Esta­tu espai­no­la eta Fran­tzia Eus­kal Herria­ren etsaiak!!- Amnis­tia mugimendua

ESTATU ESPAINOLA EUSKAL HERRIAREN ETSAIA!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak irmo­ki sala­tu nahi du Guar­dia Zibi­lak Etxe­rat eta Jai­ki Hadi elkar­teen aur­ka buru­tu­ta­ko ope­ra­zioa eta Nago­re López de Luzu­ria­ga, Izas­kun Abai­gar, Fer­nan­do Arbu­rua eta Oiha­na Barrio­sen bereha­la­ko aska­ta­su­na exijitzen du.

Esta­tu espai­nio­lak erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koe­kin zeri­ku­sia duen guz­tia­ri era­so egi­ten dio. Gure guda­riak sarras­ki espetxee­tan bahi­tu­rik man­ten­tzeaz nahi­ko­rik ez omen dau­ka­la­rik, pre­soen seni­de eta medi­kuen aur­ka jotzen du orain.

Gaur­koa oso era­so larria da. Seni­deei ezar­tzen diz­kie­ten neu­rri kru­de­lei, orain­goan seni­de iza­te hut­sa ere deli­tu bihur­tu nahi dute. Eta pre­so gai­xoak ia hil arte bahi­tu­rik man­ten­tzeaz gain, orain­goan euren osa­su­na­ga­tik begi­ratzen duten per­tso­nak ere espetxe­ra­tu nahi dituzte.

Bis­tia­rik gabe, asis­ten­tzia juri­di­ko­rik gabe, asis­ten­tzia medi­ku­rik gabe, hilik nahi dituz­te eus­kal pre­so poli­ti­koak eta pre­so nahi dute elkar­ta­sun mini­moe­na adie­raz­ten dion oro. Eta hau egi­tea posi­blea izan­go dute bal­din eta herria altxatzen ez bada eta kaleak astin­tzen ez baditu.

Argi eta gar­bi era­kutsi behar die­gu Eus­kal Herria­ren borre­roei ez gau­de­la prest inon­go esta­tu faxis­ta­ren erre­pre­sioa onar­tze­ko. Erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen defen­tsan jarrai­tu­ko dugu amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tzen dugun arte, guz­tiak Eus­kal Herrian libre eta bal­din­tza­rik gabe dau­den arte, Eus­kal Herriak subira­no­ta­su­na esku­ratzen duen arte! Horre­ta­ra­ko modu baka­rra dago eta herri honek ondo daki zein den. Borro­ka garaia da! Jo ta ke ira­ba­zi arte!

FRANTZIAKO ESTATUA EUSKAL HERRIAREN ETSAIA!

Hiru egu­nen buruan Fran­tzia­ko esta­tuak Eus­kal Herria­ren aur­ka era­bil­tzen duen bio­len­tzia­ren bes­te bi adi­bi­de iku­si ahal izan ditu­gu: lehe­nen­go Ibon Fer­nan­dez Ira­di pre­so poli­ti­ko gai­xoa­ren (eskle­ro­si aniz­koitza pai­ratzen du) aska­ta­sun eskae­ra­ren uka­zioa eta, gero, Sabin Men­di­za­bal ihes­la­ri poli­ti­koa­ren atxiloketa.

Ibo­nek pai­ratzen duen gai­xo­ta­su­na oso larria da, ende­ka­pe­nez­koa da, eta horrek esan nahi du oke­rre­ra egin­go due­la den­bo­ra pasa aha­la. Ibo­nen aska­ta­su­na ukatze­ko infor­mea egin duten medi­kuek ere onar­tu egi­ten dute motri­zi­ta­tea­ren gale­ra sufri­tu­ko due­la, eta hala ere kar­tze­lan man­ten­tzea­re­kin bate­ra­ga­rria dela dio­te. Kru­del­ke­riaz bete­ri­ko erabakia.

Ibo­ne­kin har­tu duten era­ba­kia ez da soi­lik men­de­ku kon­tu bat. Pre­so dagoen borro­ka­la­ri honen izae­ra poli­ti­koa da kar­tze­lan man­ten­tze­ko era­ba­kia­ri bul­tza­da­rik han­die­na ema­ten diona.

Gau­za bera esan gene­za­ke Sabi­nen atxi­lo­ke­ta­ri buruz. Sabi­nek Eus­kal Herri­tik alde egin behar izan zuen Espai­niar faxis­moa­ren erre­pre­sioa­ri ihes egi­te­ko. Ez zuen, ordea, ezku­tatze­ko txo­ko ilun bat bila­tu. Sabi­nek Eus­kal Herria­ren alde borro­kan jarraitzea era­ba­ki zuen ausar­dia han­diz. Aste­le­he­nean Espai­niak igo­rri­ta­ko euro­agin­du baten hari­ra atxi­lo­tu zuten.

Fran­tzia­ko esta­tuak inoiz onar­tu ez duen arren, Eus­kal Herria­re­kin gerran sar­tu­ta dago oso aspal­di­tik, bai bere interes chau­vi­nis­ta pro­pioen­ga­tik zein espai­niar esta­tua­re­kin dituen intere­sen­ga­tik ere. Fran­tziak GAL eta bes­te tal­de para­po­li­zial batzuen jar­due­rak onar­tu zituen (azken kasua Jon Anza­ren bahi­ke­ta eta erail­ke­ta­re­na izan zela­rik, 2009an), ehun­ka eus­kal mili­tan­te poli­ti­ko atxi­lo­tu eta espetxe­ra­tu ditu eta Eus­kal Herria­ren zati bat kolo­ni­za­tu­ta man­ten­tzen du esku­bi­de bakar bat ere onar­tu gabe.

Soi­lik Eus­kal Herri osoa bar­ne­bil­tzen duen amnis­tia­ren lor­pe­nak ber­ma­tu­ko du gure herria­ren alde dena ema­tea­ga­tik erre­pre­sa­lia­tuak izan diren mili­tan­te poli­ti­koen aska­ta­su­na, bai­ta Eus­kal Herria­re­na ere. Soi­lik amnis­tiak ber­ma­tu­ko du erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko gehia­go ez ego­tea. Hori lor­tze­ko, atzo, gaur eta beti, borro­ka da bide bakarra!

IBON ETA SABIN ASKATU!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *