[Eusk/​Cast] Eus­kal Herriak OTA­Ni ez, TTI­Pa­ri ez!

Eus­ke­ra

9 urte iga­ro dira 1986ko martxoa­ren 12 har­ta­tik. Orduan, Hego Eus­kal Herriak, gure herria­ren his­to­ria anti­in­pe­ria­lis­ta­ko era­ba­ki esan­gu­ratsue­ne­ta­koa har­tu zuen: 931.367 gizon-ema­ku­mek, hau da, eman­da­ko botoen %62‑k , ezez­ko boro­bi­la eman zio­ten OTA­Ni. 29 urte iga­ro dira eta Eus­kal Herriak, bere era­ba­ki irmoa gora­behe­ra, egi­tu­ra poli­ti­ko-mili­tar horre­tan inda­rrez sar­tu­ta jarraitzen du, bero­ri gil­tza­rri iza­nik esta­tu­ba­tuar eta euro­par estra­te­gia inpe­ria­lis­ta garatzeko.

Izan ere, blo­ke sozia­lis­ta eraitsi zene­tik, OTA­Nek, bizi-bizi­rik irau­teaz gain, kide gehia­go bil­du ditu bere jar­dun bide­ga­bea sen­dotze­ko. Gai­ne­ra, bere era­gin­pe­ko ere­mua zabal­du egin du; nonahi eskua sar­tze­ko bere ustez­ko esku­bi­dea era­bil­tzen duen bitar­tean, isil­pean nahiz age­rian. Ekial­de­ko Euro­pan 90. hamar­ka­dan ezar­tze­koa zen kapi­ta­lis­mo basa­tia bul­tzatze­ko, Jugos­la­via zaha­rra­ren aur­ka­ko bon­bar­da­ke­te­kin hasi zen bere jar­dun­bi­dea, eta Ira­ken, Afga­nis­ta­nen eta Libian jarrai­tu zuen, beti ere toki bakoitze­ko lehen­gaiak zaku­ra­tuz. Era horre­ta­ra, OTAN blo­ke kapi­ta­lis­ta-inpe­ria­lis­tak behar duen tres­na poli­ti­ko-mili­ta­rra da, bere mun­du mai­la­ko nagu­si­ta­su­na mehatxa­tu edo zalan­tzan jar leza­keen edo­zer era­goz­te­ko martxan jar­tzen dena.

Tes­tuin­gu­ru hone­tan kokatzen dira Siria­ko eta Ukrai­na­ko azken esku-har­tze erdi-gor­deak. Ber­tan, kao­sa eta gataz­ka zibi­lak sus­ta­tuz, OTA­Nek lurral­de horiek desegon­kor­tu eta, aldi berean, kon­trol­pean har­tu nahi ditu, Erru­sia eta Txi­na­ren aur­ka EEBB-ek dara­ma­ten borro­ka geo­po­li­ti­ko gor­di­nean kate­be­gi estar­te­gi­koak diren hei­nean. Ildo horre­tan egin zen, Gale­sen, joan zen irai­le­ko OTA­Nen goi bile­ra, non haz­kun­dean dau­den poten­tzia berriak gel­dia­raz­te­ko eta des­ak­ti­batze­ko estra­te­gia ados­tu zen. Horre­ta­ra­ko, gas­tu mili­ta­rra han­ditzea, era­so eta hedatze biz­ko­rre­ko indar bat sor­tzea eta, hori gutxi balitz, 2015-eko amaie­ran manio­bra erral­doiak abia­raz­tea era­ba­ki zen. Goi mai­la­ko mili­ta­rren aho­tan “Euro­pan 1944-tik gaur arte martxan jarri­ta­ko lurre­ko, aire­ko eta itsa­so­ko inda­rren mobi­li­za­zio han­die­na” eka­rri­ko dute ari­ke­ta mili­tar horiek. Begi­bis­ta­koa da inpe­ria­lis­moa­ren adar arma­tuak giha­rrak bero­tu nahi ditue­la, bere era­soal­di­ko hurren­go urrats estra­te­gi­koak eman ahal izateko.

Hala ere, ez dute aski izan berrin­dar­tze poli­ti­ko-mili­ta­rra­re­kin. Inpe­ria­lis­mo yan­kee-ak, aurre­ka­ri­rik ez dau­kan bere hege­mo­nia­ren gain­behe­rak estu­tu­ta, Euro­pa­ko poten­tzie­kin bate­ra, bere proiek­tu eko­no­mi­ko-poli­ti­ko neo­li­be­ra­la sakon­tzea era­ba­ki du. Horre­ta­ra­ko, hitzar­men berri bat abia­ra­zi du; beti ere herria­ri biz­ka­rra eman­da: TTIP itu­na (Mer­ka­ta­ritza eta Inber­tsioe­ta­ra­ko Bata­sun Trans­atlan­ti­koa, inge­le­sez­ko akro­ni­moan). Itun honen bitar­tez are gehia­go murriz­tu gura dituz­te lan esku­bi­deak, ingu­ru­gi­roa­ren babe­sa eta esku­bi­de sozia­lak. Gai­ne­ra, herri buru­ja­betza­ri geratzen zaion apu­rra eza­batze­ko hel­bu­rua ere badu, horiek guz­tiak trans­na­zio­nal han­dien bote­re eta ete­kin gosea­ren­da­ko ozto­po diren neu­rrian. Bes­tal­de, Euro­par nahiz esta­tu­ba­tuar herri lan­gi­leen­gan edu­ki­ko lukeen era­gin sun­tsitzai­leaz gain, itun horrek interes poli­ti­ko-eko­no­mi­ko yan­kee eta euro­pa­rrak gotor­tu nahi ditu haz­kun­dean dau­den poten­tzia berrien aurrean, nazioar­te­ko mer­ka­tu lis­kar­tsuei begi­ra. Zen­tzu hone­tan, inor ez luke harri­tu behar­ko Hilary Clin­to­nek berak TTIP‑a “OTAN eko­no­mi­koa” izen­da­tu iza­na, beti­ko bere harro­ke­ria eta zekenkeriaz.

Egoe­ra honen aurrean eta OTA­Ni eman­da­ko ezez­koa­ren 29. urteu­rre­nean gau­de­nez, Aska­pe­nak, bere garaian herriak ebatzi zuen beza­la, egi­tu­ra poli­ti­ko-mili­tar horre­ta­tik irte­te­ko pre­mia alda­rri­ka­tu nahi du; eta aldi berean, herri­ta­rrei borro­ka­ra dei egi­ten die TTIP‑a, OTA­Nen osa­ga­rri poli­ti­ko-eko­no­mi­koa, gure lurral­dean ezar ez dadin.

Gora Eus­kal Herria antinperialista!
OTA­Ni EZ!
TTI­Pa­ri EZ!

otanttip

Cas­te­llano

29 años han pasa­do des­de aquel 12 de mar­zo de 1986, dia en el que, en Hego Eus­kal Herria, se tomó una de las deci­sio­nes de más cala­do en la his­to­ria anti­im­pe­ria­lis­ta de nues­tro pue­blo: 931367 muje­res y hom­bres, es decir el 62% de los votos emi­ti­dos, le dije­ron un NO rotun­do a la OTAN. 29 años han pasa­do y Eus­kal Herria sigue, a pesar de su aplas­tan­te deci­sión, obli­ga­da a per­te­ne­cer a una estruc­tu­ra polí­ti­co-mili­tar que se ha con­ver­ti­do en la herra­mien­ta cla­ve para el desa­rro­llo actual de la estra­te­gia impe­ria­lis­ta yan­qui y europea.

En efec­to, des­de el derrum­be del blo­que socia­lis­ta, la OTAN no sola­men­te no ha des­apa­re­ci­do sino que ha incor­po­ra­do nue­vos miem­bros a su cri­mi­nal accio­nar y ha amplia­do las zonas don­de se arro­ga el dere­cho de inter­ve­nir mili­tar­men­te tan­to de for­ma abier­ta como encu­bier­ta. Des­de los bom­bar­deos en la ex-Yugos­la­via que ase­gu­ra­ron el anfi­an­za­mien­to del capi­ta­lis­mo sal­va­je en los paí­ses del este euro­peo en los 90s, pasan­do por las matan­zas en Irak, Afga­nis­tan y Libia y el corres­pon­dien­te saqueo de recur­sos rea­li­za­do en esta región, la OTAN vie­ne ase­gu­ran­do en las ulti­mas déca­das el blin­da­je polí­ti­co-mili­tar que el blo­que capi­ta­lis­ta impe­ria­lis­ta nece­si­ta para impe­dir cual­quier cues­tio­na­mien­to a su hege­mo­nía mundial.

En este con­tex­to se ins­cri­ben direc­ta­men­te las ulti­mas inter­ven­cio­nes semi-encu­bier­tas en Siria y en Ukra­nia. En efec­to median­te el fomen­to del caos y del enfren­ta­mien­to civil, la OTAN bus­car des­es­ta­bi­li­zar y a la vez con­tro­lar estas regio­nes que con­for­man ver­da­de­ros esla­bo­nes estra­té­gi­cos en la feroz lucha geo­po­lí­ti­ca que los EEUU han des­ata­do con­tra Rusia y Chi­na. De hecho, en esta linea se ins­cri­bió la últi­ma cum­bre de la OTAN rea­li­za­da en Gales el pasa­do mes de sep­tiem­bre, al ser allí acor­da­da la estra­te­gia de con­ten­ción y futu­ra des­ac­ti­va­ción de estas poten­cias emer­gen­tes. Para ello se apos­tó por aumen­tar el gas­to mili­tar, por crear una fuer­za de des­plie­gue rápi­da y, por si fue­ra poco, se acor­dó desa­rro­llar unas manio­bras para fina­les del 2015 que supon­drán, según las pala­bras de altos man­dos mili­ta­res, “el mayor des­plie­gue de fuer­zas nava­les, aéreas y terres­tres en Euro­pa des­de 1944”. Que­da bien cla­ro que el bra­zo arma­do del impe­ria­lis­mo está hechan­do múscu­lo para poder enca­rar los pró­xi­mos pasos estra­té­gi­cos de su ofen­si­va regional.

Pero no con­ten­tos con este blin­da­je polí­ti­co-mili­tar, el impe­ria­lis­mo yan­qui, atra­ve­sa­do por una cri­sis de hege­mo­nía sin pre­ce­den­tes, ha deci­di­do jun­to a las poten­cias euro­peas ase­gu­rar para­le­la­men­te un mar­co para la pro­fun­di­za­ción de su pro­yec­to polí­ti­co-eco­nó­mi­co neo­li­be­ral. Para ello, EEUU, la UE y sus gran­des trans­na­cio­na­les están nego­cian­do un Tra­ta­do Tras­atlán­ti­co de Libre Comer­cio e Inver­sio­nes (TTIP) a espal­das de los pue­blos y de las mayo­rías popu­la­res. Median­te este tra­ta­do se bus­ca recor­tar aun mas los dere­chos socia­les, labo­ra­les, medioam­bien­ta­les de nues­tros pue­blos y soca­var lo que que­da de sobe­ra­nía popu­lar, al con­si­de­rar­les obs­tácu­los para la insa­cia­ble acu­mu­la­ción de ganan­cias y poder de las gran­des trans­na­cio­na­les. Ade­más, más allá de los impac­tos nefas­tos que supon­dría para los pue­blos tra­ba­ja­do­res euro­peos y esta­dou­ni­den­se, este tra­ta­do pre­ten­de ase­gu­rar, ante el ascen­so de las cita­das poten­cias emer­gen­tes, un blin­da­je para los intere­ses polí­ti­co-eco­nó­mi­cos yan­qui y euro­peo en los tumul­tuo­sos mer­ca­dos inter­na­cio­na­les. En este sen­ti­do, no tie­ne que sor­pren­der a nadie que el TTIP fue­ra defi­ni­do por la pro­pia Hilary Clin­ton, con el cinis­mo y la sober­bia que le carac­te­ri­za, como “la OTAN económica”.

Ante esta situa­ción y apro­ve­chan­do este 29 ani­ver­sa­rio del NO a la OTAN, que­re­mos des­de Aska­pe­na rei­vin­di­car, tal como nues­tro pue­blo lo ha deci­di­do, la nece­si­dad de salir­se de esta estruc­tu­ra polí­ti­co mili­tar impe­ria­lis­ta a la vez que ani­mar a los sec­to­res popu­la­res a la movi­li­za­ción para impe­dir que su com­ple­men­to polí­ti­co-eco­nó­mi­co, el TTIP, se imple­men­te en nues­tras tierras.

Gora Eus­kal Herria antinperialista!
OTA­Ni EZ!
TTI­Pa­ri EZ!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *