Guar­dia Zibi­la: Eus­kal Herriak ez zai­tuz­te nahi, ez zai­tuz­te behar- Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua

Hil­ke­tak, tor­tu­rak, oku­pa­zioa, mehatxuak, kon­tro­lak, jazar­pe­na, bahi­ke­tak, gerra ziki­na, bel­du­rra… Hori da Guar­dia Zibi­lak Eus­kal Herria­ri eskai­ni dion baka­rra. Guar­dia Zibi­la ejer­tzi­toa­ren par­te den hei­nean argi eta gar­bi esan deza­ke­gu Espai­niak Eus­kal Herria mili­tar­ki oku­pa­tu­ta man­ten­tzen due­la eta, Gober­nu­ko Dele­ga­tu Car­los Urqui­jo faxis­tak berri­ki adie­ra­zi due­na­ren ara­be­ra, Guar­dia Zibi­la Eus­kal Herrian beti­ko man­ten­tze­ko inten­tzioa dute.
PP eta PSOE­ko agin­ta­ri koar­te­le­roe­kin nahi­koa ez bage­nu beza­la, orain Pode­mo­se­ko sasi ezker­tia­rrak batu zaiz­kie. Hauek ere, sis­te­ma alda­tu­ko omen dute­nek, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta eta erre­pre­si­bo honen bizi­rau­pe­ne­ra­ko ezin­bes­te­koa diren txa­kur tor­tu­ratzai­leei gorai­pa­me­na egi­ten die­te Pablo Igle­sias beraien boze­ra­mai­lea­ren aho­tik. Dekla­ra­zio lotsa­ga­rriak bere burua ezker­tiar­tzat dau­kan edo­no­rren­tzat.

Aste bete­ko epean, Eus­kal Herri­ko hain­bat txo­ko­tan ezar­tzen dituz­ten kon­tro­lez gain, Guar­dia Zibi­lak Amnis­tia­ren Alde­ko Auto­bu­sa gel­di­tu eta bidaia­ri guz­tiak iden­ti­fi­ka­tu zituen; Alge­ci­ra­se­ko kar­tze­lan bisi­ta egi­te­tik buel­tan zeto­zen seni­deen auto­bu­sa gel­di­tu, mia­tu eta seni­deak iden­ti­fi­ka­tu zituen; Labas­ti­da­ko Herri­ko Taber­na­ra joan ziren eta zin­tzi­lik zeu­ka­ten arrano bel­tza­ren iku­rri­ña lapur­tu eta gaz­te bati sin­bo­lo ber­be­ra zeu­kan lepo­koa ken­du zio­ten; Iña­ki Bil­bao Lemoa­ko pre­so poli­ti­koa­ri elkar­ta­su­na adie­raz­te­ra Zue­ra­ra zihoan martxa­ko auto­bu­sa gel­di­tu, bidaia­riak iden­ti­fi­ka­tu eta kar­tze­la­raino hel­tzea gala­ra­zi zie­ten.

Bai­na azken egu­ne­tan Guar­dia Zibi­lak buru­tu­ri­ko era­so­rik larrie­na pre­so poli­ti­koen seni­deen aur­ka­koa izan da. Mili­ta­rrek 70 seni­de koar­te­le­ra dekla­ratze­ra dei­tu dituz­te pre­soen abo­ka­tuen aur­ka­ko dekla­ra­zioak lor­tze­ko asmo­tan. Ziki­na bene­tan Guar­dia Zibi­la­ren eta Gober­nu Espai­no­la­ren jokae­ra, pre­so poli­ti­koei apli­katzen die­ten sal­bues­pen neu­rriei seni­dee­kin egi­ten die­ten txan­ta­jea gehi­tuz, euren eti­ka mini­moe­na­ren fal­ta age­rian uzten dute­la­rik.

Bada garaia sufri­men­dua eta bel­du­rra­ren ordez­ka­ri hauek Eus­kal Herri­tik botatze­ko. Bada garaia ozen oihu­katze­ko ez ditu­gu­la berriz gure etxe, kale, men­di eta erre­pi­dee­tan iku­si nahi. Alde hemen­dik, kol­da­rrak! Eta beraie­kin bate­ra are kol­da­rra­goak diren bule­go­ko tor­tu­ratzai­le naz­kan­te­ak, alder­di espai­no­lis­ten agin­ta­riak ale­gia. Eus­kal Herriak ez zai­tuz­te nahi, ez zai­tuz­te behar.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *