den egun hone­kin bat egin eta par­tai­de iza­te­ko deia luza­tu nahi dugu!

Egi­ta­raua:

Goi­zean goi­ze­tik eman­go dio­gu hasie­ra egu­na­ri eta Zumai­ko txo­ko ezber­di­ne­tan inter­na­zio­na­lis­moz blaitze­ko auke­ra ezber­di­nak izan­go ditu­gu:

  • Herrial­de ezber­di­ne­ta­ko argaz­ki era­kus­ke­ta
  • Mural mar­go­ke­ta
  • Herrien azo­ka
  • Pintxo inter­na­zio­na­lis­tak

Eta 11:00etan berriz mahai ingu­rua izan­go dugu. Ber­tan, gaz­te eta ikas­le sek­to­reek herri ezber­di­ne­ta­ko aska­pen pro­ze­sue­tan izan duten pape­raz hitz egin­go dugu eta begi­ra­da inter­na­zio­na­lis­ta bate­tik, espe­rien­tzia hauen elkar­tru­kea­ren garran­tziaz ari­tu­ko gara.

Goi­za­ri amaie­ra ema­te­ko herri baz­ka­ria izan­go dugu eta zbz­kal oste girotze­ko berriz La Jode­de­ra tal­dea­ren ema­nal­dia.

Ilun­tze­ko 21:00etan eki­tal­di poli­ti­koa izan­go dugu eta jarraian, egu­na­ri gin­da jar­tze­ko kon­tzer­tuak.

Egun boro­bi­la beraz geu­re kon­pro­mi­so eta borro­ka inter­na­zio­na­lis­tan berretsi, gaz­te eta ez hain gaz­tee­kin inter­na­zio­na­lis­moa oina­rriak lan­du eta bide batez gozatze­ko!

Ani­ma­tu Eus­kal Herria #Arraun­de­guorl egu­ne­ra!

Gora Eus­kal Herria inter­na­zio­na­lis­ta!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *