Borro­ka da bide baka­rra!- Amnis­tia Garrasia

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du aste hone­tan buru­tu­ta­ko gaz­te inde­pen­den­tis­ten eta Hila­rio Urbi­zu ihes­la­ri poli­ti­koa­ren atxi­lo­ke­ten hari­ra, bai­ta Ibon Goieas­koetxea pre­so poli­ti­koak Fran­tzia­ko kar­tze­la­rien esku jaso­ta­ko jipoia­ren hari­ra ere. Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­nal faxis­tak idatzi­ta­ko sen­ten­tzian Xabat Morán, Aia­la Zal­di­bar, Ibon Este­ban, Ber­goi Mader­naz, Igar­ki Robles, Mari­na Sagas­ti­za­bal eta Ainhoa Villa­ver­de atxi­lotzea agin­du du Segi­ko mili­tan­te­ak iza­tea egotzi­ta. Sen­ten­tzia publi­ko egin aurre­tik ere Espai­nia­ko txa­ku­rrak zein PNVren txa­kur autok­to­noak gaz­te hauek atxi­lotzea­ri ekin zioten.

Tor­tu­ratzai­leak babes­ten dituz­ten ber­be­rek mili­tan­te gaz­teen atxi­lo­ke­tak babes­ten dituz­te, eta horren fro­ga da, bes­te bat zerren­da luze batean, gaz­te hauen aur­ka­ko epaiak komi­sal­de­gian tor­tu­ren bidez lapur­tu­ta­ko dekla­ra­zioe­tan oina­rria dau­ka­la. Urte­tan zehar tor­tu­rak agin­du dituz­ten PNV, PP eta PSOE zein bes­te alde bate­ra begi­ratzen duten gai­non­tze­ko guz­tiak dira atxi­lo­ke­ta eta espetxe­ratze hauen arduradunak.

Hor­taz apar­te, gure mugi­men­duak Segi­ko mili­tan­te iza­te­ko esku­bi­dea defen­da­tu nahi du. Ez dugu onar­tzen Segi­ko mili­tan­te iza­tea deli­tu bat denik eta ez ditu­gu onar­tzen Espai­nia­ko faxis­tek inpo­satzen diz­ki­gu­ten legeak. Eus­kal gaz­te­riak bere burua nahi duen moduan anto­latze­ko duen esku­bi­dea defen­datzen dugu eta horren alde ere borro­ka egin­go dugu. Gaz­te­ria isi­la, otza­na, ahu­la, kol­da­rra eta inso­li­da­rioa bilatzen dute eta guk ezetz dio­gu, gaz­te­ria borro­ka­la­ria, esku­za­ba­la, erre­bel­dea eta indar­tsua nahi dugu­la. Eus­kal gaz­te­ria­ri borro­kan tin­ko jarraitze­ko deia egi­ten dio­gu eta gure babes osoa eskain­tzen dio­gu Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugmendutik.

Ez zare­te etor­ki­zu­na, orai­na bai­zik! Bes­te­tik, sala­tu nahi dugu Hila­rio Urbi­zu­ren atxi­lo­ke­ta Mexi­kon Espai­nia­ko Esta­tuak igo­rri­ta­ko nazioar­te­ko atxi­lotze agin­du bat dela medio. Espai­nia Esta­tu anti­de­mo­kra­ti­koak eska­tu eta Mexi­ko­ko Esta­tu uste­lak eman. Dau­den tokian dau­de­la gure guda­riak jazar­tze­ko pres­tu­ta­sun osoa era­kutsi du Espai­niak bes­te behin ere. Eus­kal Herriak berri­ro era­kutsi behar­ko du bere pres­tu­ta­sun osoa Fran­co­ren Espai­nia eta Bor­boien Espai­nia zuta­be ber­be­ren gai­nean zutik man­ten­tzen dela salatzeko.

Horre­ta­ra­ko amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na ezin­bes­te­koa izan­go da, demo­kra­zia batean ez bai­ta­go amnis­tia alda­rri­katzen due­nik, demo­kra­zia batean ez bai­ta­go pre­so poli­ti­ko­rik. Gure besar­ka­da­rik beroe­na Hila­rio­ri eta eus­kal ihes­la­ri poli­ti­ko guz­tiei. Zuen borro­ka gure ere­dua! Bukatze­ko, aste hone­tan ber­tan Ibon Goieas­koatxeak jipoia jaso du fran­tziar kar­tze­la­rien esku­tik. Biga­rren aldia da kar­tze­la­riek Ibon kol­patzen dute­la. Ogi­bi­de ziki­na da berez jen­dea itxi­ta man­ten­tzeaz bizitzea, bai­na are ziki­na­goa inola­ko babe­sik ez dau­kan pre­so baten aur­ka jotzen denean.

Mutu­rre­koa da pre­so poli­ti­koek pai­ratzen duten egoe­ra eta urgen­tea da aha­lik eta las­te­rren pre­so poli­ti­ko guz­tiak askatze­ko dina­mi­ka indar­tsuak martxan jar­tzea. Pre­so poli­ti­ko gehia­go­rik ez ego­tea ber­matze­ko modu baka­rra amnis­tia lor­tzea da, inola­ko kon­tra­par­ti­da­rik gabe, pre­soen duin­ta­su­na­ren aur­ka­ko inola­ko era­so­rik onar­tu gabe. Esta­tuak pre­soen nor­ta­sun poli­ti­koa eza­ba­tu nahian dabil­tza soi­lik horre­la, gure mili­tan­te ere­du­ga­rrie­nak maku­rra­ra­ziz, lor­tu bai­te­za­ke­te Eus­kal Herria men­pe­ratzea. Guz­tion ardu­ra da horre­la­ko­rik ez ger­tatzea. Ez ditza­gun pre­soak baka­rrik utzi.

AMNISTIA HELBURU,
BORROKA DA BIDE BAKARRA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *