Car­los Gar­cía Pre­cia­do Erro­man atxilotua

Car­los Gar­cía Pre­cia­do mili­tan­te poli­ti­koa­ren atxi­lo­ke­ta­ren harira,

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak zera adierazi

nahi du:

Asteaz­ken hone­tan Poli­zia Ita­lia­rrak Car­los Gar­cía Pre­cia­do militante

poli­ti­ko andoain­da­rra atxi­lo­tu egin du Erro­man. 2000. urtean Espainiako

Auzi­te­gi Nazio­nal faxis­tak 16 urte­ko espetxe zigo­rra eza­rri zion ban­ketxe bati

era­so egi­tea lepo­ra­tu­ta eta, erre­pre­sioa­ri ihes egi­ten, Car­lo­sek Eus­kal Herritik

alde egin zuen bere herria­re­kin zeu­kan kon­pro­mi­soa berretsiz.

Car­lo­sek beza­la, azken hamar­ka­de­tan ehun­ka gaz­tek ihes egin behar

izan dute euren etxee­ta­tik antze­ko zigo­rrak saihes­te­ko: 16 urte­ko espetxe

zigo­rra da gure herria arpi­latzen ari dire­nen bule­go bati era­so egi­tea­ri jarri

dio­ten pre­zioa. 16 urte, prak­ti­kan, bizi oso­ra­ko espetxe zigo­rra ezar­tzea da. Eta

hori da Ita­lia­ko esta­tu uste­lak Espai­nia­ko esta­tu uste­la­ri eskai­ni dio­na: beste

eus­kal herri­tar baten bizitza.

Esta­tu espai­no­lak, fran­tse­sak, ita­lia­rrak eta esta­tu kapi­ta­lis­ta guztiek

lan­gi­le­ria­ri eskain­tzen dio­ten gau­za baka­rra erre­pre­sioa da eta langileak

zapal­tzen dituz­te ban­kuen eta eli­te eko­no­mi­koen mese­de­tan, horretarako

poli­ziak, ejer­zi­toak eta gerra maki­na­ria guz­tia era­bil­tzen dutelarik.

Amnis­tia­ren alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak duen

xedea mili­tan­te poli­ti­ko gehia­go­rik bizitza osoa, ezta egun bakar bat ere,

kar­tze­lan ez gal­tzea da, eta horre­ta­ra­ko oina­rriak gaur­tik ber­ta­tik eza­rri behar

dira.

Amnis­tia beraien mili­tan­tzia poli­ti­koa­ga­tik kar­tze­lan eta erbestean

dau­de­nen bal­din­tza­rik gabe­ko aska­ta­su­na baino askoz gehia­go da. Amnistia

erre­pre­sa­lia­tu horiek borro­ka­ra bul­tza­tu zituz­ten arra­zoiak kon­pon­tzea da. Hau

ger­ta­tu ezean ez da inon­go gataz­ka kon­pon­du­ko eta gure ondo­ren­goek ere,

ziur­ta­sun osoz, kar­tze­la eta erbes­tea pai­ra­tu behar­ko dute, eta hori onartezina

da. Gaur­tik aurre­ra, ANTOLAKUNTZA, BORROKA ETA AMNISTIA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *