M1 Pre­ka­rie­ta­tea­ren aurrean, gaz­teok martxan!- Ernai

Maiatzak 1 lan­gi­leon nazioar­te­ko egu­na dugu, kalea alda­rri­ka­pe­nez betetze­ko borro­ka egu­na. Eus­kal Herrian eta nazioar­te­ko bes­te herri borro­ka­la­rie­tan, lan­gi­le­riak jen­dar­te jus­tu baten alde­ko borro­ka era­man du aurre­ra urtee­tan eta aur­ten ere ezin­bes­te­ko zita dau­ka­gu. Egun neo­li­be­ra­lis­mo basa­tia­ren era­so bor­titzak jasa­ten ari gara eta Horre­ga­tik inoiz baino arra­zoi gehia­go dauz­ka­gu kaleak astin­tze­ko. Herri mugi­men­dua­re­kin bate­ra, gaz­te mugi­men­du­ko kideok ere kale­ra ate­ra­ko gara. Ikas­leok, gaz­teok, guz­tiak gara Lan­gi­le Herria.

Gaz­teok lan esku mer­kea gara patro­na­la­ren­tzat, bere pol­tsi­koak betetze­ko beha­rrez­ko duen pie­za sin­ple bat. Zapal­duak eta esplo­ta­tuak gara. Ere­du mer­kan­ti­lis­ta­ren mese­de­ta­ra disei­na­tu­ri­ko hez­kun­tzaz buruak bete eta peoi lane­tan aritze­ra bide­ratzen gai­tuz­te, mer­ka­tu kapi­ta­lis­ta­ren tres­na bila­ka­tuz. Patro­na­la­ren pol­tsi­koak kapi­ta­lez betetze­ko maki­na­ria gara, gaz­teok bereziki.

Bizi pre­ka­rio­ra kon­de­natzen gai­tuz­te beraiek sabe­la angu­laz betetzen duten bitar­tean. Fal­tsuak diren ametsez marraz­ten digu­te etor­ki­zu­na orai­na borro­ka­tu ez deza­gun. Patro­na­la­ren mese­de­tan dihar­du­ten poli­ti­ka­riak gure eman­tzi­patze­ko ezin­ta­su­na area­gotzen dute, beraien lagu­nen intere­sak defen­datzen dituz­ten bitar­tean herri­ta­rron kon­tu­ra. Pre­ka­rie­ta­tean bizi arren, pri­bi­le­gia­tuak omen gara. Bizi ala bizi­raun, ordea?

Egoe­ra kas­ka­rra bal­din bada ere, ez dago bes­te irten­bi­de­rik borro­katzea baino, erro­ko ara­zoa kol­pa­tu eta iraul­tzea. Pre­ka­rie­ta­tea ez da bizi bal­din­tza, bal­din­tzak erai­kiak bai­ti­ra. Bizitza erdi­gu­nean jarri­ko duen sis­te­ma berri bat posi­ble da. Egun­go sis­te­ma erai­kia izan den beza­la, bes­te sis­te­ma jus­tua­go bat erai­kitzea ere posi­ble da.

Inork ezer eman­go digu­na­ren ideia buru­tik ken­du beha­rra dau­ka­gu. Gure bizi ere­du pro­pioak erai­kitze­ra sal­to egin behar dugu eta sis­te­ma­ren katee­ta­tik ihes egin. Nor­be­ra­ren­gan dago gil­tza eta guz­tion arten erra­za­go izan­go da egoe­ra­ri buel­ta ematea

Zapal­tzen gai­tuen sis­te­ma­ren aurrean buru­ja­beak izan nahi dugu­la alda­rri­ka­tu­ko dugu, gure era­ba­ki pro­pioak har­tu eta gure behar eta nahien ara­be­ra­ko herri ere­dua osa­tuz. Horre­ta­ra­ko, ordea, ezin­bes­te­koa dugu elka­rre­kin borro­katzea. Ezin­bes­te­koa da gure inda­rrak anto­la­tu eta eskain­tzen digu­ten mise­ria­ren aurrean alda­ke­ta­ren alde­ko apus­tua egitea.

Borro­kaz soi­lik alda dai­tez­ke gau­zak eta horre­la era­kutsi digu his­to­riak. Egu­no­ro­ko txi­nau­rri lana­re­kin guri dago­ki­gu horri jarrai­pe­na ema­tea, bidean aurre­ra jarraitzea. Gaz­teok lehen lerroan egon behar dugu, makur­tu­rik eta etxean gor­de­ta nahi gai­tuen sis­te­ma patriar­kal kapi­ta­lis­ta­ri hor­tzak era­kus­te­ko. Egun batean borro­ka egi­tea ez da nahi­koa ordea, egu­ne­ro­ko­ta­su­nean ekin behar dugu nor­be­ra­ren­gan­dik hasi eta kolek­ti­bo­raino. Bes­te ere­du baten alde alter­na­ti­bak erai­kiz kapi­ta­lis­mo neo­li­be­ra­la­re­kin buka­tu behar dugu behingoz.

Lan­gi­le Herria gara. Iraul­tza­ren sua. Bes­te­la­ko herri ere­du bat erai­ki­ko duen inda­rra gara. Herri aske, sozia­lis­ta eta femi­nis­ta­ra bidean, gaz­teok martxan!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *