Otsai­lak 13, Tor­tu­ra­ren Aur­ka­ko Egu­na

Atxi­lo­tua­ren per­tso­na­li­ta­tea deu­sez­tatzea, auto­in­kul­pa­zioak lor­tzea, zigor fisi­koa apli­katzea, orain psi­ko­lo­gi­koak era­gi­tea, umi­la­zioa, bel­du­rra… Hori lor­tzen du tor­tu­rak, hori eta askoz gehia­go. Esta­tu batek tor­tu­ra era­bil­tzen due­nean ez da atxi­lo­tua­ri sufri­men­dua era­gi­tea bilatzen duen gau­za baka­rra. Tor­tu­ra apli­katzen duen esta­tu batek disi­den­tzia poli­ti­koa­ri mezu argia hela­ra­zi nahi dio, bel­dur­tu eta bal­din­tza­tu nahi du, artal­de­ra itzu­li ezean borro­kan mur­gil­tzen dena­ri zer ger­ta­tu­ko zaion ohar­ta­ra­zi nahi dio: 5 egun jan eta edan gabe eman ditza­ke, 5 egun lorik egin gabe eta zutik pasa ditza­ke, tele­fono-aur­ki­bi­de batez buruan ordu­tan zehar kol­pa­tua izan dai­te­ke buruak ia eztan­da egin arte, ur izoz­tuaz bus­tia izan dai­te­ke, plas­ti­koz­ko pol­t­sa batean burua sar­tu ahal izan­go dio­te konor­tea gal­du arte, elek­tro­doen sesioa pai­ra deza­ke, bota­ka egi­ten due­nean agian mihiaz gar­bitzen behar­tu­ko dute, ari­ke­ta fisi­koak egin behar­ko ditu ahi­tu­ta lurre­ra ero­ri arte, era­so sexua­lak sufritze­ko arris­kuan egon­go da. Eta ize­nak eska­tu­ko diz­kio­te, eta mai­te ditue­nei gau­za bera egin­go dio­te­na­ren mehatxuak jaso­ko ditu… Tor­tu­ratzai­leek nahi dute­na sina­tu arte.

Gaur, Eus­kal Herrian, tor­tu­ra­ren aur­ka­ko egu­na da. Gaur, 2015eko otsai­la­ren 13an, 34 urte bete dira Espai­nia­ko Poli­ziak egin­da­ko tor­tu­ren ondo­rioz Joxe Arre­gi zizur­kil­da­rra Cara­ban­che­le­ko kar­tze­lan hil zene­tik. Mer­ce­des Antxe­ta, Manuel Tomás, Anto­nio Goñi, Juan­jo Mun­dua­te, Alfre­do Val­car­cel, Este­ban Murue­ta­goie­na, Mikel Zabal­za, Juan Cal­vo, Gurutze Ian­tzi eta Xabier Kal­par­so­ro dira tor­tu­rak erail­da­ko bes­te eus­kal herri­ta­rrak. Guz­ti­ra, 10.000 per­tso­na ingu­ruk pai­ra­tu behar izan dituz­te tor­tu­rak Eus­kal Herrian, eta haie­ta­tik asko espetxe­ra­tuak izan dira tor­tu­ra­pean egin­da­ko dekla­ra­zioe­tan oina­rri­tu­ta.

Tor­tu­ra ez da kon­tro­lik gabe­ko fun­tzio­na­rio batzuek egin­da­ko ekin­tza bat. Tor­tu­ra poli­ziak, poli­ti­ka­riak, epai­leak, fis­ka­lak, auzi­te­gi­ko medi­kuak eta komu­ni­ka­bi­deak bil­tzen dituen pres­ta­tu­ta­ko maki­na­ria zorrotz baten emaitza da eta era sis­te­ma­ti­koan era­bi­li izan da Eus­kal Herria­ren esku­bi­deen alde borro­kan aritzea­ga­tik atxi­lo­tuak izan diren mili­tan­teen aur­ka, Istan­bul­go Pro­to­ko­loak iaz argi utzi zuen moduan. Guar­dia Zibi­lak eta Poli­zia Espai­no­lak bor­tiz­ki era­bi­li dituz­te atxi­lo­tuen aur­ka, bai­na bai­ta bere burua­ri “Ertzain­tza” izen­datzen dion txa­pel gorrien mer­tze­na­rio tal­deak ere. PSOEk, PPk eta PNVk era­bi­li dute eus­kal mili­tan­te iraul­tzai­leen aur­ka­ko tor­tu­ra, eta ez dugu ahaz­ten Eus­ko Alkar­ta­su­nak ere esta­li egin zitue­la Eus­ko Jaur­la­ritza­ko kide izan zenean. Fran­tzia­ko esta­tuak, bere alde­tik, espai­niar apa­ra­tuek eus­kal erre­fu­xia­tuen aur­ka ari­tu ahal iza­tea ahal­bi­de­tu zuen, kasu­rik bel­tze­na Lasa eta Zaba­la­ren bahi­ke­ta, tor­tu­ra eta erail­ke­ta­re­na izan zela­rik. Komu­ni­ka­bi­de gehie­nen jokae­ra ere ez dugu ahaz­ten, izan ere sol­da­ta­pean eta esta­tua­ren intere­sen ara­be­ra aritzen bai­ti­ra tor­tu­ra kasuak estal­tzen.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik egia alda­rri­ka­tu nahi dugu eta esta­tu terro­ris­moa­ren ardu­ra­du­nek, ares­tian aipa­tu ditu­gun guz­tiek, herri hone­tan exis­ti­tu diren tor­tu­ra kasuen onar­pe­na egin deza­te­la exijitzen dugu herria­ri lapur­tu dio­ten memo­ria itzul­tze­ko. Era beran, tor­tu­ra apli­ka­tu duten Guar­dia Zibi­la, Poli­zia Espai­no­la eta Zipaioen tal­de arma­tu terro­ris­ten disol­batzea eta atxi­lo­tuen inko­mu­ni­ka­zioa ahal­bi­detzen duen legea ber­tan behe­ra gel­ditzea exijitzen dugu, izan ere lege honek orain­dik inda­rrean jarraitzen bai­tu.

TORTURARIK EZ!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *