Baten kon­tra egi­ten badu­te, denon kon­tra ari dire­la­ko- Saioa Irao­la, Iñi­go Leza, Lei­re Azkar­gor­ta, Nes­tor Este­ban, Patri­zia Muñoz, Martxe­lo Alva­rez eta Amaia Nicolas

Pasa den otsai­la­ren 14an, auzi­pe­ra­tue­kin bate­ra aurre egin behar­ko dio­ten epai­ke­ta­ren gai­ne­ko ira­kur­ke­ta egin zuen publi­ko Aska­pe­nak. Bes­te behin ere, Esta­tu Espai­no­lak, bere ile­ga­li­za­zioa bila­tuz, herri mugi­men­du­ko era­gi­le bat jarri du bere jo pun­tuan eta bes­te modu bate­ra izan ezin den beza­la, era­so­tu­ta sen­ti­tu gara.

Kasu hone­tan, Aska­pe­na era­kun­de inter­na­zio­na­lis­ta, bai­na bera­re­kin bate­ra, Aska­pe­ña Bil­bo­ko Kon­par­t­sa, Herriak Aske elkar­tea eta mer­ka­ta­ritza jus­tu­ko Elkar­tru­ke enpre­sa ile­ga­li­za­tu nahi dituz­te. Ez da lehen aldia Esta­tuak egun­ka­riak, herri mugi­men­du­ko era­gi­leak, fun­da­zioak… itxi nahi izan ditue­na. Oso eza­gun dugu eta mina ema­ten digun arren, ez gai­tu harritzen.

Den­bo­ra asko da Eus­kal Herrian ezohi­ko egoe­ra bat bizi dugu­la. Esta­tu­ko egi­tu­ra pro­to­fa­xis­tek des­kan­tsu­rik gabe jarraitzen dute kon­fron­ta­zio iraun­ko­rrean geu­re­ga­na­tu ditu­gun gure herri­ko anto­la­kun­tza eta borro­ka gai­ta­su­nak ete­ten saiatzen. Zen­tzu hone­tan, Esta­tuak gar­bi dau­ka zein paper joka­tu duten herri mugi­men­du­ko anto­la­kun­deek herri honen auto-anto­la­kun­tzan. Horre­ga­tik moz­tu nahi dute auto-anto­la­kun­tza­ren gara­pe­na posi­ble egin duen herri honen balio his­to­ri­koa­re­kin. Hala ere, Esta­tua ez da kon­tu­ratzen bai­na, kon­tu­ratzen bada, dina­mi­ka honek bukae­ra ago­ni­koa due­la jakin­go du. Badi­ra urteak eus­kal herri­ta­rren pen­tsa­men­duan “dena ETA da” egi­tu­ra dis­kur­tsi­boa ez dela onar­tzen. Modu berean, Esta­tua bere jar­dun erre­pre­si­boa uler­tu­ko ez duten sek­to­ree­ta­ra iris­ten ari da. Guk herri­tik eta herria­ren­tzat lan egi­ten dugu, eta gure auto­no­mia man­ten­tzen dugu gure intere­sak defen­da­tu ahal izateko.

Esta­tua­ren estra­te­gia erre­pre­si­boa, pix­ka­na­ka eror­tzen ari den “zuzen­bi­de esta­tu” batean inork espe­ro ez zituen para­me­tro batzue­ta­ra hel­du da. Zen­tzu horre­tan, arma guz­tiak era­bil­tzen ditu egoe­ra honi buel­ta eman ahal die­ten inda­rren kon­tra. Gu, auto-anto­la­kun­tza­ren bitar­tez, espa­zio libreak sor­tuz, kon­tra­bo­te­reak erai­kiz, inpe­rio horren eror­ke­ta azkar­tzen ari gara, eta gure rolaz kon­ben­tzi­tu­ta gau­de modu berean. Bai­na ez soi­lik modu sun­tsitzai­lean, bai­zik eta gure herri­ko lan­gi­le nahiz herri sek­to­reek behar duten Eus­kal Herria erai­ki­ko dugun akto­re bezala.

Urteak dira kon­pro­mi­so hau har­tu genue­la. Eus­kal Herria dugu ortze­mu­ga, eta bakoitza bere espa­rruan, nora­bi­de horre­tan jarraitze­ko kon­pro­mi­soan berres­ten gara. Eus­kal Herria femi­nis­ta erai­kiz, eral­da­ke­ta sozia­la buru­raino era­ma­nez, ama­lu­rra defen­da­tuz, memo­ria his­to­ri­koa egi­nez, Eus­kal Herria eus­kal­dun­duz, hez­kun­tza herri­ta­rren mese­de­ta­ra jarriz… eta nola ez, Eus­kal Herria inter­na­zio­na­lis­ta eraikiz.

Horre­la, nahiz eta Esta­tuak erre­pre­sioa bor­tiz­ki era­bi­li, guk gure anto­la­kun­tzan eta gure hel­bu­rue­tan aurre­ra egi­ten jarrai­tu­ko dugu. Gure herrian kon­fian­tza dugu­la­ko, eta ez dela­ko egon­go tan­ke­rik, gure harrien euria gel­di­tu­ko due­nik. Gure nahi, behar eta intere­sek uda­be­rria lore­tu­ko dute­la­ko beti. Bukatze­ko, gure elkar­ta­su­nik beroe­na eskai­ni nahi genie­ke, hala auzi­pe­ra­tu inter­na­zio­na­lis­tei, nola Aska­pe­na, Aska­pe­ña, Herriak Aske eta Elkar­tru­ke­ko lagun eta mili­tan­te­ei. Baten kon­tra egi­ten badu­te, denon kon­tra ari direlako

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *