Api­ri­la­ren 25ean jaso­ta­ko babes eta elkar­ta­sun guz­tia bil­tze­ko eki­tal­di poli­ti­koa buru­tu­ko dugu Zarautzen


Dato­rren api­ri­la­ren 25ean Zarautzen espetxe eta ile­ga­li­za­zio eskae­ra­ren aurrean Eus­kal Herrian eta nazioar­tean jasotzen ari garen babes eta elkar­ta­sun guz­tia bil­du eta borro­ka inter­na­zio­na­lis­ta­ren beha­rrez­ko­ta­sun eta garran­tziaz berres­te­ko eki­tal­di poli­ti­koa buru­tu­ko dugu eguer­di­ko 12:30etan Mode­lo Zineman.
Otsai­lean izan genuen eskae­ra fis­ka­la­ren berri. Ber­tan Wal­ter Wen­de­lin, Aritz Gan­boa, Dabid Soto, Unai Váz­quez eta Gabi Basa­ñez auzi­pe­ra­tuen kon­tra­ko sei­na urte­ko espetxe zigo­rra eta Aska­pe­na, Aska­pe­ña, Herriak Aske y Elkar Tru­ke elkar­teen ile­ga­li­za­zio eta diso­lu­zioa eskatzen zen.
Ia 30 urte­ko ibil­bi­de hone­tan herrion arte­ko xamur­ta­sun sua eli­ka­tu eta elkar­ta­sun zubiak erai­kitzen jar­dun dugu; bri­ga­den bitar­tez, eskuhar­tze inpe­ria­lis­tak sala­tuz edo bes­te herrie­ki­ko elkar­ta­sun eki­men eta kan­pai­nak gara­tuz. Argi utzi genuen Donos­tia­ko Doka antzo­kian 28 urtee­ta­ko mili­tan­teen babes­pean egi­ni­ko age­rral­dian, esta­tu espai­nia­rrak ile­ga­li­za­tu nahi due­na inter­na­zio­na­lis­mo iraul­tzai­lea, aber­tza­lea eta herri mugi­men­du­ko kidea dela. Eta izae­ra horren era­kus­le da Eus­kal Herrian eta nazioar­te­tik jasotzen ari garen babes eta elkar­ta­sun guztia.
Eus­kal Herri mai­lan hain­bat dira “Inter­na­zio­na­lis­moa ez da deli­tua” babes tes­tua sina­tu duten era­gi­le poli­ti­ko, sin­di­kal eta sozia­lak. Ber­tan “Eus­kal Herria inter­na­zio­na­lis­ta baten alde lan egi­te­ko beha­rra eta esku­bi­dea, eta herri buru­ja­been arte­ko elkar­ta­su­nez­ko harre­ma­ne­tan erai­ki­ko den mun­du bat” alda­rri­katzen dute sinatzaileek.
Orain arte­ko sinatzai­leen artean aur­kitzen dira EH Bil­du alder­di poli­ti­koa; ELA, Stee-eilas, LAB, EHNE Biz­kaia- La via cam­pe­si­na eta ESK sin­di­ka­tuak; Komi­te Inter­na­zio­na­lis­tak, Mun­du bat, Eus­ka­di Cuba, Eus­kal Herri­ko Bil­gu­ne Femi­nis­ta, Ernai, Eleak, Sare Anti­fa­xis­ta, Mar­cha Patrio­ti­ca EH, Txia­pa­se­kin (la Pla­ta­for­ma Vas­ca de Soli­da­ri­dad con Chia­pas), KEM-MOC Bil­bo­ko Tal­de Anti­mi­li­ta­ris­ta, Biz­kaia­ko Ema­ku­men Asam­bla­da, Ikas­le Aber­tza­leak, Etxe­rat, Ziri­katzen! Deus­tu­ko, kolek­ti­boa, Elkar­tzen, Aso­cia­ción de Tra­ba­ja­do­ras de Hogar de Biz­kaia- Etxe­ko Lan­gi­leen Elkar­tea, SODe­PAZ, Ahaz­tuak, Eus­kal Herrian Eus­ka­raz, Martxoak 3 eta Frac­king ez era­gi­le sozia­lek. Atxi­ki­men­dua eman nahi iza­te­ko­tan idatzi [email protected]​gmail.​com helbidera
Nazioar­tean berriz, Gali­zia, Herrial­de Kata­la­nak, Gaz­te­la, Anda­lu­zia, Ara­goi, Astu­rias, Sar­di­nia, Kor­si­ka, Mexi­ko, Vene­zue­la, Argen­ti­na, Bra­sil, Uru­guay, Txi­le, Kolon­bia, Puer­to Rico, Kur­dis­tan edo eta Fran­tzia­tik Eus­kal Herria­ren Lagu­nak sare­ko kideek abian jarri­ta­ko mani­fes­tua inter­na­zio­na­lis­tak era­gi­le eta nor­ba­na­ko ezber­di­nen atxi­ki­men­duak bil­du ditu, ehun bai­na gehia­go dagoe­ne­ko. Mani­fes­tuan eus­kal herri­ta­rren aur­ka­ko epai­ke­ta poli­ti­ko guz­tie­kin, eta beraz bai­ta, Aska­pe­na eta 5 kide inter­na­zio­na­lis­ten aur­ka­ko epai­ke­ta amaitzea exi­gitzeaz gain, herrion arte­ko elkar­ta­sun inter­na­zio­na­lis­ta lan­tzen jarraitze­ko kon­pro­mi­soan berres­ten dute sinatzai­leek, bere­zi­ki Eus­kal Herria­re­ki­ko elkartasunean.
Eus­kal Herri­ko zein nazioar­te­ko mani­fes­tu­ri inter­na­zio­na­lis­ta­ri atxi­ki­men­dua ema­te­ko auke­ra ire­ki­ta jarraitzen du eta babes guz­ti hauek bil­du eta gure borro­kan berres­te­ko dato­rren api­ri­la­ren 25ean Zarautzen Aska­pe­na­ko kideok eki­tal­di poli­ti­koa buru­tu­ko dugu. 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.